Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

«Kontziente gara EB-Aralarrek gobernura bidea erraztu digula»

  • 1965, Beasain. Filosofian lizenziatua. EAJko kidea da. Alderdi honetako EBBko kide izana. Gipuzkoako ahaldun nagusi berria da. Hona bere hautaketaz esandakoa: “Ahaldun nagusia izendatzeko unean jendeak serio nengoela adierazi zidan. Egia esan, estu nengoen, ardura sentitu nuen. Oro har, kanpaina hasi eta izendatua izan arte oso esperientzia interesgarria bizi izan dut, herritarren ondo-ondoan egoteak politikaren alde hurbilagoa sentiarazi dit. Ohi baino sentsazio biziagoak jaso ditut, eta halaber, egoera politiko zaila dela eta, une nahasiak ere sentitu ditut!”.
Markel Olano
Dani Blanco
Gipuzkoako ahaldun nagusi berriak ez du ardura berriaren zama ukatzen, ezta karguak karga sinboliko handia duenik ere. Ez du politika norbanakoen lidergoaren arabera ulertzen ordea, talde lanean baizik: “Kudeaketa politikoaren oinarria talde sendo egokia osatzea da eta horretan ari gara buru-belarri. Arduraren sentsazioa lantaldearekin partekatu nahi dut”, adierazi digu Markel Olanok.

Ardurak ardura, Irungo Foru Ogasunaren eskandulua tokatu zaizu. Oposizioko PSE-EEko Miguel Buen Lacambrak ez du sinesten afera argituko denik.


Batetik, jendea kezkatua izatea logikoa da. Foru Aldundiak irregulartasunak aztertu eta ikertu ondoren fiskaltzaren esku utzi zuen auzia. Hasi da epaiketa, prozesuak ohiko bidea izango du eta guk auziak argitu arterainoko bidea egitea nahi dugu. Bestetik, Miguel Buenek ez badu orain arte egindakoan federik, bada, hori justizian federik ez izatea da. Bere hitzak entzunda hori ondorioztatzen dut behintzat. Hala ere, Buenek justizian konfiantza osoa duela esan ohi du. Dirudienez, bera ahaldun nagusia izanda baino ez genuke fidatu behar justiziaz. Bere jarrera ez da demokratikoa. Beroaldi batean adierazitako hitzak direla pentsatu nahi dut, eta ez era kontzientean eginak.

Ardurak eta proiektuak tarteko, EBko Mikel Izagirrek “errauste planta geldiarazteko bidea ireki dela” esan du. Nola interpretatu dituzu hitz hauek?


Ez diot Mikel Izagirrek adierazitakoari erantzungo. Gobernu honen jarrera ezaguna da errauste plantaren inguruan sortu den polemikari buruz: EAk eta EAJk hondakin solidoak biltzeko dagoen plangintzari eusten diote, plangintza Aldundiak eta mankomunitateek onartu dute. Guk errauskailuaren beharra ikusten dugu, ez dugu alternatiba hoberik ikusten.

EBtik harago joanez, herri ekimen batzuek alternatibak badaudela diote.
Ez dakit dauden, egon daitezke. Baina Aldundiak eta mankomunitateek, prozesu luze baten ondoren, errauskailuaren eredua egokitzat jo dute. Eskuetan ditugun datuen arabera hori da lanabes egokiena. Egoera hauxe da: eskuduntza udalen esku izan da betidanik eta hauek mankomunitateei eskaini diete. Mankomunitateek erabaki behar dute nondik nora jo. Aldundiak bere iritzia dauka eta plangintza aurrera ateratzen ahaleginduko da, baita udalei zereginean lagunduko ere.


Alegia, aurreko gobernuak hasitako prozesuaren epeak betez gero planta Zubietan eraikiko da. Zuk, hala ere, “mankomunitateek planta geldiarazten badute, onartuko dugu” adierazi duzu.


Nik besterik ezin dut esan.

Ezin da ukatu bestelako jarrera bat dagoela ahaldun nagusi berriaren aldetik, zure aldetik, alegia.


Ez zait iruditzen. Kontuan hartu behar da hauteskundeak izan direla eta mankomunitateen osaketa berria dela. Baina oraindik ez da zehaztua zein den egoera berria, egoera berria dela ukatu gabe. EBk aldaketa egon daitekeela dio, baina, adibidez, nik ez dut garbi ikusten PSEren jarrera. Donostiako Udalean PSEk ordezkaritzaren parte inportantea EBri eman dio. Donostiak parte handia du San Markos Mankomunitatean eta PSEk eragin funtsezkoa izan dezake indar aldaketan. Egoera argitzeko dago. Erakundeetan hartuko diren erabakiak errespetatuko ditugula aurrera dezaket, baina nire aldetik ez da jarrera aldaketarik. Agian, sektore batzuek ur tanta bat izugarrizko enbata bihurrarazi nahi izan dute.

Zergatik kostatu zaizue horrenbeste gobernua osatzea, orain arte hirukoaren bertutea hainbeste aipatu duzuenean?


Esanak esan, EAJk eta EAk bakoitzak daukan programaren araberako negoziazioa landu behar izan dugu eta iritsi gara akordio batera. Lehenago egin zitekeela? Emaitza da garrantzizkoena, eta hor dago. Bigarren erronka Jaurlaritzako eskema Gipuzkoara ekartzea zen, EB-Aralar gobernuan izatea alegia. Programaren ikuspegitik desadostasun sakonak izan dira ordea, eta egongo dira. Ez da posible izan.

Zein neurrian kezkatzen zaitu Gipuzkoan hirukoaren bidez adostasuna ez lortzeak?


EB Bizkaiko Aldundiko gobernuan ere ez dago. Gipuzkoan polemika biziagoa izan da, egia da, baina egoera orokorra da.
Ez duzue hiruko gobernua osatzea lortu. Non dira desdostasunak eta nola ikusten duzu gobernua gutxiengoan?
Hainbat azpiegituren proiektuetan diferentziak izateaz gain, ogasuna edo zergen kudeaketan eta bilketan diferentziak ditugu. Desadostasuna, oro har, programan izan da, baditugu balio komun batzuk eta badauzkagu adostasunak, Jaurlaritzaren oinarri direnak, baina programaren ikuspegitik desadostasunak ditugu. Edonola ere, Batzar Nagusietan EB-Aralar abstenitu izana aurrerapausoa bada. Bai haiek eta bai gu kontziente gara horretaz, alegia EAJren hautagaiari bidea erraztu diotela ahaldun nagusia izateko.

Gobernua ez da egonkorra. Gai sozialetan talka egiten duzue EB-Aralarrekin. EBk du gobernuaren giltza antza.


Baina egonkortasuna ez da zalantzazkoa gai sozialetan talka egiten dugulako. Politikagintza ezin da talka estrategiaren ikuspegitik planteatu. Gure apustua hirukoa osatzea izan da. Gipuzkoan ere akordioa bilatu dugu. Alderdi bakoitzak bere gizarte eredua dauka eta hori aurkeztu dio gizarteari. Gehiengo osorik gabe ari gara eta horrek ezinbestean akordio berriak bilatzera behartzen gaitu. Areago, ahalegina alderdi guztien artean egin behar dugu. Niretzat, hala ere, landu beharreko aukera, egokiena, EB-Aralarrekin ikusten dut. Jaurlaritzan ere diferentzia programatikoak daude EAJ-EA eta EBren artean, baina programa komun bat eta akordioa lortu zuten. Hori da bidea. Hori da baita ere Gipuzkoan etorkizuneko apustua.

Udaletako indar politikoaren korrelazioa aldatzen ari da Gipuzkoan. Y grekoa, Pasaiako kanpoko portua eta errauste plantaren proiektuek ez al dute egoera gatazkatsua areagotuko Gipuzkoan?


