Gerra Osteko Bertsolaria / ELIXABETE GARMENDIA


1978ko urtarrilaren 15ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Joxe Joakin Mitxelena bertsolariari elkarrizketa
Gerra Osteko Bertsolaria
"Nahiago nuke pasata balego" dio Joxe Joakin Mitxelenak hilaren 22an Donostian eskainiko zaion omenaldiaz; urtero bertsolari bati eskaintzen zaion omenaldia. Izan ere, itxuraz patxadakoa dirudi bainan nerbioso samarra dela aitortzen du Mitxelenak. Oso gaztetandik lanean eta bertsotan hasia. Mila lan gogor -- "ofiziorik ez" -- egin behar izandakoa; lan kondizioengatik borrokatzeagatik 1947an gartzelatua, gerra ondorengo bertsolaririk ospetsuenetakoa... guzti hau dugu Joxe Joakin Mitxelena. Baina berak kontatuko digu hainbat gauza.
-- Oiartzungo Iturrioz hauzoko Makuso baserrian jaio nintzen 24ean. Bascrri kaskarra zen gurca eta aitak kanpoan lan egiten zuen, Errenteriako fabrikan. Bi senide bakarrik ginen eta bestea hil zen. Ama bizi da oraindik, jaiotetxean, 82 urterekin.
Eskolara joan behar nuen garaiean, 8-9 urterekin, hauzoan zegoen "Sidras Mitxelena"n, sagardotegirik zaharrenetakoan, hasi nintzen lanean, botilak garbitzen...
-- Gerra hasi zenean hamabi urte izango zenituen. Zer gogoratzen duzu garai hartaz?
-- Gerra garaian gure baserrian erreketeak zeuden. San Marxosko Fuertean berriz gorriak -- badakizu, horrela deitzen zitzaien orduan --. Egun batetan errekcteek esan ziguten etxetik alde egiteko gaua pasatzeko, San Marcostik kainoi bat gure etxe aldera begira zegoela eta.Guregatik etxean geratuko ginen, baina agindu ziguten bezala egin genuen eta osaba baten etxera joan ginen gaua pasatzera. Baserrian bizi ziren beste hiru familiek ere berdin egin zuten.Hurrengo goizean baserria deseginda zegoen. Kanpotik ez zuen itxura txarrik baina barruan lehertu zen kainoikada eta dena txil-ituta utzi zuen. Ezer gabe geratu ginen.
Gerra oso gogorra izan zen gure alde horretan. Hiru hilabete pasa zituzten Oiartzundik Errenteriaraino. Hala ere, orduan bazegoen oraindik jatekorik. Ondorena izan zen txarragoa.
1947an Huelga Pasaian
Hamahiru urterekin Pasaiko Luzuriaganean hasi zen lanean Mitxelena. "18 kilometro oinez egunero, etxetik lanera eta lanetik etxera". Orlandonean, ere aritu zen "13 erreal irabaziz". Hamasei urterekin berriz gailetak egiten Errenteriako "Olibet"en.
-- Errazionamentua zela eta, urte erdia itxita egoten zen. Lanean ari ginenean gosea kentzen genuen eta hura bukatzen zenean, mendira edo harrobira joan behar lanera. Gero Pasaiko portuan hasi nintzen, deskargan, eta hogeitabat urte egin nituen han, orain dela hamahiru urte arte. 100 kiloko zakuak ibili behar izaten genituen, dena eskuz. Gartzelan ere egon nintzen garai hartan. 1947an 14 erreal irabazten genuen ; zortzi ordu baino gehiago lan egin behar eta eskatu genuen horrela izatez gerotan 18 erreal ordaintzeko. Egun batetan, zortzi ordutatik aurrera huelga egin genuen. Orduan hartu denak -- ehun eta hirurogei baino gehiago ginen -- eta Ondarretako gartzelara sartu gintuzten. Ez zegoen nahiko leku denontzat eta bi laguneko zeldatan zazpi lagun jarri gintuzten. "A cero" moztu ziguten ilea denori eta han egon ginen, batzu 10-15 egun; beste batzu, gerra garaian gorriekin ibiliak zirenakedo, bi-hiru hilabete.
Orduan hasi ziren irratitik anuntzioak egin eta kanpoko jendea, Salamancakoak eta, ekartzen portuan lan egiteko.
-Larria izango zen garai hartan gartzelan egotea, ez?
