Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

La Korrika recorre els carrers de Donostia per a posar fi a una edició memorable

Zuzeneko jarraipena
  • A Amurrio la 22 edició de la Korrika ha començat el 31 de març, i aquí estem fent un seguiment especial, fins al 10 d'abril. Donarem compte del que ocorre dia a dia i poble a poble, i oferirem les imatges més espectaculars perquè pugueu tenir tota la informació sobre la iniciativa més multitudinària i gegant a favor del basc.

10 de abril de 2022 - 08:56
Gakoak
Donostian amaiera emango diote herri ekimen erraldoiari

Korrika jendetsua ekitaldi jendetsuarekin amaituko da Donostian. Tipi-tapa dabiltza azken kilometroak egiten:

Gau berezia Nafarroan

Korrika amaierara iristen ari da: gaur Lapurdin ibiliko da, eta bihar eguerdian Donostian irakurriko dute mezu ezkutua. Pasa den gaua berezia izan da Nafarroan, Leitzaldea, Malerreka eta Bortzirietan.

Lapurdira sartu dira euskaltzaleak

Azken txanpan sartu da Korrika, eta jada 2250 kilometro egin dituzte korrika milaka euskaltzalek. Lapurdin pasako du larunbata, eta arratsaldeko 17:30 aldera Baionara ailegatuko da. Azken hiruburua izango da, igandean Donostiara heldu arte.

Lasarte-Orian lekukoa hartu du ARGIAko lantaldeak

Gauez Gipuzkoara sartu da Korrika, azken txanpan da, ez, ordea, euskararen bidea. Ekinean jarraitu beharra baitago.

Lasarte-Orian hartu du lekukoa ARGIAko lantaldeak, Antza eta Iametzako lagunekin batera. Euskarazko kazetaritza egiten segiko dugulako, gaur eta beti, hitzekin.

Bizkaiko kostatik Gipuzkoarantz egingo du gaur

Bizkaiko kostan dabiltza euskaltzaleak gaur, osteguna. Astebete da Euskal Herriko hamaika txokotan milaka herritar korrika ari direla euskararen alde.

Ikusi gaurko ibilbidea:

Bizkaira egingo du salto korrikak, eta iluntzean pasako da Bilbotik

Asteartetik asteazkenerako igaroan, gauerdian, Nafarroatik Arabara salto egin du Korrikak, Acedo atzean utzi eta Kanpezun sartzerekin batera. Gauez Arabako Mendialdean eta Trebiñun barna ibili da, eta eguerdi aldera berriz Bizkaira sartzekoa da. Iluntze alderako espero da Bilbotik igarotzea, eta Ezkerralderantz bidea hartuko du ostean.

Argazkia: AEK Korrika

 

"Itzalean geratu ohi diren" aniztasun funtzionaleko ikasleak erdigunera ekartzeko aprobetxatuko dute Korrika

Nafarroako D ereduko ikastetxeetako hainbat gela alternatibok –aniztasun funtzionaleko ikasleekin aritzen direnak– Korrikako lekukoa hartuko du astearte arratsalde honetan, gizarteko eta eskoletako aniztasuna aldarri. “Begirada aldatzean dago gakoa, askotan gu geu izaten baikara mugarik ez dagoen tokian mugak jartzen dituztenak". Irakurri albiste osoa lotura honetan.

Sakanan Korrikaren ibilbide erdira helduko da asteartean

Eskuz esku, herriz herri, eta batez ere, aldarrikapenez beteta, Korrikak ibilbide erdia egingo du gaur arratsaldean. Sakanan egingo dute horren ospakizuna, eta kilometro berezia izango da. Amurriotik Donostiara bidean, ikusi gaurko ibilbidea:

Donibane Garazin eta Maulen jende andana elkartu da

Bi hiruburutatik igaro da Korrika astelehenean: Donibane Garazi eta Maule. Ipar Euskal Herrian euskaltzaletasuna bizi-bizi dagoela erakutsi zuten, eta hainbat eragilek txandakatu zuten lekukoa. Zuberoako hirian gazteek izan zuten protagonismoa. Gaua izozpean igarota, asteartean Nafarroan dabil berriz.

Hemen AEK-k asteleheneko irudiekin osatutako bideoa:

Euskararen doako ezagutza bermatzeko eskatu die AEK-k instituzioei

AEK-ko ordezkariek euskara ikasteko doakotasuna aldarrikatu dute, ezagutza unibertsala izan dadin; “denon eskubidea delako”. Donibane Garazin egin dute adierazpena, Korrikaren iritsieran, eta Euskal Herriko administrazio nagusiei eskatu diete politikak ezar ditzaten euskara denon eskura jartzeko; dei berezia egin diete Ipar Euskal Herriko instituzio publikoei.

Irakurri hemen albistea osoa.

Nafarroako Erriberan zehar, Zangozaldera ailegatu da Korrika

Berandu baina garaiz, ailegatu da Zangozaldera Korrika. Tuteran jendetza bildu da, eta jarraian Erriberako errepide luzeetara kuadrilla ugari etorri dira; tipi-tapa jarraitu dute egun osoan. Zarrakaztelun ezinegonez itxaron diote, erraldoi eta guzti, eta eguzkia sartzen ari zela harrera beroa egin diote Korrikari. Gau hotza Piriniotan igarotzeko behar zuen bultzada izan da. Bihar Ipar Euskal Herrian sartuko da: Nafarroa Behereko eta Zuberoako euskaltzaleak ere ekinean arituko dira.

 

Nondik pasako da Korrika gaur?

4. eguna du euskararen aldeko ekimenak. Ikusi zein ibilbide egingo duen igande honetan, Nafarroan:

Hitzetik Ekintzara: Arte Ederretako ikasleak

HitzEkin da Korrikaren aurtengo leloa. Ez baita nahikoa euskararen alde egotea, ekin egin behar baitzaio, hitzekin, eta euskaraz. Halaxe egin zuten 90eko hamarkadan EHUko Arte Ederretako ikasleek, eta euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko hiru hilabeteko greba eta itxialdia egin zuten Leioako fakultatean.

Sona handia izan zuen, beraz, batzuei ezagun egingo zaie. Beste batzuei pentsaezina egingo zaie unibertsitatean hiru hilabetez okupatzea, euskarazko ikasketak berma daitezen eskatzeko. Haiei esker, besteak beste, azkartu zen unibertsitatea euskalduntzeko bidea. Jarraitu beharra dago, ordea.

Unai Etxeberria eta Joseba Parron garai hartako ikasleek bertatik bertara bizitakoa ezagutzeko, irakurri ondoko erreportajea: Bost irakasle euskaldun eskatzetik, unibertsitatea hankaz gora jartzera.

Korrikak irauten duen bitartean era batera edo bestera hitzetik ekintzara pasatu diren hainbat lekuko ekarriko ditugu hona. HitzEkin!

Iruñean euskaraz bizi nahi dutela gogoratu diote Maya alkateari

Iruñerria aldarrikapen koloretsuz bete da larunbat goizean. Hiriek erakusten dute herri txikiagoetan hainbeste nabarmentzen ez den ezaugarri bat: aniztasuna. Eragile eta talde desberdinetako euskaltzaleak batzen ditu Korrikak eremu txiki batean, denok euskaragatik korrika, bakoitza bere toki eta esperientzietatik.

Euskararen normalizazioagatik herri bat elkarrekin borrokan ikusteak edonor hunkitzen du, eta halaxe gertatu da gaurkoan ere. Kontrakotasunak ere pizten ditu, ezinbestean. Gaur bildutakoek, esaterako, Enrique Maya Iruñeko alkateari igorri diote mezua: "Maya, entzun, Iruñea euskaldun". Nafarroako Gobernuaren kilometroan ere pankartatik oihu horiek entzun dira.

