Menditik Euskaltegirako Bidea

Felipe Pascuali, elkarrizketa
Menditik Euskaltegirako Bidea
Elkarrizketa bat egin nahi geniola esaterakoan, "Baina zergatik niri?, ni oso apala naiz" bota zigun. Guk ordea, bagenekiela euskara ikasten orain dela urte mordo hat hasi zela, eta horretaz nahi genuela hitzegin.
Elkarrizketan atengabe mintzo zaigu, gai batetik bestera pasatuz, azkenean alemaneraz eta ingelesez ere bota dizkigu esaldi batzu eta ia ia euskarazko klase bat eman ere!
Hemen duzue heraz, Felipe Pascuali Gasteizko taberna batetan egindako elkarrizketa.
Donostiarra naiz, Donostian jaio nintzen, eta gudagatik handik irten behar izan nuen. Guda bukatu ondoren Gasteiza etorri behar izan nuen nire senideekin; aitak Donostian lan egiten zuen, baina Francorengatik bota zuten eta hemen -Gasteizen– bazuen anaia bat eta hasi zen lan egiten elektrizista bezala.
Nik ere lan egiten nuen, eta ezkondu nintzen hemen. Francoren garaiean Urreztarazurekin hasi ginen euskara ikasten.
Berak eraman gaitu nahi genuen tokira, eta ondoren orduko esperientziak kontatzeko eskatu diogu.
Duela hogei urte gutxi gora behera hasi nintzen ikasten, eta irakasleak ihes egin behar izan zuen Frantziara, eta orduan euskara utzi genuen, utzi... eta denbora asko egon nintzen euskaraz egin gabe, eta orain dela bost urte etorri zen Gasteiza nire lehenengo irakaslea eta harekin egon nintzen eta esan zidan:
-Zuk hasi behar duzu berriz.
–Bai, hasiko naiz baina ene ustez dena ahaztu dut.
–Ezetz, hasi!, eta zoaz Peli Presarekin, laguntzeko eta berarekin ikastera eta euskara erabiltzeko.
Gero AEKan egin nituen ikastaro batzu eta gero irakasten hasi naiz ere.
Lehenengo nire elkartean, Club de Montaña Gasteiz; udan eman genuen ikastaro bat Arromiz eta biok eta gero jarraitu dut Escuela de Artes y Oficios, udaletxean, etabar. Hori da gutxi gora behera.
–Nolako giroa zegoen Franco garaiean euskara ikasten?
-Oso arriskugarria zen, behar bada poliziagatik etabar; ia ia klandestinoa zen.
Ez genuen libururik, orri batzu bakarrik; liburua ez zegoen oraindik argitaratuta –Umandi liburuaz ari da, metodo hori jarraitu bait zuten–; igandeetan mendira joaten ginenean elkarrekin gure taldea, nire emaztea ere–dio poz pozik–, mendian prestatzen genuen hurrengo asterako ikasgaia; lagun artean laguntzen eta gero gure irakaslearen etxera joaten ginen.
Mendian ikasten genuen, baina irakasleak epaiketa bat izan zuen eta ihes egin zuen, juzgadotik hanka egin zuen eta Frantziara pasa zen, eta han euskal gobernukoak zeuden Baionan, eta batzutan joan ginen bisita bat egitera, eta Leizaola etorri zenean Euskadira, etorri zen Urreztarazu ere. Andoni Urreztarazu–esaten digu esplikazio gisa–, Umandi liburuaren egilea, oso liburu ona da, gramatika aldetik oso sakona.
–Ba al zen garai hartan euskal girorik Gasteizen?
-Oso gutxi, jendea oso beldurti zen; behar bada jendeak nahi izango zuen euskara ikasi baina ez zen ausartzen, polizia ere gure atzetik zebilen beti, eta oso erraza zen espetxera joatea. Giroa oso txarra zen, orain gero eta hobea da.
–Zer aldaketa eman dira Gasteizen zure ustez?
-Aldaketa handiak eman dira, orain koordinakundeak lan handia hasi zuen eta jarraitzen du, eta ez dakit... HABEko ikastaroak ere, behar bada bereziak dira, baina ahal duenak egin dezala zerbait, hemen euskal giroa falta zaigu tabernetan, kalean, elkarteetan, euskaltegiak... zerbait egiteko, astero egun bat... eta gero interesgarriak dira, nire ustez, komunikabideak, irratia; beno badugu Loiola irratia, nik etxean ipintzen dut, euskara oso garbia erabiltzen dute, guretzat oso interesgarria.
Gai aldatuz, iaz KORRIKAn parte hartu zuela eta nolako esperientzia izan zen, ea nola gertatu zen hori galdetzen diogu.
Beno, ni goizeko bostetan hasi nintzen Trebiñon, orduan Trebiñora heldu zen beste bat eta testigua eman zidan; bostetan oso ilun zen eta Euskal Herrian Euskarazekoekin kilometro bat korritzen hasi nintzen, baina azkenean bi egin... aurretik afaria izan genuen, eta afal ondoren bostak arte tabernaz taberna.
–Nolako giroa zegoen orduan Trebiñen?
-Oso ongi, etorri zen apaiz bat oso euskalduna, jatorra... eta hango jendea oso euskalduna, kontzientzia euskalduna zeukaten. Niretzat baliagarria zen hori, nik ez nekien jende horrek euskalduntzat pentsatzen zuenik.
Gero Gasteiza etorri ginen hemengo irteera ikustera eta oso ongi!
Berriro euskararen irakaskunizara itzuliz, orain zer egiten duen galdetu diogu, eta hauxe esan digu Pascualek:
Orain klaseak ematen laguntzen dut, kobratu gabe, eta astero bost egunetan, astelehenetik ostiralera. Irailean hasiko gara eta pozik nago.
Eta udaletxean?
Udaletxean beste lagun bat, Larroniz, laguntzaile da ere; Presa laguntzen du, eta zera esan zidan: "nahi duzu udaletxera joan?" orduan UCD zegoen, baina enplegatuek klaseak hartu nahi zituzten eta zortzirak bost gutxitan zezen enplazara–udaltzaingoa alboan bait dago–, joan naiz bi urtetan eta aurten jarraituko dudala uste dut.
Gizon honek erabat harritzen gaitu, goizero bi urtetan klaseak ematera joan da zezen enplazara, gero astero bost egunetan klaseak ematen ditu ere kobratu gabe...
Euskara zaila ote den galdetu ondoren, beste edozein hizkuntza bezala, esan digu, euskaraz aditza dela zailena bere ustez, eta bi edo hiru hizkuntza baldin badakizu, hirugarrena ez dela hain zaila. Hau esaterakoan alemanieraz jazotzen diren bitxikeria batzu esan dizkigu, edo ta euskara eta ingelesaren arteko erlazioak...
Bukatzeko nola ikusten duen Gasteizen euskararen etorkizunari, honela erantzun dio:
Positiboa, oso poliki poliki doa; ez da erreza, jende askok ez du denborarik, eta denbora badu ere, borondate handia behar da lana egin ondoren euskara ikastera joateko; gainera euskara ez da erraza eta abertzale izan behar da hori gainditzeko. Euskara zaila da, baina nire ustez gazteak gero eta gehiago daude prest; hori da garrantzitsuena, gazteak!
Eta honela utzi dugu, itxaropen horrekin, gazteek euskera berreskuratu eta Euskadi berreuskaldunduko dutela itxaropenean. Gu oso pozik geratu gara berarekin hitzegin eta gero, bera ere ez da tristeago geratu eta azkenean, agurtzerakoan berriro esan digu apala zela eta nola aukeratu dugun bera elkerrizketa egiteko, erantzuna ez da oso zaila, tipo jator bat delako, abertzale bat eta badaukalako zer kontatu.
Xabier ETXANIZ
15-16

GaiezHizkuntzaEuskaraBesteak
PertsonaiazPASCUAL1
EgileezETXANIZ3Hizkuntza

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Manifestazio eta aldarri ugari Maiatzaren Lehenerako

ELA sindikatuak mobilizazioak egingo ditu Bilbon eta Iruñean, eta LABek, berriz, Iruñean.


Eguneraketa berriak daude