Donostiako Ikastolen Elkarteko Gotzon Mujikarekin Elkarrizketa.


1983ko urriaren 02an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Donostiako Ikastolen Elkarteko Gotzon Mujikarekin Elkarrizketa.
Duela ale batzu, Nafarroa Oinez zelata, Nafarroako ikastolen egoeran berri ematen saiatu ginen. Batzuk pentsatuko dute Nafarroako eta Baskongadasetako egoera erabat desberdinak direla, eta gainera arrazoia izango du. Desberdintasun hauetaz, interbentzio polemiko bat eduki zuen Satrustegi Jaunak Elizondon duela bi urte bertan Nafarroa Oinez ospatzen ari zelarik.
Desberdintasunen artean aipatu beharrezkoak dira,. alde batetik estatutoa, eta beste aldetik parlamentuan abertzaleak nagusi izatea. Halaz ere momentu honetan ikastola oso garestia da, eta gainera estatala, eta pribatuekiko ez dago inolako planteiamendurik. Halaz ere urriaren 2-an Donostian denok elkar ikusiko dugu.
Kontutan izan behar dugu Donostian hamabost ikastola daudela, eta hauetatik hamaikak, 541 milioi pesetatako zorra osatzen dute, eta joan den urtean bakarrik, 44 milioiko zuloa egin zen. Dagoen pufoa tapatzeko, igandean, 2000 pta utziko lukeen 250000 lagun beharko lirake, eta beraz esan daitekeen gutxiena, zera da, Donostian bilduko den diruaz ezina dela ikastolen arazoa konpondu seriotasun minimo batez.
Hau horrela izanik eta gainera gure zergak ordaintzen ditugula kontutan edukirik, Kilometro edo estiloko ekintzen helburua dirua izan behar duela esatea, astakeri bat dela pent. satzen dugu.
Gaur egun ikastola, irakaskuntza mailan talde txikiena da, eta halaz ere sortzen duen beharrari, behar ekonomikoari ezin diogu erantzunik eman horrelako ekintzen bidez. Konpondu behar dena gainera ez da ikastolen arazoa baizik eta Euskal Herriko irakaskuntza osoaren arazoa.
Ondorioz bi gauza esan nahiko genituzke behintzat: bata, orain arte egin diren estiloko ekintzak, hau da ikastolaren alde dirua biltzeko ekintzak agian bukatu beharko luketela. Helburu horrekin bukatu behara dago. baina ez mobilizazioekin, hain zuzen kontzientzatze kanpaina nagusienetariko bat delako Konzientzatze aldetik jo beharko lukete ikastolek. Eta bi: publikotasuna eskatzen denean noski dohaintasuna eskatzen dela, baina inondik ere ez da dena. Gaur egun Euskal Herrian irakaskuntzaren norabidea markatzeko dago, hor daude Gobernuaren EIKE, EPA-koen Euskal Eskola Publikoaren lehen urratsak, Gipuzkoako federazioak EIKE baldintzatua aukeratu.
Sinistu ezina zera da, gaur egun horrelako garrantzia duen puntu bati buruz, irakaskuntza munduan dabilenen artean, eta zer esanik ez mundu horretatik kanpo dagoen jendeak, bi proiekto hauei buruz ezer ez jakitea, edo behintzat bakoitzak bere bertsioa izatea.
Kanpotik esatea erreza baldin bada ere, gure ustez, lehenengo ondo mamitu beharra dago, Euskal Eskola Publikoaren alternatiba, eta berehala kanpainak egin. Irakaskuntzaren proiekto hau, ahal den neurrian, eta gure ustez bide egokiena, guraso eta Irakasleen artean burutzea lzango litzateke. Hau egiten da edo EIKE Baldintzatuan sartuko dira ikastola guztiak, eta era berean ez da inolako planteamientu seriorik egingo estatal eta pribatu mailan. Bi sare sortuko dira, bata laguntza haundiarekin euskaraz, baina zoritxarrez gutxiengoa, eta beste sarea, erabat erdalduna, laguntza gutxikoa baina zoritxarrez gehiengo haundiarena. Sare bakar bat sortzea lortu behar dugu eta era berean funtzionamendu aldetik. jestio aldetik,... partizipazioa bultzatu.

