Euskal Expedizioa Makalura


2021eko uztailaren 28an
Makalu expedizioko mendizale euskaldunei elkarrizketa
Euskaldunak berriz Himalaiara
Euskal Expedizioa Makalura
«Everestera heltzea askapen bat bezala izan zen Euskal Herriarentzat. Munduko gailurrean gure ikurrina jarrita zegoen. Gailurrik gorena lortzeko lehiaketa bukatua zen».
Alpinismoaren eliteak Himalayan egin dituen azken konkista modernoak, posibilitate joriez beteriko bide zabal bat ireki diote mendizaleari.
Gaurregun, jadanik, ez da aski mendi baten gailurra lortzea, baizik eta etika batekin egin behar da, giza mailan, eta bada ordua, Euskal Herriko espedizio nazional bat egiteko.
Zortzi milako gailurrak eskalatu dituzten heinean, alpinistei beren misterioak azaltzen joan zaizkie, eta dagoenekoz eskalatuak daude gailur guzti horiek.
Garaipen guzti hauekin, gizona, berari dagozkion ahalmen eta ezagutzak zabaltzen eta sakontzen joan da, eta bide batez altura handietako bizimoduari buruzko baldintzak ere.
"Bere burua gainditzeko ilusioa galtzen baldin badu, zer gelditzen zaio gizonari?".
Mendigoizalearen bizitza projektuz, egintzaz eta oroitzapenez osatua dago, eta bizitzaren sekretu handienetariko bat ilusioa hornitzea denez, atsegin eta betegarri izan dakigun lan bat egiten siatzen gara.
Munduko mendietan barrena egin ditugun ibilaldiek, sendotu egin gaituzte, gizonak egunero duen borrokarako, eta Mexiko, Peru, Ecuador, Argentina, Hindu-Kush, Afrika eta Himalayako oroitzapenez, beste bat zuen artean, segur eta bizkor senti erazten gaituzte orain ekiten dugun lanaren aurrean.
Ekintza berritarako egarri horrek, ertz harroin, zutaben lerde eta haundi batetara zuzendu ditu gure pausoak.
MAKALUREN MENDEBAL ERTZA
Badakigu bidea harritsua eta gogorra izanen dela, eta ez arkaitz eta izozkiengatik bakarrik, diru eta burokrazia arazoengatik bereziki.
Gure lehen agurra laguntza eskatzea da, projektu hau aurrera atera dezagun. gure Erakunde Ofizialei, Elkarteei, Entrepresei eta bere barnean zerbait berezi senti dezakeen edonori, laguntza eskatzen diogu, bere ahalmenen arabera bultza gaitzan.
A.- Noiz jaso duzue Makalu igotzeko baimena.
X. E.- Duela bi aste jaso dugu Makalu mendi mendebaleko ertzetik igotzeko baimena. Hasieran, baimena ofizialean, Español Expedizioa jarri zuten, bainan hor duzun baimena ofizialean, beraiek zuzenduta, Euskal Espedizioa jarri dutela ondoren garbi azaltzen da. Baimena udaberrirako eman digute, eta jadanik royaltiak ere ordaindu ditugu. Hauek lehenengo urratsak besterik ez dira.
A.- Zein da Makaluren historia?
X.E.- Egin behar dugun bidea ez da bide normala, normala ezker aldetik doana da. Makalu Himalaiako mendi gogorrenetako bat, zailenetako bat, baina era beren aberatsenetako bat da ere. Everest bera baino 400 bat metro txikiagoa da, bainan hau oxigenorik gabe egiteko asmoa dugu. Oxigena eraman badaramagu, bainan azken momentuan indarrik gabe geratzen baldin bagara laguntza gisa erabiltzeko, baina ez dugu erabiltzeko asmorik.
A.- Everesten ondoan dago eta hasieran bide berbera egingo duzue.
X.E.- Ez, Mendi hau nahiz eta Everestetik bertan egon, bertara iristeko egin behar den bidea erabat desberdina da. Makalura joateko Indiako mugaraino ia ia joan behar da, eta beheko kanpamendua 4800-4900 metrotan jarriko dugu.
Mendi honen zailtasuna gargi azaltzen da, kanpamenduen alturetan fijatzen ikus dezakegu, bostgarren kanpamendua, 7650 metrotan dagoela, eta seigarrena berriz 7.770 metrotan. Puntu hauek mendi honen zailtasunaren neurria garbi azaltzen digu.
Bidaia guztiko tokirik zailena hauek dira, laugarrenetik, seigarrenera doan mendi tarte hori, gero seigarrenetik gailurrera errazagoa da.
A.- Zergatik Makalu?
X.E.- Himalaian, Makaluren ertz hau gutxien menderatu izan dena da, eta era berean ertzik dotoreena ondo egina dagoena, eta benetan zoragarria da lan hau mendizale batentzat egin ahal izatea. Oraingoz frantsesek eta amerikanoek bakarrik igo ahal izan dute Makalu ertz honetatik, Beste herri asko saiatu dira, bainan ez dute lortu.
A.Zenbat zoazte espedizio honetan?
X.E.- Oraingoz bostek hartu dugu kompromiso hau.
Bost goaz oraingoz:
– Mari Abrego eta Xabier Garaioa medikua, gaur egun nafarroako espedizioun K2-en daude.
- Kike de Pablo Biologoa, batez ere glaziarrak eta abar aztertuko ditu, orain Nanga-partera doa.
– Martin Zabaleta, orain Kalifornian dago, eta ni neu Euskal Herrian dagoen bakarra.
Bost oso jende gutxi da horrelako ertz bat egiteko eta beste hiru aukeratu beharko dira, eta zortzi joango gara Makaluko ertza egitera.
Lhotsera lau bakarrik joan ginen, eta bertan 8000 bat egiteko eta gainera eskalatu beharra dagoenean, lau benetan gutxi dela konturatu ginen. Gutxi joanez gero kanpamentoak egitea ikarragarrizko lana bihurtzen da, beti berdinek ibili behar bait dute gora eta behera, eta oso nekagarria da.
Udazken aldean jadanik gáuden bostak bilduko garenean, orduan aukeratuko ditugu beste hirurak.
Projekto hau gure artean berria ez bazen ere, kale mailan ez da batere ezaguna, ezin bait da, horrelako espedizio baten berri eman, Nepaleko Gobernuaren baimena lortu baino lehenago, eta badakizu baimena orain dela gutxi jaso dugula. Hemendik aurrera diru laguntzen bila hastean zehazten da batez ere lana, instituzio ofizialeei elkarteei, enpresei,...
A.- Zein presupostu du horrelako espedizio batek?
X.E.- Jano eta Lhotseko espedizioa kontutan harturik, espedizio honen presupuestoa hamar milioitik gorakoa da. Gasto haundienak, mendirako eta eskalatzeko materialak, bi milioi, Euskal Herritik haraino materiala abioez bidaltzea, beste bi milioi, ia ia, sherpa eta garraialarien soldatak beste milioi eta piku filma beste bi miloi,... gainerako gastoak ez dira milioira iristen, gure bidaia, oxigenoa, janaria,...
A.- Zenbat kostatu zuen Everestekoak?
X.E.- Hasieran hamabost milioi, bainan gero pelikulan beste bost gastatu genituen, eta oraindik hiru zor ditugu.
A.- Zinemako profesionalek horrelako espediziotan dirua irabazten dute, eta zuek?
X.E.- Guk ez dugu dirurik irabazten, galdu bai. Guretzat ilusioak balio du, aurrera ateratzea, Euskal Herriak nahiko fama hartu du Himalaiako mendi gogor horietan. Mendia ez da oraindik masen kirol bat bezalakoa, futbola bezalakoa, eta gu ez gara profesionalak. Nere ustez mendia profesionalki planteatuko balitz beste gauza bat izango litzateke, eta agian ilusioa galduko litzateke. Gu adibidez duela bi urte Lotsean egon ginen, eta geroztik Makalu edo beste bat egiteko ilusioaz bizi izan gara, eta orain bagoaz.
A.- Bainan beste tokitan profesionalak dituk?
X.E.- Beste tokitan asuntoa profesionalki planteatzen dute, Polonian adibidez, Inglaterran eta Frantzian, jadanik badaude, eta espedizioak nahiko nazionalak izaten dira. Han menditik bizitzea posible da, eta etxe komertzialek ere asko laguntzen dute.
A.- Eta zuek zuen lanak utzi behar izaten dituzue horrelako espedizioak egiteko eta beraz urte bat dirua aurreratzen gero bizi ahal izateko, mendian ez bait duzue kobratzen.
X.E.- Nik besteak zer egiten duten ez dakit, bainan Martinek eta biok behintzat, lan bat aurkitzen dugu eta bertan bi edo hiru urte lan egin, eta gero expedizioa prestatzen hasi, eta daukagun diruarekin aguantatu. Espedizioa bukatzean beste lantxo bat hartu eta berriz aurreratzen hasi, hurrengo espedizioa prestatzeko behar dugun denboran bizi izan ahal izateko. Honek beste ondorioen artean, beste jendeak daraman bizitzarekin ezin duzula bat egin, ezin zara ezkondu..., ezin dezaket familia izan, etxea izan,... Errespondabilitate aldetik eta presupostu aldetik expediziotan ibiltzeak asko mugatzen du.
A.- Beharturik zaudete "bohemio" erara bizitzea.
X.E.- Gu ez gaituk "bohemioak", bainan behartzen gaituzte horrelako bizitza bat eramatea. Lanari begira guztiz "Bohemiak" gaituk, bainan ez nahi dugulako. Bizitza normalak hilabeteko posibilitatea besterik ez dik ematen, eta horrela 6000 batzu egin daitezke, bainan 8000 ez. Horregatik Himalaian 8000 egiteko oraingoz behintzat nere bizierak "Bohemio" estilokoa izan beharko dik. Neri mendia gustatzen zait, eta mendia diodanean, ez naiz eskaladataz bakarrik ari, eta oraingoz nere bizitzaren epe bat betetzen ari naiz, mendiarekin harreman estua duen bizitzaren zati bat. Nere bizitzaren epe honetan gauza batzu ikasi ditut, argazkia dela, eta beste mila esperientzia. Aurrera begira zine munduan sartu nahiko nuke, filmatzen ikasi, eta bideorekin bai eskolentzako, euskal kulturarentzako... erreportaia batzu egin, nik dauzkadan denen gainetik aurrera jo. Era berean, lehenengo aldiz izango da ere, neurri experientzietaz baliatu, hango jendearen bizitza,... anekdotak,... denarekin filma txiki bat egin, eta ekarri. Bi hitzetan erreportaia originalak euskaraz egiten hasi. Oraindik arlo horretan ikaragarrizko hutsunea dago, eta bete beharra dago, bai telebistan, eta baita kultur mail guztietan. Erreportaia hauek, bai mendikoa edo Hego Burukoak edo Ipar Burukoak izan daitezke berdin berdin, Amazonás... Ez du balio lau "bohemio", ero han egon garela eta mendia egin dugula eta ondo pasa dugula eta puntu. Zerbait ekartzea da garrantzitsuena. Unibertsitaterako mendikuntzarako, eta gainerako arloetarako zerbait ekarri.
Gure herria kronometroari begira bizi da: 8-retan esnatu, dutxatu, go saldu, eta lanera. Eguerdian 2 ordutan bazkaldu, eta berriz lanera, gero pote batzu, eta etxera. Konturatu gabe, horrela urteak pasatzen ditugu, zahartu egiten gara, eta bizitza joan egiten zaigu. Horrelako erreportaien bidez, agian gure bizitzeko era ere planteatzen lagunduko liguke.
Filosofia orientalaren bidez, hango jendeak etxean ezer egin gabe astebetez ondo pasatzen du, eta guk berriz, ezin ditugu bi egun ezer egin gabe pasa, eta horrelako experientzien berri ekar daiteke.
A.- Filmerik edo egiteko asmoa duzue?
X.E.- Bai, filme bat egiteko asmoa dugu, eta horretarako, Euskal Telebistarekin harremanetan jarri behar dugu, ea beraiei interesatzen zaien edo.. Gero noski argazki eta diapositibak-ere egingo ditugu, eta bertan jasoko dugun materialarekin gero liburu bat egin.
A.- Eta subentzioak eskatzeko Eusko Jaurlaritzari edo Euskal Telebistari, horrelako gauzak kontatzen dizkiozuenean, zer erantzuten dute, edo nolako aurpegia jartzen dute.
X. E.- Orokorki ezin dezaket eman, Lhotseren kasuan bi milioi peztaz lagundu gintuzten.
Oraingoan, Eusko Jaurlaritzak K2-erako lau milioi eman ditu. Nik uste dut dirua baldin badute behintzat, Makalurako ere diru laguntza emango digutela. Esan beharra dago halaz ere oraindik ez dugula Eusko Jaurlaritzarekin inolako harremanik eduki, eta espero dugu ondo hartuko gaituztela.
A.- Euskal Herriko Espedizio bezala antolatzen duzue.
X. E.- Oraingoz, Gipuzkoarrak Bizkaitarrak, eta Napartarrak gara, eta espero dugu, espedizioa osatzeko falta diren beste hiru horien artean egongo dela ipar aldeko bat, eta Arabatar bat. Lehenbiziko aldiz izango litzateke, Euskal Herriko gutxienezko bost herrialdeetako jendez osatutako espedizio bat, Euskal Herriko Espedizioaren edukiarekin egitea, bakoitzak bere Euskal Herriko zatia utzi eta denen gainetik aurrera jo. Era berean, lehenengo aldiz izango da ere, neurri honetako espedizio bat oso osorik euskara hutsez egitea.
A.- Denak euskaldunak zarete.
X. E.- Euskaldunak bai, batzuk euskara ondo dakite beste batzuk gutxiago, eta beste batzuk ulertu bakarrik baina ikasten ari direnak.
A.- Zenbat urte arte mantentzen da mendizale bat?
X.E.- Zein biziera mota eramateak zer ikusi haundia du, bainan mendiarekin harreman zuzenak edukiez gero, eta mantenduez gero 50-55 urte arte nik uste dut baietz.
A.- Zuen atzetik ba al dago jende gazterik?
X. E.- Euskal Herrian betidanik izan da mendizaletasun haundia eta oraindik ere bada gazte mordo bat, nik uste dut mantentzen dela.
A.- Bainan espedizio erara, zuek hasi duzue.
X.E.- Gu baino lehenago Tximist espedizioa egon zen 68-an. Orain dela gutxi batzu Kartsunsenera joan ziren, eta nafartar gazte batzu K2-era ere bai. Nahiko jende dabil.
L. BASTIDA

Martin Zabaleta
Kike de Pablo
Xabier Garaioa
Mari Abrego
Xabier Erro
19-23

GaiezKirolaMendizaleta
PertsonaiazERRO1
EgileezBASTIDA1Kirola

Azkenak
Futbolari gay-ak zergatik ez dira ausartu azkenean armairutik ateratzera?

Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]


Urdaibaiko Guggenheima konkretatu gabe, Juan Ignacio Vidartek utzi egingo du zuzendari kargua

Urtearen amaieran utziko du ardura postua. Zuzendaritza berritzeko prozesua jarriko dute martxan. Vidartek 32 urte pasatu ditu Bilboko Guggenheim museoko zuzendaritzari lotuta.


Eguneraketa berriak daude