-- Bai, baina nahiko lasai geunden gu, bagenekien ez genuela delitu haundirik eta. Gainera andregaia ere joaten zen paketea eramatera...
-- Ehun eta hirurogei lagun harrapatzea golpe haundia izan behar zuen ba Pasai inguruetarako. Protestarik ez al zen izan?
-- Ez, orduan jendea belarriak makurtuta zebilen, badakizu, eta ez zuen inork protestatu.
Beste lan bat ere izan zuen Mitxelenak -- bere herrian tradizio haundia duen lana -- Pasaiko portuan zebilen bitartean : kontrabandoa.
-- Bat ohitzen bada utzi ezin den lana da hori. Baina gizon fina izan behar da, kontzientzizkoa. Hor ez dago paperik, hitzetan fiatu behar zara. Eta jende txar asko ere topatu dut, lan horretan aritu behar ez zuen jendea. Tabakoa, wiskya eta botikak -- hana iritsi ziren lehen penizilinak -- pasatzen genituen gehienhat. 25 urtez aritu nintzen horretan baina azkenean, hiru multa ere ordaindu behar izan nituen, "rnuy vistos" geunden eta utzi Cgm nuetl.
Gerra Ondoan, Plazara
-- Urrutira joan gara, ordurako hainbat urte bazeneraman bertsotan. Noiz eta nolatan hasi zinen?
-- Txikítandik sentitu nuen afizioa. Aitona ere bertsolaria izan behar zuen -- haren besotakoa naiz ni -- baina ez nuen ezagutu. Osaba batek eramaten zituen bertso-paperak etxera eta horiekin eta gero lagunartean, bildu, haiek puntuak jarri eta nik erantzun, horrela hasi nintzen.
-- Eta noiz plazaratu zinen?
-- Hamalau-hamabost urte nituela, 1939an, festa bat prestatu zutcn Oiartzunen gerraren bukaera ospatzeko. Zaiburu eta Telleri-Txiki errenteriarrak eta Oiartzungo Ibañez ziren bertsolariak. Ni inguruan nintzen eta lagunak hasi ziren "honek ere kantatzen duela" eta horrela egin nuen lehen saioa jendearen aurrean.
-- Oso gazterik hasi zinen. Nortzu zenituen garai hartan bertsolari lagunak?
-- Lehendabizi Zaiburu zaharrarekin ibili nintzen. Gero Basarri, Uztapide eta Lizasorekin. Honekin asko ibili izannahiz eta lagun ona izan dut beti. Geroago Azpillaga ere hasi zen,
-- Oiartzun bertsolari herria dela entzun izan dut. Ez al zenuen han bertako lagunik?
-- Bertsolaria sagardotegian sortua dela esaten dute eta Oiartzunen izan omcn dira -- nik ez ditut horrenbeste ezagutu -- hogeita hamaika sagardotegi garai batetan. Eta Oiartzunen badira bertsolariak. noski. Hor dugu Koxrne Lizaso. Eta Lexoti ere bai. Hau aspaldiko laguna dut. Mutil zaharra, herriko kale garbitzailea da. 47 urterekin hasi zen langintza horretan. Beral esan zidanez, 47 urte horik laneriko preparatzen pasa zituen, Baina nonbait ez zen ondo preparatu. Orain 52 urte ditu eta bost urte horietatik erdiak bajan pasa ditu.
Politikarik Aitatu Gabe
-- Gerra ondorengo urte haietan, zegoen zapalketarekin, nola moldatzen zineten bertsolariak?
-- Gaur politika aitatu gabe ezin da kantatu, baina orduan horrela egin begar dena. Zepai zen zerbait esaten zuena. Sentitu, euskaldun sentitzen ginen; orain ager daiteke hori baina orduan ezin. Euskaldunen loreak igartu egin ziren kanporako, barruan bai, bazeuden, baina...Guk, euskara maite genuen.
-- Zuk esan duzun bezala, gaur ez da bertsorik egiten politikarik aitatu gabe, zer iruditzen zaizu gaurko bertso giroa?
Pixka bat ukitu beharrezko gaia da politika, baina bertsotan beste gauza asko kanta daiteke. Politikaz dozenerdi bat bertsotan edo aritzea, ondo baina herriak gauza asko ditu hortik kanpora esateko.
