Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bixente Ameztoy eta Jose Mari Agirreri elkarrizketa
Euskadi Sioux: Ongietorri!
Otsailaren 15ean kaleratuko da Euskal Herrian aldizkari berri bat, gure herrian ohizkoa ez dena. EUSKADI SIOUX du izena eta gaur eguneko grafista, idazle, etabar batu dira aspaldidanik askoren buruan zegoen ideia aurrera ateratzeko. Honen berri jakiteko, Bixente Ameztoy eta Jose Mari Agirrerekin mintzatu gara.
Z.A.–Era honeteko aldizkari baten ideia nola sortu zitzaizuen?
–Era honetako aldizkari baten beharra jende askoren buruetan zegoen. Bestetik hutsune bat ere nabari zen, eta guzti hau martxan jarriko duen tipo bat agertu arte hor irauten du hutsune horrek. Pertsona hau Montxo Goikoetxea dugu. Bere esperientzia alor honetan egokia dela esan dezakegu, La Codorniz, El Jueves aldizkaritan lan egin baitu. Proiekto bat, Euskadi Sioux izena duen maketa bat, ideia batzu dakartza honek. zenbat jenderi deitzen zaio, grafista, idazle, profesional.... eta hasieratik ideia hori atzera botatzen da; Haren ideia umoretik gertu eta politiko mailan oso erradikala izan behar zela zen. Ideia aldatzen joan zen eta azkenik beste plantelamentu zeharo ezberdin bat atera zen. Montxok, bere ideia ez zela aurrera irtetzen ikusirik alde egin zuen.
Z.A.–Euskadi sioux Izenaz aparte ez al zen beste izenik pentsatu?
–Bai, beste hainbat izen erabili genuen esku artean. Euskadi zirkus esate baterako. Honen anagrama ere egina zegoen. Botazio batetan eta maloriz aurreneko izen hura aukeratu genuen.
Z.A.–Nork osatzen duzue Euskadi sioux-eko taldea?
–Beste batruren artean, Maya Agiriano, Jose Mari Agirre, Bixente Ameztoy, Rafael Castellanos, Antton Olariaga, Juan Carlos Egillor, Teo Uriarte, Tomas Goikoetxea..., e.a. Hauetaz aparte batzen ari diren eta etorriko diren laguntzalle berriak. Hitzik ez duen Jendearen, pulpiturik ez duen jendearen lekua da hau. Guk geure projektuan itxaropenik baldin badugu, ez da 170k oso onak garelako jendea inguratuko dugula espero dugulako.
Z.A.–Hasieratik zeuen ideia hori lantzen zer pauso ematen duzue?
–Hasierako bileretatik forma hartzen hasten da kolektiboa. Probintzi ezberdinetan osatzen doazen lan taldeekin bileretan hasten gara. Mila eztabaida eta buelta eman ondoren Euskadi sioux zer izan behar zuenaren idela borobiltzen joan gara.
Z.A.–Kanpoari begira eta zeuen artean zer helbaru lortu nahl duzuet
–Euskadi sioux taldeko gehienok hemen deritzaion ezker abertzale alorrekoak garela esan dezakegu eta pentsa zer den hori... Bainan denok ikusten genuen puntua zera zen: Informazioari buruz arnasa gustora hartzeko modukoa. Egunkariek eguneroko infernu horretan murgiltzen zaituzte. .<
Eta guk infernu horretatik atera nahi dugu irakurlea, gure albisteak ez dira egunkarietan aipatzen direnak izan behar, bizimodua, kalean gertatzen dena, giza albisteak, sozio politikoa . .
Z A.–Aldizkeriaren alorrak edo zatiak zein izan behar dirat
–Ba, 24 orrialde izango ditu. Hamabosterokoa. Eta alor batzu aipa
tzeagatik, Txapela timen (hitz erdiak, hizkimizkiak...l; imagena ikertzeko bi orrialde-umore eta satira barnean ez dago bainan umorez azter daitezkeenak; komikIak; Olariagaren euskara ikasteko metodo katxondo berri bat; irakurleak mintzo salla; Euskadi siouxek gomendetzen duena: taberna, putinklub-ak...; literaturako bi orrialde; azken hau jende serioak eta serioski egina, jende profesionalak egina, ikusiko duzue zer den...
Z.A.–Nolaz doa, dena erdaraz ala hizkuntz bietan?
–Hizkuntz bietan. Oraingoz, taldean dauden euskaldunek euskaraz egingo dute: Bernardo Atxaga, Rosa Valverde, Antton Olariaga...
Z.A.Ofizial asuntoetan trabarik izan al duzue?
–Trabak, horrelako ekintza batetan sartzen den edozeinenak bezalakoak. Hala ere nahiko azkar egin dugu papeleoa.
Z.A.–Zenbat ale argitaratu behar dituzuen jakiteko zertan oinarritu zarete?
–Ba, hemen, gu, 17 tipo bildu ginen eta arrisku gabeko biderik ez dagoela kontutan harturik argi genuen X ale argitaratuz gero ez genuela etorkizunik. Beraz, eta kioskoetako aldizkari masibo bat izan nahi dela kontutan harturik 5.000 alengatik ez zuela - penarik merezi pentsatu genuen.
Z.A.–El Papus, El Juevea..., nahiko gaizki dabiltzela diruri, zuek hau kontutan hartu al duzue?
–Begira, hau Euskadirentzako eta Euskadiko aldizkari bat dugu, guretrakR da, eta Euskadl osoan enrroilatutako 15.000 pertsona ez badago, erretira galtezen. Behar bada urte batzu barru hori posible izango litzateke.
Z.A.–Bainan hasieratik ia pesimista. . . ?
–Ez. Hasieran baikorrak gara bainan gauzak nolaz doazen kontutan hartuz errealista izatea iritsiko gara. Eta itxi behar badugu itxi egingo dugu eta akabo. Egin zergatik saltzen da? Zenbat jendek erosten ote du Egin Olariaga, Zabaleta, edo Egillor irakurtzeko?
Z.A.–. Zergatik hamabosterokoa eta ez astekaria?
–Asterokoa katea beldurgarria da. Grafikoki ona izango den zerbait nahi dugu eta horretarako Bixentek airea arnastu behar du eta nik ere nere denbora behar dut...
Z.A.–Beraz, zer zulo beto nahi duzue?
–Aldizkari hau ez dugu egingo 17 pertsonok kontent uzteko. Gaur zer espresabide daude? Ia batere ez. Gure ustez, jende mordo batek mila gauza du esateko oraindik eta jende guzti horientzat dago irekia aldizkaria, zuentzat Zerukorentzat ere bada lekurik...
Z.A.–Zer eratako umorea erabill behar duzue?
–Begira, berriro esan behar dizut ez dela umorezko aldizkari bat izan behar. Ez dugu Euskadiko El Jueves bat egin nahi, ez dugu umorezko aldizkari politiko bat egin nahi. Era horretakoak ia usteldurik daude. Ala izango da bainan ez desmadrera iritsiz. Zine kritika eta artea oso serioak izango dira, elkarrizketak malla gorengo bat izango dute. Bainan nor elkarrizketatu behar ditugu? Rolloa hortik doa. Beti dago alde bat, gauzak ikusteko era bat, era alai bat. Horixe lortu nahi dugu
Z.A.–Beraz, zer jite du aldizkariak?
–Mito guztiak kentzen saiatuko dena, eta kaka besterik ez diren mitoez farre ugari egingo duena.
Z.A:–Baiñan gure herriko mito asko politikoak direnez, nola uste duzue hartuko dutela zuen desmitifikazio hori? Errealitate samin bat ba. dago honi dagokionez.
–Horri, zuk zeuk erantzun zeure buruari. Tontolaba bat denak oso gaizki hartuko du eta zerbait inteligente denak gauza den berala hartuko du, farre egingo du. Kalean ia desmitifikazio hori badago. Euskadiko errealitate berria da. Hilabete batzuteko demokrazia itxura nahikoa izanda mito guztiak hankaz gora botatzeko.
Z.A. Zenbat dirukin hasi zarete?
–Denok bat Jarriz, guk geure kolaborazioen prezioa moztu egin dugu hasieran. Era honetan aurreneko gastuei frente egiteko asmoa dugu eta lehenbailehen kolaborazioei merezi duten dirua eman. Hau iritsi bezain laster beste kultur ekintza batzuri, kontrakultur ekintzak, hasiera emango genieke Euskadi sioux-en. Euskadi sioux bizimodu petralaren etsai amorratua da.
L. AUZMENDI
Joxe Mari Agirre: "Kolaborazioei irekita gaude".
Bixente Ameztoy: "Euskadi Sioux alaia izango da, baina ez desmadratua".
26-27
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaAldizkariak
GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakEuskadi Sio
PertsonaiazAMEZTOY1
PertsonaiazAGIRRE1
EgileezAUZMENDI1Kultura