Behingoz etxean


1977ko urriaren 30ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Larena preso ohiari elkarrizketa
Behingoz etxean
Ostiral eguerdian, hilaren 21ean, Larenak ez zuen inor zain Basauriko gartzelako atean. Izan ere, ordu batzu lehenago etxekoen bisita izan zuen eta laster aterako zutenez ez zien ezer san.
Hurrengo egunean Larenarekin hitzegin ahal izan genuen bere etxean.
Telefonoa etengabe ari, baina hala ere, hainbat gauzaz argi eta garbi mintzo da Larena.
-- Zer sentitzen da hamaika urteren ondoren, etxera itzulita?
-- Nerbioak menperaturik, "aterrizatzen" baina, Herria aurkitu dudan egoera ikusi ondoren borrokak merezi izan duela diot. Lehen protagonismoa abangoardia minoritario batek eramaten zuen eta gaur berriz herri guztiak. Euskadiren aldeko borokan jarraitzeko gogoa biziz sentizen dut.
-- Eta zer derizkiozu oraingo "amnistia" hortaz?
-- Bi egun hauetan askotan galdetu didate hontaz eta horietan erantzun dudan bezalaxe erantzungo dizut. Ez da amnistia orokorra. Eskubide publikoen edo Estatuko Herrien autonomiaren alde borrokatu diren militanteak amnistiatuak izango direla. Juezek hitzez-hitz ihardun dezakete hau; eta euskal militanteek ez direla autonomiaren alde hau beraiek ulertzen duten bezala -- borrokatu esan dezakete ; militante independentzizale direla, erakunde eta alderdi independentzizaletakoak. Juezei autonomia eta independentziaeren artean banaketa egiteko posibilitatea ematen die.
Egia esan, hau ez da oso arraro, Erakunde abertzaleak, euskaldunak, independentzia eskatzen dutelako. ez legeztatzean. Gobrnu berak eta "Ministerio del Interior"ek horrela jokatu baitute.
Hontaz aparte, Estatuko beste herrientzat hau ez da erabateko arnnistia izan; legearen testoa ikusi besterik ez dago.
Canarias Herriaren kasu konkretoan, katigu bat izan dela uste dugu. Basauriko beste arazo batzu ere; laboral amnistiarena, adibidez ; testoak hori ezartzen dizkion mugez aparte, kapitalismoa egun dagoen egoera ekonomikoa kontutan izanik, ez zait iduritzen langileek ber-hartzea onhartuko dutenik.
Eta bizi dugun matxismoari jarraituz "emakumearen delito berezi" deitzen dituzten horik legeak ez ditu jasotzen. Argi denez, preso sozialei ere ez dagokie lege hau. Eta horik berrogeita gehiago urte hauetan gartzeletan egon ba dira, kondizionamendu soziekonomiko eta politikoengatik izan da "Amnistia" hauentzat ere izan hehar lukeela uste dugu.
Beraz, huau ez da Euskal Herri Langileak nahi zuen amnistia.
-- Amnistiaren aldeko Gestorak gogor atakatu dituzte PSOEkoek eta PNVko dirijenteren batek. Zer iruditzen zaizu hau?
-- Hontaz Basauriko preso politikoek genuen kriterioa, baieztea besterik ez dut egingo. Gure eritzia, gose grebakoan egin genuen idatzi batetan -- Gestorek banatu zuten agirian -- argi eta garbi azaldu geneun. Mugica eta Arzallusen atakeei erantzunez, alegia.
Gestoren eginkizuanak garrantzi izugarria izan duela uste dugu. Euskadiren askatasunerako borrokan Euskal Herri Langileak bere protagonismoa irabazi duenaren frogetako bat da.
Pertsonaia batzuek -- PSOEkoren batek -- egin dizkien atakeak ezin daitezke bereizi alderdi horrek -- PSOEk.ekaineko hauteskundez geroztik eraman duen lineatik.
Hauteskundeen aurretik PSOEk zera esaten zuen alderdiak askatasunez eta objetibitatez aritzeko hauteskundeetan ez zirela ematen kondizio deratikoak; ondoren, irabazi dutenean, ontzat eta definitibotzat ematen dituzte ekainaren 15eko hauteskundeen emaitzak. Hau ez da herri borroka baztetzeko ahalegin bat besterik; herriak bere protagonismoa orduan aukeratuak gertatu ziren hogei-hogeita hamar gizonengan utz dezan, eta bost urtez ez dezan ezer egin. Herri borrokaren eta borroka parlamentarioaren artean izugarrizko kontraesan sortzen ahalegindu dira indar horiek. Guzti hau salatzen genuen gure agirian.
Esan behar dut ba eta ere, atake horik egin dituzten gizonei oso gutxi axola zitzaizkiela presoak eta herbesteratuak, herri borroka gera erazteko balio zizkien neurrian, bakar bakarrik.
