Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Nor zen Jon Mirande?

  • Miresmen adina gaitzespen sortzen duen pertsonaia da, oraindik ere, Jon Mirande, hura hil eta 50 urte pasatxora. Karrikiri elkarteak eta Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak (IHEO) Jon Miranderekin dantzan izeneko jardunaldiak antolatu dituzte idazlearen jaiotzaren 100 urteen ospakizunaren karietara. Josu Martinez zinema zuzendariaren Mirande, film bat egiteko zirriborroa eman zuten ekimenari hasiera emateko [ikusi ARGIAren kanalean], eta Orhoituz errezitaldia egin zuten apirilaren 5ean. Bi tertuliarekin osatu dute egitarau monografikoa. Lehena, artikulu honi izenburu ipini diogun galderaren gainekoa. Jardunaldietako azken egunean, pertsonaia horrek sortzen duen debatearen gaineko soluzio bila: Zer egin Jon Miranderekin? Bi tertulia horiek emandakoa jaso dugu bi artikulutan.

Galdera zuzena zuen hitzaldiaren izenburuari erantzun argi batekin erantzun zioten Karrikirin: Jon Mirande idazlea zen. Jakina, Mirandez ari garenean argi-itzalak ere badira, eta idazle hitzari gailentzen zaizkio, sarri aski, beste izenondo batzuk: pedofilo edo nazi, batez ere.

Txiki geratu zen Karrikiriren denda solasaldira bertaratu ziren entzuleentzat. Batzu-batzuk zutik geratu ziren hitzaldiak iraun zuen ordu eta erdian. Esan beharra daukat, era berean, salbuespen gutxi batzuk kenduta, gazte gutxi izan ginela bertan. Agerikoa da, hortaz: edo Mirande kantzelatu dute, edo ez da gazteen intereseko. Ez behintzat han izan ziren 30 lagun irakurzale, idazle eta kulturzaleentzat bezainbeste.

Santi Leoné IHEOko irakasleak gidatu zuen saioa, eta Miel A. Elustondo kazetaria eta Mikel Soto idazlea gonbidatu zituzten Mirandez aritzera. Luze mintzatu ziren idazleari buruz, eta informazio saldoa eskaini zieten entzuleei. Iturriak eta datuak, aipuak, inpresioak… Ez dira kabitzen artikulu honetan horiek guztiak. Hona hemen, halere, Miranderen figura ulertzeko zenbait gako.

Parisen sortu zen Mirande, 1925ean. Gurasoak zuberotarrak ziren arren, ez zuten haurra euskaraz hezi; Sotoren arabera, “Frantzian integratzeko aspirazioa” baitzuten. Idazlearen euskalduntze berantiarraz zera esan zuen Sotok: “Euskal literatura iraultzera etorri diren idazleak euskaldun berriak dira: Aresti, Txillardegi… Mirande ez da salbuespena”. Erantsi zuen erraztasuna zuela hizkuntzekin.

Mirande, Parisko Goursez Vreizh kultur elkarte bretoian egin zituen lagunekin ohartu zen euskalduna zela, euskaraz ez bazekien ere. Apaiz batekin euskalduntzen hasi omen zen, baina ez dago hori frogatzen duen lekukotzarik; bai, ordea, 1940eko hamarkadan, euskal ordezkaritzan ikasi zuela Andima Ibinagabeitiarekin. Deabruaren Eskolako kidea da Soto, eta azaldu zuen gutun batzuk topatu zituztela, eta bertan adierazten dela idazlea euskarara gerturatu zela abertzaletasunaren bila, eta, batez ere, literaturaren bila. Sotok Miranderi buruzko ikerketa du eskuartean; iaz Tene Mujika Beka jaso baitzuen hari buruzko proiektu bat egiteko.

Bide berriak ireki zizkion euskarak Miranderi. 1950eko hamarkadarako gipuzkera eta Ipar Euskal Herriko euskalkiak kontrolatzen zituen, eta ordurako lagun talde bat eta zirkulu literario bat osatu zuen, Andimarekin ez ezik, Txomin eta Robert Peillen anaiekin ere.

Elustondok, bere aldetik, hitzaldiaren hasieran “errespetua” eskatu zuen Miranderekiko. Nerbioetako depresioa sufritzen zuen, eta hori zela eta, arazoak zituen loarekin. Kazetariaren ustez “egur gehiegi eman zaio gizajoari eta irakurtzea merezi du”. Laudorioak haren poesia, gutun eta artikuluentzat. Era berean, gehitu zuen oso informazio urria dagoela Mirandez 1948 urtea baino lehenagokoa, eta egin dena, Pablo Aristorenak egindako lanari esker izan dela aitortu dute bai Elustondok baita Sotok ere. Alaba bat izan zuela eta zortzi-bederatzi hilabeterekin hil egin zela; beste alaba bat izan zuela, Simone, eta izeba-osabek hezi zutela Zuberoan. Alaba euskaraz hezi zen eta frantses apurra baino ez zuen kontrolatzen. Mirande, berriz, frantsesez moldatzen zen, artean euskararik ez. Elustondoren hitzetan, familiako traumak izan ziren horiek. Ikasketetan ederki moldatzen zela ere azaldu zuen kazetariak, eta 1944an, Frantziaren liberazioaren urte berean, Finantza ministerioan ibili zela lanean.

Sinpatia politikoak
Miranderen sinpatia politikoak ez dira oharkabean pasatzen. Are, hori izaten da askorentzat determinantea haren gaineko iritzia sortzeko. Bada gutun bat, 1948koa, Mirandek berak bere burua kristautzat eta demokratatzat adierazten duena. Bi urte geroagoko beste idazki batean, berriz, pentsamendu arrazistak eta antidemokratikoak aitortzen ditu. Biratze ideologiko horretan gakoa izan zen Goursez Vreizh-en inguruan aritzen ziren Miranderen adiskideak, Goulven Pennaod eta Roger Hervé, besteak beste. Hizkuntzekiko zaletasunak ez ezik, Frantziarekiko gorrotoak ere asko lotzen zituen. Leonék, bitxikeria gisa, gogora ekarri du Txomin Peillenek esan izan zuela lagun horiek alkoholismora eraman zutela, eta, finean, ez zirela konpainia ona.

Euskal Herriko eta Bretainiako abertzaletasunen arteko aldeak ekarri zituen Sotok hori nolabait ulertarazteko: euskal abertzaletasuna arrazatik jaio zen, eta denborarekin aldatu egingo zen kulturarantz-eta; bretoien abertzaletasunak, berriz, kontrako bidea egin zuen II. Mundu Gerraren testuinguruan, kulturatik arraza eta identitaterantz. Hain justu, bretoi ugarik nazien bandoan kolaboratu zuten. Horrez gainera, Sotok beste argudio hau ekarri zuen: “Mirandek esaten zituen gauza batzuk euskaldunek ez genituen entzun nahi, eta, aldiz, bretoiek interes hori bazuten”. Frantziako IV. Errepublikaren ezaugarriak ere kontuan hartzekoak direla azpimarratu zuen.

Datuek, pasarteek eta idazkiek poliki-poliki bete zituzten mahai-inguruaren minutuak. Abertzaletasunaren krisia eta horrek irekitzen zuen markoa, Miranderen lan argitaragabeak, Igela aldizkaria, idazlearen heriotza, eta gaur egungo gizartean eta memorian duen tokia izan zituzten hizpide.

Argigarria izan zen, esaterako, solasaldiaren amaiera aldera, Elustondok irakurri eta azaldu egin zituela Jokin Zaitegiri poema bati buruz idatzitakoak. Madalena izeneko lehengusina gazte batekin maitemindu zela kontatzen zion, eta poema bat idatzi ziola. 15 urte baino ez zituen neskak. Hasieratik bertatik azaltzen dio Zaitegiri zalantzak dituela poemarekin, eta estrofa bakoitzean zer esaten zuen azaltzen dio gutunean. Horietako batean oso era esplizituan adierazten du Mirandek jakitun dela harekiko zituen pentsamenduak ez zirela egokiak: batetik, kusia zelako; eta bestetik, gaztea zelako. Eta gogoari eutsi behar ziola. Hobe zituela gogo-pentsamendu horiek ez gauzatu, eta, are hobe, desagertuko balira. Bestela esanda, Mirande bera onartzen ari zen gutun horretan intzestua eta pedofilia gaitzesten zituela.

Ildo horretan zabaldu zuen debatea ikusleetako batek, esanez Haur besoetakoa eta gisa horretako lanak “iraingarriak” direla. Bai gaiaren aldetik, baina baita trataeraren aldetik ere. Egilearen eta obraren arteko debatea mahai gaineratu zen, zalantzan jarrita fikzioa ote zen edo ez eleberrian kontatzen zena. “Navokoven Lolita edo Inazio Mujika Iraolaren ipuina, nork ez ditu ezagutzen?”.

“Mirandez hitz egiterakoan, ez zara sekula aspertzen”, esan zuen Sotok ondorio gisa. Izan ere, haren heriotzatik 50 urte baino gehiago pasa direnean, agertzen ari dira oraindik ere ezkutuan ziren testuak. Asko dago ezagutzeko, eta gutxi mahai gainean dagoena.

Nor zen Jon Mirande argitu asmoz antolatutako hitzaldian, zalantza gehiago sortu ote zituen beste kontu bat da.

Zer egin Jon Miranderekin? galderari erantzunez, hona bigarren mahai inguruaren kronika

 


T'interessa pel canal: Euskal literatura
Els nens i nenes lectors també tindran el seu dia de trobada
Igual que se celebren trobades de ball, escacs o esport, els nens i joves amants de la literatura també tindran l'oportunitat de compartir la seva afició, conèixer-se i passar un dia lúdic, diumenge que ve. Durant el curs es donaran cita a Zarautz 130 xavals i xavales que... [+]

'Pleibak', de Miren Amuriza, guanyador de 111 Akademia
El cinquè llibre Arima de Francesco Pasquale, d'Unai Elorriaga, ha estat el segon finalista de la prova.

2025-05-13 | ARGIA
La Fira de Ziburu homenatja enguany a Aurelia Arkotxa
El 7 de juny se celebrarà la Fira del Llibre i Disc Basc de Ziburu, organitzada conjuntament per l'associació Baltsan i ARGIA. En aquesta sisena edició, Aurelia Arkotxa serà l'homenatjada i s'ha donat a conèixer un programa molt complet en roda de premsa. Per a ambientar la... [+]

2025-05-07 | Iñigo Satrustegi
Ballant amb Jon Mirande I
Què fer amb Jon Mirande?

Arnaut Oihernart

Ara que tots se'ns han tornat més franciscans que el papa, convé recordar als nostres clàssics no sotanados. Un va ser en el segle XVII, la seva gràcia era Arnaut Oihenart. I com no podem submergir-nos en tots els seus treballs, avui elogiem O.tingues la joventut en els... [+]


2025-04-28 | ARGIA
La presentació del llibre "Hetero" d'Uxue Alberdi donarà inici a la Fira
La 6a edició de la Fira del Llibre i Disc de Ziburu se celebrarà el pròxim 7 de juny. Amb l'objectiu d'ambientar i donar a conèixer l'impacte de la fira als pobles de voltant, durant les últimes setmanes s'han organitzat sis activitats culturals en col·laboració amb... [+]

La 42 edició de Sarako Idazleen Biltzarra ha reunit nombrosos escriptors i lectors bascos
Els lectors que han acudit a l'exposició han tingut dos dies d'activitats: una fira de llibres, espectacles, tallers i taules rodones, entre altres. La coordinadora, Maider Elcano, considera que la força del Congrés radica en el fet que és "un espai obert" que dona cabuda a... [+]

Amaia Álvarez Uria
"El 'Zuzi iraxegia' vol suscitar el debat en el sistema literari basc"
El títol és bastant clar: Torxa tremolosa. Dones escriptores basques i literatura clàssica (TZ, 2025). I en el gruixut llibre de 300 pàgines, ha treballat sobre les escriptores que han passat per aquí des del segle XIV, donant les explicacions oportunes al professor,... [+]

2025-04-14 | ARGIA
Ressalten el "caràcter comunista" de Gabriel Aresti amb motiu del 50 aniversari de la seva mort
Organitzat pel Consell Socialista d'Euskal Herria (EHKS), la jornada s'ha desenvolupat durant tot el dia en el teatre Campos Elíseos de Bilbao. El programa ha estat compost per diverses xerrades i per a finalitzar el Jardí han estrenat per segona vegada l'obra de teatre Aresti,... [+]

"Hi ha indicis suficients d'una situació de discriminació que, almenys, requereixen que es dugui a terme una recerca a la biblioteca de Deba"
L'advocada Irati Aizpurua Alquezar ha contestat amb prudència a les preguntes d'ARGIA i ens ha donat el context jurídic entorn del que ocorre a la biblioteca municipal de Deba. Com s'ha comentat recentment en una àmplia entrevista, els nens de fins a 2 anys no poden ser a la... [+]

Pippi Kaltzaluze compleix 80 anys, revolucionari com sempre
Amb motiu del 80 aniversari de la primera edició de les històries de Pippi Kaltzaluze, han dedicat un espai especial a la Fira Internacional del Llibre Infantil i Juvenil de Bolonya. Ràpida, independent, rebel, descarada, rebel, una mica salvatge, creadora, valenta i alegre,... [+]

"Els nens no són benvinguts a la biblioteca municipal de Deba"
Els nens de fins a 2 anys no podran ser a la biblioteca infantil de Deba, i els de 2-6 anys només poden estar entre les 16.30 i les 17.30. Quan un grup de mares s'ha reunit per a exigir la fi d'una discriminació evident que ha funcionat així durant vint anys, el govern... [+]

Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


'Literatura Plazara'
“Adinka sailkatzen den mundua da literatura, eta guk partekatu egin nahi dugu”

Martxoaren 17an hasi eta hila bukatu bitartean, Literatura Plazara jaialdia egingo da Oiartzunen. Hirugarren urtez antolatu du egitasmoa 1545 argitaletxeak, bigarrenez bi asteko formatuan. "Literaturak plaza hartzea nahi dugu, partekatzen dugun zaletasuna ageri-agerian... [+]


Itxaro Borda
“Gure norabide sexualen, ezinegonen eta beldurren erraiteko hiztegi bat sortu dugu”

1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]


Eguneraketa berriak daude