Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Sexu banaketaren amildegia

  • Sexismoak egituratutako lan munduan, emakumeak gizonak baino prekarioago daude: %25 gutxiago kobratzen dute batez beste; kontratu eskasagoen jabe dira; eta goi kargu gutxiagoren arduradun. Sistema neoliberalaren krisiak ez du areagotu baino egin lanaren banaketa sexualak aspaldi sortutako amildegia.

"Orain, ez zaigu esaten etxeko andreak izateko, ez. Orain, enplegua izan behar dugu, baina betiere etxea ahantzi gabe". (Blanca Fernandez Viguera, soziologoa)

“Emakumeok lan mundura sartzea lortu bagenuen ere, ez da aukera berdintasunean izan. Oinarritik merkatu diskriminatzaile batera sartu gara: segregazio laborala, soldata baxuak… Eta oraindik zaintza lana gure bizkar dago. Jardun bikoitza edo hirukoitza daukagu”. Zaloa Ibeas LABeko emakume arloko arduradunarenak dira hitzok. Eta sindikatuek zein estatistika institutuek argitaratutako datuek arrazoia ematen diote: emakumeek gizonek baino %25 gutxiago irabazten dute lan ordu bakoitzeko Euskal Herrian, eta lan baldintza ez-egonkorragoak dauzkate. Gainera, etxeko lanak eta zaintza oraindik euren zereginak dira: lau ordu ematen dituzte egunean zeregin horretan; gizonek, bi inguru.

Zaila da oso lan munduaren azterketa orokorra egitea. Euskal Herri osorako erakunde faltak herrialdez herrialdeko datu bilketa konplikatzen du. Instituzio bakoitzak, halaber, neurgailu jakin batzuk hartzen ditu kontuan informazioa bilatzerakoan. Maiz ezinezkoa da argazki orokorra osatzea.

Dena den, datozen paragrafootan, ikuspegi zabala marraztu nahi dugu, ELA eta LAB sindikatuetako, Eustateko, Nafarroako Estatistika Institutuko eta Gaindegiko ikerketak oinarri hartuta.
Zoritxarrez, zenbatu gabe geratu ohi dira historikoki feminizatutako postuak diren eta estatistiketan sartzen ez dituzten horiek: adibidez, beltzean kobratutako etxe garbiketak, zaintza lanak edo prostituzioa. Lanean bai, baina nola?

Euskal Herrian, %69,9 da egun jarduera tasa, alegia, lanean egon edo lan bila dabilen jendearen kopurua. Soilik emakumeenari so eginez gero %66,2 da. Ez dirudi, beraz, ezberdintasun handirik dagoenik. Ezta langabezia tasan ere: %15,9 da orokorra; eta emakumeena %16,6. Baina datuek ehunekoa baino ez dute biltzen, ez nolakotasuna. Gakoa ez da zenbat emakumek egiten duen lan, non eta nola egiten duen baizik.

Emakundek argitaratutako dokumentuei erreparatuz, lanaren banaketa sexualak oraindik indarrean darrai. Adibidez, EAEn eraikuntzan lan egiten duten hamarretik bederatzi gizonak dira, eta industrian diharduten hamarretik zortzi. Hirugarren sektoreari dagokionez, hamarretik sei emakumeak dira. Gaindegiak herrialdeko zazpi lurraldeak kontuan izanda egindako irakurketaren arabera, emakumeen kontratazioen ia %60 zerbitzu sektorean egin da. Eta hain zuzen ere hori da kalitate eskaseneko enplegua eskaintzen duena. Genero rol klasikoei lotuta ageri dira ofizioak.

Blanca Fernandez Viguera soziologoa eta genero adituak sozializazio prozesuaren ondoriotzat jo du: “Emakumeoi txikitatik etxeko lanak eta zaintza lanak egiten irakatsi digute. Panpinak emanda, jostailuzko sukaldetxoak… Handitzerakoan barneratuta dugu eginkizun horiek hor daudela eta guri dagozkigula. Baina ezin du horrela izan. Etxeko lanak kolektiboki egin behar ditugu. Lana banatu beharra dago: etxekoa eta merkatukoa”.

Fernandezen iritziarekin bat egiten du LABeko Ibeasek. Aurtengo martxoan argitaratu du sindikatuak Krisialdiaren ondorioak eta soldaten debaluazioa txostena. Kritiko aztertu du errealitatea. Sindikalistak dioenez, emakumeek lan merkatura egindako sarrera ez da bestelako aldaketa sozialekin egokitu: “Ez dago bateragarritasun neurri errealik. Goi postuak oraindik ere gizonezkoentzat erreserbatuta daude, kasu gehienetan. Emakumeak zaintza lanekin jarraitu behar du bitartekorik ez dagoelako, besteak beste, zerbitzu publikoak”.

Eta zergatik ez dute gizonek ere zaintza lana eta enplegua bateratzeko arazorik? Aho bizarrik gabe egiten du solas Ibeasek: “Lanaren banaketa, bere ikuspegi integralean, oraindik ez delako errealitate bat, emakumeok jarraitzen dugulako pisuaren parte oso handi bat eramaten”.

Lanaren kontzepzioa bera ere hor dago. Zergatik dira lan batzuk besteak baino garrantzitsuagoak? Zeren arabera? Fernandezek beste galdera baten bidez erantzun du: “Zergatik dauka erizain batek mediku batek baino garrantzi gutxiago?”. Eta airean utzitako zalantza berak erantzun du. “Ofizio batek emakume aurpegia hartzen duenean balioa galtzen duelako”.

Ordu gutxi eta aldikotasun handiagoa

“Emakumeak lan merkatura sartu badira ere, euren jarduna ‘laguntza’ gisa hartzen da”. Hala uste du Fernandezek. Hori dela eta, kontratu motak eta ordu kopuruak eremu publiko eta pribatuko lanak bateratu ditzan pentsatu ditu sistema neoliberalak, haren aburuz.

Zifrek forma ematen diote soziologoaren usteari. Beharrean dagoen emakumeen %28,8ak lanaldi partziala dauka Hego Euskal Herrian, eta gizonezkoen %5ak baino ez. Nafarroako Estatistika Institutuak era sinpleagoan eskaini du bertako datua: lanaldi partziala hartzen duen gizon bakoitzeko, 3,80 emakumek hartzen dute. Hala, Euskal Herria bere osotasunean hartuta, kontratu murriztuen %80,9 emakumeek hartzen dute.

Gauza bera gertatzen da aldikotasun tasarekin. Ohikoagoa da emakumeek tarte baterako jardutea. Adibidez, EAEn, %24,4koa da emakumeen aldikotasun tasa, eta gizonena 6,9 puntu baxuagoa, %17,5ekoa. “Lanaldi partziala kontratu ideala bailitz saldu digute, hala denbora geratzen zaigulako etxeko lanak egiteko. Orain, ez zaigu esaten etxeko andreak izateko, ez. Orain, enplegua izan behar dugu, baina betiere etxea ahantzi gabe”, dio Fernandezek.

Seme-alaben karga ere emakumeek jasotzen dute oraindik orain hein handiago batean. EAEko datuak argitaratu zituen Emakundek 2012an, eta horiek dira eguneratuenak. EAEn aktibitate tasa orokorrak gora egiten du umeak eduki ahala, baina emakume eta gizonen arteko diferentzia ere handitzen da proportzionalki senideak izaterakoan. Aktibitate tasa orokorra %56,2koa da -%49,5ekoa emakumeena eta %63,2koa gizonena-. Baina ondorengoen faktoreak nabarmen moldatzen du.

Seme-alabarik ez dutenen tasa %46,9 da: emakumeena %40,4koa; eta gizonena %53,4koa, 13 puntuko diferentziarekin. Seme-alaba bat duten emakumeen tasa, ordea, %55koa da eta gizonena %70ekoa, 15 puntuko aldearekin. Eta bi seme-alaba dauzkatenen kasuan, emakumeena %69,8koa da eta gizonena %87,6koa, 17 puntuko diferentziarekin. Lan erreproduktiboaren banaketa ezaren katebegietako beste bat da hau.

Kontraturik gabeko pertsonen kasuan ere aldea nabarmena da: %86,6 emakumea da, %13,4 gizona.

Kristalezko sabaiarekin aurpegiz aurpegi

Gora heltzen uzten ez duen muga estrukturala da kristalezko sabaia. “Batetik, botere ekonomikoa ez da emakumeekin fio. Orokorrean, gizonek beste gizon batzuei ematen diete ardura. Bestetik, maila subjektiboa ere badu, emakumeak ez dira postu horiengatik borrokatzen”. Fernandezek hor sumatzen du goi karguak ez hartzeko edo ez bilatzeko koxka.

Ildo beretik jo du Bilgune Feministako kide Saioa Iraolak. Lan erreproduktiboaren pisuaz gaindi, beste hainbat faktore ekarri ditu gogora: “Lan mundua, urteetako egituraketaren eraginez, oso eremu patriarkala izan ohi da eta emakume askok ez dute indarrik, gogorik, sentitzen inguru arrotz horretan sartzeko. Bestalde, autoestimu faltak eragiten du. Emakumeok gure bizi esperientzia dela eta urteetako gutxiesteak direla ere, autoestimua baxuago izan ohi dugu. Gainera, demostratu beharra dago. Emakumeoi espazio publikoan asko exijitzen zaigu”.

Adibide gisa Eustatek EAEn egindako azterketa dugu. 2012ko datuak dira azkenak. Enpresetako zuzendaritzako kideen %32,2 emakumea zen. Erdiko aginte postuetako %30,4. 2000. urteko datuekin alderatuz, egia bada ere ehunekotan presentzia nabarmenagoa dela –orduan, goi karguen %30,6 zen emakumea, eta erdiko postuen %15,6– urruti dago oraindik portzentaje-berdintasuna. Eta jakina denez, portzentajeetan zifra parekide bat lortuta ere, dena ez legoke eginda.

Krisiak emakume aurpegia dauka

Ongizate estatuaren eraisteak aurretik kaltetuen zeuden kolektiboei egin die min handiena. LABek argitaratutako informazioaren karietara, zapaldu artean zapalduenetakoa izan da emakumeena.

Fernandezek dio murrizketekin zerbitzu publikoak gutxitzerakoan, kontuan izanda batez ere emakumeek egiten dutela lan hezkuntzan eta osasungintzan, haiek geratu direla batez ere langabezian. LABek martxoaren 8rako ateratako irakurketaren arabera, azken bi urtetan 4.000 lagun kaleratu dituzte zerbitzu publikoetatik eta gehiengoa emakumea da.

Aldebiko txanpona da, gainera, zerbitzu publikoak murriztea. Izan ere, zaintza lana etxera eramaten du bueltan: “Zahar etxeetan zaharrak sartzen ez badira, ospitaleetan gaixoak azkar botatzen badituzte… Krisiaren efektuetako bat zaintza lana handitzea da, eta berriz egokituko zaie emakumeei. Haiek arintzen dituzte, gehienetan, familiengan sortutako eragin kaltegarriak. Mendekotasuna duten pertsonaz edota haurrez arduratzea, kasu. Horrez gain, baliabide eskasiak etxean gauza gehiago egitera garamatza. Sukaldean denbora gehiago ematera, arropa jostera… halakoek etxeko lanen pisua handitzen dute”.

Krisiaren eraginez, gizon eta emakumeen lan baldintzen aldea are gehiago handitu daiteke ez bada lan erreproduktiboa eta produktiboa banatzeko zer edo zer egiten, Fernandezen irudiko. “Inork ez du zenbatu zenbat ordu sartzen dituzten etxean egun emakumeek krisiaren ondorioz. Eta hori kontabilizatu beharra dago, ikusarazteko”.

Sistema patriarkal baten aurpegietako beste bat baino ez da lan mundua. Horregatik aditu guztiek lanaren kontzeptua bera birpentsatzeko eta ardurak banatzeko beharra nabarmendu dute.


T'interessa pel canal: Generoa
La filla del primer ministre francès també denuncia una "brutal agressió" en el col·legi de Betharram
La filla de François Bayrou, Helene Perlán, ha prestat el seu testimoniatge en el llibre Le silence de Bétharram (El silenci de Betharram), escrit per Alain Esquer. Va estudiar en el col·legi catòlic en la dècada de 1980 i durant més de quaranta anys ha romàs en silenci... [+]

El 94% del professorat d'Educació Infantil són dones
Quant menor sigui l'edat de l'alumne, més feminitzat és el treball docent: En Educació Infantil, més de 9 de cada 10 professors són dones en el món, en Primària el 67% i en l'això el 54%. “És curiós, en altres treballs de cures (infermeres, auxiliars d'infermeria,... [+]

2025-04-24 | Gedar
Protecció contra la violència masclista: En Hego Euskal Herria, en el 31% dels casos denunciats no es van prendre mesures
A nivell estatal, tant les mesures de protecció imposades com les sol·licituds presentades han disminuït.

El Museu de Belles Arts d'Àlaba reflecteix la importància de les dones en el món laboral
En total, s'han presentat 35 treballs d'artistes alabesos sota el títol Dona. En l'exposició Família i treball, a Vitòria-Gasteiz. La selecció s'ha dut a terme deixant fos altres situacions i estereotips que al llarg de la història han anat dibuixant a les dones i donant... [+]

"Nosaltres sempre sortim a guanyar, a jugar contra dones i contra homes"
En el campionat mixt de pala del barri Landetxa d'Irun, només dos de cada 40 parelles són dones: Idoia Karrera i Loiola Zuazu. Hem parlat amb ells sobre la competència, les diferències entre les competicions mixtes i no mixtes i el nivell de joc. "Les dones necessitem espais... [+]

De visibilitzar la violència, a responsabilitzar-se i a articular vies de reparació
En les dues últimes dècades, la lluita del moviment feminista ha portat a la primera línia el tema de la violència masclista, que es descrivia com a violència de parella o “problema familiar”, entre altres coses, ha saltat a l'espai públic i al carrer. L'ona contra la... [+]

Concentració en repulsa a la violació denunciada en la Fira Xingar de Baiona
Un home va ser detingut el dissabte a la nit acusat d'un delicte de violació a una dona en la nit del dijous. L'home es troba sota custòdia fins que s'aclareixi el cas. Itaia ha realitzat una mobilització el dilluns a les 18.30 hores a la Casa del Poble de Baiona, i ha... [+]

2025-04-11 | ARGIA
Denuncien tretze atacs en tres col·legis d'Uztariz, Domezain i Angelu
Once de les agressions es van produir en el col·legi catòlic San Francisco Javier d'Uztaritze, les altres dues en el Col·legi Catòlic de Dominxin i en el col·legi públic San José d'Angelu. Cinc alumnes del col·legi de Ziburu han donat els seus testimoniatges en el... [+]

Teknologia
Techbro go home

Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]


Sistema psikiatrikoak sexualitatean daukan eraginaz zenbait gako

La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.


Betharramgo indarkerien berri “komunikabideen bidez” hartu izana zehaztu du Baionako apezpikuak

Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]


Eguneraketa berriak daude