Bertsotan ohitura oso ezberdinak ziren lehen. Dozcna bat bcrtso botatzen zuen bakoitzak segidan, askotan gaia jarri gabe ere bai. Gu lehengo bertsolarien tankerakoak ginen gehiago. Guregandik gaurkoetara ezberdintasun haundiagoa dago haietatik guregana bino. Elkarri kantatzen genion edo herrikoren bati, badakizu, herrikoei bertako bati buruz aritzea gustatzen zaie.
-- Eta ze tokitan ibiltzen zineten gehienbat?
-- Gipuzkoa guztian eta Nafarroako Baztanen, Lekunberri aldean... festetan ia beti. Txokorik maitatuena Hernaniko Ereñozu dut; sanantoniotan joaten ginen hara; 47an huts egin nuen, gartzelatik nengoelako. Hernanira sanjuanetan ere joaten ginen. Orioko Lizargarate ere gogoan dut; sanmartinetan joaten ginen hara, oilasko jana eta izaten zen.
-- Gogokoen zenituen herriak eta festak aipatu dituzu, eta, momentu txarrak?
-- Momentu txarrak gehiago izaten ziren. Bai, nahiz eta asko ibili, beti gelditzen da larritasuna jendearen aurrean azaltzeko . Hala ere sasoi batetan, gaztetan bertso gehienak gogoz botatzen nituen.. Orduan, bideean eta nonahi ateratzen zitzaidan bertsoa...
Jaungoikoak emandako dohai bat da. Zenbat eta gehiago jardun, erraztasun gehiago izaten duzu, baina iturria behar da, gainerantzean jai dago.
Bertsolaritzat Jarraituko Du
-Behin dohai hori izanez gero, zer behar da bertsotan aritzeko?
Garrantzitsuena bertsotarako egun ona izatea da. Askotan gauza huts batetatik ateratzen zaizu bertsorik onena; izen bat entzunez gero...Aurrean jende asko izateak ere animoa ematen du.
-Bestalde, ondo bazkalduta egoteak eta izango du zerikusirik, ez?
--Bai, bazkal aurretik kantatz.ez gcrotan, ondo gosalduta izan behar du. Erraztasunik haundiena, gaur joan toki batetara eta bihar, gosari on bat egin eta beste batera kantatzera... Baina hori gaztetan zen, orain parranda bat cgin eta tristatu egiten gara.
-- Gogoratzen al duzu bereziki zure bertsoren bat?
-- Ez, ez naiz behin ere izan bertsoak gordetzekoa, ezta eskribitzekoa ere, baina liburu bat egitea eskaini didate eta egingo dut, lana pixka bat utzi eta eskribituko dut.
-- Zuk zerorrek bertsogintza pixka hat utzia duzu azken urteotan, baina nola ikusten duzu bertsolaritzaren etorkizuna?
-- Bertsolaritzak segitzea herri.Euskalduna izatearen esku dago. Herriak euskaraz egiten badu, orduan badago bidea bertsolariarentzat. Entzulerik ez badago, ezer ez. Baina bertsolaritzak segituko du.
ELIXABETE GARMENDIA
"Gaur politika aitatu gabe ezin da kantatu, baina orduan horrela egin behar dena".
"Bertsotan oso ohitura ezberdinak ziren lehen. Dozena bat bertso botatzen zuen bakoitzak
segidan, askotan gaia jarri gabe ere".
"Nahiz eta asko ibili, beti gelditzen da larritasuna jendearen aurrean azaltzeko".
14-15 urterekin plazaratu zen Mitxelena bertsolari bezala.
22-23, 24


GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaMITXELENA1
PertsonaiazMITXELENA1
EgileezGARMENDIA3Kultura

Azkenak
Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Espainiako Gobernuak ondorioztatu du itzalaldiaren errua Red Eléctrica de Españak eta argindar konpainiek dutela

Itzalaldiaren ondoren sortutako komiteak eginiko txostena aurkeztu du astearte gauean Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak. Horren arabera, "hainbat faktoreren batasunaren" ondorioz sisteman gehiegizko tentsioa izan zen, kate erreakzio gisa. Txostenak... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


Eguneraketa berriak daude