«Gaurkoa Da82koa... Pop-Rokeroagoa»


1982ko uztailaren 04an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
ITOIZeko Antton Fernandez eta Juan Carlos Perezi elkarrizketa
«Alkolea» Atera Du Itoizek
«Gaurkoa Da82koa... Pop-Rokeroagoa»
Orain dela lau urte, 78. ko udaberrian atera zuen ITOIZek bere lehen diska. Gazte gazteak ziren artean.75.tik aurrera «INDAR TRABES» izenaz jardun zen orkestina, edo talde berbenerotik sortua, Mutriku herri onaren ingurutik etorria.
ERROBI, KOXKA eta beste talderen bat ari zen garai hartan roka egiten, ITOIZ diskarekin XOXOA diska-etxea bataiatu zenean.80.an "EZEKIEL" izeneko diska kaleratu zuten. Arras diferentea.
Gauza asko ikusi ditugu ordutik hona. XOXOA ere desagertu zaigu. Orain "ALKOLEA" argitaratu dute ELKARen eskutik. Hori dela eta ITOIZeko Antton Fernandez eta Juan Carlos Perez ditugu gaurkoan solas lagun.
«Paper Berria, Karamelo Bera »
ARGIA: Musiko berriak hartu dituzue alkolea» grabutzeko orduan...
ITOIZ: Angel Zelada etorri duk buteria grabatzera, Gasteizkoa, Ruperekin ere ibilia zegok, Espainiako onenetakoa bezala jotzen duk Zelada hau. Saxorako Chamorro Orkesta Mondragonekoa. Kitarran German Ors. Gero betikoak. Antton teklatutan, Foexis baxuan, eta Juankarlos, ni, ahotsetan.
A: Hori diska grabatzerakoan, bainan zuzenerako bestelakoa duzue taldea ezta ?
I: Chamorro eta Zelada ezin dizkinagu beti gurekin eraman, oso garestia izango hukek. Zuzenerako Arrabit diagu, "Minxoriak" zeneko bateria.
A: Orain ez duzue beraz Jimenezen saxoa, ez diskorako, ez zuzenerako?
I: Ez, ez diagu. Oraingoak diferente jotzen dik. Jimenezena saxo zaharra huen, jazzeroago. Chamorrorena berriz poperoagoa. eta rokeroagoa nahi baduk
A: Eta aurreko disketan eta zuzenean ere Itoizi laguntzen zion fiauta hara zer?
I: Hori ere utzi diagu. Orain ITOIZ ikustera datorrenak beste gauza bat ikusiko dik, gaurkoagoa, martxosoagoa, gogorragoa.
A: Bainan diskan akustiko xamarrak agertzen zarete...
I: Bueno, gorde nahi izan diagu diska entzuterakoan izaten den intimitate hori, zuzenean ordea gogorrago egiten diagu, dena elektrikoa... de cara a la galeria nahi baduk.
A: Ez al zegok lehenengo diskako «lau telatu» eta horietatik «Ezekiel»etik bainan hurbilago?
I: Ez pentsa, Ezekiel gauza arraro bat izan huen apunte jazziztiko eta guzti. Zer da hau? galdetzen zian jendeak. Alkoleak aurreko. disken arima gordetzen dik jantzi gaurkotuago batekin, beti con envoltorio diferente, aktualagoa!
«Musikaren Konzepzio Ezberdina Du Taldeko Bakoitzak »
A: Aktualagoa... zer duk zuentzak aktuala?
I: Zer den?..., asko duk saxoaren sonido popero hori, edo bateriarena. Asko duk lortzen den sonido kalitatea, estudioko lana, Espainiako grabaketen maila izatea sonido aldetik... Jean Phokasek asko lagundu ziguk horretan. Hori duk aktualagoa, 82.koa...
A: Beste modu batera egingo dizuet galdera. Zeintzuk dira gehien gustatzen zaizkizuen taldeak, zeintzuk zuen influentziak?
I: Joder, ba denetatik. Musikoa berbenero batzuren aurrean jarri eta txundituta gelditzen duk. Gu ez gaituk oraingoak, ba dituk hamar urte gu hasi ginela, ez duk oraingo gaztetxoak bezala teknoa eta punka besterik ez dutela ezagutu. WHOtik hasi eta Police eta Pretenders arteko guztiak dizkiagu gogoan. Iam Morrison, Bruce Sprigsteen eta jazzeroak, eta trikitixa batek ere influitzen ziguk batean edo opera italiar batek bestean, denak! Taldeko bakoitzak bereak dizkik guinera. Gu Beatles, Genesis, King Krimson eta hauen garaikoak gaituk.
Roker Batzu Gara
A: Bainan zer egin nahi duzue?, Benitok eta Oskorrik lortu dute malla bat, linea bat, standar bat. Norantz zoazte?
I: Ahotsa eta horrela bai, bazegok linearen bat, bainan bestela ez. Guri gainera disko bakoitzean con envoltorios diferentes jokatzea gustatzen zaiguk. Bazekiat oso peligrosoa dela, jendea moskeatzen dela bainan Euskalerri mailan merkatu oso txikia zegok eta hori barietate piskat eskeintzea izango hukek.
... Benito eta Oskorri aipatu dituzu eta hari horretatik ba zegok beste kontu bat, problema bat, gu EUSKALDUNAK GAITUK bainan GURE MUSIKA EZ DUK BERDINA. Bilbon jo behar diagu Oskorrirekin batera eta gure publikoa zeharo diferentea duk. Benetazko Rokers gaituk.
A: Zein duk orduan Benito baten eta zuen publikoaren arteko diferentzia?
I: Gure publikoa oso gaztea duk, dira los rokers euskaldunes. Hamabost urterekin gustatzen zaik Benito bainan jaialdi batetan martxa piskat nahiago duk.
A: Giro rokeroa ez al duk erdalduna gebienbat?
I: Bai, bai, hala duk. Nik esango nikek gu entzutera datorren jendearen erdia ez dela euskalduna. Erdi eta erdi gutxi asko. Makarrak ez.
«Rokero Batek No Da Nivel»
A: «Zarama» eta, zer iruditzen zaizue egiten dutena?
I: Horiek rokanrola egiten ditek, rokero hutsak dituk. Ez dizkiat gehiegi entzun bainan beste intento bat duk.
Jende batek esaten dik rokero hauek ez dutela taila ematen que no dan nivel. Horrela jartzen bagaituk Rollingek ere ez dik taila ematen. Rokero bati ezin diok musiko hona izatea eskatu.
A: Rokeroak ez dizkiagu teknikaz neurtuko, buinan zuek ez zarete "Zarama"koak bezalakoak, zuek... ze diferentzia dituzue?
I: Ez dakit, eta hori da gure problema. Hemen Euskadin oso "kultoak" gara denak. Orduan ez da onartzen roka jotzea. Dena dela gu ez gara "Zarama" bezalakoak, gu gara piskat "los intelektualillos" Jazza gustatzen zaigu, jazz-roka eta klasikoa ere eta nabaritzen zaigu. Musika elaborátuagoa da, ez rokanrola bezain freskoa. Rokanrola ez roka da geurea, rok kultura bat bainan euskalduna.
Kanteen Letrak Eta Kontu Horiek
A: Letren puntu hau ikutuko al diagu?
I: Bale. Bi tipo ibiltzen dituk gure letrak egiten, Joseba Akalde eta Joseba Garcia. Jende gazte baten letrak dira, ez dituk konprometituak eta horrela, jendeak esaten du eta hala izango duk surrealistak direla. Neri Alkalderenak gustatzen zaizkidak bereziki, oso inkonkretuak dituk bainan oso politak eta musikalak.
A; Zuen letrak entzun eta konprenitzea gauza gaitza duk, ez duk batere erraza.
I: Eske hori... igual izango duk gure failoa, bainan badakik zer gertatzen den?, guk kantatzeko era bat diagu eta ez duk hemengoa. Benitori edo Oskorriri ulertzen zaio ezta?, bainan Ruper edo guri... ostia! Guk ez diagu haiek bezain akademiko eta erraz kantatzen, haiek den bezala kantatzen ditek. Igual ez zegok euskaraz kantatzeko beste modurik...
A: Ez diat uste.
I: Nik ere ez, bainan nik "igual" esaten nian. Baitare esan behar da Alkalderen edo Atxagaren letrak askoz ere intelektualagoak edo direla.
A: Dena dela bazegok diferentzia but Atxagaren letrak eta Ruper eta gero zuenak eta zuen kantatzeko moduan. Halek jasatzen dituk. Zuenak gauza "polita", eta detaile gustugarria izango duk... bainan zer.
I: Joder, eske hori ere, egin behar duk letra bat konprensible a tope, erraza, ona... Ia ostia, literato bat izan behar haiz.
Bilbo Pasada Bat Duk
A: «ALKOLEA» diska honetako letrek baditek Bilbo eta Atxagaren kutsu nabari hori...
I: Bai, bai, bai, Ruper ere gure ondoan bizi duk... Donostian bizi bahaiz hain duk polita dena ze azkenean ez duala ezer ere egiten. Bilbo la ostia duk, pasada bat, egun batetan kalera atera eta ez duk abastorik ematen. Han zegok jende arraroa jende interesgarria. Hiru gauza ikusten dituk eta nahikoa, ezin duk dena asimilatu. Guztiori diskan igertzen duk, aurrekoan Mutrikun bizi gintuan, orain hiria sartu duk barrura. Gogorragoa duk, poperoagoa.
Nahi Adina Jende Ez Zetorrek Jaialditara»
A: Jaialditara, edo kontrertutara zer, inguratzen al duk jenderik ?
I: Giroa ez duk batere ona kantatzeko.
A: Zergatik?
I: Ez dakit, jendea ez da jaialditara joaten... igual izango da guk ez dugula kalitate bat eskeintzen...
A: Hori duk, hori; beti jendea falta dela esaten duk, giroari bizkarreratzen zaiok dena.
I: Alde horretatik hobeto gaudek aurten. Ekipo ona eramaten diagu jaialdietara eta gu ere seguruago gaudek eszenarioan. Orain ez bazetorrek ere jendea etorriko duk. Komentatzerakoan eta, hurbilduko dituk.
A: Bale, bainan igual egin beharko dituk beste era bateko letrak eta kantak ez?
I: Bakoitzak nahi duena egiten dik. Benitok eta Oskorrik jendea erakartzen ditek eta oso tradizionalak dituk. Zarama berriz beste puntan. Hor gabiltzak gu ez bata ez bestearena egiten.
Iñaki URIA
32-34

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakITOIZ
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazFERNANDEZ1
PertsonaiazPEREZ1
EgileezURIA3Kultura

Azkenak
Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


Eguneraketa berriak daude