HitzEkin leloak dioen gisan, furgonetatik ere parte hartzaile guztiak animatu dituzte gaurko aldarriak praktikara eramatera, Nafarroa euskalduna euskaraz izan dadin.

Argazkia: AEK.

 

Nafarrak elurrari aurre egiten ari dira

Etxean daudenak gozatzen ariko dira Korrikako irudiekin, dena zuri-zuri dago eta Nafarroan, Korrikaren bidean. Gauez komeriak izan dituzte Korrikako furgonetek aurrera egiteko, baina herritarren bultzadarekin badoaz aurrera. Oztopoak oztopo, ekinean, euskaltzaleek ohi duten gisan. Iruñerrian doa jende taldea, elurrez blai, baina, etxekoak bezala, haiek ere gozatzen. Iruñeko Alde Zaharrera eguerdian iristea aurreikusten da, ea lortzen duen jendearen indarraz.

Iruindar guztiak adi daude, elurretako arropak prest.

Gasteiz elkarrekin Korrika

Arratsaldean hiriburuan sartu den momentutik nabaritu da Korrikak une bereziak utziko zituela. 76 kilometro egin ditu Gasteizen, eta denetariko aurpegi eta mezuek hartu dute protagonismoa kaleetan. Eragileek zein instituzioek eraman dituzte lekukoak.

Pandemiaz geroztik gutxitan bildu da horrelako jendetza, oraingoan euskararen normalizazioa helburu. Batzuk euskararen alde, besteak euskaraz. Gasteiz euskalduntzeko bidean.

Elurrak ia estali du hiria, eta Korrika badoa Arabako Lautadarantz, eta Nafarroara igaroko da gauerdia pasata. Ikusi AEK-k ateratako argazki ikusgarriak hemen.

Gasteizen da Korrika, festa giroan

Zazpi hiriburuetatik lehenera iritsi gara jadanik. Bidean elurrak bustita, baina Gasteizen festa eta aldarrikapen giroa da nagusi. Iluntzera arte hemen ibiliko da euskararen aldeko ekimen erraldoia. Arratsalde mugitua hirian, hainbat ekintza tarteko:

Ikasleak protagonista kazkabar artean

Negu giro betean pasa du goiza Korrikak. Eskoletako haur eta gazteek toki berezia izan dute herri nagusietan: Ermua, Eibar, Elgoibar, Bergara, Arrasate... Ikasle zein irakasle, hezkuntza euskaldunaren alde.

Kazkabarra eta euria nagusitu dira, baina euskaltzaleei eta lekuko eramaleei ez diete ilusiorik kendu. Gainera, lehen mendi elurtuak ikusi ditugu Gipuzkoa aldean.

Badoa Korrika lehen hiribururantz: Gasteizeko kaleak beteko dituzte laister milaka herritarrek.

 

ARGAZKIAK | Ostegun gaua

 Ondorengo herrietatik igaro da ostegunetik ostiralerako gauean: Balmaseda, Zalla, Gueñes, Gordexola, Okondo, Laudio, Ugao, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Zornotza, Iurreta, Durango, Abadiño eta Elorrio.

 

Jada ez du etenik Korrikak

Hainbeste itxarondako eguna iritsi da: euskarari inoiz baino gehiago ekitekoa, HitzEkin. Etxean bai, baina batez ere kalean. Hala erakusten ari dira lekukoaren atzetik korrika dabiltzan herritar euskalzale guztiak. Euripean hasi da 22. edizioa, eta aldapa ugari izan dituzte bidean... baina heldu eta haur, emozioz beteta izan dira.

Amurriotik abiatu, Burgoseko lurretatik pasatu, eta Bizkaiko Enkarterrietan dabil orain. Iluntzean Aiaraldeara egingo du atzera, eta gaua Hego Uriben eta Durangaldean igaroko du Korrikak. 2.000 kilometro baino gehiago dituzte aurretik!

Enkarterrietara bidean, Korrika noiz iritsiko esperoan

Amurrioko lehen kilometroak aldarrikapenez beteta egon dira. Atera da herritik Korrika, eta Enkarterrietara bidean doaz tipi-tapa. Datozen lekuko eramaleak zain daude euren kilometroetan, urduri. Menagarain daude Kuskumendi taldekoak.

Zeinek eraman du lekukoa lehen kilometroan?

Lehen lau kilometroetan ondorengo eragileek eraman dute lekukoa:

  • Amurrioko AEKko irakasleak.
  • SOS Aiaraldea / Tubacex / Aceralavako euskaltzaleak
  • Amurrioko Gazte Mugimenduko eragileak
  • Amurrioko Hezkuntza Publikoaren Sarea
BIDEOA | Korrika abian da, hasiera eta lehen kilometroa

Ikus hasiera eta lehen kilometroan lekukoa eraman duten Amurrioko AEKko irakasleen emozioa.

 

Tipi-tapa. tipi-tapa hasi da Korrika!

Hasi da Korrika! Jendetza bildu da bide ertzetan euripean eta lekukoa daramate txandan txandan herritarrek. Lehertu da ekitaldia.

Hasierako ekitaldiari ekin diote jadanik Amurrion

"Bi urte zain pasa eta gero, gora euskara eta gora Korrika", halaxe hasi dute Aiaraldean, Amurrion, Korrikaren hasierako ekitaldia, oholtzan diren aurkezleek. Musika eta bestelako ekitaldiak izango dira Korrika hasi aurretik, NEOMAK taldearen musikarekin egingo du eztanda arratsaldeak..

Korrikaren antolatzaileak zuzenean ari dira ematen telebistaz, ekitaldiaren jarraipena:

GALERIA | Korrika 1980-2019 iruditan

Berrogei urteotako Korrikako edizio ugariren argazkiak bildu ditugu hemen. 1980an Oñatin hasi zen euskararen aldeko ekimena, eta 2019an Gasteizen amaitu zen azken Korrika. Tarte horretan, irudi anitz eta bereziak utzi ditu bidean, jendetsuak batzuk, hunkigarriak besteak. ARGIAren argazki artxibon gordeta genituen altxorrak dira.

Korrika: 22 edizioetako kanten bilduma

40 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa egin dugu artikulu honetan.

ARGIAren lantaldea Amurrion, prest Korrikako jarraipenari ekiteko

Korrikari ekiteko prest gaude Amurrion. Hotzari aurre egiteko beroketak egiten ari da  lantaldea ARGIAko lantaldea.


T'interessa pel canal: Korrika
Crowfunding kanpaina abian, Korrika eta euskararen etorkizuna ardatz dituen dokumentala egiteko

Korrikaren "bihotza eta burua" erakutsiko ditu dokumentalak. Proiektua gauzatzeko, herritarren babesa "ezinbestekoa" izango dela adierazi dute AEK eta Mirokutana ekoiztetxeak, eta apirilaren 25era bitartean crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute jalgihadi.eus... [+]


Poble d'acolliment del basc

Els euskaltzales movem els nostres peus després del testimoni de la Korrika, per a reivindicar que volem continuar vivint com a poble basc, en favor de la nostra llengua.

Els primers passos els dona la persona migrant que surt del seu país d'origen a Àfrica, Amèrica del Sud... [+]


2024-10-31 | Leire Ibar
Investiguen per primera vegada com es pot reduir l'emissió de carboni de la Korrika
L'expert en clima Lander Crespo ha realitzat un estudi per a conèixer l'impacte ambiental i reduir les emissions de cara a les pròximes edicions. El transport va ser l'origen de la major part dels abocaments en l'última edició de Korrika.

2024-10-28 | Uriola.eus
La comissió de Korrika del Casc Vell de Bilbao denuncia una multa de 1.500 euros per part de l'Ajuntament
La comissió de Korrika del Casc Vell de Bilbao ha denunciat una multa de 1.500 euros imposada per l'Ajuntament per l'organització no autoritzada d'una iniciativa. Aquesta actuació va ser qualificada com a infracció greu per l'Ajuntament, i els veïns han defensat l'ús de l'espai... [+]

2024-03-27 | Cira Crespo
Korrika en Araba

No més d'un any vivint a Vitòria quan vaig veure Korrika per primera vegada. Era a plena llum, portava a la meva filla en una motxilla, i un grup de parlants al meu al voltant, i entre aquests amics, Rosa, que encara està al meu costat. Sobre la seva filla, què dir, té ja... [+]


2024-03-25 | Leire Artola Arin
Després de la bombolla cal sembrar
D'Irun a Baiona, la 23 ha estat inoculta. Orgull de la carrera. Hem vist que el lema ‘Herri Harro’ ha cobrat sentit en les cares dels receptors dels testimonis i en els corredors que han continuat cridant pel basc. Cadascun des del seu cos i al seu ritme ha participat en la... [+]

La Korrika més vista de tots els temps
L'emissió d'EiTB ha tingut 1.700.000 visites, a les quals cal sumar les d'Hamaika TB. Els responsables d'AEK han mostrat la seva satisfacció: “Hem aconseguit la Korrika més gegant i ambiciosa de tots els temps, perquè el poble estigui orgullós”.

Ane Elordi: "Ha estat la Korrika de la Unió"
Ane Elordi ha assenyalat a Euskadi Irratia que en 11 dies viu moltes experiències emotives. “La ressaca emocional, el treball realitzat durant dos anys, l'agraïment, el suport, tot Euskal Herria s'ha reunit a Baiona… Hem viscut moments molt especials en l'últim dia”.

FOTOS | 23. Corrent

Durant onze dies, del 14 al 24 de març, els racons d'Euskal Herria correran 23 de març. Running. En aquesta galeria s'estan recopilant les fotografies enviades per AEK.


2024-03-24 | Leire Artola Arin
Milers de persones celebren el final de la Korrika en Baiona
A 2.700 quilòmetres, el testimoni de la Korrika arriba a la Plaça de la Llibertat de Baiona el 24 de març i Garazi Arrula llegeix un missatge secret. Han organitzat una gran festa de tot el dia en auzolan amb els agents culturals: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots,... [+]

2024-03-24 | ARGIA
Korrika: recopilació de cançons de 23 edicions
Han passat 43 anys des que AEK va organitzar la primera Korrika en 1980. Un repàs als recorreguts realitzats pel testimoni, els lemes, les cançons i les persones homenatjades.

2024-03-23 | ARGIA
MISSATGE GARAZI ARRULA
Garazi Arrrula Ruiz ha estat l'autora de la Korrika d'enguany. El tafallés és l'editor de l'editorial Txalaparta. En Baiona, davant milers d'euskaltzales, ha dit que el basc no és "ni tresor, ni record, ni toponímia. Estem parlant de l'hegemonia del basc". I afegeix que el basc no... [+]

2024-03-23 | ARGIA
AEK: "Ens sentim orgullosos... però no conformes!"
El missatge d'AEK ha estat llegit per la seva companya Maider Heguy i Bixente Claverie. Han demanat a les institucions “una política lingüística audaç i sòlida” i no “un embolcall de brillantor”. Demanen més compromisos i més recursos. Recorden que encara no es pot... [+]

2024-03-23 | Leire Artola Arin
CRÒNICA
Els que fan la vetllada del dissabte amb Korrika
23. Corrent darrere del lema "Harro Herri" estem molt acostumats a veure a la gent corrent. Però què passa a la nit? També els dissabtes, mentre la gent està en la festa, algú dona suport al testimoni. Segueix la crònica d'una nit de Navarresa Centre Sud. La de la Korrika no... [+]

Eguneraketa berriak daude