Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Muga aldeko zenbait pertsonei kontrabandoari buruz elkarrizketa
Kontrabandoan
Kontrabandoa, azken mendeko zenbait urtetan, gure Herriko biztanle askoren bizibide bat izan da; era berean Portugaleko mugakoei dagokienez eta zer esanik ez Catalunyakoei. Euskal Herriari dagokionez, kontrabandoa bi leku ezberdinetan egin da: Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan (gerra garaletaz ari gatzaizkizue), adibidez, egon zen ataundarrik Ondarretako espetxea ezagutu zuenik. bestetik Ipar eta Hegoeldearen arteko mugan, Irundik Isaba bitartean eta Hendaiatik Santa Engrazirarte.
Gai honi dagokionez kasik ez dago ezer idatzirik eta gu, gure Herriko kondairaren zatitxo bat osatzen duenez, gai honen gain argi bat bota nahirik ekin diogu gaurko honetan. Muga aldera joan ondoren, Iranen murgildu gara eta zenbait pertsonari galdetu ondoren ia nork eman zezakeen zehaztasunen batzu, denek pertsona berdinak seinalatu dizkigute.
Esku hutsik irtengo garenaren beldurrez gizen hauen etxaldera hurbildu gatzaizkie, gure nahia beterik ikusi dugularik. Pentsa dezakezuen arrazoiengatik, ez dugu izenik ematen eta beren aurpegiak ez ditugu argitaratzen. Gizon irekiak, beraiek bizia xehatasun guztiz kontatu digute, bainan agertu dizkiguten pertsonen izenak eta zenbait datu beraienganako errespetoz isildu egingo ditugu.
Garai haietan kontrabandora beharrak bultzaturik joan baziren, gaur berdin, behar berdinak bultzaturik beren baserritan lan eta lan jarraitzen dira; gaztetasuna galdua badute ere, buru argi eta sasoi onez jarraitzen dira.
Baserri handi eta aberatsa dutenez, merienda ordurarte ez ditugu molestatu nahi izan, ordua iritsi denean eta mokadu txiki bat egitea mahai ingurura arrimatu direnean, kasetaren botoia zapaldu dugu eta berehala hasi zaigu garai haietako joan etorriak kontatzen.
Ene, kontatu? Kontatzeko hainbat gauza dago, egunero gertatzen baizitzaigun gauza desberdinen bat, baina horik jakin nahi badituzue, kontatuko ez dizuegu ba! Bainan ez dute garrantzi handigirik, hura ia pasatu baitzen.
Bi egonarren, bat da gehienen hitzegin diguna.
Z. A.–Zenbat urtekin hasi zinen kontrabandoan?
–16 urte nituela hasi nintzen lehen aldiz neretzat hain ezagunak ziren mendi eta bide hauetan, baserritarra izanik, ongi eragutzen bai zituen txiki txikitandik. Gaur 66 urte ditut, atera kontuak zer pasa behar izan dudan; bizi hura oso gogorra zen, arriskuz betea, sakrifizio handiak pasa behar izaten genituen.
Z. A.–Bizitze hortaz geroxeago hitzegingo dugu, bainan orain esaiguzu, zergatik hasi zinen kontrabandoa egiten?
–Zer nolako galdera egiten didazun, beharrarengatik noski. Garai hartan miseria besterik ez genuen ezagutzen, zertxobait gehiago irabaztearren sartu ginen mundu horretan. Gaurko gazteek ez dakizue zer den miseria, ordukoak ongi ezagutu genuen.
Z. A.–Eta hasiera zer lanekin eman zenioten?
–Lehenengo lana portugesak pasatzea Izan genuon, kuadrilla osoak etortzen ziren honera bestealdera pasatzeko denbora luzez aritu ginen honetan. Nik ez dakit zergatik etortzen ziren, baina nola aurkitzen ziren ikusita halena zen miseri gorria pentsatzen genuen!
Z.A.–Duela gutxi portuges batzutekin hitzegiten, kasu hauetan oso tratu txarra ematen zitzaiela esan ziguten, ez beti, baina bai kontrabandista batzu oso gaizki portatu zirela beraiekin.
–Dirua egitea ongi dago, baina lapurtu inoiz ez eta gutxiago horrelako jendeari. Dauden lekuan ongi baleude ez lirateke aldegin beharrean gertatuko eta zuek ez dituzue ikusi nola etortzen diren: erropa gabe, oinetako miserable batzuez... esaten digu emazteak, berak ere bizi izan baitzuen egoera hura.
Senarra jarraitzen da. janari aldetik eta gaizki ibiltzen ginela egia da. Gau batean adibidez, talde bat Donostian hartu eta beste aldera pasatu behar genuen, baina ibilaldi guztia gau batean egitea ezinezkoa zenez, Beraraino eraman genituen, borda batean sartu eta eguna han pasatu zuten. Busti busti eginak iritsi ziren, aldatzeko erroparik ez zuten, beraz erropa bustiak kendu eta eguna gero artean egin zuten.
Surik ezin zen piztu, piztuz gero guardia zibilak ikusteko arriskutan baitzeuden. Eta jateko gehienez ardoa eta ogia, guk ere ez baikenuen gehiago. Portugesak, Jesus! beltzak pasa behar izan dituzte, hau egia da eta zuek jaio baino, lehenagotik, askoz lehenagotik pasatzen ziren. Gaur oraindik pasatzen jarraitzen badira, nik ez dakit zer gertatzen den lurralde haietan.
Z. A.–Baina tratu txarrari buruzko daturik ba al duzu?
–Datuak? Milaka. Uda birian, kamioietan ordu luzez ekartzen zituzten urik ere eman gabe eta beste kasu batzutan kamini kaja barruan ganadu artean; horretarako ez zegoen eskubiderik eta gainera, kasu askotan muga pasa gabe uzteko. Guri Urnieta edo Donostian uzten zizkiguten, eta beti eraman genituen bestalderaino.
Z. A.–Eta dirua, zenbait kobratzan zenieten?
–Guk Donibane edo inguruko herrietan uzten genituen, lehenago esan dizuedan bezala Donostia edo Urnietan hartu ondoren. Iristen zirenean « Carta de Trabajo>> ematen zitzaien eta hemendik aurrena bakarrik konpondu behar izaten zuten. Lan denengatik, bakoitzari 30 pezeta kobratzen zitzaion eta kontuz, ez baitzen garestia. Gu 5 pezetakin geratzen ginen beste gainerantzekoa gastuentzat eta jefearentzat joaten zen.
Z. A.–Portugesetatik kanpo, zer pasatzen zenuten?
–Ba, puntilak, abrigoak, larruak, kamioi piezak, bizikletak, alkoola... Pasatu, guk pasatu ez genuenik ez dago. Baino guk pasatu besterik ez genuen egiten, sal-erosketa lanak beste batek, jefeak egiten zituen.
Z. A.–Eta gauza guztiak handik honuntz ekartzen zenituen, ala hemendik haruntz ere bai?
–Noski, hemendik bestaldera ere gauza batzu eramaten genituen, baina hemen ezer gutxi zegoen haruntz eramateko modukoa, hemen pobrezian bizi ginen. Betidanik bestaldea hau baino aberatsagoa eta aurreratuagoa izan da.
Z. A.–Lan honetan zer arrisku pasatzen zenituzten?
–Arriskuak denak; lan honetan ; zatirik txikiena ere arriskua zen eta , kontuan izan polizia, karabineroak, guardia zibilak gaur baino fuerteago ibiltzen zirela: eta jendea pasatzea ez da zu bakarrik zerbaitekin pasatzea bezala, erresponsabilitate gehiago duzu jendearekin bazoaz. Neurri honetan, apuruak, behin baino gehiagotan larri ibili ginen. Behin batean, pasatzen ginen guztietan bat bigilatzen egoten zen eta guardia zibliak berarengana joan ziren; honek beldurturik guregana aldegin zuen. Hau ikusi zutenean, hango tiro soinua, nik uste nuen josita utziko gintuztela, baina Jaungoikoari esker denok salbatu ginen Ni errekara bota eta idi bati esker libratu nintzen. Igeri egiten ez dakit eta idiaren isatsari helduta pasa nintzen berrio alde honetara. Isats harrek zer nolako zerbitzua egin zidan ez daki inort, bestela han gelditzen naiz. Beste behin, erreka pasatzean baita, guardia zibilak konturatu ziren, gau guztia uretan sarturik egon behar izan genuen. Horrelakoak, milaka pasatu genituen.
Z. A.–Kasu hauetan, poliziek ha rrapatuz gero, zer egiten zuten?
–Hori, zeneraman arabera ibiltzen zen, zigorra espetxea eta multa artean banatzen zutelarik. Gehienez hiru urteko espetxea botatzen zuten eta noski materialarekin ha.;apatuz gero, gabe geratzen zinen.
Z. A.–Inoiz detenitu al zintuz ien?
–Ez, ni inoiz ez. Lehenago esan dizut larri askotan ibili nintzela, baina suerte handia izan nuen. Materiala bide erdian utzi eta hankak arin nituela behin baino gehiagotan irten nitzen, baino gehiagorik ez.
Z.A.–Kontrabandista ona izateko, zer zen beharrekoa?
–Bista ona, pazientzi handia eta korrika asko egitea, hankak arin ibiltzea, hau zen beharrezkoena. Prozesua hau izaten zen: bidea bigilatzea; honetarako bista eta petxu ona behar zen eta pesorako, hanka arinak edukitzea, gaurko gazteak ez daukazuena.
Z. A.–Ganadu kontrabandoa, ezagutu al zenuten?
–Bai, asko, ganadu klase guztiak pasa genituen: zaldi, ardi, behi, denetarik. Hau zen kontrabandorik arriskugarri eta okerrenetarikoa, zarata handia, arrasto asko uzten zuen. Baina kontrabando klase honetarako polizia erosia egoten zen, bestela ia ezinezkoa izaten zen. Egia esan, orduan kontrabando mota guztietarako zegoen polizia erosia, baina pentsatzen dut gaur orduan baino gehiago.
Z. A.–Beraz zuek ere polizia erosita al zenuten ian horretan ibiltzen zinetenean?
–Bueno, hori ez da horrela, bestela lehenago esanak gezurrak direla esan dezakezu. Kasu batzuetan behar bada, norbaitzuek erosita zituzten poliziak, baina beti ez, guk jende horrekin harreman txarrak genituen.
Z. A.–Garai hartan hemen mugi. tzen ziren guardia zibilak, hemengoak ala kanpotarrak ziren?
–Hemengoa, nor? Inor ez. Behar bada bakarren bat egongo zen baina denak behe alde horretatik etorriak ziren. Dena dela, herri hauetan beti egon da kanpotiar jendea, muga zela, trenbidea, etab... hortik hemen horrenbeste Gomez, Martinez, etab... egotea. Gainera karabinero asko baserritar neskekin ezkondu ziren.
Z.A.–Mugan dauden guardi zibil kaseta hauk, noiz ustu zituzten?
–Duela bost bat urte gutxi gora betera, geroztik oinez ibiltzen dira. Kaseta hauk eta kuartelak betetzen zuten helburuetako bat guri bidea istea izaten zen, baina hala eta guztiz beste leku batzuk bilatzen genituen.
Z. A.–Poliziari adarra sarritan joko zenioten ez?
–Ba, beti, ez ziren enteratzen. Gu hilabete bat gertu ibili ginen ur kanal batetik pasatuz. Guardia zibilek haruntz joaten ikusten gintuzten, bainan itzultzen inoiz ez, zer nolako arridura edukitzen zuten eta gu haien hanka azpitik pasatzen, orain jakingo balute...
Z. A.Udan eguraldiari eta zegokionez baldintza hobeagotan mugituko zineten, baina neguan, nolaz konpontzen zineten?
–Bueno, erropa aldetik adibidez, oso gaizki ibiltzen ginen, orduan ez zegoen ez gabardina, ez sira, ez ezer. Jerse zahar, zamarra bat eta hanketan alpargatak edo bota zabarrak hotz ederrak ikusiz. Gau guztia bustita, askotan elurretan, kazkabarra goian bebeun. Behin baino ge hiagotan palaz elurra kendu eta galnean lo eginez. Baina nahi genuena lortzen genuen, dirua jasotzea nahi bazen ez zegoen beste irtenbiderik.
Z. A.–Taldean zenbait ibiltzen zineten?
–20 bat gutxienez, bigilanteak eta pasokoak kontatuz. Batzuetan hiru bakarrik mugitzen ginen, beste batzuetan gehiago, hau egin behar genuen lanaren arabera ibiltzen zen. Hori bai, denok konfiantzakoak ginen, aspalditik ezagunak eta ongi konpontzen ginen elkarren artean.
Z. A.–Talde bat baino gehiago ibiliko zinetenez, nola banatzen zenuten muga?
–Gu denok iruridiarrak ginenez. hemen mugitzen ginen, Irun inguruan. Hondarrabikoak itsasoz, Berakoak beren zonan. eta horrela denak, bestela denok leku berdinean elkartzeko arriskua baitzegoen eta pentsa honek zer suposa zezakeen. Inoiz ez zitzaigun gauza anormalik gertatu, bakoitzak bere herriko mendiak hobekiago ezagutzen baititu.
Z. A.–Eta pasoak egiteko, nola mugitzen zineten?
–Hasteko, b i d e a k, karreterak inoiz ere ez genituen ikutzen, beti atajuetatik, soroetan zehar ibiltzen ginen, bidea luzeagoa egiten zitzaigun baina seguroagoa, polizia bideetan ibiltzen baitzen eta bidexkak ez zituzten ezagutzen. Askotan 5070 kilo bizkerrean genuela ibiltzen ginen, bide txarrak, aldapa, mailoak, askotan luzeegiak izatetik kanpo biziarentzat arriskugarriak. Argirik ezin genuen ibili, beraz makila bana eskuan eta aurrera.
Z A. - Inguru hauek ongi ezagutzen dituzue orduan, ez da?
–Begiak itxita ere egingo genuke ibilaldi hau, askotan lotan ere metro batzu egiten genituen, kontuan izan askotan astean sei bat aldiz egiten genuela pasoa, horrela tontoenak ere ikasten dute, guri beintzat ez zitzaigun beste irtenbiderik geratu.
Z. A.–Bueno, eta Jefea zer moduz portatzen zen?
–Jefea, askotan hasarretzen zen bainan ez gugatik, bere buruaren inutilitatearençatik baizik. Batzuetan, gurekin etortzen zenean eta gu bezala prestatua egoten ez zenez gero, askotan txirristatu edo estrapuz egiten zuenean, ateratzen zuen juramentu soinua entzutekoa izaten zen. Bestela ez genuen arazo handigirik izaten. Hori bai, pasatu beharrezko materiala galdu edo hausten baldin bagenu, kontratuaren araberan, guk ordaindu behar izaten genuen, baina besterik ez. Orain, irabazi, guk baino gehiago irabazten zuen bsina erresponsabilitatea ere handiagoa zen.
Z. A.–Emakumeek, laguntzen al zuten kontrabando lanetan?
–Bai eta asko gainera, bigilantzia adibidez, askotan egiten zuten, materiala izkutatu, etab... Egon da emakumerik lan honetan bere tipoa jokatu duenik.
Hiondarrabiko emakume bat, bere senarra kontrabandoan ibiltzen zen eta edariari sarritan ematen zion, gau batez kargatuak etorri ziren eta senarra eta bere laqunak mozkortuak zeudenez, arin baino arinago gauzak izkutatzera joan behar izan zuen, eta zer nolako librada... Horrelakoak milaka eta aurpegia eman behar zenean, lehenengoak izaten ziren.
Z.A.–Txibatorik eta ezagutu al zenuten?
–Bai, plaga hau non nahi zabaltzen da eta guk ere bakarren bat ezagutu genuen. Horrelako lanetan beti egoten da norbait puntuak irabaztearren edo diru pixkabat ateratzearren lan maltzur hauetara botatzen dena. Guri kasuren bat edo beste gertatu zitzaigun, gure berri zekienen batek poliziari abisatzea, baina gogoarekin geratu ziren. Gehienik generamatran materialarekin gelditzea besterik ez baitzuten lortu eta egia esan ez zen gutxi baina biziak askozaz gehiago balio du.
Guk behin jakin qenuen gure berri ematen zuenetako bat, artzai bat zela, gure ezaqun bat; behin batean berarekin mendian topatu ginenean aurpegira begiratzeko ere ez zen gai izan eta noski are gutxiago zerbait esateko. Gu, ibili ginen taldean, barnean ez genuen horrelako arazorik, baina batek baino gehiagok jasan behar izan zituen ioku zikin honen ondorioak.
Z. A.–Eta kontrabandoak dirurik uzten al zuen?
–Bueno, dirua, lan asko eginez, zertxobait noski uzten zuela. Gauza ez zen gaur bezala, gaur. Lan asko eginez dirua ateratzen duzu, baina orduan ez zegoen lanik, ez zegoen dirurik. igandea iristen zen eta etxean bi pezeta ematen bazizuten kontent, baina hori ez zen bizitzeko modua. Orduan, nork zeukan bost duro? Inork edo oso gutxik, guk behintzat ametsetan. ere ez. Honetarako sartu ginen lan honetan.
Z. A.–Dirurik ez, baina pasatzen zenutenetik zerbaitekin geratuko zineten ez?
–Ez, hori inoiz ez, gure bizkarren gain etortzen zena ongi kontatua egoten baitzen. Behin batean, hori bai, goizeko bostak aldera izango zen, gosez hilik gentotzen, Martell botilaz eta chanpainezko batez kargatuak, azkeneko muestra bezala. Janaririk ez genuenez, edarira bota ginen hiru lagunon artean chanpain botila hustuz. Epelxamarra zegoen baina ongi sartu zitzaigun. Jefeak noski beste bidai bati itxaron behar izan zion chanpain gozo hura probatzeko.
Beste gainerantzean, zerbaitekin geratzen baginen, ordaindu ondoren izaten zen eta akabo, gehiagorik ez zegoen.
Z.A.–Gaur mendiz lan honetan norbait ibiltzen den ba al dakizue?
–Gaur, mendiz, inor ez. Behar bada ganadua pasatzen ibiltzen direnen batzu, baina bestelako kontrabandoan ez, gaur bide errazagoak baitauzkate. Egia da oraindik du dexente pasatzen dela mendi hauetatik, behi eta ardiak batez ere, aurten bertan 30.000 bot ardi pasatuko ziren. Gainera, dirudienez, poliziak gauza hauk ez ditu lehenago bezala kontrolatzen, ez eta gutxiagorik ere.
Urte hauetan menditik kontrabandoan ibiltzeko ez du burutik sano egon behar, karreteraz errazagoa baita: gaur egun ere kontrabandoa egiten da eta orduan baino gauza gehiagorena gainera. bainan beste bitarteko batzu erabiltzen dira.
Z. A.–Ezagutzen al dituzu beste bitarteko horik?
–Ez, nik ez ditut ezagutzen bainan jakiten danez orain berebil asko izkutuko zuloekin dabiltza haruntz eta honuntz; bestetik polizia asko ere erosita dago eta honek gauza erabat errazten du. Hau alde guztietan gertatzen da.
Z. A.–Gauero horrelako bidaia bat eginez, lo zenbait ordu egiten zenuten?
–Lo, ba nahiko gutxi, bi ordu, hiru, hor ibiltzen ginen. Gaztetan lo gutxiago behar izaten da, sasoi hobeagoan egoten da gizona bainan okerrena egun guztia lan eta lan pasatzea izaten zen, askotan siestatxo bat botatreko denborarik ere ez genuen izaten. Oso nekatuak ibiltzen ginen.
Z. A.–Bainan baserrira egunero itzultzen al zineten?
–Bai, normalean bai. Eguna zabaltzerako etxera arrimatzen ginen, bastela familiaren egonezina ere handitzen joaten baitzen. Normalean ilunabarrean irtetzen ginen eta goizeko 5ak, seirak alderako itzultzen ginen. Gauen batean eskapadan bat izan da edo atzeratzen ginen bainan bestela ez.
Z. A.–Inoiz ez al zitzaizuen gertatu guardia zibilak jarraitzea edo etxera bila etortzea?
–Bueno, guardia zibilak gainean ezer ez eramanean ezin zuen ezer egin, ezin baizuten delitorik probatu. Etxera bila etortzea, konkretuki ez bsinan gogoratren naiz egun batez susto ederra eman zidatela. Etxe goenean belarra ebakitzen ari nin tzela, non ikusten ditudan sei bat guardia zibil neregana arrimatzen.
Hamar bat metro edo gutxigora gauez pasatutako paketeak belar tartean izkutatuak neuzkan eta pentsatu nuen, orain arrapatuko naute eta pazientziarekin bainan barrua estututa itxaron nien. Beren buru zena, kaboa, neregana zuzenduz baserri baten bila zebiltzela eta ia lagun niezaiekeen eskatu zidan. Bai gustora, nere aurretik kentzeagatik edozein gauza egingo nukeen. Zuzenbidea eman ondoren aldegin zuten. Nere barruak hartu zuen lasaitasuna.
Z. A.–Norbaiti opa al diozue lan hau?
–Ene, ene, nik inori ez. Seme pilo bat izan dut baina inori ez diot bide hau erakutsi, bizi hura oso gogorra zen. Gainera lehen esaten nizuna esaten dizut berriro, gaur ez dago orduko premiarik, gaur lana badago, dirua ere bai.
Bestetik, mendian ibiltzeko mendikoa edo baserritarra izan behar zara. Mendian lana egin nahi duenak libre dauka, ez dapo lehengr, kontrolik, baina gaurko gazteak ez dira gai horrelakorik egiteko; ez daude ohituak, baserritan geroz eta gutxiago geratzen dira
Z. A.–Eta orain lasai bizi al zarete?
Lasai bai, zeren beldurra izan gauez pasatutako paketeak belarbehar dugu ba? Hura pasatu zen, gainera zahartuak gaude. Dena dela, nik gau askotan gauza hauekin amets egiten dut, behin baino gehiagotan poliziak harrapatu nauela edo justu aldegitea lortu dudala. Zer nolako larrialdiak pasatu ditudan; esnatren naizenean nere bihotza barrutik irtetzeko zorian egoten da, nolako kolpeak jotzen dizkidan!
Z. A.–Baserri mardul eta aberats hau, kontrabandoko diruaz ala nola lortu duzue?
–Ja, ja, ja. Baserri hau lanaz lortua dago, kontrabandoak nik dakidanez ez du inor aberastu, ez behintzat orduko kontrabandoak. Gauza horik gaur gertatzen dira, eta ez kasu gehiegitan gainera.
Hemen ikusten duzuen hau dena kopetako izerdi asko kostatua dago, ordu asko lana egin da lortu dugu eta gaur lasai bizitzeko aukera edukiko bagenu ez litzateke ezer izango, baina ikusten duzue, lanean jarraitzen gara.
Ikuiluko lanak egitera pan behar dira, semea lehenago mugitu eta joana bada ere, denentzat dago lana. Behiak jeitzi, jana eman, azpik atera, horretan uzten ditugu bizitza honetan hainbat gauza ezagutu duten bi gizon hauk.
L. AUZMENDI
Ipar eta Hego Euskadiren arteko muga zati bat. Horrela ikusita pasatzea erraza dela dirudi, baina horretan zebiltzenak ez dute berdin uste.
Kasetatxo hauk karabineroentzat egin zituzten. Kontrabandistek noiz harrepatuko ordu asko pasa zituzten beren berneen.
Biriatu, errekeren ondoan mugaz bestalde gelditzen da. Ipar Euskadin ere izan da kontrabandoan aritu denik.
Atzean, Oiartzungo Aiako Harriak mendiak. Inguru horietatik ehundaka aldiz pasa gara, bide horik begiak itxita ere egingo genituen.
Mugako guardia zibilen kuarteletako bat. Garai batean ur baino beteagoak egoten ziren, kontrabandoa nola edo hala burrukatu beharra zegoen.
Bide eta kerreteratatik ez ginen inoiz ibiltzen, beti atajuetatik, guardia zibilak mugitzen ez ziren bidexketatik.
18-23
GaiezGizarteaBesteak
EgileezAUZMENDI1Gizartea