Beppe Grilloren Bost Izarren Mugimenduak (M5S) ezusteko itzela ekarri du Italiako hauteskundeetan: alderdirik bozkatuena izan da, botoen %25,55 lortu du eta 109 eserleku diputatuen ganbaran. Koalizioak medio, zentro ezkerreko Pierre Luigi Bersani eta eskuineko Silvio Berlusconi lehen eta bigarren indar gisa geratu dira, hurrenez hurren, baina bototan MS5 haien alderdien aurretik.
Europako Batasuna astoratu duen emaitza da M5Srena eta, ezustearekin batera, galderak pilatzen dira ezker-eskuin: zer da M5S? Zer dago haren atzetik? Zer egingo du orain gobernu eraketan? Eta legealdian?
Denetarik entzun eta irakur daiteke mugimendu hau eta bere lidergoarekin katalizatzaile lana egin duen Beppe Grilloren gainean. Egungo gizartearen eskuin zein ezkerreko sostengatzaileen aburuz, izurritearen gisakoa da, Italiari –eta Europar Batasunari– sekulako kaltea egin diezaiokeena. Egiazki, sistemaren babesle hauek eta krisia izan dira M5Saren akuilu garrantzitsuena.
Ezker alternatiboaren lerroetatik ere ziztada ederrak eskaini dizkiote: “Itxura eta erretorika iraultzailea gorabehera, uste dugu azken urteetan dagoenaren defendatzaile eraginkorra izan dela M5S (...) Tapoi gisa funtzionatu duen indar bat, sistema orekatzeko”. Kritikatu zaio aldarrikatzea ez dela ez ezkerrekoa ez eskuinekoa. Arrazakeria. Populismoa. Liderrik gabeko alderdian Grillo lider handia izatea. Sarearen erabilera ikusmolde liberalenean erabiltzea. M5Sko markaren erabilera autoritarioa (hau da, berak baimendutakoek bakarrik erabil dezaketela...).
Grillok dagoeneko jakinarazi du ez duela sostengatuko Bersaniren gobernua, eta legez lege izango duela beren sostengua edo arbuioa, Sizilian egiten duten gisan. Han ezkerreko koalizio baten izenean gobernatzen du Rosario Crocetta karismatikoak, eta MS5aren sostengu handia izaten ari da bere politika askorekin.
Mugimendu zabal eta oso anitza da Grillorena, politika egiteko orain arteko molde zahar eta ustelen aurka hazi dena, politikari profesionaletan baino, orain arte bederen, herritarren jardunean oinarritu dena. Bere pertsona eta ideien aniztasun horretan egosiko dela iragartzen diote analista ugarik eta –batez ere– bere aurkariek.
Baina ez da zalantzarik bere ibilbidean Europa osoan protestan ari diren herritarren lelo eta pentsamoldearekin bat egiten duela neurri eta gai askotan: agintarien soldata murrizketak, iruzur fiskalaren aurkako neurrien beharra, gardentasuna, azpiegitura erraldoietan diru xahuketarik ez, erraustegien aurkakoa, deshazkundea, energia eta baliabideen erabilera arrazionala, bankuen nazionalizazioa baldintza zehatzetan izanez gero, mikrokreditoen bultzada, uraren publikotasunaren aldarrikapena...
Denbora beharko da esperientzia politiko berri honen nondik norakoak hobeto ezagutzeko eta baloratzeko, baina krisi gogorrak bizi dituzten herrialdeetako herritarren nahi eta sentimendu askorekin bat egiten duela.
Izaera eta itxura desberdina duten mugimendu asko sortu eta garatu dira munduan azken hamarkadan, bereziena eta indartsuena Hego Ameriketako XXI. mendeko sozialismoaren inguruan egituratu dena, baina baita bestelakoak ere: Islandiak bere finantza iraultza txikia egin zuen, AEBetan Occupy dago, Grezian Syriza, Espainian M-15, orain Italian M5S... Bakoitza berean eta bere ezaugarriekin ari da, baina guztiak neoliberalismoak dakarren hondamendiaren alternatibetan sakontzeko prest, bestelako munduak eta gizarteak posible direla aldarrikatzen duten ikusmoldeetan oinarrituak. M5S uholde horretan kokatzen den ikusi beharko da.
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Today’s Venice is built on an archipelago of 118 islands. These islands are connected by 455 bridges. The city is based on mud rather than Lura. Millions of trees in the area were cut down from the 9th century onwards to build piles and cement the city. Years have passed and... [+]
Although it was thought that in most of the cities of the Roman Empire there were jails, little remains have been found of the prisons of the time in the fields.
Recently, however, the archaeologist at the University of Copenhagen, Matthew Larsen, has identified the Roman... [+]
Since they discovered the corpse of Ötzi in the Alps in 1991, the 5,000 years preserved in very good condition have been used for numerous investigations. From the beginning, the 61 tattoos he had on his skin were the ones that cared for him. Experts believed these tattoos were... [+]
Venice, 24 April 1459. The monk and cartographer Fra Mauro finished the map of his world in his cartography workshop in the monastery of San Michele in Murano. This work was done on behalf of the Portuguese king Alfonso V.aren and, once the map was completed, it was sent to... [+]