Alemaniatik Euskal Herrira,Euskaditik...?


1982ko martxoaren 21ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Alemanian ikasten duen ikasle euskaldun bati elkarrizketa

Alemaniatik Euskal Herrira,Euskaditik...?
- M-k batxilerra bukatuta gero beka bat lortu zuen Alemaniara joateko Holako kasu batean posibilidadeak izaten dira zuk nahi duzun unibertsitatea aukeratzeko, baina Mikelen kasuan ez zen hau gertatu.
–Nik eskatu nuen Berlin-era joatea-hango giroa Alemaniaren barruan berezia edo libreago iruditzen zitzaidelako baina ez zidaten utzi eta hiri txiki batetara bidali ninduten. Bavierako Estatuko hiri batetara, hango estadurik erreakzionarioena. Adibidez, iritsi eta hantxe geltokian, lehendebiziko gauza ikusi nuena, panfleto bat. Panfleto hark zionez judu guztiak hil behar ziren eta Hitleren garaiko hizkera ekarri zidan gogora. Bueno, han urte bete pasa eta Berlinera joatera eskatu nuen bigarren aldiz eta berriro ezezkoa, nahiz eta nik nere aldetik toki bat izan hango Unibertsitatean. Orduan jakin nuen beka eman zidatenek zergatik ez zuten nahi ni hiri txiki hartatik ateratzea han kontrolatuagoa egon nintekeelako. Beraiek ba omen zuten informeren bat, eskolakoa, batxiler garaikoa. Han, eskoletan hasten baitira zure datuak biltzen. Eta nik gainera eskolan ez nuen beste munduko gauzarik egin, agian ezkertiar fama pixkat banuen edo...
Langile semerik ez unibertsitatean.
-Unibertsitateak estatalak omen dira, guztiak debalde eta gainera kondizio batzuen barruan diru-laguntza ematen omen dizute ikasteko
-Baina ez pentsa langileen seme askorik sartzen denik Unibertsitatean. Numerus clausus gogor batek funtzionatzen du alde batetik eta bestetik etxean bizitzen duen giroak mugatzen du hasieratik. Irakasleak ere ez dira saiatzen hauek aurrera ateratzen
-Baina nolakoa da Unibertsitateko giroa?
-Ba, orain ez dago mugimendu haundirik eta jendea beldurrez dabil. Badakizu, lehenengo kurtsotik aurrera hasten direla zure kontrako datuak biltzen, gero karrera bukatzerakoan epaiketa bat egiteko eta erabakitzeko ea gai zaren instituzio publiketan lanpostu bat hartzeko. Esaterako, irakaskuntzaren mailan, abogatu bezala,... estatu menpean dauden erakunde guztietan azken finean. Hortarako adibidez hartzen dituzte biblioteketik atera dituzun liburu guztiak, Marx-en, Lenin-en liburuak, nahi duzuna, dana sartzen da zure fitxan, klaseko ordezkari zarela edo kandidatua izana edo asambladetan zure iritzia eman duzula... edo hemengo Punto y Hora edo antzeko aldizkari baten harpidedun zarela... hori guztia apuntatzen dute.
Kontrola eta berdurra.
-Oso kontrolatuak omen daude han pertsona guztiak, bakoitza non bizi den etab
–Ba, begira, behin pisuz aldatu nintzen eta ez nuen Udaletxean abisatu normalean egin behar den bezala. Orduan pisu berrira joan nintzen eta handik egun batzuetara, polizia nagusiari deika hasi zitzaion, atzerritar bat bere pisuan ilegalki bizi zela esanez. Nik ez dakit nola jakin zuten, ez baitzegoen buzoian ere izenik jarrita. Gero askotan egiten dutena zera da, goizeko bostetan edo auzoko jendea esnatzea eta galdetzea ea badakiten ze tipo edo gazte arraroak bizi diren hor eta ze bizimodu eramaten duten ere. Egia esan, gehienetan jendea segidan moskeatzen da eta poliziarekin kolaboratzen hasten da.
