Etxahuni elkarrizketa
Xiberuko Bihotzetik, Etxahun
Mauletik Atarratzarat joaten zarenean, lrabarne, Gotañe eta Zalgize iraganez geroz ez zaizu Iruri baizik geratzen Atarratze bertara heldu aintzin. Hor, herrixka galant horren erdialdean, ezkerraldetik, baserri koxkor hori izan da eta da oraindik Etxahun koblakariaren egongua.
Ongi etorri bero bero bat egiten dizu, oraindik atarian zaudela; irriño goxo batek berehala etxekotzen zaitu...
Buruz buru jartzen zara olerkariarekin, eta, banan banan erortzen zaizkizu betidanik hartaz eginak zenituen itxurak... Nik dakidala, inongo intelektual kulturadun buru haundi bat solastatzeko ordez, aurrean daukazu gizonik soilena, zure magnetofonoak behar bada herabetzen duena... Xiberoa azkar sentitu eta bizi izan duen bihotz sakona, jainko bat ez dena, baina zenbat gizon dena.
Ikusiko duzuen bezala, Etxahuni eginiko elkarrizketa hau xuberotarrez dago. Honek zera esan nahi du, beste euskalkiak hitzegiten ditugunok zalitasun haundia dugula hori ulertzeko: Hala ere dagoen berala eman nahi izan dugu –beste edozein elkarrizketetan ere ahalik eta gehiena gordetzen baltugu bakoitzaren hizkera–. Irakurketa pixka bat errazteko, 30. orrialdeko hiztegian aurkituko duzue zenbalt hitz.
Z.A.–Non eta noiz munduratu zinen Etxahun?
–Sortürik nüzü Irurin, Etxahunlan, 1908an. Geroztik, heben nazü. Laborantzan ari nüzü aitamek ützi etxaldian. Ezkontzürik Santa Graziko alaba batekin.
Z.A.–Haur denbora guztia hemen iragan al duzu?
Bai, kontino heben egonik nüzü, salbu zerbitxiaren egiteko, eta gerla. Hogei eta hemeretziko gerla egin dut. Urthe batez egonik nüzü Larrainen.
Z.A,–Zer oritzapen geratzen zaizu haurkarotik? ,
–Ene haur denboran, oraiko berjokuak zützun. Erran nahi beita: pastoralka, pelotaka eta beste jokuak... Gaztetatik hoietan izigarri malte üken dit, ikhusirik beste hebenko jokulari anitx, her gustaturik eta... Gero, khantan eta hoietan, nik errejenta bürüzale üken dut hoberen hoberena Salabehere Grazikoa. Pastoral errejenta züzün, bena soinü egile züzün.
Z.A.–Lehengo seinuak eta oraingoak?
–Tout a falt different düzü bai, prefosta! Momentu:hartan ez züzün hainbeste soinurik ere. Herriko bestek bazütüzün, otabak nagiaren kurtsin, eta gero maskadak. Maskadak jiten zienein, ordin soinü egiten zizien, errezibitzen ziren herri holetan, bena beste arrestan, ez züzün soinürik kasik batere. Ihautin bat egiten zirien gaztek edo halaxek. Orai, dancing eta hoik ba dütüzü. nik 'uste gastatzen din amiñi bat eskualdun bostak. Ez dizie ber eskerra. Hasten dütüzü neskenegün galarekin, igandearekin ez düzü ihur ere plazan gainen, argi artino egonik dütützü eta... lehenago igendearekin, jende paketa biltzen züzün Astelehenarekin ere berdin...
Z.A.–Besta lehen orain baino hobeki egiten zena?
–Agitüz geroz, egoiten zuzün orduko jentia argi artino bergaiza...
Z.A.Orailko gazteek asko edeten dutela... zer diozu?
- –Ordün ere... aise... bestan, zaharrak eta oro. Solament, ez züzün aperitif-horik aipatzen batere. Ardu edaten züzün bethi. Botila bat ardu eta harekin kantan aritzen zaharrak eta gaztik... Soinutik landa, han egoiten ostatuan zahar zenbaitekin, historio zenbait kundatzen beit zin. Ba züzün historio kundatzale orei beno haboro.
Orai gaiza bat agitü düzü: gaztentako düzü besta, ez düzü besta, ez düzü haboro zaharren lekurik. Ordin aldiz, beti zütützün zaharrak eta gaztik.
Eta gaztik herrin berian egoiten zütützün, herri haizuetan ürrünenik. Orain kurri juiten dütützü: oto horrek hogen izigarria egin düzü.
ZA.–Aldakuntza horik, zerk espilkatzen dizkigu?
–Otoak düzü egin. Heben, goizean, mezatik landa, pelota partida bat egiten züzün burrat bat edaten zirien oroek, arrestiko hitz hartzen beste baten egitia edo zerbait... Edo soinu zale ez ürrünegi juitia.
Orain, oto har.eta juiten dütützü hamar lekutarat. Ahal bezen ürün ta gai orotan kurri, zoin zaliago. .
Lehenago, saldo bat juiten züü elgarrekin, berdin - hamabost hogei herri batetako gazti... eliza besta zelarik, herriko soinu Büüzagiek emanerazten zizien jauzik herri haizuari. Suposa, Irurin züzün eliza besta, eta Zalgiztarrek lehen jauzik.
Dantzan
Z.A.–Noiz ikasten ziren dantza jauzik?
Negiaren kurtsin. Bethi bazüzün zahar zunbeit ari zirenak erakusten. Haurrak biltzen zititzien, handituxkarik, hamabost hamasei urthetan. Batx batxa, egiten zizien maskada aldi bat. Ordin, herri aroek egiten zizien hala ahalaz. Ürgüilü bat züzün.
Ihautin, ihaut asteartearekin Ürrentzen züzün. Akzen jelkaldia, kantonamendua oro iragan onduan, azken egüna herrin berian. Biharamünean, Pantzart erretzen züzün, herriko plazan. Pintuka aldi bat egiten zizien, arresti eskari batez ürrentzen.
Pantzart hori züzün bestakarien eta asekarien Jinkua: belharrezko gizon lodi bat!
Z.A.–Dantza maite zinuen?
–Dantza maite nizün, ba. Ez nündüzün dantzai haitü, bena, ari arazten nündien berdin, beste lagünekin, libertitzeko. Bont en train amiñi bat nintzan!
Z.A.–Ba zena dantzari hunik?
–Segür, ba züzün dantzai hunit... ni sabant nündüzün euskal dantzetan. Dantza suertiak oro ikasi nintitzün. Txülülatzen geroztik ikasi dit..
Txülulari
Z.A.–Nolaz hasi zinen txülülaka?
–Txülülariak bekantzen ari zütützün. Ez züzün berririk batere agertzen, ordin abiatu nünduzün, bi zaharrenek ützi beitzien. Bizpalau urthez irauntsi dit segidan. Orai badüzü hogoi bat txülülari jürü Xiberun.
Z.A.–Zergatik galtzen ari zen txülüla?
–Ez zizien soinugile zaharrek üzten gatzerik heltzerat. Ofizina hun beit zen, eta holaz, berak ere zaharrak, libertitzen zütützün. Gero, gaixten beit da, hotsa eta juiten beit dira, ordin bortxaz üzten zizien, ez zütützün haboro orotarat juiten, eta ordin hasi... dantzai elibeteki.
Z.A.–Biziko ahal da txülüla?
–Txülülak arrakasta ikaragarria üken dizü azken urthe hauetan. Segür nüzü mila jürü saldu dela. Eta bestaldin, haboro! justut bestaldin! Eta untsa joiten dizie... Donostin eta untsa jür!
Musika Eta Kantore
Z.A.–Musika Ikasi zinuen?
–Kontatzen nizün, ordin. Botza ejer nüzün zinez. Terrible aise kantatzen nizün. Hartzia hun nizün izigarri musikan ere. Aita, ez nizün notarik ezagutzen.
Z.A.–Nola egiten duzu musika?
–Bolsa edo zerbait hartzen dit, hartan gainen sortzen eüskaldun ahadekin.
Bethi egiten dit beharrilat. Orain, lehen bezain aise egiten dit musika, bena, ez nüzü bethi ohartzen. Ahazten zeitazü. Ahaide bat eginen dit, nunbait, oren kart batez, juiten nizalarik, bordelekuan edo... bena gero, etxerat orduko, ahazten zeitazü... Adina zonbait düzü... bena egiten dit ba zonbeit halere.
. .
Pastoral huntako eta egin dit, Atharratzeko besta batendako, Donibane- Lohitzundar elibatendako...
Koblakaria
Z.A.–Nola hasi zinen bertsutan?
–Hemezortzi urte nündien. Ez nündüzün untsa ari, ez. "Küloa" ba nizün. Adin horteko "küloa". Ez nündüzün isiltzen ere.
Gero inthelegia jiten düzü, gero eta haboro...
Z.A.–Nola eizagutu ziriuen bertsularien mundua?
–Alegia, aipatü deitzüt Salabehere Grazekua. Laboraria züzün, laborantza ttipini bat züzün. Oraino, biri düzü lauretan hogeita bost urthik batitzü. Soinu egiten ebilten züzün eta ordin ari arrimatzen güntützün gü puttiko gatik, eta... konten erakusten zeiküzün kontino. Dantza suertik oro emalten zütützün klarinetarekin, Xiberuko dantzak oro.
Gustatu nündüzün gai batez salabehere hori eta Ligets Larrañekoarekin. Zalgizeko eliza' bestak zutützün. Soinu gai bat züzün. Beha egin nündüzün lau edo bost orenez, soinua ützirik... eta Ligets izigarri gustatu zitazün. Koblakari ederra zuzün ere... Bost orenez tei gabe irauntsi zizien!
Ligetsekin ablatu nündüzün. Eraman erazten gintitzien Konstantin Jaunek Manex hortala... Oxobi zenarekin eta, han ebilten zütützün beste koblakariek, Larralde Luhosokoa, Mattin Irabola Senpetarra, Xetre Hazparnekoa... Lau edo bost. Ordin üngürükaz ari arazten gintzikien, nork gure koblak. Lehenik, mahainean egiten ginizun apairia hanko bereko eüskalzaleekin eta gero plazorat elkitzen...
Z.A-Zer behar da bertsulari izateko?
–Dohaina behar düzü. bai zinez. zinez! Lehenik. zinez maitatü eta gero jite bat behar düzü. Bena, praktikak anitx kuntatzen dizü hortan. Usantza izigarrikua. Pilotan bezala. Antrenamentu gaitza. Gerokotz heltzen düzü kobla, anitx eman orduko, lkasten düzü nola diren rimak eta nola'moldatu behar den kobla.:
Z.A.–Ez duzu gehiago bertsurik egiten?,
–Utzi dit goizik koblakan aritzea. Ez.züzün-aise. Koblakan aritzeko behar düzü biga ber kartieleko, bi xiberutarrek behar zikezien. Mattin eta Xalbedor ziren bezala. Hek kotima izigarria ba zizien. Hek bazakizien.zejolat biltzen ere. Biraka denin. badoazü. Püntü batez. Ligetsekin untsa enthelegatzen güntützün. Aritzen güntützün üngürüka, atxekitzen güntützün bai ordin... din.
ZA.–Lagun onak iizan dira bertze koblakariak?
–A bai. Mattin eta Xalbadorrekin üsü agitü düzü.
Mattin, kokinxka zuzün!! Bena, bihotz huna, arresten! Terrible! Ez züzün gaitz, arrunt arrapostia emaiten beit zin. Ez zizün üzten astirik.
Askar zützizün biak ere, bai koblakako, bai pintukako!
Pastoral Idazlea
Z.A.–Pastoralak idazten dituzu?
–Pastoralak gobel ari zütützün. Beti ber pastoralak zütützün bospasei. Besteriz ez züzün agertzen.
Mattinekin agitü düntüzün Barkoxeko eliza beste elibatez. Batek erran zizün behar zatekila berriz zerbait. Momentu hartan, Etxahun Barkoxe «Vogan» züzün, 1953an.
Iseatü nizün. Historioa ba züzün Pierre Espilek eginik. Etxahunen kantoriak bestalde agertürik zütützün... Jente paketa bildü züzün.
Ordin, herri hoitarik jiten zützüzün aldika berririk egin eraztea.
Z.A.–Zein da zure pastorarik hoberena?
.:: ~.
–Orotan, badit bederatzi pastorala eginik. Mentüraz hau, azkena düzu ejerrena. Historia ia ejer düzu: Ximena deitzen, «Le Cid»en historia kundatzen düzü.
Z.A.-Aldakorra dea pastorala?
Gazte dembora, hiru pastoraletan ari zenik nündüzün. Ordin banekizün nola usantza bazen. Ez düzü transformazione anitx egiten ahal. Behar dizü tradizioneak arrespetatu. Gero sujeta eta historia oro kanbiatze ahal düzü
Z.A.- Zerbait berri ekarri duzu pastoralgintzan?.
–Eztakit. Mentüraz nik eskualdun historia hoik nahi izan dütit iragan erazi. Hüllanaga zütützün eskualdunentako. Lahen bethi zizien edo Charlemagne edo Napoleon...
Z.A.–Zergatik Charlemagne edo Napoleon?
–Ez zakizkien ere, eskualdaun historiak gehien zunbaitek baizlk. Geroztik izan düzü lan izigarria eginik. Hebenko jentia ez züzün nehorat ebilten, Miauierik aitzina. Donahune haboroen haboroena.
Xiberua
Z.A.–Nora ari da, zure ustez.Xiberua?
–Xiberoa ustü düzü. Ez beit da lantegi eta hoitarik... gütti beit da. Hebenko jentia kanpora Jun duzü.
.Jiten dütützü bai, besta eginez edo holaxe, bena artin ments dütützu... Modernismo horrek gaitz handia egin dizü.. mendipareta hoietan ez dütützü aritzen ahal muga berriko tresna handiekin. Behar dizie arteko mekanikaje zerbalt...lantegi zunbeit behar likezü laborarien laguntzeko. Heben, Maule ondoan untsa dütützü, biak jun arazten beit dutie, laborantza. ttipia eta lantegia. Nik uste hori nagusi den oroetako...
Z.A.Ohidurak galtzen ari ote dira Xiberun?
–Ez dütützü galdüren. Ez dit uste. Elakatzen ari dütützü oro amiñi. Kausa düzü jentia jun dela eta kurritzen ere dela...
Z.A.–Ximena azken pastorala hau, emazte pastorala?
–Nahi zizien haik ere iseatü. Gero bütatürik hartü dizie. Bütatürik ari dütützü...
XINABERRI
Bere familiaz inguratua bazkaltzerako orduan
Dantza, txülüla, musika, kanta, loblakaria eta pastoral idazlea, denetik egiten daki
Etxahun eta bere semea. Atharratzeko zeru garbiaren azpian.
Etxahun abeslari talde baten buruan
Haurrarekin ere lan ederra egin du. Hemen ikusten dugu dantzari talde batekin
18-22
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaETXAHUN1
PertsonaiazETXAHUN1
EgileezXINABERRI1Kultura