Politikak Arteari Egin Dion Kaltea


1980ko ekainaren 15ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Agustin Ibarrola pintoreari elkarrizketa
Agustin Ibarrola Eta Bere Bildurrak
Politikak Arteari Egin Dion Kaltea
- Hainbat eta hainbat tokitan hala izan da. Mariarikatua. Politikak, bere politikak eta PCrekiko bere militantziak iskanbila eta sesio ugari ekarri dio Agustin Ibarrola bilbotar pintoreari. Ez dut damu nere militantzia Alderdi Komunistan zioen duela hiru urte Javier Angulok zertuteko elkarrizketa bilduma batean, "Ibarrola. Un pintor maldito?" liburua alegia. Euskal Herri hontan, zatiketa beti izan da nagusi politikagintzan. Ez da dudarik, kultur eta artegintzaren gizonek ondo asko ikusi dute nola eramaten ziren politikaren interesak beren arloetara, beren lantegi eta produktoetara. Honexegatik, agian, Ibarrolak ez du oraindik mesfidantza alde batera utzi. "Begira ezazue begi onez esan dugun guzia", esan zigun elkarrizketa hau bukatutakoan, bere etxeko atean geundela ia, irtetzeko zorian. Irritar triste batez bota zituen hitzok. Badirudi madarikatua ikusten duela bere burua oraindik Ibarrolak zenbait jenderen artean.
Begoñako eliza ondean bizi da, etxe luzez eta grazirik gabeko paretez osatutako etxadi batean. Han hamenka zenbait belar sail dago, kale bihurriak eta kotxe asko. Langile hauzoa da, miseriarik gabea, baina aberats kutsurik gabe. Hiri haundi bateko etxadi monotono bat, basterik ez. Bere etxeko ateak ere ez du ezagupide berezirik; ez da plakerik. Batek pentsa lezake artista baten etxeak artistikoa izan behar lukeala; baina etxe barruan dauden koadroek eta eskulturek ez dute etxea artistiko bihurtu. Hauzoko beste edozeinen itxura gordetzen du etxeak. Paretetan eskegita dauden obrek ez dituzte menderatu mueble normal horiek, langileek, diru-pixka bat pilatzen dutenean erosten dituzten mueble horietakoak.
Txapelarik gabe harrapatu genuen Ibarrola, kopetatik aurrera doan ilerik ez edukitze hori erakusten zigularik. Argazkiak ateratzeko momentuan, hala ere, konturatu egin zen -"Mari Luz, Mari Luz, ekar iezai dazu txapela, neri kentzen badizazue txapela Ekar iezaidazu txapela bat, igandeetakoa, je, je". -Eskuetan hartu eta buru gainean utzi besterik ez du egiten. Moldatu zaio ia txapela nonbait. Garai bateko a gazkietan ia txapela buruan duela agertzen da. Orain hiru txapel ditu: bat baratzerako, beste bat lantegitik etxera joateko eta hirugarrena '.-igandekoa deitzen diot, dotore Jazteko erabiltzen dut eta.
-Z A.Agustin, nondik nora datorkizu txapelarekiko zaletasuna?
-A .I. Bueno, baserritik. Mercabilbao orain dagoen tokian bizi izan naiz ni. Lehen, baserriz betetako alderdia zen, eta ni txikia nintzela ez nuen txapela haundirik, txiki bat baizik, erantsi gabe joaten ziren horietako bat. Salto egiten bazenuen, txapelak ere salto, baina beti toki berberan gelditzen zen, beti postura hortan.
Gerraren Arrastoak Txikitandik
-Agustin Ibarrola jaio eta handik sei urtetara Franco Afritatik abiatu zen Espainia menderatu nahiean. Uztailaren 18an jaio zen Ibarrola Solokoetxe hauzo bilbotarrean. Baina ume zela bere familia Basaurira joan zen bizitzara. «Hiru senideren artean ni nintzen zaharrena, eta gerra garaiean anaia txikiena karreiatzen ibili egin behar izan nuen. Egunean zenbait aldiz eramaten nuen etxetik bonben kontrako aterpera. Eta esne ontzia eraman ere, bertan berotu alkoholezko galluarekin eta gero umeari eman. Hauxe izan zen nere gerra, zioen Ibarrolak «Un pintor maldito?» liburuan.
Berak ezagutu zuen Bilbo ez zen oraingoa bezalakoxea. Oso aberatsak ziren haran horiek baratzetarako. Orain bada hor ibai beltz bat, zikina eta pitsez betea, Urumea bezala ezta? Nik ezagutu dut ibai hori garbi garbia, eta egunero ia joaten nintzen hara ataria eskuratzera, aingigaren bat edo, izango zena. Guzti hau hiltzen hasi zen garaia ezagutu nuen. Aingira tzarrak eta arrain guztiak, han agertzen ziren, ur gainean, hilak. Orduan baziren gero triskantzak! ».
Z. A.–Zergatik hasi zinen arte soziala egiten?
A. I.–Nik uste dut kontutan hartu gabe egin dudala arte soziala. Eskolara ez nindoanean, eta hori ez nuela egiten etxean justifikatzeko, marrazkiak egiten nituen. Noski, eskolara ez joate hori ez zen gutizia bat. zeren eta maisua halakoxea zen, garai hartakoak gehienak bezala. Begi txarrez begiratzen ginduen gorrien semeoi, -batallón de trabajadores- zelakoetan zeuden, gorrien semeoi. Rebeldia zen hura, baina gehienbat, neure burua osatzeko, hezitzeko, ziren marrazki haiek. Nik ez nenkien kontuak egiten, ez nenkien idazten, bainan ideiak espresatzeko beharra nuen, eta horrexegatik egiten nituen marrazkiak.
Tomas Meabe Eta Sabino Arana
Oso gazte sartu zen artearen munduan. Hamabost hamasei urte zituela Ruiz Blanco pintorea ezagutu zuen eta honek gidatu zuen artearen bidean.
A. I.–Arte mugimenduak eta artearen aurrean har daitezken jarrerak azaldu zizkidan Ruiz Blancok.
Aurelio Artetaz hitz egin zidan, eta bere obren reproduzioak erakutsi. Orduan Artetaren pausoak jarraitzen abiatu nintzen, bere munduari buruzko ikuspegia, bai baserriari buruz, baina baita ere meatze eta industriari buruz, eta bere joera politikoa. Ruiz Blancok esan zidan nola Arteta sozialista zen, eta norainoko eragina izan zuen Tomas Meabek Artetagan. Sabino Aranak berak eskatu zion Meaberi marxismoa azter zezan, ondoren burrukatu ahal izateko. Eta Meabek marxismoa burutu zuen, baina konturatu zen Sabinok ez zuela arrazoirik. beronen arazo nazionalari buruzko ikuspegia kritikatu beharrezkoa zela.
Bainan Bizkaian bakarrik sor zitekeen Arteta. Askoz zailagoa litzateke Arteta bat Gipuzkoa, Nafarroan edo Araban sortzea. Berak ezagutu zuen ingurugunean, derrigorrezkoa zuen, pinturari dagokionez, alde batera edo bestera jotzera, sozial arazoan.
Ibarrolaren ustez, desberdintasun haundiak daude Bizkaia eta Euskadiko beste probintzien artean. Alde batetik, industrializarioaren etapa hasi aurretik, meagintzak Europako beste inon baino inportantzia haundiagoa izan zuen hemen. «Gipuzkoarrek –eta balta ere nolabait arabar eta nafarrek– inbestigazio mundura jo dute, lantegi, meatz eta makinen mundua horrenbeste axola ez zalelarik. Bizkaitarrentzat, berriz, mundu hori da inportantea», zioen Ibarrolak duela zenbait urte. Gauza konkretuei heltzen omen diote biz kaitar artistek. Bizkaian joera haundia omen dago proletargoaren mundutik datoak ateratzeko. Hala esaten zuen Ibarrolak hartan. Horrexegatik salatzen zuen Banku eta Aurrezki Kutxek duten referentzia konkreturik gabeko artearen zaletasana, obrak erosterakoan edo bekak ematerakoan, arte mota hau baita manipulatzeko erraztasun haundia ematen duena. Erakundeok, bide horren bidez, baztertu egin ornen dute Bizkaiko artea.
A. I. – Sabinoren kontzepzioek oinarri eskubitarra dute. Are gehiago: kontzepzio horiek, antzinako euskal gizartean finkatu ez diren mugimenduetan sortu dira. Kontzepzio,berriak dira, joan den gizaldikoak, eta gainera –gazte hil zen ezkero–bere ideolojia oraindik osatu beharrean zuen giron batenak.
Z. A.–Zuk, gartzela, atzerriratze eta baztertzeak sufritu egin behar izan dituzu. Inoiz izan duzu esperantzarik herri honen egoerari dagokionez?
A. I. – Bai, bai, bai. Ikusiko duzue. Jeneralean, langile zapalkuntza, nazio zapalkuntza eta neure zapalkuntza pintatu ditut, baina sekulan ez dut gizon menderatu bat osatu. Beti pintatu dut gizona borrokan ari dela, nere obretan ikus derakezue nola dauden oihuka, manifestazioan, batzarrean edo gartzelan. Beti agertzen da klase jarrera bat, kapitalismoaren krisis eta porrot egitearen ondoren gizarte zuzen bat etorriko delaren itsaropena alegia. Beti duk nik itsaropen hori.
"Bellas Artes": Euskal -Artistak Ez Dira Barruan
Z. A. – Eta benetan uste duzu jendeak hala ikusten dituala zure obrak? Ez al ditu ikusiko errepresio eta zuzengabekeria hutsen espresioa?
A. I.–Egia esan, jendeak gutxi konprenitzen duela artea uste dut nik. Norberak norberaren ikuspegia du artearen aurrean. Eta gainera, herri hontan ez dugu ezta zentzuzko " Bellas Artes"-delako eskola bat, euskal artearekin bat egingo duen eskola bat. Bada eskola bat hemen, gure kultur artistikoa kontutan hartzen ez duena, eta horren kontra benetako erasoak erabili dituena. Nik ez dakit zein harriren petik sortu diren eskola horretan dauden irakasleak. Ezezagunak dira gehienak. Zenbait bilera egin dugu euskal artistek arazo hau konpontzeko, eta hau dela-ta, irakaslesk kezkatuta dabiltza, beren lanpostuak galduko dituztela uste bait dute. Guk ez dugu horrelako asmorik, eskaera egin bait genion Euskal Unibertsitateari irakasle horientzat lanpostuak gorde zetzan beste fakultateatan.
Z. A.–Intelektualen bulegoetan ikusten ziren bakarrik garai batean zure obrak. Orain iritsi al dira jende xehearengana?
A. I.–Pozten naiz galdera horrekin, zeren eta, egiazki, hori da nik bihotzean sartuta dudan arantza bat. Obraren prezioa merkatzeko grabadoak egiten ditut. Serie luzea egiten badut langile preziotan gelditzen dira. Langile batzuek erosten didate, baina gehienbat, nere erosleak sektore profesional batekoak dira. Langileek zera esaten dute, "garestia da, bostehun pezeta"; profesionalak ez du sekulan garestia denik esaten, erosi egiten du edo bestela utzi, bainan hori esan gabe. Eta langileek hori esaten badute, klase menperatzaileek beren subkulturaren kontzeptua inposatu dietelako da. Herriari, aristokrata itxurako artea gustatzen zaio; zelai bukolikoak, garai bateko ehiza, ninfa erotikoak korrikan...
Z. A.–Hemen bitxikeria bat gertatzen da. Esan ohi da kultura eta politika progresistak bide beretik doazela elkar, baina Euskal Herrian ezkerrak aurrera jotzen duen bitartean, kulturak ez du aurrerakada haundirik eman.
Ezkerra Itsututa Ibili Da
A. I.–Hemen, kulturaren profesionala amateurra da. Ogibide bat du, eta lana bukatzen duenean, orduan ekiten dio inbestigazio artistikoari. Eta inbestigaziozko lan horrek mesede haundia egin diezaioke alderdi politiko bati, nazio eta kulturaren fenomenoak ondo konprenitu nahiko baditu. Artisten inbestigazioak alderdi politiko batek lanerako duen estiloa alda dezake.
Hemen, Euskal Herrian, ezkerra -itsututa ibili da panorama zabal hori aurkitu eta bereganatu nahiean. Langileria ez da bere ideologiaz baliatzen, ez du nazioari buruzko bere kontzepzioa erabiltzen. Okerrena zera da, Euskadi jotzen duela bere bizia menperatzen: duen gauza batetzat.
Alderdi politiko barruan ez da kulturarik sortu. Kalean sortu eta desarrollatu da kultura. Alderdietako buruzagiek zokoratu egin dute kultura alderdi barruan, eta noiz edo noiz kultur gizonen bat bultzatu badute, kalean eragin bat zuelako egin dute.
Askotan, Ibarrolak bere alderdia, Alderdi Komunista kritikatu du, horrek erabili duen politikagatik. Aipatuteko liburuan, kritika oso bat egitera ausartzen da: Tamalez, Alderdi Komunista ez du politika bat, ez artistei dagokienez, ezta ere kulturari buruzkoa. Elementu aislatu batzuk baditu, baina ez politika oso bat. Oso abstraktoak eta ilunak dira elementu horiek».
A. I. – Euskadin, alderdien dirijismoa gertatzen da kulturari dagokionez. Alderdiek, alderdiaren irudia beren obretara eraman dezan eskatzen diote artistari. Eta are gehiago, kultur munduko karguak izendatu behar direnean, alderdiek . beren militanteak aukeratzen dituzte, baina ez kultur munduko militanteak, hau da, profesionalak, militante fidelenak baizik. Alderdiek beren profesionalak baztertu dituzte.
Ibarrola eta bere aldierdiaren arteko harremanak zallak izan dira batzutan. Momenturik larriena, behar. bada, 1976.ean gertatu zen, Veneziako Bienala ospatu zenean. Akusapen gogorrak egin zituen Ibarrolak: Nik zera esan behar dizut, Alderdi Komunistaren jarrera erabat desegokia izan zela Estatu mallan, eta Euskadin berriz, soporta ezinezkoa. Espainia eta Euskadiko Alderdi Komunistek Bienalean sudurra sartzen saiatu ziren, gu kontutan hartu gabe, beren politika eta interesak aurrera eraman nahiean. Gu joan ginen hara artista bezala, ez alderdiaren gizon bezala», deklaratzen zuen duala hiru urte.
"Sabin Etxea": Arrisku Bat
A. I.–Hemen, benetan, ez dago lekurik kultura aurrera eramateko. Katalandar burjesia trebea izan da oso, jakin izan du argitaletxeak sortzen, eman dio biritasuna kulturari. Kultura burjesa da, baina ez dio inporta, kultura katalandarra da. Gero hortik sortzerik izango da burjes ez den kultura bat.
Hemen, egia esan, ez da horrelakorik. Ni beldur nago Orbegozo edo Sabin-Etxea bezalako erakundeak ez ote dituzten erabiliko plataforma bezala kultur-ekintza pribatuak bultzatzeko. Ekintza pribatuak, baina lotura haundiak dituztenak Gobernuan diren jendeekin. Bide hori erabiltzerakoan Euskal Gobernuak kultur mundurako izendatuko dituen gizonek beste kultur mundu paralelo bat aurkituko dute aurrean.
Nik zera nahi nuke, PNV konturatu dadin erin duela batzoki kultural bat egin, azken batez horrelako erakunde bat fabrika bat bezala izango bait litzateke, langileek bertan lan egiten dutela eta gero agintariek beren artea Euskadiren izenean erabiltzeko.
Z. A.–Ezer aldatuko al litzateke PNVek kasu egingo balle kultur-munduko bere profesionalei?
A. I.– Duela gutxi bat elkarrizketa bat izan genuen Garaikoetxearekin. Han geunden Basterretxea, Mendiburu, Oteiza, Balerdi eta lau probintzietako beste batzuk. Oteizak gogoratu zion gauza bat hauxe Izan zen: gerra bukatu ondoren, Euskal Gobernua atzerriratua zegoela, Jose Antonio Agirrerekin bildu zirela artista butzuk eta berak agindu ziela kulturaren zuzendaritza beren esku geldituko zela. .
Hauxe erreibindikatu zion Oteizak Garaikoetxeari, artearen mundua gidatu eta zuzendu beharko luketenak artistok izan gintezen. Noski; elkar-zuzendaritza bat, agintari eta jendeak demokratikoki aukeratutako ordezkariekin batera.
Baita ere, artistek ahalmenik izan zezaten «Bellas Artes» eskola aldatzeko, eskatu zitzaion. Balta ere, planteiatu zen Gernika kultur-etxe bihurtzea, nazioarteko mailakoa. Jakina, hitz ederrak entzun genituen, baina gero tranpa egiten da, saboteatu egiten gaituzte, gure batasuna utsi nahiean dabiltza...
Ibarrolak ez daki euskaraz. Txikitan galdu omen zuen. Elkarrizketa bukatu zenean ez zen konforme gelditu zaren eta ez bait genion euskerari buruzko galderarik egin. Eta azaldu zigun bere euskararekiko jarrera, azaldu beharreko premia balu bezala. Norbaitek asunto hori ez aipatzea gaizki interpretatuko zuelaren beldurra agian. Euskara maite zuela esan zigun, baita ere euskara zela euskal nortasunaren elementu bat, baina ez bakarra, eta arrotasunez–bere seme txikiak bazekiela euskeraz. Ondoan bere andrea zegoen, Mari Luz, moñoduna, garai bateko hogei duroo billeteetan agertzen zen emakumearen itxurakoa.
Azkeneko momentuan jartzerik izango duzue esan dugun guztia?. galdetu zigun. Zeren eta Ibarrolak ez du gogorapen onik Zeruko Argiarekin. Kontatu zuenez, garai batetan fraile batek zentsuratu egiten zituen aldizkari hontara iristen ziren Ibarrolari buruzko berriak. Eta irtetzerakoan «begira ezazue begi onez esan dugun guztia».
L. AUZMENDI. MIGEL OTERMIN
13-17

GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakIBARROLA1
GaiezKulturaArteaEskulturaEskultoreakIBARROLA1
PertsonaiazIBARROLA1
EgileezAUZMENDI1Kultura
EgileezOTERMIN2Kultura

Azkenak
Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Eguneraketa berriak daude