-Zure etxe aurrean.egun batean poliziaren kotxeren bat agertzen omen da etxekoen argazkiekin, auzokoak kontura daitezen edo susmatzen hasi daitezen etxekotaz.
-Hori ere bildurra sortzeko kontua da bijilatzeko ez baitute halakorik egin behar, izkutuan egiten da. Argazki andiak izaten dira, kanpotik ikusten dira, eta kotxea agian biz pairu egun gelditzen da etxe aurrean, egunez eta gauez, hala ere pisuan ez dira azaltzen eta hortan ikusten da asmoa ez dela jendea detenitzea edo, urduri jartzea baizik. Bestela, jendea beti prest dago sistemaren alde jokatzeko eta «se busca» hoietako kartelak tabernetan eta abar jartzen dituzte inongo problemarik gabe... edo batzutan gertatzen da ere "itxura arraroa", izateagatik-ez dakit ile luzea, bizarra, etab-ez dizutela denda batean ezer saldu nahi edo tabernetan ardoa, garagardoa eta gauza guztiak bukatzen zaizkiela zu iristean.
,
-Alemanian bi partidutako sistemak agintzen du, sozialdemokratak eta kristianodemokratak alegia, hauek dira maioritarioak, beste guztiak, maoistak, troskistak komunistak etab, nahiz eta teorian legalak izan, praktikan izugarrizko oztopoak dituzte erakunde eta legeen aldetik. Ba omen dago "Defensa de la Constitución"' deituriko instituzio bat, poliziaren beste adar bat talde eta alderdi hauen kontra jarduten dena
-~Bai, horrela da. Gu esate baterako presoen alde lan egiten hasi ginen eta...
-Amnistiaren aldeko gestoren antzeko zerbait?
–Ba, bueno, ezin dira alderatu, zeren hango taldeetan gazteak izaten dira gehienbat eta gutxi gainera. Hemen berriz, gurasoak, familiarrek etab. ere parte hartzen dute, han ghetto batean sartzen zara eta hemen berriz posibilitate gehiago dituzu! Oso talde mugatuak edo itxiak izaten dira hangoak».
–Eta zer egiten da presoen alde?
-~Gu lagunengatik edo hasi ginen. Gure lagun batzuk preso eraman zituzten eta orduan ikusi genuen zerbait egin behar genuela, idazteaz aparte, egunkarietan komunikadoak ateratzen saiatzen ginen edo ekintzak prestatzen, manifestaldiak, jalaldiak etab., hauek batez ere presoek gartzelatik atera ta gero dirua izateko. Gero ere taldea finkatu zenean taberna bat jarri genuen eta gure asmoa zen beste taldeek han lekua izatea bilerak egiteko etab. Handik gauza asko sortu ziren politika mailan, alternatibak...»
-Eta presioa hain haundia baldin bada poliziaren aldetik, nola da posible holako talde batek funtzionatzea?
-~Poliziak baditu metodoak halako taldeak barrutik desegiteko. Guri esaterako mutil bat etorri zitzaigun, oso majoa hasieran, homosexualen girokoa, gu bizi ginen bezala bizi zena çtab. Tipo honek sei hilabete egin zituen gartzelan eta gure lagunek han ezagutu zuten, horregatik "en libertad condicional" atera zenean konfiantza hartu genuen berarekin. Bagenekien ««Defensa de la Constitucion» delakoaren polizi "zerbitru" hori holako tipotaz baliatzen zela, baina egia esan berarekin ez genuen susmo txarrik izan oso berandu arte. Bueno, bera oso langilea zen, esan nahi dut oso gauza berriak edo planak proposatzen ari zela, baina noski, gehienetan erokeriak... beraz, jendea probokatzen beti, jendea zirikatzen eta presa faltsuak sortzen. Bera sartu zenetik, taldean aldez pentsatuta edo teori mailan erabakita zegoena gauzatzen hasi zen, adibidez ekintzetara bultzatuaz etab. Azken finean, hilabete batzuk pasa ta gero taldea desegin zen, bi lagun detenitu zituzten, Bavierako beste hiri batean tipo haren bi lagunak bere burua hil zuten eta orduan jakin zen "Defensa de la Constitución"ari informapenak pasatzen zizkiotela...
-Orduan zer, Alemanian ez dago ezer egiterik poliziak jakin gabe?
-Ba, nik uste dut poliziak ez direla ahalguztidunak, baina gerra neurri haundi batean psikologikoa denez, normalean nahi dutena lortzen dute, jendeak bere burua erabat kontrolatuta hartzea eta paranoian bizitzea. Bakadizu kamarak jartzen dituztela kaleetan, trafikoa kontrolatzeko dirudienez, baina hori beste motako kontrol bat besterik ez da. Atrako edo atentatu bat egiten denean egindako pelikulak oso lagungarriak izaten dira... Etxeetan ere mikrofoneak jartzen dituzte, registroak aprobetxatzen, eta orduan zure pisuan ez zara hitzegitera ere ausartzen bedezpada ere. Beste aldetik auzokoekin ere ez zara fiatzen, eta arrazoiez, polizien arrakastak herriaren laguntzagatik izaten bait dira.
Psikiatrikoak eta Gartzelak.
-Bizitza normaleko gartzela haundian hau dena gertatzen bada zer ote dago gartzela txikian?
–Interesgarria litzateke hango gartzeletako sistema aztertzea, hemengoa pixkanaka eredutzat hartzen ari baitira. Gauza asko daude kontatzeko, baina gogorrena bisitarena egiten zaizu. Presoa «peligrosoa» baldin bada-horrek esan nahi du idei politikoak dituela-gela txiki batean sartzen zaituzte berarekin, zure ondoan bi poliziak eserita eta gero gartzelako funtzionarioren bat egoten da ere paseatzen etab. Oso zaila egiten zaizu hitzegitea, esaten duzun gauza bakoitza apuntatzen baitute ezer esan gabe eta azkenfinean ez dakizu zer esaten ari zaren. Bestela badakizu han lan egin behar dela nahita ez, oso gutxi kobratzen duzu eta gainera lan egiteagatik ez dizute kondenatik ezer kentzen. Paketeena ere dago kontrolatuta, hiru pakete bakarrik jaso dezakezu urtean-Gabonetan, Aste Sainduan eta urtemugarako hiru bat kilokoak eta bakar bakarrik dendetako gauza enpaketatuak,~.
-Gainerakoan zer uste duzu, jendea gustora bizi dela?
-Jendea tentsio haundi batetan bizi da, ez daki lasai bizitzen... edo ez dute uzten. Lan asko egiten da, eta orduan askotan gertatzen da eguneroko rutina hori aguantaezina bihurtzen dela. Baina hortarako daude psikiatrikoak eta oso inportantea da bere eginbeharra zentzu hortan. Asko dira eta ondo organizatuak, beste errepresio mota bat da, baina helburu bera daukana: jendearen indarra eta indarratik datorkion bizitzeko eta borrokatzeko gogoa errotik moztea. Momentu hontan terrorista eta ezkertiarrekin desaogatzen da jendea, gaurko juduak dira eta esaten den bezala ««guztia rekiko etsaiaren» kontra sortzen da han existitu daitekeen "giro bero'' bakarra, benetazko elkerrekiko bizitzaren or dezkoa
-Gauza guzti hauengatik itzuliko zinen
–.Bai eta ez pentsa bukatu zenik dana. Honera iritsita gero, lehengo urtean hiru aldiz etorri zen hemengo polizia etxera esanez hangoak bidalitako informe batengatik zela, ez kezkatzeko etab., betikoa, bakarrik orain non bizi nintzen jakin nahi zutela... ni harritu egin nintzen, batez ere nola bilatu ninduten hemengo nere pisu hartu berrian.
I.U.
16-18

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaALEMANIA

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude