36ko gerran zer gertatu zen? Ba ote da memoriaren gutxieneko adostasuna Espainian? Eta Euskal Herrian? Zein ote da gerra zibil haren kontakizuna? Haren amaieratik 75 urtera, oro har, bi ikuspegi nagusi behintzat izan dira eta badira Espainian. Eta Trantsizioa zer eta nolakoa izan zen? Eredugarria. Adostasun maila handia da Espainian, besteak beste Adolfo Suarezen heriotza eta Cuéntame telesailaren gisakoen memoria lanketari esker. Euskal Herritik desberdin ikusten da: bada eredugarri ikusten duen esparru zabala, eta bada desegokitzak jotzen duen eremu are eta handiagoa, oraindik bigarren trantsizio bat ere aldarrikatzen duena. Hori ia berrogei urte geroago.
Zein da nazioarteko kontakizuna Saharako Mendebaleko gatazkaz? Helburu politikoak lortzeko biolentziarik ez erabiltzeko kontsentsutik at, non ote da Ipar Irlandako gatazkaren memoriaz katoliko eta protestanteek gaur egun dituzten adostasunak? El Salvadorreko bake prozesuaren ondoren, nola beatuko dituzte Oscar Romero eta Ignacio Ellacuriaren hilketak askapenaren teologiaren oinordekoek eta ARENAkoen seme-alabek? Serbia, Kroazia eta Bosniako egungo agintariek zer bateratu dute haien arteko gerraren ikuspegiaz? Gerra Hotzaren memoria berdina izan daiteke, adibidez, Josep Fontana historialari katalanaren Por el bien del imperio irakurri ondoren?
Iñigo Cabacas duela bi urte hil zen Bilbon, ertzain batek jaurtitako gomazko pilotakada batek eragindako zaurien ondoren. Juan Calparso EAEko fiskal buruak esan du auziarekiko aukera guztiak irekiak direla, baina baita berau ixtea ere. Agian ez da ez ertzain ez agintari errudunik izango. Noren biktima ote da? Eta Iruñeko okin Angel Berroeta? Eusko Jaurlaritzako agintariek kargu hartuko al diote Mariano Rajoyri bere gobernuak GALeko biktimak ETAren biktimak moduan tratatzen ez dituelako? ETAren biktimekiko eta Estatuaren biktimekiko memoria hain desberdin jorratzen denean, posible ote da memoriari buruzko oinarrizko puntuen batez bestekoa egituratzea?
Memoria kontutan, dena den, indarra borondatea baino esanguratsuagoa dela dirudi, batez ere horrekin historia egiten delako. Estatuak ETA garaitu badu, ba al du zentzurik hainbeste tematzea galtzaileei beren memoria eta ibilbide politikoari uko egin diezaioten eskatzearekin? Helburua zein da, bizikidetza edo garailearen memoria finkatzea? Zer nahi da, Bilduk edo Sortuk aitortzea borroka armatuaren estrategia akats historikoa izan zela eta erratu egin zirela? ETAk hori esatea nahi da?
Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkari Jonan Fernandezek aldizkari honetan iradoki berri du ezker abertzaleak bere iraganaren kritika egin behar duela, gutxienez biktimei eragindako mina justua ez dela izan aitor dezan. Eta arrazoi osoa du, norbait hiltzea erabat injustua da, nekez bila daiteke justizia gerraren edo biolentziaren jardunean, ezta estatuen biolentzia erabilpen legitimoan ere. Baina bada tarterik hori justua izan ez dela aitortzetik eta ETAk bere izana eta iragana ukatzeraino. Euskal gatazkaren memoria jorratzean bada egia, justizia eta erreparazioari begira egin beharreko lan garrantzitsua, eta alde bakoitzak egin beharko du bere iragan eta jardunaren kritika zorrotza. Baina memoria egin nahi horretan bada baita ere irabazleen ikuspegia finkatzeko asmo zorrotza eta horretarako, adibidez, euskal presoak espetxean izatea oso garrantzitsua da –“ez dago inpunitaterik, justizia bete egiten da”–; edo ateratzen badira, eraiki nahi den memoriaren zerbitzura egingo duten baldintzak onartuta egitea. Eta baldintzak ez dira inoiz berberak, hauek eskubide eta bizikidetzari baino, indar harremanen orekari lotuak baitaude.
Gizartean oso sustraitua dago Aljerreko negoziazioak edo Lizarra-Garaziko su-etenaren ondoren negoziazio teknikoa –bakea presoen truke– ez zela gaitza izango. Baina ETAk trenak galdu ditu bata bestearen atzetik eta indar gabe heldu da azken geltoki honetara. Edo, beste era batera azaldu nahi bada, bere helburuak beste era batera hobeto lor ditzakeela iritzi dio.
Hemendik hamar urtera begira, zein memoria lanketa gailenduko da, bizikidetza bultzatuko duena edo garailearen kronika finkatze aldera egingo duena?
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
No és Aberri Eguna, és Aberri Aukera el que necessitem els bascos. Una vegada a l'any es repeteixen les convocatòries dels partits i grups abertzales, en aquestes dates, entorn de la reivindicació que Euskal Herria és la pàtria dels bascos. Però és qüestió d'un dia. I no... [+]
Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.
L'escriptor Juan Bautista Bilbao Batxi treballava en un vaixell i enviava les cròniques dels seus viatges al diari Euzkadi. Gràcies a això, comptem amb interessants cròniques de principis del segle XX a tot el món, en basc. Al juny de 1915 va fer una petita parada a... [+]
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.
Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]
Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]