Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jose Gonzalez Escalera, Antonio Ferreira Lopez, Fernando Olivera Ivas eta Juan Flores Gonzalez, portugaldar emigranteei elkarrizketa
Portugaldik Goiherrira
Euskal Herriak, mende honen hasderako urteetatik aurrera, etorkin ugari ezagutu ahal izan du eta kantitate handitan gainera. Hain larriák ez izan arren, eta batez ere herri txikietan bizi izan gárenok, oroikarri triste asko gordetzen dugu; etorkinak guztiz bartertuak edukitzen genituen,harriak sobran izaten ziren hauei botatzeko, "belarri motxa", "Maketoa" eta tankerako izenik ere erabili ohi izan da gure herrian, miseriarengatik beren herrietatik alde eta gurera etorri beharrean aurkitu izan direnekin.
Herri batzuetan, batez ere gazteen iniziatibaz, zenbait kanpaina aurrera eraman da etorkin hauk bizi diren herrietan moldatzen joateko. Zenbait lekutan fruituak jaso dituztela esan dezakete, bainan gehienek ez dute horrelakorik ezagutu: Errenteria, Portugalete, Irun, etabarretan, gaur oraindik etorkinen benetako getoak ikus daitezke.
Etorkinen gai hontaz asko idatzi eta esan da gure herrian, bainan benetan ba ote dakizkigu hauk bizi dituzten arazo, báztertze, etabarren ondorioak? Zer diote etorkinek beren portaera eta herritarren desprerioari buruz? Hauk eta beste zenbait gauzaz mintzatzeko, Gipuzkoako bailara batetan murgildu gara, Goiherrin eta bere barnean dagoen herri txiki batetan, Seguran. Herri honen inguruek, duela lau-bost bat urtetik honera, etorkinen etorrera handi bat ezagutu dute, eta hauek bereziak direla esan behar, ez baitira Estatukoak, portugesak baizik.
JOSE GONZALEZ ESCALERA, ANTONIO FERREIRA LOPEZ, FERNANDO OLIVERA IVAS eta JUAN FLORES GONZALEZekin mintratu gara, laurak Portugalgo iparraldekoak.
Zerbait Hobeagoaren Bila
Z.A. Segurara etorri zinetela zenbait denbora da?
Lau-bost bat urte izango da bainan beti ez gara Seguran bizi izan. Lehenago Mutiloa, Idiazabal, Zerainen bizi izan ginen, baina hori bai, beti inguru hauetan mugitu gara.
Z.A.Arrazoi bereziren batengatik aukeratu al zenuten bailara hau?
Ez, gu hemen finkatzea gauza normal bat izan zen guretzat behintzat, gure aurretik etorrita zeudenei galdetu behar zer arrazoirengatik sartu zinen herri hauetan, dena dela uste dut arrazoi bakar bat izango zutela: hemen lana aurkitzea. Guk haien bidea jarraitzea besterik ez genuen egin.
Z.A. Eta zer arrazoirengatik irten zinetan zuen herrietatik?
Fernando:-- Ni ilusioengatik, 16 urte nituen hoonuntz etorri nintzenean, nere herrian ahuntz zaintzen ibili behar izan nuen, nazkatuta eta aspertuta nengoen. Nere anai zaharrago bat hemen zegoen eta lana aurkitzen bazidan, berarekin etorriko nintzela adierazi nion: hau lortu bezain laster hemen agertu nintzen, eta gaur arte.
Juan:-- Ni 22 urterekin irten nintzen Portugaldik, lehenengo 2 urteak Frantzian pasa nituen, ondoren berriro Portugalera bueltatu nintzelarik. Baina han gauzak beti bezala jarritzen ziren, miseria handia zegoen, lanik ez. Nere osabak Seguran zeuden eta honera etortzea erabaki nuen.
Antonio Portugalgo bere herriaz minzatzen zaigu.
Hn bi lan mota besterik ez zegoen eraikuntza eta landa. Ni denbora luzez landan aritu nintzen, baino xentimo batzu irabaztearren, nere gurasoengandik ezkutuan, eraikuntzara joaten nintzen, honela, nere neskarekin ibiltzeko denbora ere izaten nuen.
Z.A.Zer nolako lan kondizioak zeneuzkaten zuen herrietan?
Beno, hemen bezala. Lana alde guztietan lana da eta han ere bai. Bainan diferentzia bat badago hemengoarekin. hemen gehiago ordaintzen dutela han baino. bestela ez ginen etorriko. Hau da benetako arazoa. hemen irabazi eta gasta dezakegu, han ez bata eta beraz, ez bestea.
Z.A, Portugaldik irtetzeko arazorik eduki al zenuten?
Lehenago. soldaduskatik aldegitea zela etabar, oztopo handiak ez. izugarriekin topatzen ginen, Badakizue. Guinea, Angola eta Mozanbiquen soldaduska egin behar izaten genuen garaian. oso gogorra zenez. gazteak alde egin nahi izaten zuten eta lortzen zutenak. noski klandestinitatean pasa behar izaten zuten.
Portugaldik irtetzeko, pasaportea emateko, baldintza bat bakarra jartzen zuten, bainan hain gogorra zenez, pixka batzu bakarrik botetzen zuten. Pasaportea. turismoa egiteko bakarrik ematen zuten eta honetarako beraiei iruditzen zitzaien kantitate batetako diru sarrerak eduki behar zenituen. bestela ez zenuen zer eginik.
Gaur egun, oztopo hauk desagertu dira, bainan orain beste alde batzuetan topatzen gara trabekin. Adibidez. Frantzian dirudienez, ez dute emigrante gehiagorik nahi, orain doazenei muzin eginez dabiltza; azkenaldi honetan, emigrante pasaportearekin zihoan bat baino gehiago atzera bota dute. Hemen oraingoz "carta de trabajo'' edukiz gero. ez daukagu arazorik.
Z.A. Familiarik baduzue. hemen, bakarrik zaudete...
Juan ezkrondua dago eta normalean bere emaztea hemen egoten da, bainan tenporadotxo honetan Portugalen dago.
Paroan nagoenez. han behintzat nondik jana edukiko du bere familiarekin. Gabonetan bera etortzen ez bada, ni joango natzaio. Beste familiarteko batzuk ere badauzkat hemen.
Antonink berriz, bakarrik dagoela esan digu.
Lehenengo anai bat zegoen hemen baino han dagoen beste anai batekin sozio egin da eta bien artean oso ondo moldatzen dira, ni hemen baino hobekiago.
Z.A. Zer lotura duzue famili eta herritarrekin?
-Hian dauzkagun familiarteko eta adiskideekin komunikatzeko daukagun bitartekoa. eskutitza da. eta au erabiltzen dugu. guk idazten diegu eta berek erantzuten digute: bestetik, oporrak pasatzera gure herrietara joaten gara. Gauzak han beti bezala jarraitzen dira, langilearentzat ez da ezer aldatu. honera etortzeaz -ez gara damutzen, bainan egia esan. hemen ere gauzak geroz eta gaizkiago doazela dirudi.
Z.A. Segurara etorri zinetenean, zer nolako baldintza eta oztoporekin topatu zineten?
Juan:-- Etxebizitza aldetik, adibidez, ez genuen arazo handigirik izan. eta hau oso inportantea izan zen guretzat. Fernando eta Antonio jarraitzen dira. Guk aurkitu genuen oztoporik handiena, hizkuntzarena izan zen eta batez ere lantokian. Nagusiak agindu bat ematen zigun eta ez genion ulertzen, denok portugesak ginenez. inork ezin zigun lagundu. Beste maila batean, herritarrengandik nabaritu dugun bazterketa. normala dela uste dugu, alde guztietan berdin gertatzen da.
Fernandok dioenez, bazterketa hau rnaila desberdinetan ematen da.
Adibidez, neska batekin zaude eta portugesa zarela esaten diozun bezain laster, badijoa zure aldamenetik. Denok pertsonak gara, ez dakit zergatik baztertu behar gaituzten,
esan digu amaitzeko samintasun haundiarekin
Z.A Poteoan, kalean, zer nolako harremanak dituzue herrikoekin?
Ardoak hartzen eta, hemengo jendearekin ibiltzen gara eta euskaldun asko daukagu lagun bezala. Baino lehenago genion bezala., hizkuntzarena benetako oztopoa da; hizkuntza zaila da ikasteko, gustatuko litzaiguke, baino horretarako eguneko 24 orduak hori bakarrik entzun beharko genuke. "Beltz, bat, bi, hiru..." Horrelako hitzak badakizkite.
Z.A. Lantokietan nola uste duzue hartzen zaituztela hemengo langileek?
Nazio edo herri batean bizi denak, hor lana egiteko eskubide oso duela uste dugu, ez dezala inosrk bere lanpostua hartu, guregatik ez dadila inor geratu bere lanik gabe. Jendeak hau honela ikustea guztiz normala da, diote Fernando eta Antoniok.
Baino Juan ez dator bat hauekin.
Nik lanpostu bat badaukat, nere bizitzeko modu bat finkatu badut, gustatuko litzaidake hori mantentzea. Emigratu beharrean aurkitu ez direnek, ez dakite honek zer suposatzen duen.
Berriro, integratu ezinaren arazoa irtetzen da. Normalean, edonor kanpoko nazio batera joaten denean, beretarrekin elkartzen da eta herrikoekin apenas ez du harremanik izaten, hori da pixka bat guri gertatu zaiguna. Baino beste errealitate garratz bat ere ikusi dugu, beste kanpotarrei guri baino kasu gehiago egiten zaiela, gu, portugesak, beste edonor baino zokoratuagoak uzten gaituztela. Honen arrazoiak bilatzen jarrita, bat bakarra egon daiteke; gure aurretik egon direnen konportamendua ez dela ona izan, beraz guk beraien gaiztakeriak ordaintzen ari garela, baino hau ere ez da justiziazkoa
Z.A. Zuek hemen horrenbeste denbora eramanez, portugesak ala euskadunak sentitzen zarete?
Orain gu hemen gustora bizi eta aurrera begira ere jarraitu ahal izango bagenu, hemen geldituko ginateke. Baino portugesak izaten jarraituko gera, hemen integratzen ahaleginduz, noski.
Z.A.Euskal Herriko egoera, noski ezagutzen duzue, bizitzen duzue, zer eritzi duzue hontaz?
Fernando- Gelditu, greba egin. horrelako kasutan (Arrasateko gertakizunai.burtiz ari da). denok parte hartu behar dugu. Berena denarengatik burrukatu nahi badute...
Z.A. Lehenago soldaduskaren arazoa aipatu duzue. Juan, zuk 27 hilabetetan bizi izan zenuena konta iezauguzu mesedez.
Juan- Nik soldaduska Ginean egin nuen, Askatasun Nazionalaren aldeko burrukek erdiz erdi harrapatu ninduten, FRELIMO, FPLAren garaiak ziren Herri txiki batetara destinatu gintuzten eta hemen ez ginen ilain gaizki egon. Ondoren jasan behar izan genuena askoz okerragua izan zen. Mendi batetara bidali gintuzten eta hemen hasi zen benetako kalbarioa 20 zuri ginen eta beitzak zaintzea bidali ginduzten, lau egun oso ibiltzen gelditu gabe. jan behiak txisa egiten zuten leku berdinean askotan egin behar izaten genuen lo kanpoan eginez ..
Bestetik. han gerra zegoenez, gu here hartan ibili behar izan genuen, denaren gainetik bakoitzak bere bizia salbatzen abalegintzen zen. Ni kontziente nintzen maiori baten maioriaren aurka ari ginela eta hori ez zegoela ongi. bainan ez genuen beste irtenbiderik. Hura oso gogorra izan zen.
Z.A.Apirilaren 25a ezagutu eta bizi al zenuten?
Antonio. Bai, momentu haietan ni, beste emigrante asko bezala, han nengoen; Aste Santua zen eta jende asko oporrekin joanda han aurkitzen zen. Nik egun hori oso lasai bizi izan nuen, beste egunetako bizitza egin nuen, lana. Kristoetxean bizi nintzenez, han ez zen ezer arrarorik nabarmendu. Folloia beherago zegoen, Oporto, Lisboa. alde horretan.
Esan dudan bezala, Emigrante asko oporretan zeuden; egun horietan bere lantokietara joateko asmoz, mugara iritsi eta ez zuten pasatzen uzten, normala gerran bai ginen. "Zeure aberria defendatu nahi baduzu. hemen" esaten zuten soldadtlek.
Z.A. Golpe haren aurrean, Iparraldea izan omen zen gaizkien hartu zuena zioten, egia al da?
Bai, hori egia da. Alderdi politikoak beheran zeuden. han ez zen apenas ezer ezagutzen . inoiz ez da horrelako gauzetarako tradiziorik egon. eta momentu haietan jendeak eguneroko bizimoduá egin zuen. inork ez zezala molesta.
Z.A. Emigrazioarekin kontrabandoa egon da beti lotua. Zer konta dezakezue honi baruz?
Juan– Ni Portugala joaten naizenean kontrabandista bat naiz, ez muga ilegalki pasatzen dudalako, pasaportea badut, baizik eta joaten naizenean ahal dudan gauza gehiena pasatzen dudalako. Hau normala da, ahal dugun guztiok egiten dugu.
Antonio– Beste maila batetako kontrabandoa ere badago. jendeárena. Pasaporterik ematen ez. zuten garaian. jendeak bizi nahi bazuen handik aldegin behar zuen eta edonolako irtenbidetara jotzen zuen. Nere aita lehenengo aldiz horrela pasatu zen, klandéstinitatean. Kontrabandista batek hartu zituen Portugalen eta eraman zituen Frantziara. Egoera horretan pasatzea gogorra bazen kontrabandistek egiten zuten zenbait arduragabekeriarekin ez ziren umiltzen. Mendian egon behar izaten zuten zenbait egun. janaririk ez zien eramaten, euria goitik behera. arkaitz azpian lo eginez, etab...Eta honetarako bakoitzak 20.000 pezeta ordaindu behar zuen. Beste askok berriz gehiago, 25-30 mila edo gehiago.
Bainan denek ez zuten muga pasatzea lortzen. Kontrabandista bat baino gehiagok uzten zuen jendea. mugaren beste aldean zeudela esan ondoren, Irunen uzten zituzten: Guardia Zibilek hartu eta Martuteneko espetxera eramaten zituzten. Han 20 egun pasa ondoren, Portugalgo mugan uzten zituzten 2000 pezetako multa ordaindu ondoren –ordaintzeko zaukatenak– beren herrietara edo kasurik okerrenean espetxera joaten ziren.
Bat baino gehiagok, negozio aberatsak egin ditu lan zikin eta maltzur hauekin.
Jende askok, kontrabandoan bizia jokatu du. Neri kontatu didate. Gizon batek, astean hiru bider rnaga pasatzen omen zuen urrearekirl, hau berebilaren matrikulatan ekartzen zuelarik.
Euskaldunok ere asko dakigu gai hontaz.
Z.A. Espainolak Portugalen, nola ;ikusten ditu hango jendeak?
Fernando– Nola ikusiak dauden? Kasi hangoak baino hobekiago ikusiak daude: jendeak maite ditu.eta gu hemen zergatik baztertzen gaituzte?' Lisboako komerzianterik handienak espainolak dira. aberastuak daude portugesen kontura. Esplotatzaile batzu dira. hala eta guztiz maitatuak dira, eta gu berriz hemen...
Gure baztertzea. zokoratzea hain urruti iristen da. ez digute hernengo bankuetan negoziatzen ere uzten. Frantziarn posible da, bainan hemen hori ere ez .Hori bai. lanerako gurekin kontatzen dute, astoak bezala egin beharr izaten dugu bainan honetan ere diferentzia handiak egiten dituzte.
Z.A. Zer nolako diferentziak dira horik?
Antonio– Oso sentziloa da. Espainolak, gauza batzuetarako oso azkarrak dira. adibidez. ahal duten denbora gehiena lanik egin gabe egoteko. Nik egiten dudan lana. gogorrenetarikoa da. trenbideak konpontzea. Ni hasi nintzenean. hemengo batzuk ere sartu ziren. bainan zer nolako lana zen ikusi zutenean, ez zuten zalantza handirik izan. pala eta pikoarekin lana egitea bajeza iruditzen zitzaien. Batek ordu pare bat lana egin zuen eta gehiago ez zen handik agertu. Nagusiek. horrelako jokabideen aurrean. nahiago du gu bezalako jendea hartzea. Guk han edo non lana egi beharra daukagu eta egoera honetaz ondo aprobetxatzen dira. Baino langile espainolak oso azkarrak dira.
Fernando- Nik esan dudan bezala, eraikuntzan lan egiten du. Gure patroia destajista bat da, beraz gu, lana daukagunean ondi, bestela berriz izorratu egin behar. Berak ere gurekin lana egiten duenez, gu ere gogor aritu behar izaten gara. Lehenagotik esperientzia txarra dauka espainolekin, eta besterik ez duela hartu nahi dio.
Z.A. Goiherritik irtetzen zaretenean, beste herri batzutan, portugesekin aurkitzen al zarete? Nola bizi dira?
- Bai. hemen portugesak alde guztietan gaude. edozein herritara joan eta elkartzen gara. Gaur egun Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan sakabanatuak gaude. Orain arte gehienbat Gipuzkoan sartuak egon bagara ere, noski hemendik kanpora ere badaude:.Madril, Barcelona eta beste hiriburu batzuetan Gaur egun emigrante portuges gehiena dagoen probintzia Nafarroa da. Iruiñea eta inguruetan finkatuak daudelarik.
Besteak nola bizi diren? Gutxi gora behera gu bezala. Denok balditza berdinakin topatzen gara. denok arazo berdintsuak dauzkagu denok berdin bizi gara.
Emigranteak baino gehiago nomadak direla esan dezakegu.
Z.A Gaur oraindik jende asko irtetzen al da Portugaldik?
Antonio– Maila horretan beti bezala jarraitzen da. Nere herrian bostehun bat baserri egongo dira denetara eta hirureun bat hutsik daude: hau da, beren jabeak emigraturik daude, Alemania, Frantzia, hemen alde guztietan sakabanatuak, berdin gertatzen da herri pobre guztietan.
Han, lehenengo, etorkizun bakarra zeukan lana garraioetakoa zen. Entrepresa partikularrak zirenenz diru asko irabazten zen eta lan segurua zen, baina apirillaren 25eko kolpearen ondoren, dena nazionalizatu zuten eta hau ere bai, honekin, irtenbide hau ere amaitu egin zen. Entrepresak badaude orain alemanak adibidez diru asko sartzen ari dira, entrepresa haundi bat muntatu dute 3000 bat lanposturekin, bainan hura hain pobrea da...
Z.A. Zer gobernukin bizi zineten hobekiago, kolpekoarekin ala lehenagoarekin?
Juan– Nere iritz Marcelo Caetanorekin hobekiago bizi ginen. gauzak, nahiko ondo zeramatzan gehiago ezin zuen egin ahal zian. bota egin baitzuten.
Besteek, dirudienez nahiago dute ez erantzun, mututasun osoa dago.
Elkarrizketa honi bukaera ematera gaoazenean. alkool edo ardoaren kontua ateratzen dute. Bakoitzak beltz bat dauka bere aurrean eta ardo honi buruzko eritzia ematen dute.
Hemengo ardoa oso txarra da, bainan hori bai, hangoak baino lehenago mozkortzen zaitu. Hango ardoa askoz hobeagoa da.
Beren larraldeko gauza onetaz gogoratzen dira eta hauen artean pattarraz. Hau edari oso indartsua da alkool asko du. Mahatsari ardoa kendu ondoren, zumoa atera onsioren, geratzen denarekin egiten omen dute,
Euskaldunoi sabel eta urdaila gauza fuertetara ohituak badaude ere, goizean goiz, baraurik, aguardiente tragotxo batek bakarrik barru guztiak erre ditzake.
L. AUZMENDI
Eskuinetik ezkerrera, Fernando eta Juan. Arazo nagusiena, hizkuntzarena da.
Eskuinetik ezkerrera, Jose eta Antonio. Honek Apirilaren 25eko kolpea ezagutu zuen.
Gaur egun, Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan sakabanatzen gara.
19-24
GaiezGizarteaMigrazioak
PertsonaiazGONZALEZ11
PertsonaiazFERREIRA1
PertsonaiazOLIVERA1
PertsonaiazFLORES1
EgileezAUZMENDI1Gizartea