Gu Martxosoak Gara


1982ko azaroaren 14an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Kepa Junkera trikitilariari elkarrizketa

Gu Martxosoak Gara
Benetan sorpresarik izan bada aurtengo Trikitixa Txapelketa honetan gazteen kalidade eta kantidadearena izan da. Buina bereiziki bi bikote Bilbotarrek harri gintzakete. Gazteak,... erdi erdaldunak,... jatorrak,... eta ia inoren inbidiarik gabekoak. Jakin genuen dantza talde bati lagunduz ibiltzen direla txistu, soinu haundi eta txikirekin; baina, zein ote dira KEPA JUNKERA-IÑAKI RAMOS eta IÑAKI ZABALETA-J. M. SANTIAGO «MOTRIKU» bikoteak. Keparekin aritu gara hizketan galdera hau zerbait argi diezaigun. Ea zer dioten.
ARGIA.- Honezkero leku askotan joko duzue?
KEPA JUNKERA.- Gehiena jotzen dugun aldea Durangokoa da. Bilbon ere bai. Urtetik urtera gero eta jende gehiagok ezagutzen gaitu, zergatik Bizkai aldean jotzen dutenak oso zaharrak dira eta ez... Hor, Durangoaldean, herri ttiki pila dago eta hor jotzen dugu. Horrezaz gain hilabete Alemanian izan ginen, eta Lauro ikastolarekin Gales Herrian izan ginen. Horrek ez du esan nahi Lauron Gaudenik.
ARGIA.- Eta Durangon-eta zergatik deitzen dizuete; ja, besterik geratzen ez delako, edo...?
KEPA JUNKERA.- Ez; besterik gabe herri batzutan hasten zarelako eta horietan kontratu gehiago ateratzen zaizkizulako.
Hor jotzen dugu gehiena; eta hemen Gipuzkoan, herriren batzutan ere bai; Bergaran, Eibarren. Asteasun ere bai.
ARGIA.- Eta nola ikasi duzue soinu jotzen?
KEPA JUNKERA.- Nik, adibidez, hiru urte daramatzat; eta bakarrik; inork ez baitigu lagundu; diskoak entzunez eta horrela. Soinuari posizioak bilatuz, eta hori guk geure kontura egin dugu.
ARGIA.- Lehen soinu haundia (pianozkoa) jotzen zenuten?
KEPA JUNKERA.Bai, eta horrek asko lagundu digu; soinuak, eta solfeo jakiteak ere bai, zergatik bai nik eta bai Iñakik (Zabaletak) lehendik baikenekien musika; bestela oso zaila izango litzateke. Kontuan hartu Bizkaian ez dagoela esateko jenderik hau bultzatzen duenik, eta horrela dena geuk egin behar izan dugu. Behatzen posiziorik eta horrelakorik ez digu inork erakutsi.
ARGIA.- Eta zeuri ez dizu inork lagundu?
KEPA JUNKERA.- Ez, ez, nik erabat neure kontura egin dut eta Iñakik ere berdin; bakoitzak bere aldetik. Iñakik lau bat urte daramatza.
ARGIA.- Eta gero elkarrekin topo egin duzue?
KEPA JUNKERA.- Bai eta horrela antzeratsu jotzen dugu. Gainera, auzo berean bizi gara eta lehendik ezagutzen genuen elkar.
ARGIA.- Eta afizioa nondik detorkizue?
KEPA JUNKERA.- Nik betidanik jo izan dut soinu haundia; eta gainera . nere aitonak panderoa jotzen zuen.
ARGIA.- Nongoa zen?
KEPA JUNKERA.- Zollokoa, Bilbotik aurrera joan eta dagoen herri batekoa. Nere famelia osoan da horretarako afizioa, eta neri ere gustatu egiten zitzaidan. Fameliatik datorkigu.
ARGIA.- Eta Iñakirekin ere berdin gertatzen da? Badu norbait tartekoa zerbait jotzen zuenik?
KEPA JUNKERA.- Ez, ez, baina Iñakiren familia beti izan da zalea soinu eta horrelako gauzetarako.
ARGIA.- Txistua eta horrelakoetarako, ezta?
KEPA JUNKERA.- Bai, bai, eta gainera beti juerga giroan eta...
ARGIA.- Solfeoa badaukazue, biok dakizue?
KEPA JUNKERA.- Bai, bai, biok.
ARGIA.- Musika klasikoa eta horrelakoak gustatzen zaizkizue?|
KEPA JUNKERA.- Bai, bai, baitare. Era guztitakoak.
ARGIA.- AC/DC?
KEPA JUNKERA.- Beh; denetatik pixkat. Gu "martxosoak'' gara.
ARGIA.- Eta ez daukazue horrela zerbait bereziki gustokorik?
KEPA JUNKERA.- Esaten dizut, Neri denetatik gustatzen zait; zer esango nizuke, ba? Kanta batzuk, konparazio batera, ba denetakoak! Rocka, Silvio Rodriguez. Nahi duzuna jartzen duzula ere, hura gustatu egingo zaigu.
ARGIA.- Diskoteketara joaten zarete?
KEPA JUNKERA.- Ez, ez gara joaten. Egunen batetan "bazilatzera" eta horrela, baina... Gu koadrillan ibiltzen gara , Alde Zaharrean- da txantxa eta alaitasunean. Diskoteketara ez gara joaten. Ez da gure giroa.
ARGIA.- Baduzue, esate baterako, sainua atera eta koadriltan kalez-kale ibiltzeko joerarik?
KEPA JUNKERA.- Bai, koadrilla giroan-da zerbait antolatzen denean eta, "bronkaren" bat egiten da.
ARGIA.- Esan duzu diskoetatik ikasten duzuela jeneralean. Joaten al zarete festetara eta trikitilariei zintan hartzera?
KEPA JUNKERA.- Inoiz egin dugu baina ez die grazi gehiegirik egiten. Horretara joan eta ez zuten nahi izaten gu grabatzen jartzerik.
ARGIA.- Eta hori zergatik?
KEPA JUNKERA.- Nik zer dakit ba, konpetentziagatik edo.
Ez lukete konpetentziaren beldurrik euki beharrik baina. Batzutan igual ez da problemarik izango...
ARGIA.- Eta zuretzat zein da onena. Nork jotzen du ondoen?
KEPA JUNKERA.- Trikitilarien artean? Lajak beldurgarrikiro jotzen du, baina Martinek "martxa" gehiago dauka. Biek jotzen dute oso ondo. Orain, oso estilo desberdinak dira. Laja, baserritar girokoa da gehiago, klasikoagoa. Martin, ja, itxuran bakarrik ere diferentea da. Jotzen dituen piezak aldatu egin ditu erabat. Lehenago beste erara jotzen ziren piezen aldaketa, askogatik, Martini zor diogu. Gero, betiko trikitixa piezez gain jotzen direnak, mejikanak eta adibidez (Lajak horrelako asko jotzen du), Martinek beste modernoagoko batzuk sartu ditu.
ARGIA.- Tapia ezagutzen duzu?
KEPA JUNKERA.- Bai, ona da, baina, zahar antxekoa da eta honuzkero beheraka.
ARGIA.- Esan daiteke Tapiak ere baduela bere estilua? Non sartuko zenuke?
KEPA JUNKERA.-Bai; Lajagandik desberdina da; bueno, diferentziarik ez dago, baina zerbait badago tartean...
ARGIA.- Auntxa ezagutzen duzue?
KEPA JUNKERA.- Bai, inoiz hitzegin dut berarekin.
ARGIA.- Eta zer dio?
KEPA JUNKERA.- Behin aritu ginen berarekin batera, eta "moztu" xamarra dago gurekin. Gainera, nola ez dituen guk jotzen ditugun piezak jotzen.
(Galdetzen diegu bi soinu joleei ea Elgeta nor izan zen ba ote dakiten, baina ez dirudi ezagunegia egiten zaienik lehengo soinu zaharrari ni tonu sostenidu gehiago jarri zizkiona).
Eta beste hainbat eta hainbat gauza esan ziguten gazte martxoso hauek, halanola juradua inoiz baino hobea izan zela (nahiz eta adibidez Mireni beharbada punturen bat sobran joan), edo-ta Ramos-ek (panderojoleak) urtebetean ikasi duela, edo-ta eliminatorian zehar gero eta lasaiago aritu zirela eta oraindik txapelketa irabazteko asmorik ez dutela, edo-ta dantzan ondo dakitela, ahaztu gabe oraindik ez dakiten Euskara, hemendik aurrera derrihor ikasi beharra daukatela.
Baina beste batean, lasaiago esango dizkigute.
M.A.
Ederkiasko pasatzen dugu txikitixaren kontura!
Finaleraino iritsi ziren, alajaikoa! (Junkera-Ramos)
Aizak; gazteokin ez zegok!
"Eskerrik asko, denoi"
29-30


GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariJUNKERA1
PertsonaiazJUNKERA1

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-28 | UEU
Ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute UEUk eta BadaLab-ek

UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]


2025-08-28 | Euskal Irratiak
Maiten Chohobigarat:
“Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako”

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Eguneraketa berriak daude