Donostiako ikastolen Elkarteko arduraduna eta Federazioko partaide den Gotzon Mujikarengana jo dugu, kilometroak eta irakaskuntzaren arazoari buruzko solasaldi bat zuei eskeintzearren. Horra ba zer eman zuen elkarrizketa honek:
ARGIA.-Nork, nondik, eta zein planteamendukin sortu zen urriaren bian Donostian egingo den Kilometroak 83-ren ekintza?
GOTZON.-Esan beharra dago Donostian 15 ikastola daudela, eta errealitate horren aurrean. ikastolen artean eraman behar zen koordinazioak bultzatu zuen Donostiako Ikastolen Elkartea sortzea. Lehen oporraldiak eta klase orduak,...ez ziren berdinak izaten Donostiako Ikastola guztietan, horrek sortzen zituen arazo guztiak ez ziren nolanahikoak izaten. Eta Elkartea da hain zuzen aurtengo kilometroak antolatzen dituena, noski Federaziorekin batera, partaide denez gero.
A.-Beraz zuek, Elkartea Donostiako ikastoletaz bakarrik arduratzen da?
G.-Bai. Elkarte honen lehenengo lanetako bat hemengo Lanbide Eskola publikoa eta euskara hutsez sortzea zan zen, eta martxan dago. Fase honetan ordurarte batez eretoordinazio teorikoa praktikoa bihurtzen da. Lanbide Eskolarelin batera ere BUP jarri genuen.
Kilometroari dagokionez, joan zen urtean zerbait aipatzen hasi ginen. Gure arteko harremanak onak ziren eta bestaldetik, diruaren arazo aldetik egoera ezin zitekeen larriagoa izan. Inongo irtenbide garbirik ez genuen ikusten, batez ere urtero zorrak haunditzen bait ziren. Joan den urtean adibidez 44 milioiko zulo bat egin da, eta ikastolen artean 550 milioi pezeta zor dira. Esan dezakegu egoera honek bultzatu gintuela Kilometroak 83 Donostian egin zedin eskatzera. batez ere egoera hau jendeari ezagutu arazteko.
A.-Beraz hasieratik bi planteamentu egon ziren, bata helburu nagusia diru biltzea nahi zuena, eta bestea, batez ere Donostiako ikastolen egoera azaltzea, eta instituzioei irtenbide bat eskatzea. Zein plantemandu atera da aurrera?
G.- 1978-an zer gertatu zen ikusi ondoren, dirua sartu zen, baina ez zuen ikastolen egoera ekonomikoa konpondu, eta une honetan dagoen zorra ikusirik diru arazoa garbi dago bide horretatik konponduko ez dela ikusiaz, bigarren planteamendua aurrera atera da.
A.-Gaur arte irakaskuntza mailan bi jokabide desberdin azaldu dira, arazo hau eta beste batzu konponizeko, hau da, irakaskuntzako planteamendu gisa. Bata instituzioetatik proposatzen dena, EIKE, eta bestea EPA taldeak aurkeztu zuen Euskal Eskola Publikorako lehen urratsak. Kilometro hauetan ikastolen arazoa azaldu ondoren irtenbidea zein bidetik juan behar duen azatzea pentsatzen duzue?
G.-Egia esan, bi planteamendu hauen arteko tira-birak, kilometroak baino lehenago planteiatu dira, eta jendearen aldetik, Euskal Eskola Publikoaren aldeko iritzia nagusia dela pentsatzen dut. Orain Kilometroari dagokionez, ez da maila hortan ezer egiteko erabakirik hartu. Gu publikotasunaren alde gaudela garbi azaltzen da, guk sortu bait dugu Lanbide Eskola, eta publikoa da. BUP maila ere bertan sartzeko asmoa genuen, ezin izan da, eta orduan eskola publiko batean sartzeko bultzatu dugu.
A.-Esan duzu beraz tendentzia bezala jendea publikotasunaren aldekoa agerizen dela. Hau horrela izanik, nola ulertu duiteke aurtengo Kilometroak joan den urtean Hernanikoak izan zuen eduki argi berbera ez izatea, hau da Euskal Eskola Publikoaren alde? Batez ere dirua arazo garrantritsuena ez den neurrian?
G.-Dirua inportantea ez dela diogunean, zera esan nahi dugu, gure helburu nagusia ez dela 2,4,6,8 milioi ateratzea, baizik eta egoera ondo ezagutu araztea. Gaur egun gure haurrak euskaraz ikasteko,3,6,8,...mila pezeta ordaindu behar dute, eta arazo honi irtenbide bat eman behar zaio. Nork eman behar dion? Instituzioek. beraz erakunde publikoek.
Baina denok dakigu zein irtenbide proposatzen duten instituzioek ,hau da, EIKE. Ikastolen egoera azaldu, baina irtenbide librea, edo aukera librea instituzioen esku uztea, ez da ikastolak ElKE-n zuzen zuzen sartzea?
G.-Hor ikusi beharko dena zera da, zein bide, eta zein belozitatea hartzen duen ElKE-k.
A.-Gipuzkoako Federazioak EIKE Baldintzatua onartu du?
G.-Gipuzkoako Federazioak ez Gipuzkoako Ikastolek. Azpeitiako bileran, Federazioak nondik nora joan behar zuen jakiteko hiru proposamenak aurkeztu ziren, eta azkenean ElKE Baldintzatua onartua izan zen. Honek ez du esan nahi Gipuzkoako ikastolek derrigorrez EIKE Baldintzatua onartu behar dutenik. Erabaki hau ikastola bakoitzaren esku dago, eta bertan egingo diren bileretan erabakiko da zein bide aukeratu. Gehiago, Federazioak nahiko balu ere, ezingo lioke inongo ikastolari EIKEn sartzea derrigorreztatu, ez bait du mediorik eta ez botererik horretarako.
A.-Eta Azpeitian hartutako erabaki horretan gurasoek parte hartu zuten?
G.-Ez, nahi baduzu ikastoletako juntek emandako iritzia da. Orain pertsona horiek ze errepresentatibitate duten, hori ikastola bakoitzaren esku dago. Hau nahi baduzue, «lineas Maestras» markatzeko egin zen. Eta orain, berriz diot, ikastola bakoitzean bilerak egin beharko dira, eta azken erabakia hartu.
A.-Baina Junta mailan EIKE Baldintzatuaren bidetik joateko erabakia hartu da?
G.-Bai, ia denak han zeuden, eta gehiengo haundi batek hori esan zuen.
A.-Beraz ikasteleteko juntek, gurasaen iritzia entzun gabe, EIKE Baldintzatuan sartzeko erabakia harizen dute?
G.-lkastola batzutan gurasoekin hitzegin zen, beste batzutan ez.
A.-Zuek irakaskuntzako sektorean debilen jendearen iritzi bezala ez duzue inolako iritzirik emango irakaskuntza EIKE edo Euskal Eskola Publikoaren bidetik joan behar duen kilemetro hauetan?
G.-Arazoa zera da, Donostiako Ikastola batzu EIKEren aldekoak direla, eta besteak EPAren aldekoak. Honez gain, ez dakigu gure ikastolak nola banatuko diren, eta EIKEren alde posizionatzen bagara, hiru edo lau ikastola kanpoan geratuko lirateke. Bestaldetik, ikastola hauek zer egin behar dute EPAren alternatiba aurrera ateratzen ez bada, pribatu munduan gelditu edo EIKEn sartu? Bestaldetik, EPA ez bada aurrera ateratzen, eta EIKE bai, guk zer esan behar dugu, kilometroak EIKEren aldekoak direla?
A.-Beraz kilometro honen helburua bikoitza da, bata egoera azaltzea, eta bestea instituzioak irtenbide bat hartzera bultzatu. Gipuzkoako ikastola gehienak, Donostiakoak barne direlarik noski, ElKEren proiektoan sartuko balira, Donostiako Kilometroak, estilo honetako azken kilometroak izango direla pentsatzen duzu?
G.- EIKE oraindik lege bat besterik ez dela esan genezake, hau da aplikazio guztia ikusteko dago oraindik, eta dena ikusi baino lehenago, beste bi edo hiru urte pasa beharko dutela pentsatzen dut. Hau horrela izango balitz, Donostiako ikastola batek baino gehiagok, bere ateak itxi beharko lituzkete. Gaur egun Donostiako bi edo hiru ikastola «kiebra» egoeran daude.
A.- Ba Gipuzkoako juntakoek ez dute zalantza haundirik ikusten denez?
G.-Esan beharra dago ikastolek ez dutela aukeratzeko askatasun haundirik izango. Pentsa dezagun pribatuan sartzeagatik 14 milioko laguntza ematen dutela eta publikoan sartzekotan bat ere ez, edo EIKE sartzekotan 14 milioiko laguntza, eta bestela batez, hau aski ez balitz, 3, 6, 9... mila peseta ordaindu behar dira haurra ikastolara bidaltzeko. Aukeratzeko askatasun osoa ez da beraz egongo. Eta lehen esan dudan bezala eta dirua etorri baino lehenago bi edo hiru urte pasatzen badira, egoera onenean dauden ikastolak aguantatuko dute, eta beste batzu itxi egin beharko dira. Beraz edo EIKE edo EPA baina orain erabaki beharko da, egoera hau ez dago luzatzerik. Erabaki beharra dago, eta erabaki behar dena ere garbi dago; sare bakar bat behar dugu irakaskuntza mailarako, baina planteamendu hau ikastolatik bakarrik egiten da oraingoz estatal eta pribatutik ez da ezer planteatu.
A.- Goazen beste puntu bat ikutzera, herriaren partizipazioari dagokiona. Donostian danden kultur elkarte, eta herri mugimenduekin ez da ezertarako kontatu? hau da, esango genuke, ikastola munduko sektoreko jendea bakarrik inplikatu nahi izan dela. Zergatik?
G.-Esan beharra dago kilometroen antolaketan badagola goi mailako organo bat, federazioa hain zuzen. Federaziora programa bat eramaten da, eta honek aztertu ondoren nori eskeintzea erabakitzen du. Nolabait esateko gure gainetik dagoen beste talde bat da, eta honek erabakitzen du zein den ekintza horren markoa. Markoa normalean beti aurretik jarrita egoten da. Federazioan eskualdetako 22 arduradunek erabakitzen dituzte gauza hauek, eta guk ezin dezakegu nahi duguna egin momentu honetan 8000 guraso daude Donostian, eta beraz bertatik antolakuntzarako haina jende lortzea pentsatzen da. Esan beharra dago talde horiei inoiz inon ez zaie dei ofizialik egin, eta aurten lehenengo aldiz gu izango gara, izen eta guzti talde hauek ofizialki kilometrotara deituko ditugunak.
A.-Azkenik eta bukatzeko, kilometro honen beste enigma bat, diruarena hain zuzen. Zertan erabiliko da lortuko den dirua?
G.-Gauza asko esan da honi buruz kalean. esan beharra dago 500 miliotik gorako zorra duten hamabost ikastolen anean diru hori banatzeak zentzurik ez duela, ez bait lioke inori arazo ekonomikoa konponduko. Hau ikusirik sartuko den diruaren arauera? zertan erabiltzeko erabakia hartuko da. Gauza bat segurua da, euskara eta euskal kulturarekin zer ikusirik duen zerbaitetan. Ikastolari lotuta noski, baina agian ikastolaren mundua baino gehiago ikutuko lukeen zerbaitetan erabiliko da. Halaz ere oraindik erabakitzeko dago.
JO.
17-19

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakKonfederaziBesteak
GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakEkitaldiakKilometroak
GaiezHizkuntzaEuskaraEkitaldiakKilometroak
PertsonaiazMUJIKA3

Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude