Xuberoko Artzainak Berriz Oldartuak


1977ko irailaren 11n
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Xuberoko Artzainei elkarrizketa

Xuberoko Artzainak Berriz Oldartuak
Xuberoan, CIZE-eko mendietan, delako "Apatexaro"tokian artzainak bigarren aldiz bildu ziren "kaiolar" baten egitearen protestatzeko.
Kaiolar hau "Syndicat de Cize"-k eragin du, beste bi uritako (Gamarte eta Ahaxe-ko ) hiru laborariren taldeei lautua izan dedin. Hau abuztuaren 17an gertatu zen, bainan horrelako beste gertaera berdintsu batentzat ere, artzainak elkartu behar izan zuten, kontra altxatuz.

Cize Sindikatoari Idatzitako Eskutitza
Artzainak hontaz oharturik. Cize Sindikato buruari, Intxauspe deputatu jaunari, eskutitz errekomandatu bat bidaji zioten, zazpi artzainen sinadura zeramala. Eskutitzan beldur direla beren mendia kanpotarretaz erosia eta kontrolatua izan dedin adierazten zioten. Eta, problema honetaz argiki eta garbiki mintzatzeko biltzar bat, interesatuak diren pertsona guztiekin, egin nahi dutela. Biltzar honetara batez ere lurgabeko artzainak etorri behar dutue zeren Iuatzen diren lurzatiak beren lehen lan-instrumenta bait dute eta hori gabe ezin lirateke bizi. Artzainek horrelako politika bat ez dute onartzen ahal, goiko erabakiak "teknokratikoak" direlako eta beren interesen kontra doaz; azkenik beraien biziagoera dudan eta arriskuan jarririk.
Eskutitza bidalia izan zen bainan gaur arte ez dute erantzunik hartu .Sindikatoak ez duela dialogoa maite, orain arte ukatu duela, nabarmentzen dute. Artzainek erabaki hau berentzat biziki lanjerosa dela jujatzen dute, ondorio gogorrak dekarzkielako!
Gertatutakoa Kaiolarran
Abuztuaren hasieran artzainek kaolar baten muntaketak gelarazi zituzten. Lehenik Sindikatoko guziak bildu, elkartu eta eztabaidatu behar dute; nahi dutena, hots, Cize-mendiko lurrak bertako eta inguruetako artzainetaz baliatuak izan daitezen eta ez atzerritarretaz, hauek lurgabe utzirik.
Apatexaren goizeko hamarrak ziren. Kaiolar tipi eta ilun batean han ziren hamar artzain eta Carricart jauna, Lakarreko "entrepreneur" edo etxe-eragilea dena, ohe baten ertzean jarririk zela. Artzainek kanpoan, euria jo eta ke ari, bideerdian artzain guztien autoak jarririk Carricart jaunaren kamioneta blokatu zuten.
Aspaldiko kaiolak ez dute lehiorik, iziki tipiak dira eta partikularki ate hestu minimo ( IM. 50 baino goragoak ez dira) dituzte. Carricart jauna beste bi langilekin izango den kaiolar "modernoaren" lehen hastapen eta zimenduak egitera joana zen. Modernoa izango (edo ez da izango dituelako. Carricart-ek berehala "Gerdarme"ei dei egin zien "gertaeraren konstatoa" hartzeko. Denak poliziaren zai ziren. Beraz Lekunberri-ko bi "gendarme" eguerdi aldean heltzen dira eta han (blokatzen zituzten autoak) ziren autoen zenbaki edo xifra guztiak biltzen dituzte. Azkenik polizien burua bakar bakarrik kaiolara abiatzen da eta han sartzen. Etxolan hogei bat pertsona ba zen: bitartean beste inguruetako urietatik joanak . Lasarre-k, polizien nagusiak, hango guztiei beren izenak galdetzen eta hartzen dizkie. Geroxeago, zerbait edanik, etxolatik irteten eta joaten da. Carricart jauna ere abiatzen ahal da, bere kamioneta askaturik lortzen duela.
Carricarten jokaera harrigarrienetakorik da: honek atxemanikazko konstrukzio baimena 1973garren urtekoa da; berak dioenez urriaren 15erako bukatua izan behar du bere lana bestela, berandu ibiltzekotan, egun oroz indemnitate bat oraindu beharrean izango da. Nola lau urtez duen baimen batez, bat batean urriaren 15erako bere etxola prest eta gertu izan behar du?
... Lasarre-k polizien buruak, ere duela bi aste etorri behar izan zuen eta arazoa aski ezagutzen duke.
Lasarre-k galdetzen die: "Ez duzue beraz, oraindikan Cize sindikatoaren erreposturik ? Zer eskatzen duzue?
Artzainek: "Denek elkar gaitezen eta hemengoek jain dezaten hau zertan den, eta, beraiek erabaki dezaten eta ez goiko indartsuek gure orde mintza!".
Mendi hontako kaiolar guztiak lurgabe bainan artaldedun artzainentzat izango direla errespetatu eta onartu behar dute kontrato horiek, kaiolarrak ez kanpotarren zerbitzutan jarri, orain egiten ari diren bezala, guri fitsik esan eta guk jakin gabe!"
Artzain batek ere dio: " Ez gaude beste artzain taldeen kontra, baina gure lana baketan egin nahi dugu, kanpotarrek ez gaitute poxelatu behar!"
Poliziak ez daki, berriz galdetzen ari, -- "Bainan, hona etorriko direnak ardiak ba dituzte?".
-- ".Ez dituzte beren artaldeak hemen atxikitzen. Batek salbu. Bainan ez ditu pertsonalki beren ardiak gordetzen, beste bati ematen dizkio.
Urte osoan hutsik gelditzen diren kaiolarrrak dituzte. Eta kaiolar horietarik bat, luaturik izango dela entzun dugu. Ezinezkoa da, hamar miloi galtzen dugu, erdia estatuak pagatzen, eta guri, kaiolar zaharren konpontzeko dirulaguntzak ukatzen dizkigute, gureak sei hilabetez erabakiak direlarik!".
-- "Behar bada beren semeak geroago zerbait egingo duteke..."
-- "Baliteke, bainan guk orain mendiak gure artzainenak izango eta iraungo dutela segurantza behar dugu.
Dena, oraingoz baretasun haundienean iragan da, inolako indarrik gabe. Bainan artzainek iraungo ahalko dute baketasunean? Bitartean Cize-ko sindikatuak gauzak gaizkiagotzen uzten dituelarik. Kanpotarrei lurraksaltzea, ( salatzea), maiteago du. Dirudun beti txapeldun?
Artzainen borroka segitzeko da!.
KUKUSU
12

Gaiez\Ekonomia\Lehen sekto\Abeltzantza
Egileez\KUKUSU1\Ekonomia


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude