St. Louis (Aeb), 1804ko maiatza. Meriwether Lewis kapitainak eta William Clark tenienteak zuzendutako espedizioa abiatu zen, AEBetako mendebaldea zeharkatu eta Ozeano Bareko kostaldera iristeko.
Thomas Jefferson presidenteak enkargatu zuen espedizioa, 1803an Louisiana erosi eta berehala. Helburu nagusia eskuratu berri zuten lurraldea esploratzea, kartografiatzea eta kolonizatzen hastea zen. Bigarren mailako hainbat xede ere bazituzten: flora eta fauna aztertzea, mineral hobiak aurkitzea eta tokiko tribuekin merkataritza harremanak ezartzea.
Abentura hark zenbat iraungo zuen eta bidean zerekin topo egingo zuten ez zekitenez, espedizioko kideek entrenamendu gogorra jaso zuten. Espedizio buruei, Lewisi eta Clarki, Andrew Ellicottek sextantea erabiltzen erakutsi zien, eta Benjamin Rushek oinarrizko sendabideen ikastaro azkarra eman zien. Rush Jeffersonen lagun mina zen, eta 1776ko Independentzia Deklarazioaren sinatzaileetako bat. Garaiko mediku ezaguna zen, lau humore edo likidoen teoriaren defendatzaile sutsua izan arren (behazun beltza, behazuna, mukia eta odola). Rushen ustez, lau likido horien orekak baldintzatzen du osasun egoera, eta baten urritasuna edo soberakina dago gaixotasun guztien jatorrian. Hala, haren erremedio ezagunenen artean ohikoak ziren odolusteak eta heste-aringarrien bidezko purgatzeak. Rushen arabera, behazun soberakinak idorreria, buruko mina eta nekea eragiten zituen, eta hori guztia sendatzeko pilula asmatu zuen. Pilulen %50 merkurio kloruroz osatuta zegoen, eta purgatzaile indartsuari esker, gehiegizko behazuna botatzea eta oreka berreskuratzea lortzen omen zen. Lewisi pilula kargamentu oparoa eman zion bidaia abiatu aurretik.
Espedizioan ehiza zuten elikagai nagusi eta ia bakarra. Horregatik nekearen eta idorreriaren lehen sintomak berehala agertu ziren, eta Lewis pilulak banatzen hasi zen ezker-eskuin. Gainera, indigenekin harreman sexualak ohikoak zirenez eta merkurioa sifiliaren aurkako erremedio ezagun bakarra zenez, espedizioko partaideek ez zuten inolako erreparorik pilulak hartzeko. Organismoak ez du merkurio kloruroa batere ondo asimilatzen eta gorozkiekin batera egozten da. Horregatik espedizioak luzaroan desagertuko ez den arrastoa utzi zuen: merkurioarena. Eta arkeologoak espedizioaren bidea zehaztasun osoz identifikatzeko gai izan dira horri esker.
Bassa de Venècia, any 452. La invasió dels huns va provocar que diversos habitants de l'interior de la península italiana es refugiessin temporalment en la zona pantanosa. Però durant uns anys van arribar les invasions dels llombards, que es convertirien en un lloc de... [+]
Erromako San Giovanni in Laterano plazan, errutinazko indusketa bat egiten ari zirela, arkeologoek IX.-XIII. mendeetako jauregi baten arrastoak topatu dituzte ezustean. Eta garai hartako aita santuen bizitokia izan litekeela uste dute. Bestela esanda, baliteke Patriarkatua... [+]
Cada vegada són més els estudis que demostren que els neandertals tenien capacitats cognitives més avançades del que es pensava. L'últim, publicat en la revista Journal of Archeological Science, fa referència a la punta de la llança òssia trobada en 2003 en la cova russa... [+]
Indo ibaiaren harana, duela 5.000 urte inguru. Mohenjo-Daro hiriak 35.000 biztanle inguru zituen eta, berriki PNAS aldizkarian argitaratutakoaren arabera, Giniren koefiziente oso baxua zuen, 0,22koa –koefiziente horrek gizarteen desberdintasun ekonomikoa neurtzen du,... [+]
Últimament he gaudit d'un llibre. En molt poc temps la vaig llegir dues vegades, la primera per pura alegria i la segona per un llapis. El treball de l'arqueòleg espanyol Rodrigo Villalobos, Falçs de pedra, martells de bronze, té com a objectiu indagar en la societat... [+]
Txinako Shanxi probintzian, Tang dinastiako hilobi batean, hildakoen eguneroko bizitzako eszenak irudikatzen dituzten pinturak topatu dituzte. Eszena horietako batean gizonezko ilehori bat agertzen da. Ilearen koloreari eta aurpegierari erreparatuta, hilobia aztertu duten... [+]
Cartago, c. Al voltant del 814. Els fenicis van fundar una colònia i la civilització que dominava l'est del Mediterrani es va estendre a l'oest. Dos segles i mig després, quan la metròpoli fenícia Tir va decaure, Cartago es va independitzar i la seva influència va continuar... [+]
El lingüista sud-africà Rudolf Botha acaba de llançar una hipòtesi sobre l'Homo erectus: l'espècie va desenvolupar algun mode de comunicació oral fa més d'un milió d'anys. L'Homo sapiens és, com se sap, l'única espècie capaç de parlar i, per tant, d'aquí es desprèn que... [+]
12 de maig de 1525 en Böbling, Imperi Romanogermànic. Georg Truchsess von Waldburg va conquistar als pagesos rebels de Wurtemberg. Tres dies després, el 15 de maig, Filipe d'Hesse i el duc de Saxònia es van unir per a aixafar als rebels turingios en Frankenhausen, on van... [+]