Pentsamendu laburraz, Donejakue Compostelakoan: gero eta laburragoak dira pentsamendua sortu eta adierazteko epeak eta formatuak. Pentsamendua bera ere ezinbestean laburrago bihurtu behar dugun, hori da koxka.
Pentsatzea, loturak egitea da. Gutako gehienoi ideia original bakarra izan gabe joango zaigu mundualdi hau. Ideia ez originalen arteko hiruzpalau lotura original asmatuz gero, gustura.
Ziztu biziko errepideak eta trenbideak eraikitzen ari dira, elkarri lotu-lotu eginda nahi bide gaituzte eta. Autoak eta trenak ibiltzen dira errepide-trenbideetan, baina bestelako bideak behar dira pertsonon barne munduak eta erreferentziak lotzeko.
Ordubete eskas da, hegazkinez, Donejakuetik Loiura. Kultura galegoari buruzko albisteentzat, ordea, ez dago lekurik hegaldi horietan. Abertzale porrokatu omen garen arren, igerian –edo pateran– egin behar izaten dute gure kulturek handik honako eta hemendik harako bidea.
Naufragio horretan periferiako txikiok gara noski galtzaile. Marcos Lorenzok dioen bezala: “O coñecemento é unha relación entre diferenzas; ¿a sabedoría entre similitudes?”.
Support for genocide
Within the State of Israel, there is considerable support for the latest operation. Haaretz has released the results of a survey conducted for the Pennsylvania State University, which shows that 82 percent of “Israelis” support the comprehensive... [+]