Egun hauetan harrotu den herbesteratuen arazoari buruz, berriz, ezin daitezkeela denak etorri esan behar dut. ,asko borroka harmatuan ardura gehiago edo gutxiagoko puestoak dituztenak baitira. Euskal Herria berriro ere mobilizatu beharko du hauen alde. Frantses Gobernuak horien egotzia agertuko baitu. Eta Europako gainontzeko Gobernuak ere Espainiako Estatuan demokrazia jartzen ari direla sinistatzen dutenean, ez diete utziko beste estatuetan erc bizitzen.
-- Zer derizkiozu azken mobilizazioez, Herri Eguna, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Donostiako irailaren Sko manifestapena -- eta honen ondoren ezker abertzalearen aurka egin zuten kanpainaz?
-- Lehen mobilizapenek -- jende guztiak aitortu behar izan zuen haien arrakasta -- neretzat ezker abertzalearen mobilizatzeko ahalmena eta Euskal Herri Langileriaren indarraerakutsi zuten. Bestalde, postura unitarioa lortzea, herriari bere espresioa ez mugatzearen ondorio izan zen. Denok garbi ikusi behar dugu mobilizazio hauk, masiboki esan ziren kontsignen inguruan -- independentziare eta aldeko konsignak eta "ETA herria zurekin" bezalakoak -- egin zirela. Irailaren 8an Donostian gertatu zenaren alderantziz. Indar batzuek -- ekaineko hauteskundeetan irabazle irten zirenak lekuko -- iskanbila haik ezker abertzaleak aurretik prestaturiko probokazioarengatik gertatu zirela zioten: nik erabat bestaldera izan zela pentsatzen dut.
Lehenengoz, indar horiek ezin zezakean onar herria halako indarrez mobilizatzea independentziaren eta antzeko eskapenen alde. ETAri bere solidaritatea eta babesa eskainiz gainera. Maniobrak prestatu zituztenak haik izan zirela uste du; eta hau beraien organoen eta koniunikabideen bitartez ezker abertzalearen aurka egin zuten kanpainarekin frogatzen da.
Ezkerrean huts bat izan zen: ez zitzaiela behar bezalako indarrez erantzun, Ezker abertzaleko pertsona eta erakundeen erasoak ez zirela Bandres, Ortzi edo Castellsen aurka edo -talde batzuren aurkakoak izan ezker abertzale guztia baztertu nahi zutela baizik ez ohartzea. Euskadi guztiaren aurrean irresponsable eta probokatzaile bezala azaldu ziren.
-- Zu ekaineko hauteskundeetan parte hartzearen alde agertu zinen. Merezi izan zuela uste al duzu? Irabazleek herriak eskatzen diena betetzen dutela uste al duzu?
-- Beno, lehendabizi esan behar dut ni ez nintzela publikoki hauteskundeetan parte hartzearen alde agertu; partikularki ezker abertzalea hor azaltzearen alde nengoen. Alderdiek Parlamentora iristeko bide bat bazutela uste dut eta horiez baliatu egin behar zela; eta ez hemen ez dela ezer aldatu, frankismoan jarraitzen genuela eta diktatura bat dagoela dioen postauran itxiaz. Orain berdin pentsaten dut Ezker abertzaleak eta ezker iraultzaile guztiak parlamentua behar den bezala erabili ez badute, ezker abertzaleak irabazi ez zuelako izan da. Herri borrokaren eta borroka parlamentarioaren artean ezin daiteke dikotimorik egin; biak dira beharrezkoak; Hala ere herri borroka askoz garrantzizkoagoa dela diot.
Azken hauteskundeotan irabazle irten diren parlamentarioek, nere ustez, ez dute herriaren nahirik betetzen. Izan ere, hauteskunde horietan zerbait garbi geratu bada, zera da; Euskadiren interesei erantzungo dien autonomi estatutoa lortu behar dela. Baina, alderdi maioritarioek ekaineko ondorioak erabatekotzat jotzen badituzte, eta egiten ari direna herriaren ezkutuan egiten badute, ez daukat beste erremediorik, parlamentarioek herriak eskatu ziena ez direla betetzen ari, pentsatzea besterik.
Herriak Euskadirentzat autonomia iristea ezinbestezkoa dela pentsatuko balu estatutoa nolakoa izan behar duen herriak berak erabaki beharko lukeela uste dudalako da.
Aurrerantz dituen proiektoez Larenak jarraitzen du poliki baina etengabe
Deretxo bukatu, euskara irakatsi, aderdiak eta asanblada mugimendua ezagutu eta hor lan egin...
... Inkontrolatuen mehatxuengatik ez dela geldirik geratuko...~

Dionisio Larenak lortu du semea etxean ikustea.
Larena Durangon, estrainamendua "hautsi" berria.
"... Euskadiren aldeko borrokan jarraitzeko gogo bizia sentitzen dut..."
18-19

Gaiez\Politika\Euskal Herr\Presoak\Presoak
Gaiez\Politika\Euskal Herr\Presoak\Amnistia
Pertsonaiaz\LARENA1

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude