Toki Eder - Diputazioa: Arazo Baten Zergatia


1983ko urtarrilaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Toki-Eder ikastolari buruzkoak
Toki Eder - Diputazioa: Arazo Baten Zergatia
Artikulu hau inprentan sartzerakoan, Urtarrilaren 3an hain zuzen, zenbait aldaketa eman dira arazo honetaz; izan ere Toki Ederko guraso eta umeek Irailaren 23an ekin zioten itxaldiari, Abenduaren 29an eman diote bukaera. Itxialdian ehun bat egun denetara.
Guk arazoa konpon aurretik eta irtentidea nahiko urruti ikusten zuten une batetan, ondorengo elkarrizketa egin genien Toki Ederko gurasoei Lakuako Ikastolan, eta baita Diputazioko arduradunari galderak bidali erantzuna eman ziezagun.
Arazoa zorionez konpondu da eta hilabete honetan bertan hasiko dira klaseak Diputazioaren babespean. Dena dela interesgarria deritzogu saltsa-maltsa guztian ahal dugun neurria argitzen laguntzea, guztiz interesgarria baita experientzia hau. Hemen duzue, beraz, elkarrizketa, gurasoei eman diegu hitza, eta kontutan ukan hau arazoa konpondu baino lehen dagoela egina.
Toki Ederko Gurasoekin Mintzo
Guraso ezagun baten bidez ailegatu ginen Lakuako ikastolaraino ostiral arratsalde batetan; kotxe pilo bat kanpoan, umeak korrika, jolasean; eskilarak igo ondoren "egongelara" sartzen gara. Ikasgela bat izateko eraikia izan zen gela. Han guraso batzu dauzkagu kartetan, zerbait prestatzen afaltzeko,... beren ekintzetan.
Elkarrizketa bat egin nahi geniela eta, batzu prestatzen eta biltzen diren bitartean ikasgelak erakutsi dizkigute; gurasoek egindako zurezko mahai ta aulkiak, beraiek pintatutako harbelak... "Ikastola bukatu gabe zegoen eta guk egin dugu hemen dagoen guztia", esan digu guraso batek harro.
Logelak eta, miatu ondoren bulegoan sartzen gara, hau ere beste ikasgela bat zen, guraso batzu daude iadanik aulkietan zain. Magnetofoia gertu jarri bezain laster lotu gatzaizkio mintzatzeari.
A.- Konta ezazue arazo honen historia, nola sortu zen, zergatik, etabar.
T.E.- Historia luzea da, bi garaitan banatua. Francoren garaian bata, orduko arazo guztiekin gaur egun Olabide ikastola dena sortu zen, eta gero Diputazioko ikastolak daude, garai hartan eraikiak ere Olabideri indarra kentzeko asmotan. Ikastola horien buru Bisitación Oiartzabal zen, eta gaur egun hor irauten du orduan baino botere gehiago duela PNVri esker.
Egoera hartan eta Diputazioko ikastoletan irakaskuntza dohainik izateko- aukera ikusirik, zenbaitek euskararen berreuskalduntze prozesoa hortik zihoala ikusi zuten eta Diputazioko ikastoletan sartu. Hasi hasieratik eman zen bereizketa bat honako ikastola hauetan, Diputazioarekiko funtsionariadoa a "Durana"n sartu zuen Diputazioak, eta beste batzuk ordea loia, garaje eta horrelakoak jasan behar izan zituzten; pixkanaka pixkanaka elkar antolatuz, erreindibikazio batzu eskatu zituzten, hots, irakaskuntza euskaraz kondizio onetan eta ikastola Diputaziopean egotea, hau da, dohainik, etabar. .
Iaztik aurrera, helburu hauek erdietsi ondoren hain zuzen, eta inorekin mintzatu gabe, andereño eta sikopedagogiko taldearen bidez modelo linguistikoak ezarri zituzten. Horren ondorioz gurasoak sakabanatzen hasi ginen. Guk uste, modelo elebidun horiek ez dute balio, bigarren hizkuntza bat ikasteko daude eginak, kopiatuak; ez dute balio Euskal Herriko lehen hizkuntza den euskara berreskuratzeko.
Gurasook antolaturik, ekintzen bidez, nazioartean eta mundu guztian onartua dagoen eskubide bat esijitzen dugu, Euskal Herrian irakaskuntza euskaraz hain zuzen. Diputazioak ordea, erdal giro batetan kokatzen garela eta, hau ezinezkotzat jotzen du. Baina hori gezurra da, oraintxe bertan gatoz Lizarrako ikastolatik eta haiek geu baino egoera txarragoan daudelarik, ikastolatik erdara baztertzea lortu dute.
Egun eta hemen daukagun antolaketari esker, klaseak aurrera ateratzen ditugu gurasoak irakasleak bilakatuz, irakasle bolondresak ekarriz,... eta esan dezakegu inolako zalantzarik gabe, geure umeak beste ikastoletakoak bezain ongi edo hobeki daudela.
Diputazioaren jokaeraz zera esan nahi dugu, publiko aurrean eta gurekin ez duela berdin jokatzen; negoziatzeko prest dirudi jende aurrean, baina hori gezurra da, ziria sartzen ari da.
Alhoko guraso batek hartzen du orain hitza:
T.E.- Arazoa sortu zen Diputazioak bere hitza jan zuenean; irakaskuntza euskaraz nahi dugu eta ez nahasketak.
Orain arte isilik egondako guraso serio haiek hitz jarioa etengabe daukate, bota isildu bezain azkar beste batek ekin dio hitzegiteari.
T.E.- Planifikaziorik eza nabarmena da, eta egun irauten du.
T.E.- Itxurapenak ari dira egiten, ez dute gurekin mintzatzeko asmorik, eta hau ez balitz horrela, zuen aldizkaritik, "Argia"tik dei egiten diegu gurekin debate batetan parte hartzera.
T.E.- Diputazioa beti ibili da aitzakiak bilatzen gure aurka jokatzeko; eta geuk aurkakoa erakutsi bezain laster beste aitzaki bat bilatzen dute; azken hau HBk maneiatzen gaitula.
A.- Zein da arazoaren egoera?, zein da oraingo egoera?
T.E.- Kurtsoa aurrera ateratzen ari gara, elkar antolatuz hemengo ikastola honetan, ia ia bukatua zegoen ikastola hau hartu genuenez gero zenbait lan egin ditugu; esate baterako kristalak ipini, argia, kalefakzioa, ura, musika umeentzat, mahaiak eta aulkiak ikasgeletan, logela eta egongela atondu..., Hortik at, kalean aurrera ari gara gure borrokarekin, manifestaioetan, paperak banatzen, Kilometroetan, Durangoko azokan,... toki askotan egon gara, geure antzeko ikastola batzu eta, ikusi ditugu. Baina guretzat laguntzarik handiena klaseak antolatzeko orduan izan da, irakasleak lortu ditugu, maisu-maistrak, euskara ondo menderatzen dutenak,... ordu batzu gurekin igarotzeko prest daudenak, alegia. Horrez aparte guraso batzu ere klasea ematen ari dira... eta orain ari gara balantze bat egiten; horren ondorio gisa esan daiteke gure umeek bai euskara, bai irakaskuntza orokorrean, aurrerakada ederra egin dutela. Pozik datoz, jolas egiten dute; gurasoekin batera daude... Oso esperientzia positiboa da, eta klasetik kanpoko ekintzak ari gara prestatzen; ibilaldiak, gimnasia, abestiak, Olentzeroa,...
T.E.- Umeak programazioan oso aurreratuak doaz, ez dute urtebete bat galdu, asko ta asko aurreratu baizik; lehen baino gehiago ikasten dute. Bisitación hemen izan da eta harrituta gelditu zen hemengoa ikusterakoan, ez zuen espero honako hau, eta gainera beraienekin parekatuz gure umeen aurrerapena onartu zuen.
A.- Arazoa zertan den nahiko garbi daguelarik, zuek zer nolako irtenbidea ikusten diozue?
T.E.- Guk nahi duguna hitzegitea da, posibilitateak ikusi,...; baina argi dago gurekin amaitzera dihoazela, gainera oso gogorki nahi gaituzte eraso, baina geuk nahi dugun gauza bakarra negoziatzen eseritzea da, besterik ez. Eta hori beraiek irakaskuntza kentzearekin mehatxatzen gaituztela; hori, hemendik esaten diegu, ez da irtenbidea; negoziaketaren bidetik dago arazo honen konponbidea.
T.E.- Diputazioak beti nahi izan du modeloek elkarri aurka egitea, lehen intentatu zuen; gero ezin izan zuenean hori lortu, berriz intentatu zuen indarrez. Beti esan dute desalojatuko gaituztela eta, baina nire ustez ez dira ausartuko oso neurri txarra delako jende aurrean eta guk eskatzen duguna ez da hain grabea, hots, denok batera ikastola batetan (B modeloa ikastola batzutan eta guk nahi duguna, D, beste batetan). Modeleak nahasi gabe eskatzen dugu, eta hori eskatzea ez dut uste beste munduko gauza denik. Baina hor ikusten da garbi ez dutela ezer jakin nahi gurekin.
A.- Zeuen eritziz luzerako doa guztiau edo laster konponduko dela pentsatzen duzue?
T.E.- Ez dakigu, baina horrela jarraitzen badu, datorren urtean hemen hasiko gara berriro.
Gabonetako oporrak hartuko ditugu, ez dira klaseak emango, baina joku ta horrelakoekin segituko dugu hemen. Hasieran esan genuen -erdi txantxetan– Txanpaina ta mahatsa hemen hartuko dugula, eta dirudienez horrelaxe izango da.
T.E.- Guk ez dugu hau utziko kondizio batzu eman arte; ikastola batetan denok eta euskara hutsez, alegia. Ez badigute ematen ez dugu utziko. Eta botatzen bagaituzte beste tokiren batetan sartuko gara; hau garbi daukagu hemen gauden guztiok.

Xabier Etxaniz
17-19

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
EgileezETXANIZ3Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude