Manolo Urbieta. Sortzaile Eta Eragile


1978ko maiatzaren 21an
Manolo Urbieta musikariari elkarrizketa.

Manolo Urbieta. Sortzaile Eta Eragile
Oleskariak otxotea, NAYA orkesta, Zarauzko haur kantariak edo musika eskola aipatzen baditugu edo "Zai dago ama..." kantaren egilea dela esaten badugu berehala lotuko duzue Manolo Urbieta musikarekin. Lotura egokia, musikaren muduan murgildua ibili baita eta dabil sei urterekin Zarauzko bandan klarinetea jotzen hasi zenetik.

Baina musika ez da Manolorentzat helburu but, bitarteko bat baizik. Musikagintza inguruarekin lotzen du eta horregatik egin dio uko beharbada hainbat okasio tentagarriri. Horregatik zuzendu du bere lana oinharriak bilatzera, haurrekin lan egitera, goi mailako musikagintzara jo ordez, bide hori -berak aitortzen duenez- zenbaitetan frustantea edo mingarria gertatzen bazaio ere. Aukera egin duen guztian herriruntz jo du eta horregatik. dauka hitz horrek bere ahoan beste batzuenetan ez duen errealitatea.
Konformagaitza eta bere lanen dena ematen duena, molesto gerta daiteke zenbaitentzat eta horrek esplika dezake . neurri batean behintzat Zarauzko ikastolatik bidalia izatea. Horregatik esan dezake: "beldurra dankagu talde batean sartu eta emateko ez, emango diogu dena baina manipulatuak izateko. Hainbeste: frustrazio, hainbeste frakaso, hainbeste inkonprensio..."
.Sortzaile eta eragile pasa den toki guztietan JAKIN aldizkariaren sortzaileetako bat izan zela ere esan dezake, baditu eskrupuloak bere lehen elkarrizketa hau argitaratzeko: ''Esango dute berriro ere herrian Manolo figuratzea gustatzen zaiola".
-NAYA ere urruti geratu da, eh? "Los gitanos cantaban... " eta Elvys Presleyren zerak eta... Zenbat urte da sortu zela NAYA?
–Ba OLESKARIAKekin batera, sesentaytresean.
--Eta OLESKARIAKena nola izan zen?
--Zarautzen koral bat zen, CORAL ZARAUZ, eta hark herriko ahots guztiak biltzen zituen, nahiko meritu bazuen. Larogeita hamasei ziren eta bi otxote sortuz iren, bat onenekin, eta gero beste batzuek afizioa eta... bigarren otxotea geratu zen. Bat ondo ibili zen bezala, bestea ba... gaizki. Hurrengo lehiaketa etorri zenean sortu ziren problema batzu eta batzuek hi Manolo, etorriko al haiz gurekin? Nik bozak ikusi eta, hauekin zer egin behar dut? Balorerik eduki ez ezetz esateko eta, bueno, irtengo gaituk ba, pentsatuz, frakaso bat gehiago. Nere esperientzia keru mailan orduan izan zen. Hartu ahots haik, zortzi haik eta preparatu genituen kanta batzu, haien neurriko kantak. Kanta klasikoak hartu beharrean horixe, zer numero daukazue? ba plan horretekoak jarri Eta Donostiara joan ginenean, hantxe akonplejatuta; Tolosakoak: los malos del año pasado. Lehenengo gauza entzun nuena horixe; Jendea lasai gu irten geinelako. Baina nahiko ondo preparatu ginen eta lehiaketa bukatu baino lehenago COLUMBIAren kontratoa izan genuen eta jendearen aurrean gu izan ginen gustagarriak, zerbait berria agertu genuenak, bai konposizio aldetik eta bai kantatzeko era aldetik. Zerbait berria agertu zen gure eskutik.
–OLESKARIAKek, kanpotik begiratu behintzat, bazuen halako matiz politiko bat ere . EUZKADI CANTA diskoa debekatua izan baino lehen ere, kanta batzu...
–Bai, politikan pixka bat sartu egiten ginen garai hartan. Adibidez PNVren kanta hori; letrak ez du ezer esaten, baina kanta hori ba jendeak aspaldian entzun gabe eta...
–Esan duzu OLESKARIAK izan zela zure lehen esperientzia koral mailan, baina beste posibilitate batzu ere izan zenituen, adibidez EASOko zuzendari izateko.
-Bai, etorri zen bat, bestea, bestea, joan nintzen eta non sartuko, ez dakit consulado de Portugal edo zer zen. Eta ni joan nintzen ezetz esatera. Hantxe, hitzegiten ari zirela, tu vas a trabajar en estas condiciones eta bukatu zutenean, bueno, ustedes no me han preguntado a mi si quiero o no quiero - horrela geratu ziren– pues no quiero. Jota geratu ziren. Nik ikusten nuen bakarra zen frakez jantzita eta CORO EASO ikusten den bezala, beren pajaritekin... beste konturik ez erabakitzeko. Beraiek sineste ez, nola daiteke Zarauzko gizarajo bati horrelako aukera jarri eta ezetz esatea?
--Zuk OLESKARIAKekin eta NAYArekin jarraitu zenuen.
--Beste mundu bat da eh, kabaret mundua. Orkesta oso polita zen NAYA. Artistak etortzen zirenean haien laguntziale gu ginen. Eta orduan ba Madrilgo jendea eta Barcelonako jendea, organoa jotzen ikusi eta eraman nahi, benetako okasioak izan nituen, baina... ez dakit zergatik, eh. Eta zorretan nenbilen, batere kobratu gabe ibiltzen ginen, bat egongo zen mostradorean, bestea atea zaintzen...
--Eta orain nola dago hori?
- Konplejo horixe daukagu, kapitalista garen konplejua. NAYA sala de fiestas hasi zenean zerbait ematen esan nuen, oraintxe da garaia nere burua promozionatzeko.
Lehenago zortzi urte pasa ditut nik konstrukzioan lana eginez, ofizina batean. Gero Caja Laboralean sartu nintzen. Bi urte pasa nituen, paper tartean eta gaizki. Bazekiten musikarako afizio haundia nuela eta inspekzioa etortzen zenean, ez zegoen lanik eta si aqui no hay trabajo, de piso en piso a buscar clientes. Ederki; horrela eh? gustora zaudetenean nerekin, orduan aldegingo diat. Nik banuen nere planteiamendua, pixka bat sartu bainintzen euskara aldetik eta. Urtero egiten dituzte beren batzarreak eta uste dut lehen aldiz, batzar hartan behintzat, nik hitzegin nuela euskaraz. Eta hura bukatu eta pixka bat konturatzen ziren, adios, hau ez duk bakarrik musikoa, eta orduan, banihoa esan. Eta orain zer egingo diat? Orduan bizi nuen pixka bat ikastola giroa eta hor sartu nintzen.
Hezkuntza Osoa
--Zer lan egiten zenuen?
–Denetik ematen nuen. Ikastolan sartu ginenean sartu ginen gizarajo gizarajo, pentsatuz ba zerbait aportatzea bagenuela. Orduan ikastola hamar urte arte bakarrik zen. Laugarren maila ematen nuen eta konturatu nintzenean helburua zela, Zarautzen behintzat. zortzi-bederatzi urtekoak beste eskoletarako preparatzea... Lehenengo gauza ikusi nuena, horiek ez zekitek euskaraz oraindik ezertxo ere, nik hauei erdaraz erakutsi? Orduan linea nahiko nabarmena bazen -normala ere bai- legearen kontra, eta nik pentsatu hauk erdal eskoletara? Alde batetik asmoa asmatu nuen, gurasoekin kontakto asko izaten ganuen eta esplikatu eta prest zeudela beste eskoletara eraman beharrean, guk jarraitu. Anduk beste erdal eskola batean lan egiten zuen, baina bera ere ikastolara etortzen zen orduz kanpo, eta biok hartu genuen erabakia, boskarren maila hori, inorekin kontatu gabe, ez legearekin, inorekin, aurrera eramatea. Abentura batean sartzea. Eta orduan, etorri zen aldaketa hori, EGB ditxoxozkoa. Disparate bat egitetik libratu ginen. Bion asmoa zen, hizkuntza aurrera ateratzea. Problemak ere sortu ziren, lehenago esaten zena, Haren aldekoak Jesukristoren dotriñaren kontrakoak dira eta guraso batzuek beren haurrak atera zituzten.
---Eta hizkuntzarekin batera musika. ez?
-Nik esaten dadana, kreatibitatea. Askotan esaten diagu, guk zer izan .ez dugu? Haurtzaroa izan da neretzat gauza oso pobrea, hainbeste gauza ikasi behar eta beti tranpetan eta beldurrez denei erantzuteko. Orduan, mundu hori, ez dakit, neri semeak direla eta iruditzen zait nere aurtzaroa bizitzen ari naizela.momentu honetan. Adibidez problema asko izan ditut ikastolan deportearekin. Ikastolan sartu aurretik ez nuen deporterik egiten; garai batean bai, txikitan eta beti afizioa izan dut, baina sala de fiestasen laurak eta bostak arte lana egin eta deporterik ezin. Umeekin hasi eta benetako inportantzia horrek eta nik deportea sartu nuen. Adibidez, bederatzietan joan eta hamar urteko umeak, haiek zeukaten sasoia, nola isiltasun bat edo sortu han? Nik egiten nuen lehenengo gauza frontoira joatea zen eta bederatzietatik bederatzia t'erdietara umeak lehertu deportea egiten, korrika eta bestea.
-Hizkuntza, deportea... zer gehiago zuk nahi zenuken haurtzaro hori lortzeko?
-Umeari ematen diozun guztiak balio dio. Musika baldin badakizu musika bihurtzen da zerbitzari bat de la órdiga, zerbitzaria eh, hori askotan aitatuko dut, nik ez dudala jartzen umea musikaren zerbitzutan, nere asmoa behintzat musika umearen zerbitzutan jartzea beti da. Ez da nere helburua musikoak sortzea, sortzen badira, sortuko dira. Bigarren, esku ona behar du maixuak umeen aurrean, estetika bat, bai kaligrafian, bai dibujoan... maixuak hori eduki behar du. Kantatzea, hitzegiteko graziak, dramatizatzeko. Deportea dela, jokuak direla, mendia dela... Gaur hainbeste aipatzen den ekologia eta horik denak bizi genituen garai hartan.
-Diputazioak antolatzen diteen haurren lehiaketetan beti sartzen dute zure obraren bat. Zer iritzi duzu lehiaketa horiei buruz?
-Jurado horik ez doaz pedagogia salbatzera, horik kriterio klasiko batzu salbatzera doaz. Irabazleak, zer izan dira? Ba eskola batean haurrak hartu aukera bat egin, ahots politenak hartu eta urte guztian, auskalo, preparatzen lehiaketa batean halako paper on bat egiteko. Eta gure lana gaur goizean egin duguna izan da: orduerdi-ordubetean, ikasi al duzue? Bale, umeak ume bezala agertu, eta hori egin dugu, ez aingeru batzuk eraman, umeak eraman. Hala gertatu zaigu lehiaketetan zeinentzat premioa? Klasikoentzat. Orduan urtero disgusto batzu eraman ditut eta erretiratu egin naiz. Baina urtero,deitzen didate obra bat preparatzeko; preparatzen dut, txekea bidaltzen didate sei milazortzi mila pezeta baina beste gauzarik ez..
Musika Jaioberritatik
-Musikaren konzepzio desbardinak.
-Guretzat zer da musika? Garbi dago, lehen esan duguna, aukera bat egiterik ez dago. Berrogei ume dauzkat, neretzat zer gauza ederra: zu fuera, ba ez. Azkeneko lehiaketa batera joan ginenean bezala; batek oso boza txarra zuen, ez zegoen presentatzerik , bueno, nola nik ume horri esan? Azkenean, bueno, joan baina ixilik eh? ixilik. Marrurik haundienak hark ateratzen zituen; esaioz hari ixilik egoteko! Nor naiz ni hura ixilik edukitzeko? Hori gertatu zen. Nola egingo dugu ba ondo, ezin.
-Eta musikaren irakaskuntza, nola?
-Eskola mailan ere bibentzi guzti hauk. Horregatik esaten dut nik eskola dela gure proiekto:horren marko naturalena eta musika dela–hori erdaraz hobeto esaten da baina– ume guztiak duen eskubideko herentzi bat, patrimonioa: ume guztiek hartu.behar lukete musika.
Nik badakit eskolan egon eta eguneroko ;dramak, berrogei umeekin gainera, erdiak baino gehiago inmigranteak eta besteak baserritarrak, ikastolara joan ez direnak hor dauzkat. Ikastolara nortzuk joan dira ba? Non. dira inmigranteak? Tormento bat txistua erakustea. Baina nere kriterio guztien kontra joatea da ume bati esatea, ez, hik txistua ikasi baino ez al duk hobe momentu honetan dibujatzen egotea? -dibujoa ere ematen diat ba–. Hori egitera ere askotan behartua aurkitzen haiz, baina hori nere kriterio guztien kontra joatea da.
-Musika noizrik haurrari?
–Neri gertatu zait sei urteko umeekin hasi eta umeak ia sei urterako musika hartu behar duela konturatzen nintzen; beti ikusi dut traba ederra sei urtetik aurrera gure umeekin lanean hasteko. Umea jaioz gero, umearekin lanean hasi beharra dago. Orain haurtzaindegiarekin harremanak baduzkagu; haurtzaindegia aurrera ateratzeko edo promozio pixka bat egiteko pelikula bat egin dute eta horren banda sonora esaten den hori egitera goaz. Neretzat, . musika egiteko, umea jaioz geroz hasi behar da. Umeei eman diezaiegun ahal den musikarik ederrena. Eta ama berri hauk oso sensibleak direnez hamar mila duro gastatu dituzte altabozekin eta. Horrelakorik ez ninan nik eskatu! Lotsatu ere egin nintzen, hain serio hartu zuten gauza. Baina egia horixe da, umeak jaiotzetik, ekarri mundura baina eman, eh? Oso inportantea da. Gero hasi behar dugu zortzi edo hamar urtekoekin, okertu diren gauza horik zuzentzen. Musika aldetik nik ikuste nuen beste oinharri batzuk aurkitzen hasi beharra zegoela; beste batzu goraka joan diren bezala, ni oinharri bila joan naiz. Eta aurten hartu ditugu hirutik sei urte bitarteko umeak eta haiekin esperimentatzen egon naiz, egun batzuetan asmatu eta beste askotan, gaur ez diagu asmatu eta gaur ere ez eta... tristea baina ikasiz joan gara. Orduan, maila hori aurten osatu dugu, esperientzia hori egin dugu. Gero sei eta zazpi urtekoekin daukagu esperientzia egin da; badakigu umeak nola pasatzen diren numerotatik solfeora, esperientzi horik egin ditugu, kosta egiten zaie, batzuek errazago hartzen dute salto hori. Solfeoa berriz badakizue zer gauza zaila den, umea aspertu egiten da, horregatik, solfeoaren beharra ikusten duenean, orduan ematen dugu solfeoa; bitartean, numero batzuren bitartez, lau urteko ume batek badanka eskuetan txirola bat hartu eta hari seinu batzu ateratzea. Bestetik, txirula eskuetan jartzea sikomotrizidade aldetik oso inportantea da; zenbat aldiz ikusten dugun umeek ez dakitela ezkerra, eskubia zer den, kooordinaketa falta bat, behatzak mugitzen... defekto guzti horik oso azkar ikusteko oso inportantea da umeen eskutan instrumentu batzu jartzea. Lan guzti hori probetxu haundikoa da, ez bakarrik musika begiratuta, sikologi aldetik begiratuta ere bai. Ritmoaren koordinatzeak, pausoak, hankak... gero soldaduskan batzu badira ez dakitenak pausoa markatzen.
–Eta haurren kreatibitatea, lortu al duzu melodi batzu sor ditzaten edo?
–Hau da nere desafioa. Edozeinek esango luke, nahiko lan egiten duk gustora egon behar huke, eta ni ez nago gustora. Kontraesan bat iruditzen zat, oso goi mailako kontraesana, ume kreatiboak ume askatuak nahi ditut nik, baina beti ari gara umeei ematen, ari gara. Nahi baduzue justifikazio guztiez, kamuflaje guztiez baina beti autoritateaz jokatzen ari gara. Neretzat hori da kontraesana eta oraindik lortu ez dudan gauza bat. Hori da nere esperientzia. Umeei jarri instrumentu batzu, umea espresatu egiten da, jolastu egiten du dudarik gabe, baina umea kreatzaile... beharbada gehiegi eskatzea da. Nik uste dut kreatzaile gutxi dela munduan; horrekin kontatu beharra dugu, Pinturarekin uste dut gauza bera gertatzen dela; askoz ere errazagoa da umea pinturarekin espresatzea, baina askoz zailagoa da neurtzea zer balio duen. Marrazki bat ikusi eta que fenómeno esaten dugu baina kreazio mailan hori aztertuz gero, zer kriterio erabili umeakreatibo den ala rutinarioa den esateko?
Trintxeran, Baina Arnasa Hartuz
-Aurkitu al duzu beste pertsonarik, talderik edo mugimendurik ideia hauekin jokatzen duenik?
–Ni . zoritxarrez, trintxera batean bizi naiz. Neretzat problema horixe da, xoko batean sartu gara eta.nahi dugu jakin eta bederatzietan edo hamarretan bukatzen dut erotuta hamaikak -hamabiak aldera berriz ere nere onera etortzen naiz eta orduan hasten naiz irakurtzen:bitartean, bederatzietatik hamaiketara, ni ez naiz pertsona; eta etxean, hamaiketatik hamabiak-ordubata arte, orduan zerbait hartu behar dugu, kontakto bat, arriskuan gaudelako... badakizu zeinen azkar aldatzen den mundua eta hilabetean kontaktorik ez badaukazu, arnas falta sentitzen duzu, sentitzen duzun bitartean ondo zaude, txarra izango da, ba gizartearekin pasketzea, inguruarekin puskatu eta herrian bizi garenok eta herriarekin lana egin nahi dugunok, herria ondo ezagutu behar dugu eta herriarekin bizi behar dugu. bestela protogonista batzuk, lider batzuk geratuko gara, baina herriarekin bizi gabe geratzeko arriskuan gaude. Ez dakit, lehen esan dizut intuizio batzu direla, beharbada hitzetan esatea kosta egiten dela, baina hori da.
-Lotzen dituzu gauza guztiak.
-Zuk esaten baduzu...
-Bai, nik zirkulo but bezala ikusten dut, bizitza, musika, hezkuntza, politika...
--Bai, komunistak garelako edo...
-Eta hori nola sortu zaizu, musikarengandik al datorkizu?
--Nola esango nizuke. Hara, Erromara estudiatzera, eta Manolok Caja Laborala utzi dik eta musika estudiatzera joango duk. Eta ez, orduan ni por la tangente irten nintzen. Joan nintzen, titulo bat ateratzera, zer da? filosofia. Ba ni ezagutu nautenek, hemezortzi urte nituela edo musika utzi nuen, eta esango zuten, zer egin behar dik orduan? Ya se acabó la música esan nuen eta bizi nuen nik literatura asko. Asko baloratzen dut literatura literatura sortzailea. Ez dut desarroilatzeko denborarik, kapazidaderik eta konstantzirik... hori dena barruan daukat, Interesatu dena interesatzen zait. Akera egin nuenean zerbaitek kezkatzen ninduen;gaurko Euskal Herriko kulturak zerbait eskatzen duela eta zer lan egiten dezaket gehienbat? Ba musika, hori bizi dut. Baina dauzkadan bibentzi guzti horik neronekin daramatzat. Momentu hartan hemezortzi urterekin, esango zuten honek badauka literato izatea, antzerkilari izatea... sermoitarako ere preparatu ginen, nota onak ateratzen genituen sermniak egiteko...
-Nolaz sartu zinen fraileetan?
-Ni nazkatuta sartu nintzen, hamalau urterekin. Etxeko giroarekin nazkatuta batez ere. Badakit aitak asko sufritu zuela, hamar izan gara... Zortzi urtetik han lau urtera, hirugarren maila zen azkeneko maila, eta hirugarren mailan egon nintzen, nazka nazka eginda. Eta orduan bi anaia ni babio zaharragoak fraileak ziren, osaba frailea...
Gu beti izan gara mistikoak, mistika bat bizi dugu -hitza oso teorikoa da baina ez dakit nola esan dezakegun-. Adibidez, habitoa hartu nuenean boto bat egin nuen --leitu nituen orduan trapenseen kontuak eta–: bizi guztian denei parre egin diet beti kontradikzio bat izan naiz ingurua oso nerbioso eduki duen tipo bat eta behintzat orduan, bizi guztian gehiago parre ez egiteko botoa egin genuen, pentsa noraino iritsi den gure mistika.
-Jendeari parre ez egireko botua?
-Bai, inguruari, beti ilea hartu eta bestea.. beti rebeldeak izan gara. Orduan gose garaiak ziren eta... nik konposizioak egin nituen gosea zela eta. Kolegioa kuartela bezala, denak protestan eta badakizu, medios audiovisuales, musika asko erabili dut, gaur amnistiarentzat bezala, orduan gosearen kontra eta kolegio guztia gosea, gosea, kantatuz.
Hainbeste jipoi hartu dugu! politikan ere... Badakizu, nere familia karlista izan da eta orduan ba sartzen bazara, fraileetatik irten eta, esan dezagun, abertzaleen munduan abertzaleak beti familiaren etiketari begira oso puntakoak gainera. Denetik pasa dugu, pixka bat jendeari burla egiteko motiboak, jendearen .. Zarauztarra naiz, Zarautzen badaude tipo fenomenoak baina, zeinengatik, Zarauzko pertsonengatik? Ni Zarautzen lan egiten dudan bezala berdin egingo nuke–Euskal Herrian behintzat bai–edozein herritan.
Herria, Espektadore Bihurturik
--Euskal musikaren egoera?
-- Aurrera esango nukeena, hori behintzat bai: herria espektadore bihurtu dugula. Nik herria nahi dut protagonista, lehenengo hori. Orain, hori ez da beraiek epaitzea, nere lana juzgatzea eta nik herriarekin nola jokatu nahi nukeen esatea litzateke, ezta? Hori nahi diet erakutsi umeei, bakarka konplejo guztiak kendu, espresarazi, senti arazi, medio bat umea espresatzeko. Herrian gogoa baldin badaukat konplejo guzti horik utzi eta espresatu egingo naiz lasai bonbardinoa joaz edo platillo batzuk joaz zergatik ez? zeinek kentzen dit neri eskubide hori? Eta horrelako berri bat nahi nuke, eta horrelako hamar mila biztanle nahi nituzke horrelako giroa sortzeko.
-Eta nola lortu hori?
-Guk oso kontuan eduki duguna musika eskolan zera da, pixka bat gure pedagogia harreman ekonomikoei lotzea: ikasketan kostoa: Asko etorri zaizkigu, pianoa, eta ez eta pentsatu ere, guk instrumenturik merkeenak irakatsiko ditugu. Flauta garestienak berrehun pezeta, orduan flauta, nahiko pedagogikoa da eta. Jendearentzat flauta ia txirula da eta grazi egin zidan behin zozketak egiten ditugu eta ume bati galdetu zioten; qué es esto? . Esto, pues para la txirula~ Qué es la txirula? . La flauta de Manolo. Jende guztia parrez, la flauta de Manolo. Baina erabiltzen ez zen instrumentu bat zen; musikan hasteko, eskola mailan txorakeria batzuk egiteko bai baina... Guretzat milagro bat da horrelako instrumentu bat edukitzea, hain merkea eta halako posibilitateak dituena. Bigarrena, txistua irakasten dugu; plastikozkoan ikasten dute eta eskerrak plastikozko txistuak danden hogeiduron, ehun eta hogeitamar pezetan erosten ditugu. Ia ikasi dutenek eta kapritxoz txistu klasikoak dauzkate, bi mila pezetatik gorakoak, nik plastikozkoa erabiltzen dut. Beste instrumentu bot, esku sainua; saerte bot izan genuen, Kellerrek utzi zizkigun Lasaillekoen bitartez. Gurasoekin bilera bat egin genuen eta zera esan genien, ume hauek aukera bat dute, edade ona daukate, hamar urte, esku soinua ikasteko; orain, esku soinua, merkeena, hogeita hamar mila pezetatik gora; gaur hasten denak badakizue hemendik urte batzuetara zer eskatuko dizuen; hasteko zer gastaturik ez duzue izango. Horrelako eskrupuloekin bizi gara. Beste instrumentu bat kitarra nahiko aberatsa bada eta nik uste dut pertsonaren bizirako laguntzailerik onena dela. Aukera hori egin dugu. Orduan, pianoa fuera, horretarako badaude klase partikularrak.
Zenbait kolegiotan horrela justifikatzen da musika; mila haur baldin badaude, horietatik berroegi aukeratuek egingo dute eta fin de curso eta festibal bat dela eta hantxe moñoño batzu irtengo dira...
-Galdera ia beharrezkoa da gaur egun, politikan zer?
–Ez nago inon fitxatua. Ni naiz ba, tipo irristalari bat eta ez zait gustatzen nabarmentzea. Nere helburu pertsonal edo nerekoi guztietan anarko sentitzen naiz, baina gizon politiko sentitzen naiz eta pentsatzen;dut politika egiteko gaur anarko batek zeregin gutxi duela eta kontradikzio horretan aurkitzen naiz.Badakit ez daukadala kontsekuente izaterik, herria askatzeko beste zerbait behar da.
Aberri Egunean, nongo pankartan sartu eta esan nion lagun bati. badakidala non bukatuko dugun? EGAMen azpian, eta hantxe bukatu genuen. Nonbaitera joan behar eta.... baina esanez bezala, hemen hemezortzi urteko semea pankartarekin eta hementxe,. Jendeak esan dezala, hik zer egiten huan han, gazte tartean?
-Eta zer sentitu zenuen nahi eta nahiez pankarta baten azpian joan beharragatik?
-Orixe. Nik orduan gogo bakarra nuen, pankarta bat agirtu esanez: berrogeita lau urte dauzkat baina oraindik gazte sentitzen naiz eta ez naiz eskubikoa . Nola esaten dute ba. de cuarenta p'arriba edo de treinta p'arriba denak eskubikoak direla.
XALBARDIN
E. GARMENDIA
Umeari ematen diozun guztiAk balio dio.
Ume kreatiboak, ume askatuak nahi ditu.
Guretzat milagroa da horrelako instrumentu bat edukitzea.
Umea jaioz gero, lanean hasi beharra dago.
Guk oso kontuan eduki dugu musika eskolan pedagogia harreman ekonomikoei lotzea.
Berrogeita leu urte dauzket, baina orain gazte sentitzen naiz eta ez naiz eskubikoa.
17-22

GaiezKulturaMusikaIrakaskuntz
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakURBIETA1
PertsonaiazURBIETA1
EgileezGARMENDIA3Kultura
EgileezOSTOLAZA1Kultura

Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude