Kilometroak 77


1977ko urriaren 02an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Kilometroak 77ren antolatzaileei elkarrizketa
Kilometroak 77
(Ikastolen Aldeko Ibilaldi Nagusia)
Beasaingo Ikastola Batzordeko bati bururatu zitzaion, Ibilaldi Nagusi eta Berezi bat antola zitekeela Ikastolaren alde. Haseran, txantxetan hartu bide zioten bere kideek. Geroago ordea, arrakasta ukan zezakeela ikusi zuten eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarte Batzaraino (Federazioraino)heldurik,azkeneko hau berau bihurtu da KILOMETROAK 77 deitu ibilaldiaren antolatzaile.
Halere, Beasaingo Ikastolaren inguruan lanean dihardutenak, burubelarri dabiltza antolakuntzan.
Hori dela eta, bilera baten bukaeran harrapatu ditut eta beraietako batzuei ibilaldi honen xehetasunak eskatu dizkiet.
- Ibilaldi hau nolaz, bururatu zitzaizuen?
-- Batoordeko bati bururatu zitzaion ( Jesus Mari Erguini) eta haseran txantxa iruditu arren, azkenik egokitzat jo genuen eta Gipuzkoako Ikastola Elkarte Batzaraino heldurik aurrera egitea erabaki zen.
-- Esaizkidazue Ibilaldi Nagusi honen xehetasunak.
-- Hiribide eta basabidez burutu da hesparrua ( zirkuitoa). 6 km. ditu . Beasaingo Gipuzkoa enparantzatik ( Mataderitik) abiatu, Ugartemendi zehar jarraitu, Gaztinaundi baserritik iragan eta Lazkaoko Hilerri ( Kanposantu) ondotik, Luberri eta Larraitz-berri etxeen albotik zehar.. Altune ingurua heldu eta Senpere hauzoan barrena CAF lantegia iraganik, ostera abiapuntura heldu. Hasparru barnean, bi toki berezi izanen dira ikuskarrientzat: Bata Biona atzeko zelaietan Gaztinaunditik Lazkao alderat eta bestea Altune aurrean.
Ikuskarriak, egun guztian zehar izanen dira eta denetara 24 ikuskizun ( abeslari, harrijasotzaile, haizkolari, bertsolari, dultzainero, trikitilari, e.a)
Ibiltari bakoitza, ibilaldiko partaide da. Partaide bakoitza, zenbait babeslek babestua egon daiteke, kilometroko diru jakin batekin. Partaidea, noiznahi sar daiteke hesparruan ( zirkuitoan) eta noiznahi irten.. Ibili hala, kilometroak zenbatzen joanen zaizkio eta irtetzerakoan kilometroko agindurik zuen babesa, egin dituen kilometroen arabera ordaindu beharko du. Bitartean, hesparruko zerbitzu eta jaietan esku hartuko du. Partaideak beraz, laguntza fisikoa jartzen du eta babesleek sosak. Zenbait eta babesle gehiago osatu, orduan eta kilometro aberatsagoak partaideak eginak. Babesleak, pertsonak eta erakundeak izan daitezke.
-- Dirua biltzeko bakarrik antolatu al da?
Ez, horretarako bakarrik ez. Ahal delarik,aurten bailara honetan ospatuko den hau bera, hurren urteetan G.I.E.B.-k erabakitako bailaretan ospatzen jarraitzea nahi da. Hitz gutxitan esateko, Ikastolaren Eguntzat hartzea nahi da.
-- Nortzuei dei egin nahi diezue Ibilaldi honetara?
-- Herri osoari. Gazte eta zaharrei, adin eta mota guztitako pertsonei ; hitz batetan : Euskadi osoari.
-- Erantzun handia itxaro al duzue?
-- Bai, bestela ez ginen sartuko honelako antolamendu handi batetan.Baina kontuan izan behar da, lehen aldia dela Euskadin Ikastolen alde neurri honetako ekintza bat antolatzen.Halere, zenbait erakunderen itzalak eta laguntzak ( Gipuzkoako Ikastolen Elkarte Batza, Euskadiko Mendizale Elkartea) asko hornitzen gaitu. Zabalkunde eta babeste lanetan asko ari zaizkigu laguntzen.
Hauetatik at, irrati, egunkari, aldizkari, eta abarri ere deiak eginen zaizkie eta ez dugu uste alferrik izanen denik.
Honenbestez, gero, Zeruko Argiako irakurleei bereziki zuzendu nahi diegu dei hau, lerro hauen bidez.
Diozuenez, badirudi jendez gainezka izanen ditugula Beasain-Lazkao arteko bazterrak. Aparkaleku eta gainontzeko zerbitzuak, behar hainbat izanen ote dituzue?
-- Gure ustez bai 200 autobus eta 4.000 kotxerentzat tokiak badira behintzat! Honetan lantegi handi batzuen laguntza aipatu beharrekoa da.
-- Horiek horrela, noiz eta zer ordutan hasiko da KILOMETROAK 77?
-- Urriaren 9 an ospatuko da. Goizeko 9tan irekiko da hesparrua eta arratsaldeko 6,30etan bukatuko. Azken ordu honetatik aurrera, erromeriek Beasain eta Lazkaon jarraituko dute.
-- Nonhait egin den antzeko zerbaiten berririk ba al duzue?
-- Bai. Erguin, Californian ikusia da tankerako zerbait egiten buruko perlesiadunen alde, baina egin nahi dugunak berezitasun asko du harekiko. Gainontzean, ez dugu gertuan ezer antzekorik egin den berririk.
-- Besterik ezer esan nahi baduzue...
-- Dagoenekoz, bulego bat antolaturik da goizeko 10etatik letara eta arratsaldeko 5etatik 8etara.Bertako telefonoa 882684 da eta edozein berri jakin nahi duenak, dei beza bertara eta gogo handiz erantzunen zaio.
Nire aldetik ezer gutxi gehiago. Jai handi bat ospa dezala herriak Ikastolei lagunduz eta partaide ibiltariei ez ahaztu zuen kilometroa ahal den aheratsena egitea. Horetarako hasi oraintxetik babesle bila.
MURUMENDI
24

Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Eskolak\Ikastolak\Ekitaldiak\Kilometroak
Egileez\MURUMENDI1\Gizartea

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude