Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Mariano Arrazola medikuari elkarrizketa
Medikuaren Kontrolpean
Azkenaldi honetan eta batez ere Santurtzin gertatua ikusi ondoren, hau da, marathoi.batean parte hartu zuen gazte bat hil egin dela, medikuaren kontrolaren beharra planteiatzen da. Hontaz zerbait jakin nahirik eta ideia zuzenenak jaso nahirik, Mariano Arrazola Donostiako sendagile famatuarengana jo dugu. Pertsona aproposa gai hontaz mintzatzeko, gazte gaztetatik deporte asko egina da, eta egun ere gogor jarraitzen du; atletismoa, <> eta mendia dira honen afizioak. Bigarren mailakoan 90 kilometroko marathoia egina du. Beraz, mediku eta deportista bezala, hau da kontatu diguna.
- Z.A.–Aurrera begira planteiatzen diren marathoi herrikoien aurrean, medikuaren kontrola ezartzea beraz beharrezko ikusten duzu?
–Bai, nik uste dut baietz, gutxienez medikuaren fitxa bat eduki behar litzatekeela, bihotza gutxienez ongi eduki dezala.
Z.A.–Footinga egiteko, janariaren kontrola ere beharrezkoa ikusten al duzu?
–Bai, noski baietz. Dieta deportibo bat eramatea egokia da, grasa gehiegi ez hartzea, proteina kantitate normala hartzea, «hidrato de carbono»ekin alimentatu, hau da, dieta egoki bat eraman, alkoholarekin kontuz eta ia tabakoarekin, bueno, uste dut asko erretzen duenak ezin dezakeela d e p o r t e asorik egin.
Z.A.–Alkoolak zer eragin dauka organiamoaren gainean?
–Bueno, alkoolaz hitzegiten dudanean kalte egiteko moduzko~kantitateetaz ari natzaizue. Deportean, kontsumitu behar den glukogeno guztia gibelean gordetzen da, proba batean parte hartu behar denean gibela ongi administratua egon behar da, gibela ongi ez badago, pertsona horrek ez du ongi parte hartu ahal izango; alkoolak berriz, glukogenoa erretzen du.
Z.A.–Bihotza, arnasa hartu ezina, hauetatik kanpo, zer arazo presenta daitezke deportea gaizki eginez gero?
–Entrenamentu gogorregiak egiteak adibidez ondorio negatiboak ekar ditzake. Maila honetan pasatzen den. pertsonak kiloak galtzen ditu, apetitua ere bai, lo gaizki egiten du, bere organismoa gaizki dago. Neurri honetara iristen den pertsonak frenatzen ikasi behar du eta errekuperatu ondoren ongi kontrolatuz jarrai dezake.
Z.A.–Eta esfuerzo handiegirik egiten ez duten pertsonetan?
-Nik uste dut footina normal egiten bada ez dela arazorik presentatzen. Arazorik latzenak bihotza ongi prestatu gabe pasatzen denak jasan ditzake, kaso askotan heriotzeraino eta horrelako kasuak egon dira, askotan dopatuetan. Entrenatua dagoen pertsona batek, goizean, ohetik jaiki baino lehenago luzeetara etzanda, 40-50 pultsazio eduki ditzake minutuko, eta prestatu gabeko batek 70 bat.
Z.A.-Fisiko eta psikiko mailan, zer ontasun ekartzen ditu deporteak?
–Ontasunak, denak. Entrenamentu egoki batek funtzio biologikoak egokitzen ditu, birikak, gibela, arnasaren sistemak hobekiago funtzionatzen dute. Eta psikiko mailan. uste dut deportea oso garrantzitsua dela bizitzan, neretzat debintzat horrela izan da, uste dut mentalitatea ere pixkabat, aldatzen dela. Bizimodu sanoago batean ikusten da, konpresibukiago, agresibitate gutxiagorekin. Nik neure lanean konkretuki, eta ez dut korrika egin beharrik izaten, nere laguntzaileak, gazteak gehienak, operazio batean adibidez puskatuak bukatzen dute, nik berriz ez.
Z.A.–Moda betidanik ezagutu da gure artean eta gaur ere horrelako zerbaitekin topatzen gara, kaleak footing egiten duen jandez boteak ikus daitezke zenbait momentutan, zer iruditzen zaizu zuri hau?
–Garai batetan deportea egiten zutenak gutxienez zaratuak zeuden eta gaur footing honen bolarara iritxi gara. Hau neretzat deporte zoragarria da; deporte guztien eta prestaketa fisiko guztiaren oinarria da.
Z.A.–Kalentura hau marathoien inguruan sortu da, zer derizkiozu proba hauei buruz?
–Marathoia, herrikoi prueba bezala oso ondo dago, deportea herrikoiagoa egitenb du. Hemen egin zenak izugarrizko arrakasta izan zuen, jendea mentalizatu egin zen, gaur jendea bere txandalarekin kaleetan zehar ibiltzen da, jendeak hau lehenago ikusten zuenean parre egiten zuen; hitz batean, konplejoa galdu egin da, orain, marathoi batean korrika egitea oso gogorra da, neurtzen jakin behar da, sufritzen jakin behar da, baina pasatu gabe. Ni asko harritzen naiz haurtxoak ikusten ditudanean horrelako proba batetan parte hartzen; nik uste dut haur batek bere indarren gainetik ez duela jarraituko, nekatzen denean bere etxera joango dela, baina gauza hauekin kontuz ibili behar da, neurri honetan nik uste dut adinaren kontrol bat egon behar litzatekeela eta nola ez, medikuarena.
Z.A.–Baina proba hauetan jandea ez da ahalegintzen markak egiten, parte hartzera bakarrik joaten dela uste dut, ez7
–Bai, printziploz, jendea ordu ba" tzuren barruan metara iristeko asmoz joaten da. baina kilometro pilo hori egiteko adin minimo- bat behar' da, gutxienez 1~0 bat urte. .Gaztetxoentzat oso arriskugarria izan dai.t'eke horrelako proba bat, benetan neri hau oso kezkagairria iruditzen zalt.
Proba hauetan parte hartzeko jendea beste gauza batetaz ere mentalizatu behar da, hau da, entrenamentua. Hau oso inportamea da, entrenamentua oso ongi egin behar da eta pixkanaka pixkanaka. Nik hemen ezagutu dut marathoi hauetaraVo hiru astean prestatu den jen-' dea eta hau ezinezkoa da. Muskuloak egokitu egin behar dira, biRotzaren dilatazio itxurazko bat, miokardioa ere prestatu behar da eta honetarako denbora asko behar da eta nola ez, artikulazioak oso kon~tuan eduki behar dira zeren geró gertatzen da gertatren dena; nik jende asko ezagutu dut belaunak adibidez izorratuak dauzkanak; asfaltoaren gainean korrika egitea ez da ondartza edo belarretan egitea berala, askoz gogorragoa da. Beste kasu bat ezaqutu dut bihotzaren arritmiarekin.
Z.A.–Hau, proba luze eta gogor hauetan, baina footing hutsa egiten dutenei, zar esango zenieke?
'–Footinga munduan dagoen ejer~ ziziorik naturalena da. Gizona lehenengo ibilj egiten da eta agurogo joan nahi duenean korrika egiten 'du. Footing egiten duen pertsona ongi áu.kitren bada, ez bada nekatzen, sano dago, ez dauka tararik, galtzik, sano dago, zerbait edukiko balu. nabarituko luke.
Z.A.–Zein dira esfuerzo handie. gia egitearen ondorio kiinikoak?
–Bihotzeko arazo latzak sor htezke, heriotzera iritxi arte. Bestetik, badago beste arazo bat. *roba luze hauetan parte hartre n duen zenbait dopatu egiten da, berdin da anfetamina batzu hartzen baditu, oso kaltegarria da. Doppingak bi gauza su'posatzen ditu: pertsbnak ahal duena baino esfuerzo handiagoa egitea eta pertsona hori nekatzen denean ez dela konturatzen, sufrirnentuaz ez da konturatzen, gaizki sentitzen denean ez'zaio alarmaren argi gorria pizten. Elerriro dizuet, neri foctinga zoragarria iruditren zalt, baine hau herrikoi-: tzen den neurrian, uste dut medikuaren zenbalt kontseju ere herrikoitu behar direla.
LURDES AUZMENDI. ELIXABETE GARMENDIA
Mariano Arrazola: "Uste dut medikuaren zenbait kontseju ere herrikoitu egin behar direla".
22-24
GaiezGizarteaOsasunaBesteak
PertsonaiazARRAZOLA1
EgileezAUZMENDI1Gizartea
EgileezGARMENDIA3Gizartea