Soinua Bizkarrean Harturik


1979ko abenduaren 16an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
"Sakabi" soinujoleari elkarrizketa

Sakabi:
Soinua Bizkarrean Harturik
ERROMERIA herriko hauzoren batetan. Amak, fianbrera–sakotontzia omen bere izena–patataz egindak tortilaz bete eta etxean jositako zapi zuri txukunenaz–kanpoan erakusteko modukoa noski–estalitako lastozko xextoa prestatu. Aita, edarien arduraduna. Eszenariotzat–agertokitzt euskera modernoan–hauzoko bazter edo txoko egokiena, hau da, erabilina. Soinujoleen parean toka; klinki klonka aia iharduko zen norbaien aurka kafeak nork ordaindu.
Hauetako soinujole batengana jo dugu, SAKABIengana hain zuzen.
Hitzaurrea Eta Galdera
Z. A.–Nongoa zaitugu?
–Lasturkoa naiz, Itziargo partean Deban. Gure etxera ordu t'ediko bidea dago oinez, lehen kaminorik batere ez, zegoen eta dena oinez. Zestuara ordu t'edi, honera berriz bi ordu pasatxo. Eta hortxe izerdia ateratzen airo. Behin ere aditu al duzue? Baserriak Sakabi izena du. Han 27 urte arte bizi iza nintzen.
Z. A.–Gero ezkondu eta hona?
–Bai. Gerra denboran kanpoan ibili ginuan.
Z.A.–Gerran ibili?
–Ibili bakarrik ez, bai kristorenak ikusi ere; bi aldiz erituta, lehenengoa buruan eta gero tripan, bala bot oraindik barruan zeukeat. Lehenengo Zaragozan, Zaragozako paradorretik, gero ospitalean egon, sendatu, gero Teruelen bestea. Zazpi hilabete ospitalean egin eta etxera, gerra akabatu zen hamabost egun lehenago edo horrelaxe. Inútil total eta...
Z. A.–Orduarte zertan aritzen zinen?
-27 urte arte baserrian lana egin nuen.
–Orain, batere ez, joan den bi urte t'erdian batere ez... soinuarekin, eta tartean noanean plantilan eta batere ez, orduko honenbeste edo tratoa egin eta astean hogeita hamar ordu egiten banituen...
Z. A.–Horrela soinua jotzen ibiltzeko libreago noski...
–Libreago. Lantokian sartuz gero ez zegoen soinua jotzerik.
Z. A.–Eta noiz hasi zinen musika jotzen?
–Umetatik. Zortzi urtetarako arreba zenak hemendik eraman soinua, atzean bi baju eta hemen horrela ilada bat eta harekin. Eta gero, hortxe hamarren bat urterekin, soinu handiagoa aita zena hura ere soinuzalea izan eta haren soinua. kuranderoa zen, oso ona, oso ona. Kartzelara ere sartu zuten emakume bat sendatu zuela eta... Dena dela, ondo libratu zen...
Z. A.–Beraz, gazte hasi zinen, bainan norekin ikasi zenuen?
–Ni lehenengo, Madari Txikia esaten zioten harekin; jaietan Madaria etortzen ginen entzutea ordu t'erdiko bidian. Hala batean gure aita zenak esan zion: hi erakutsiko al diok nere semeari? Bai horixe! erantzun zion besteak eta jaiero hasi nintzen horrekin entsaioak egiten. Goizeko zazpiretan mezatatik irten eta bere etxean egiten genuen...
Hasi ginen ikasten pixka bat eta halako batean esan zidan: hi, Elgetarengana joan behar dek... Nik zer erakutsiko diat hiri... harekin segi behar dek! Eta horrela Elgetarengana joan nintzen.
Z. A.-Nola hasi zinen Elgetarekin?
-Tratoa egin nuen Eibarko estazioraino joan eta bera irtengo zala nere bila. Eibarren sekulan ailegatu gabea nintzen bainan animatu ninduten etxean eta behintzat esandako egunean han nintzen. Trenetik irten eta inor ez; halako batean han agertu zen Elgeta bere ohizko lepo painueloarekin... Horrela ibiltzen baitzen hura! Harekin zortzi edo hamar bat entsaio egin nituen nik.
Z. A.-Nola joaten zinen?
-Azkoitira ordu t'erdiko bidea oinez eta korreoa hartzen nuen Elgoibarraino eta han berriz, beste trena Eibarra.
Z. A.-Bueltatu?
-Arratsaldeko seiretan trena hartu eta Elgoibarra. Gero Sakabira oinez bi ordu t'erdi edo hiru orduko bidean. Beti soinua bizkarrean. Badakizue, afizioa.
Z. A.-Eta belarriz ikasten al zenuen?
-Bai, belarriz, ez baitzegoen paperik.
Z. A.-Esaten dutenez, oso zaila omen da soinua jotzea.
-Bai, adibidez behatza hemen jarri eta esku ezkerraz soinua irikitzean nota bat lortzen duzu bainan istean beste ezberdin bat. Saltoka jo behar da. Gero, askotan hartutako tonoan ez duzu behar adinako notarik... Tono horietan sartzen dena, adios, beste bat hartu behar.
Z. A.-Ez al duzu inoiz paperarekin jo?
-Bai, ni aritu nintzen hemengo musiko batekin soinuaren nota guztiak ikasten, bainan hortik aurrera bat ere ez.
Z. A.-Bajoak, nola...?
-Nik bajotan ez dakit. Belarriz kantuari doazkionak edo neri egokiak iruditzen zaizkidanak jotzen ditut.
Z. A.-Ezberdinak al dira gaurko soinuak?
-Ikasteko alde haundia dago, jotzeko ez. Beno, baina hau ez da soinuaren kontua. Lehen ez genuen ez kasetik ez eta radiorik ere. Jaietan entzun, buruan jaso eta gero ahal zena jo. Beti asmatzen.
Z. A.-Baina soinuak berak?
-Berdin berdinak dira.
Z. A.-Eta asko aurreratu al da soinua menderatzen?
-Bai, izugarri aldatu da. Asko irabazi da horretan.
Z. A.-Garai hartako soinujole onena zure eritziz?
-Elgeta izango zen onena noski.
Z. A.-Eta ibiltzen al zen erromerietan?
-Bai horixe, beste lanik ez harrek. Beste bat ona Azkoitiko Kandido. Honek paperakin jotzen zuen, baioak eta guzti. Honek hobeto jotzen zituen akordeak eta, bainan behatzetan arintasunik ez, motel, ez zuen Elgetak adinako grazirik jotzen.
Z. A.-Eta oraingoen artean?
-Hemen bi zeudek neretzat, Laja eta Martin.
Z. A.-Zein dira instrumentu egokienak trikitixarekin batera jotzeko?
-Zein instrumentu? Neri gehien gustatzen zaidana, sasofoia da. Gero kornetina ere bai. Azkeneko hau jotzen zailagoa. Nekatzen...
Z. A.-Eta kitarra eta?
-Kitarra, laguntzeko bai bainan oso ondo jo behar da itxurazko gauza nahi baduzu egin.
Z. A.-Noiz trikitilari gehiago, lehen ala orain?
-Orain zaletasun gehiago dago, ez dago gonbaratzerik. Bateko, hamar baino gehiago orain. Lehenago ere asko ibiltzen ginen: Zumarragatik Usurbilaino. Gero Tolosa, Bidani, Goiaz, Errezil... Gaur berriz Bizkaia, Nafarroa... Bartzelonan ere bi aldiz egonak dira trikitilariak.
Z. A.-Baina soinujotzaile gehiago lehen ala orain?
-Lehen ere dexente bainan nolakoak..
Z. A.-Badago trikitixarekin batera kantatzeko era berezi bat...
-Bai, kantua soinuarekin jo eta kantariak duoa egiten dio batzutan behetik eta bestetan goitik. Horretarako eztarria ona behar da. EGAÑAZPI izan da maixu horretan, nahiz eta orain eztarriak lagundu ez.
Z. A.-Koplak aldez aurretik ikasi gabeak kantatzen al zenituzten bertsolarien gisara edo.
-A, ez, hori ez. Beti ikasitakoak. Eztarri ona, belarria ere bai, grazia kantatzen eta gainera bertsolaria izatea zaila da, nik behintzat ez dut ezagutu.
Z. A.–Eta panderoa?
–Lehen bakarrik ibiltzen ginen, orain berriz panderoarekin beti. Lehen diru gutxi zegoen eta bi jornal ateratzeko... modurik ez. Usurbilgo Artze izan zen hori asko bultzatu zuena. Radio Loiolatik esan zuen soinuaren andrea, laguna, panderoa zela eta harrez gero Egañazpirekin hasi nintzen.
Z. A.–Egiten al duzue trikitilarien artean saiorik?
–Gutxi. Batzuk bai bainan gutxi. Zaila da elkarrekin jotzea asko ez bada entsaiatzen. Esate baterako batek pieza bat tono batetan jotzen du eta besteak berriz beste ezberdin batetan. Bai, ez da erraza hori.
Z. A.–Ezberdintasun haundia al dago akordeoia eta trikitixaren artean?
–Ez da izango ba! Akordeoiak notak eskalan ditu, soinuak berriz ez eta esku ezkerrak bajoak jo eta akordeoia haizetzen du; soinuan berriz lehen esan dudan bezala hortik aparte saltoka ibili behar da notak lortzeko.
Z.A.–Eta leku egokia jotzeko?
–Aia. Aiako San Pedro. Zarautz ere bai.
Z. A.–Zergatik?
–Zergatik? Hor pieza jo eta denak dantzan. Beste lekuetan berriz, jo eta jo eta inor ez dantzan. Hori tristea da. Ume batzuk saltoka eta besterik ez askotan.
Z.A.–Oraingo musika entzuten al duzu? Zer diozu?
–Neretzako ez. Musika zikina, hots garbirik ez. Lehengo batean bodan ginen eta talde bat zegoen musika jotzen eta ezin nuen aguantatu hots hura. Hango burrunda hura... bat ere ez. Tanbor eta txapa horiek dena tapatzen dute eta ona ala txarra den ezin jakin.
Z. A.–Orain batere jotzen al duzu?
–Orain erreumak hartu nau eta ez naiz gauza jotzeko. Etxean batzutan jotzen dut bainan gutxi halere.
Z.A.–Trikitilari bat edo hestea entzun eta badirudi berdin jotzen duzuela...
–Ja, ja. Alde handia dago batetik bestera.
Z. A.–Eta orain ba al dago partiturarik?
–Fandango eta arin arin bai, bainan besterik ez. Ez dut uste inon egongo denik gainera.
Z. A.–Zer nolako musika jotzen duzue. Esan duzun fandango arin arin eta trikitixa horiek...
–Konpasen gorabehera dago hor. Trikitixak gehiago ditu besteak baino. Honek hamasei konpas ditu eta kantukoak hogeita hiru, hogeita lau eta... gehiago behintzat.
Z. A.–Zein da zailena jotzeko?
–Berdintsu. Neretzat berdintsu.
Z.A.–Soinujole batzuek doinua eta bajoak bakarrik erabiltzen dituzte. Beste batzuk aldiz, armonia osatuagoak...
–Bai, esku eskubiarekin notak bakarka edo bina eta areago hirura jotzea... Bai alde haundia dago batetik bestera. Horrek ematen du soinujolearen neurri eta maila. Horretan, Laja oso ona da. Gero eta premiazkoa iruditzen zait musika ikastea.
Z. A.–Grabatu dituzun disken salmentak nolakoak dira?
–Asko saltzen da. Gureak agorturik daude. Dena dela ez nintzen oso gustora gelditu azken diskarekin. Hor bi fallo egin genituen grabatzerakoan; oso estu ibili ginen eta ez nintzen lasai gelditu; irtetzerakoan ez nintzen pozik; grabatzeko tresnarekin arazoak izan genituen eta ez ginen behar bezala aritu.
ARTASO. XALBARDIN
19-21

GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariSAKABI1
PertsonaiazSAKABI1
EgileezARTASO1Kultura
EgileezOSTOLAZA1Kultura

Azkenak
Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude