Eneritz Furyak irundarra ez da belarri errazentzako artista izan inoiz. Izateko asmorik ere ez ziurrenik. Bere ahoskera eta harrabotsa frankotiratzaile gisa erabiltzen zuen lehen, orain margolari moduan darabil eta gai da unibertso berri bat oparitzeko. Neurtu ditu disonantziak eta naretasun erabatekorik gabe josi du disko geldo eta eder-ederra.
“Fabrikazio sistematik at” dago –eta egongo da– Furyak-en Emadan,... [+]