Footinga, Deporte Merkea


1979ko maiatzaren 20an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Joseba Elizondori, kirol-denda bateko jabeari, elkarrizketa.

Footinga, Deporte Merkea
Denok dakigu deportea egitea normalean ez dela merkea, jantziak, tresnak, merkatuko produktorik garestienetakoak izan ohi dira. Footinga egiteko zer den beharrezkoa eta zenbat kosta daitekeen jakin nahirik Joseba Elizondorengana joan gera; berak deporte jantzi eta tresnen denda bat dauka.
Z.A.–Footingaren fenomenoa dendan nabaritu al duzu?
-Marathoien inguruan jende guztia hasi da korrikan. Donostian egin zenaren inguruan txandal eta zapatila ugari saldu genituen, egia esan honi esker salbatzen da denda, beste jeneroak saltzen ez badira ere hauetatik ugarigabiltza
Z.A.Jende normala ekipo bat erostea joaten denean, zer nolako kriterioak erabiltzen ditu?
–Txandal eta horrelako gauzak nazional mailakoak oso onak badaude, baina asko markak erostea etortzen da,Adidas adibidez eta honekin marka ere ordaindu egin behar da, beraz garestiago ateratzen da, baina denetik saltzen da. Orain emakume asko jogging egiten hasi da eta honetarako jantzi femeninonogoak iritsi dira, bonbatxo estiloakoak eta, baina berriro diot, denetik saltzen da.
Z.A.–Txandal, zapatila eta galtzerdiekin osatutako ekipo bat, zenbat kostatzen da?
–2.500 pezetatan eros dezakezu eta ekipo dexentea gainera, gero marka ezagunak eta horrelakoak 6.000 pezeta ingururaino igotzen dira.
Z.A.–Azpitik eramaten den nikia ere, jendeak dendan erosten al du ala ez?
–Normalean ez, udaran ibilitakoren bat, ajaturen bat beti edukitzen da etxean eta askok hori erabiltzen dute, nik neronek askotan hau gomendatzen diet. Beste batzu berriz galtzak bakarrik erostea etortzen dira, baina guk hau ezin dugu horrela saldu; dena dela, fabrikanteren bat egongo da galtzak bakarrik egin nahi dituena eta horrela ekartzea ere planteiatzen ari gara. Erositako galtzen gainetik jerse zaharren bat edo eraman daiteke,
Azkenik esan nahi nizueke, Frantziako moda honuntz iristea ez litzatekeela txarra izango, txandala oso praktikoa baita eta orain eramaten diren zapatilak ere jantzi normalarekin eraman daitezke, eta zergatik ez, manifestapenetarako ere horrelako oinetakoak oso praktikoak izan behar dira; garai batetan manifestazioetan poliziak hanketara begiratu ohi-zuen, zapatila k eramatea bazirudien delitoa zela.
LURDES AUZMENDI. ELIXABETE GARMENDIA
21


GaiezKirolaBesteak
GaiezEkonomiaerbitzuakKomertzioa
PertsonaiazELIZONDO2
EgileezAUZMENDI1Kirola
EgileezGARMENDIA3Kirola

Azkenak
Eguneraketa berriak daude