Ez zait iruditzen, eta noski, ez dut horrelakorik gertatzea nahi. Nire ziurtasuna erakunde bakoitzak bere eskuduntza izatea da. Azpiegitura horiek aurrera ateratzeko unean, erabakitzeko unean, eskuduntzak non dauden zehaztea da kontua. Pasaiako kanpoko portua egiteko orduan Estatuak du eskuduntza nagusia, gainerako erakundeek parte hartu beharko genuke, baina eskuduntza Estatuarena da. Gipuzkoan egitekoa den Y grekoan Jaurlaritzak du ardura nagusia, udalek eta kasuon Aldundiak ere edukiko dugu gurea. Nik proiektuek oposizioa izatea zilegi ikusten dut, baina bakoitzak ezin du era boluntaristaz jardun, denari aurre egin diezaiokeen bezala jokatuz. Erakunde bakoitzak daukan eskuduntzaren arabera eragin dezake proiektuan, eta ezin dugu alarma sortu eta orain arte zehaztu diren plangintza guztiak hankaz gora jar daitekeenik pentsatu. Herritarrei proiektuen berri eman behar zaie. Errauste plantaren kasuan zehaztu dugu non dagoen ardura nagusia. Jakina, herritarrak kezkatuta daude zabor bilketaren arazoarekin eta irtenbideak eskaini behar zaizkie. Baina hartutako konpromisoak bere horretan mantenduko dira, aldaketarik dagoen edo ez, jarduerak berak argituko du, ez dugu orain arteko bidea baztertu behar denik esateko arrazoirik, ezta norabidea aldatzeko ere.

“ANVren zerrendak bidegabeki ilegalizatuak izan dira” esan duzu. Zure gobernuak zer egin dezake justizia egiteko?


Hori esan dut eta aitortu dut publikoki ANVko ordezkariekin batzartu garela. Aste honetan ere beste bilera bat izatea espero dugu, gure konpromisoa datozen lau urteetan elkarrizketa garatzeko egitura moduko bat finkatzea da. Horrek izango duen definizioa eurekin hitzartu behar dugu. Gure konpromisoa sakona da eta elkarrizketak izatea du helburu. Hortik aurrera eman beharreko urratsak aztertu behar ditugu. Batzar Nagusietan parte hartzeari dagokionean ez dira errazak izango, eta hori eurek ere onartu digute. Ikuspegi hori eurena da dena den, ez nirea, udaletan parte hartzeko formula bat izan daiteke, baina Batzar Nagusietan formula hori konplikatua da. ç


Orain arte EAJn ez zegoen beste jarrera bat dagoela zure eskutik, esango nuke nik.


Zure inpresioa hori bada...! Inpresioak inpresio, aizu! Nire inpresioa da EAJ bat dela. EAJn ikuspegi diferenteak eta eztabaidak izan daitezke, baina ez dut onartzen bi EAJ daudela esatea, ez alderdian zatiketa dagoenik. Jarrera pertsonalak izan daitezke, giza talde eta alderdi guztietan daude, baina kasuon EAJren eta EAren babesa duen gobernu honen izenean garbi utzi nahi dut nondik natorren eta zer ordezkatzen dudan. Halaber, gipuzkoar guztiak ordezkatzen ahaleginduko naiz.

Ez al zaitu kezkatzen zure jarrerarekin kritikoak direnek –PSEko eta PPko oposizioak– gobernuan higadura modukoa eragiteak bake eta normalizazio prozesuaren egoera tarteko?


Higadura guretzat zer den argitu nahi nuke. Gure ustez hiritarren aurrean ahuldadea litzateke erreferentzialtasun politikoa galdu dugun inpresioa hedatzea eta onartzea, alegia, herritarrek eskaini diguten konfiantza hori bere horretan galdu egin dela onartzea, hiritarren aurrean porrot egin dugula litzateke higaduraren definizioa. Hiritarrek garbi dute Euskal Herrian oso arazo sakonak daudela, hamarkadak daramatzagu arazoak konpondu nahian, herritarrek emaitzak ere testuinguru honetan baloratzen dituzte, jendeak ez du exijitzen lau urtetan arazo guztiak konpontzea, elkarrizketa lantzeko jarrera egokia eskatzen digu. Gaurko gizarteak jendearekin egotea, hitz egitea, jendeari entzutea eskertzen du bereziki, eta zeregin horretan lidergo bat finkatzea eta urratsak ematea. Gizarteak hori guztia zugan hautematen badu higadurarik ez dago.

Inpresioak inpresio, hona azkena: hauteskunde kanpaina hasi zenean EAJko Egibarren sektorea galtzen hasi zen. Markel Olano ahaldun nagusia hautaturik Egibarren sektorea garaile atera da.


Niri ez zait EAJn sektoreei buruz hitz egitea gustatzen. Ikuspegi ezberdinak izan daitezke, alderdiaren barruan behar bezalako elkarrizketak eta eztabaidak daude, alderdi guztietan bezala. Eta egongo da eta hori oso aberasgarria da. Sektoreak eta pertsonak aipatzea ez ditut gustuko hala ere. Guk izan ditugun erasoak EAJren aurka izan dira, EAJ osoak hartu ditu, eta izan ditzakegun arrakasta edo porrotak EAJrenak dira eta izango dira. Nik EAJko partaidetzat jotzen dut nire burua. Kasu honetan, gainera, bi alderdien ordezkaria naiz eta Gipuzkoa osoko ordezkari nagusia. Beraz, urrun nago balorazio horietatik.

Newest
82% of Israelis support forced eviction of Gazans, according to a survey

Support for genocide

Within the State of Israel, there is considerable support for the latest operation. Haaretz has released the results of a survey conducted for the Pennsylvania State University, which shows that 82 percent of “Israelis” support the comprehensive... [+]


Pictures of Sabino Cuadra: “It was a pre-planned operation of the San Fermin of 78”
‘Sanfermines of 1978. The book ‘The Victims’ will be published by the publishing house Chalaparta. It brings together those responsible and responsible for the death of Germán Rodríguez.

2025-06-03 | Gedar
'La Infilada' receives a Covite award
The producer María Luisa Gutiérrez has received the XXIV of Covite. The International Prize, which he dedicates to "all victims of terrorism".

Falces’ Basque model is requested and the Government of Navarre rejects
Eleven families have applied to the D model in the public school. The Centre has given its consent, as well as the City Council, but has rejected it on the grounds of "lack of space" by the Government of Navarre.

After close competition, far-right candidate Nawrocki wins Poland’s presidential election
After a second halt in the first round of presidential votes, the independent candidate takes a one-point lead over Trzaskowski, the candidate of the European superficial party currently in government. It has not been clear until the official results have been published which... [+]

Smoking will be banned in public spaces in the Northern Basque Country where children meet
The ban will take effect on July 1 in various public spaces, such as beaches or parks. Citizens who do not respect the rule will be fined 135 euros.  

2025-06-02 | Ahotsa.info
The Government of Navarre is asked to cancel its contracts with Israeli companies
Some 5,000 people gathered in the demonstration called this Sunday by Yala Navarra and BDS in Pamplona to demand the rupture of relations with Israel. They also call for the promotion of a boycott against Navarrese companies and the Government of Navarre that maintain interests... [+]

Israel Kills 32 People at Humanitarian Aid Distribution Centre in South Gaza
Israeli army tanks and drones have begun attacking the Palestinians attending the centre, killing 31 people and injuring 115. Following Israel’s acceptance of the U.S. proposed ceasefire, Hamas has called for the addition of certain conditions: achieving a permanent ceasefire,... [+]

2025-06-02 | Jon Torner Zabala
The Basque national team in the League of Nations: a "historic" event awaiting the meeting of the players of the seven countries
The Cesta Punta League of Nations is underway. Between June 6th, several teams will compete in the Jai Alai Stadium in San Luis, including the Basque team. This is “historic” because, as the organizers of the tournament have pointed out, the Basque national team will play... [+]

2025-06-02 | ARGIA
The Bioterra fair will take place this weekend in Irún, a meeting point to “build a more ecological lifestyle”
On the 6th, 7th and 8th of June, Ficoba will be flooded with ecological products and services, 117 companies that have certified their “commitment to sustainability”. In addition to the fair, a rich program has been prepared and there will be several workshops and... [+]

Hundreds of people represent the bloody daily life of Palestine in the Beautiful Parties
Organized by the People’s Pro-Palestine Initiative, the bloody daily life of Palestine was represented today at noon in the Beautiful Parties. With their bodies covered from top to bottom with white sheets, hundreds of people lie on the ground, alluding to the terrible... [+]

Txosna launches a collection of signatures to declare intangible heritage of the Basque Country
Several chiringuitos and festive committees of the Basque Country have convened a meeting on Saturday in the Miribilla district of Bilbao. They emphasize that the chiringuitos are not "empty bars to serve drinks", but the "heart" of popular festivities. That's why, Txosnak. Ours,... [+]

Let's shut up, even for a moment.
In the waiting call to the health center, in the corridors of the supermarket, in the changing rooms of the sports center... We fill moments that can be silences with sounds. Why, for what? Does silence disturb us? For the internal considerations that you can create for us? The... [+]

Eguneraketa berriak daude