2018ko abenduak 08tik 14ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
 

Elkanoren mundu bira

ARGIA aldizkariari eskutitza, Elkanoren harira

2018-12-14 | Juan Gorriti | Gaizka Zubizarreta
 

Pasa den uztaileko 2.609.zenbakian argitaratutako alean Axier Lopezek idatzitako Juan Sebastian Elkanoren Mundu Biraren V.Mendeurrena; Zer dugu ospatzeko, zer dute ezkutatzekoerreportaje zoragarriari gure esker ona adierazteko asmoarekin idatzi dugu eskutitz hau.

 
 

Iritzia

Bizkarra ematen diguten aurrekontuak

2018-12-11 | Hainbat egile*

Iazko ikasturtea, besteren gainetik, bi jendarte mugimendu nabarmendu ziren ikasturtea izan zen: mugimendu feminista eta pentsio publiko duinen aldeko mugimendua. Zenbatu ezin diren mobilizazioak egin ostean, pentsiodunen mugimenduak gaurkotasun betean jarraitzen du. 40 aste mobilizazio etengabean.

 
 

Iritzia

Azken lubakia (berriro)

2018-12-11 | Aitor Uriarte

Joseba Sarrionaindiak idatzi egin zuen behin, Euskadi Saria jaso zuen saiakera erraldoi hartan (Moroak gara behelaino artean?), hurrengo esaldi borobila: “Bizitzan badira hautu batzuk ondorio edo kalterik gabekoak baina euskaraz (zein amazigeraz) idazteko hautua ez da halakoa”. Eta hurrengo paragrafoetan jarraitzen zuen Sarrionaindiak euskaraz idazteari buruz: “Erresistentzia da era batean edo bestean”.

 
 

Iritzia

2018-12-11 | Andde Sainte-Marie

Jende galdezketa edo erreferenduma iragan da Kanakian. Batzuentzat egun historikoa, beste... [+]

 
 

Iritzia

Bulegoetatik karriketara

2018-12-10 | Ekhi Erremundegi Beloki

Erabaki dute sindikatuek: ez da greba orokorrik izanen. Ostegunean bildu ziren Jaka Horien mugimenduari begira jarrera bat adosteko. Testu amankomun bat argitaratu zuten, "bortizkeriak" gaitzetsi eta hitz erdika Frantziako Gobernua negoziatzera deitzeko.

 
 

Iritzia

Segregaziotik bazterkeriara

2018-12-10 | Hainbat egile*

Bazterketa izan da historian zehar herri  askotako bizitzeko moduan gertatu dena. Eta baztertuek bere defentsarako erabili izan dute bazterketa. Defentsa fisikoa egiteko batzuetan eta ohiturak babesteko beste batzuetan, pentsatuz hobe zela berdinak berdinekin elkartzea indar handiagoa izateko.

 
 

Iritzia

Hizkuntza bisexuala

2018-12-09 | June Fernández

Amak sukaldean duen egutegia begiratu dut. Mungialdeko paisaia lainotsu bat eta azpian aipu bat: “Euskara hizkuntza bisexuala da. Anari”. Ozen irakurri dut. Amak eta biok desberdin interpretatu dugu. Berak uste duelako, euskaraz genero markarik ez dagoela. Nik euskaldun guztiok garelako aldi berean erdaldun. Tira, nire amak arrazoia izango du.

Txikia nintzenean Mecanoren Mujer contra mujer kanta mitikoaz gain, beste batek egiten zidan kilika barrenetan: “Y nos metimos en el... [+]

 
 

Iritzia

Singer eta animaliak

2018-12-09 | Anuntxi Arana

Filosofo australiarra da Peter Singer, 72 urtekoa; 1975ean Animalien askapena liburua idatzi eta, kritikak ugari bildu ditu hemen gaindi, batzuk zakarrak.

Esperimentazioan eta hazkuntzan abereekin erabiltzen diren torturak jorratzen ditu Singerrek, eta elikagai begetalen abantaila anitzak azpimarratzen. Kulturetan, erlijioetan edo filosofian izan diren jarrerak ere aztertzen ditu, zoliak zein traketsak. Traketsetan Descartes ahaztezina: sentsibilitaterik gabeko makinatzat jotzen zituen... [+]

 
 

Iritzia

2018-12-09 | Kimetz Arana Butroe

Noizean behin irteten diren gaien artean, hau da Bilboren periferian azken bi hamarkadatan... [+]

 
 

Iritzia

Publizitatea, iragarle

2018-12-09 | Leire Narbaiza Arizmendi

Sekula gauzatu ez dudan proiektu bat dut aspaldian buruan: arratsaldeko telebista saioen etenetan ematen dituzten iragarkiak grabatu, eta ostean iruzkinak egin. Ziur naiz irudi terrible bat aterako litzaidakeela. Izan ere, publizitateek urteko sasoiak adierazi ez ezik, modan eta bogan dagoena ere markatzen dute.

Proiektua egin bitartean, aspaldion ikusitakoekin konformatu behar. Poker, erruleta eta postura etxeen iragarkiak nagusi dira, diru erraz baten promesa egin, era ludiko eta errazean... [+]

 
 

Iritzia

2018-12-09 | Bea Salaberri

Azaro hastapenean gertatu zen Trambusaren aurkezpen ekitaldia.

Trambusa, azal dezadan,... [+]

   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2017 Komunikazio Biziagoa