Mario Ruiz de Apodaka, Eta-ko preso ohia
Mario Ruiz De Apodaka
Presoak jarraituko dira
Arrankudiagan basoerdiak edaten ari ginela "Mario" ("Apolonio" beste izenez ) -- aurkitu dugu. Eta joan gara harengana, gartzelatik irten berria dugulari, ea zer zioskun oraingo giro nahastekatu honetaz.
Traidore Bat
Z.A.: Nola erori zineten?
M: Montxo Madriden eta Andoni Barcelonan hil zituztenean erori nintzen ni ere. Nolabait nahiago nuke hontaz ez mintzatzea; badakizue "Gorka"-ren zera, basazakur hori 75.eko irailaren 18.ean harrapatu ninduten. Goiz-goizik, bost érdietan hirugarren etxebizitza batetan lotan ginenean. Ate-joka balaz hasi ziren. Bitartean leiho batetik jauzi ginen, etxe barneko patio batetara. Handik saiatu ginen pareta baten gainetik iraganaz, jauzika, kalera ailegatzeko. Ez genuen lortzerik izan. Ni burdinsare baten gainean nindagola jo ninduten.
(Lehendik bagenekien saihets, bular, beso eta eskuin hankan zauritua zegoela, eta mitraila apur bat geratzen zaiola oraindik ateragabea).
Andoni zortzi t'erdiak aldean hil zuten, arnasa ezin hartuz zegoela, ez nuen ikusi, baina entzun nuen danbada.
Z.A.: Ohi denez gartzela barneko egoeraz galdegin behar izanen dizut.
M: Ez nekike zer esan. Aipagarria dateke beharbada, Txiki eta Otaegiren hilketaz, hiru egun izan ondoren enteratu nintzela jakitea. Bestalde Barcelonako gartzelaren egoeraz eta haren direktore famatuaz, Zalacain hortaz, hobe dukegu ez mintzatzea. Interesgarriena, beharbada, gizarte honek zokoratzen eta marjinatzen dituen elementoekin egotea izan da; elkar ezagutzea. Beraien burrukentzat ere oso inportantea izan da, bestetik, "politikoek" hasi zituzten gose-greben esperientzia. Orain elkartasun mobimentu bat lortzen ari dira COPEL-en bidez. Bere zainak mozteko prest daudenek ez dutela asko galtzekorik garbi erakusten dute, eta honek gartzela barnean dagoen egoeraz zerbait esan nahi du, noski. Geronan eta Carabanchel-en ezaguturiko motinek pentsa erazi didate honetaz.
Z.A.: Beste galdera klasiko bat. Nola aurkitu duzu herria? Zertan aldatua?
M : Herri eta langile erakundeak, masa erakunde orok, kristoren gorakada hartu dute. Gasteizen ikusi dudan giroa pentsatu-ezinezkoa zen, duela zenbait urte.
( Baietz pentsatzen dugu, 72.ean, kasu batez, EGI-BATASUNEKO militante izatearren hiru hilabete gartzelan bete zuenean "Mariok").
KAS-Ek Inoiz Ez Du Politika Amankomunik Ukan
Z.A.: Hauteskundeez?
M; Atzo irten nintzen eta, egia esan, ez naiz gehiegi aklaratzen.
Z.A;...
M: Zenbaitek KAS-eko haukestaz dihardute "factum' ' balitz eta erruak botatzen elkarri. Benetan ahanzkorrak ditugu lagun horik. Nola ez diren oroitzen KAS-eko oinharrizko ponduak onhartzeko galdu zen denbora? Eta, azkenean, Txiki eta Otaegiren Kanpainak ekarri zuela, halabeharrez, batasun pittin bat? KASek inoiz ez du langile politikarik ukan, ezta hauzoekiko eta gazteekiko ere, ez du politika amankomunarik ukan.
Hauteskundeekiko jarrera lehengoaren ondorio lojiko bat besterik ez da, ekilibrio makal baten erakuspen garbia. KAS-i koherentzia ematen zizkioten zortzi pondak, proposatu zituen erakundearen koherentziaren planteamoldeak ziren, garai hartan behinik-behin.
Horregatik ez zen hautabide reformista bat -- ("Coordinación Democrática" antzerakoa) -- Euskal Herrian garaile irten.
Herrian Agintearen Estrategia
Z.A: Berezien istiluari zer erizten diozu?
M: Problemak sortu direla entzun dut, bainan konpon daitezken ustetan nago; ezina baitu Euskal Herriak hiru harmada ( edo harmadatxo hobekiagoesanda) eduki. Uriartek idazten zuenez historian zehar progresistek daramate arrazoina, nahiz eta denboralki kondenatuak izan.
Duela bi urteko zatiketaz garbi ikusi da zio politikoak zeudela funtsean. Orain garbi xamar ere, denok ikusten dute, burruka harmatua burruka politikoaren era bat besterik ez dela, eta horregatik zernahi militantek Buruzagitza markaturiko bidean eta lanetan aritu behar dela. Eta Buruzagitza, Gidaritza denboral hori, langile Alderdiari dagokio. Vll Biltzar Nagusian jarririko lau pundu minimoak hortik abiatzen direla uste dut, zera da, alderdi langile baten barne-funtzionamendu eta homegeneitatea, burjes estatua harmen bidez lehertzea eta euskal estatu berbatu bat (eta ez Orduñan entzun nionez MC-EMKko bati, bart, mitin batetan: "las cuatro provincias hermanas que tienen derecho a constituirse en patria". Milesker eman beharko genituzke eskubide horrengatik).Bainan enroilatzen ari naiz eta hau betiko leloa da; afoniko nabil gainera.
Z.A. (Pentsatzen dugu denbora dexente eduki duela Barcelonan, Burgosen, Geronan, Ocañan, Carabanchelen eta Ospitalean guzti honetaz gogoetak egiko, horrexegatik gehiago ekinen dugu). Esan duzuna on ala gaizki egon, oso urrun ikusten dugu. Zer bideetatik? Nola dakusazu gure hurbila?
M: Iduriz, burjes demokrazia batetan kokatzen ari gara, nahiz eta molde autoritarioak jarraitu. Horrexegatik, programa politiko bat, hautabide konkreto bat eskainibehar zaio herriari. Eta oraingo burruka harmatuak bere baitan zentzu politikomilitar bat baldin darama -- edo behar bada eraman behinik-behin oraingo herri eta langile burrukak "Poder Popular" delakoaren, Herri Agintearen, alternatiba behar du izan. Hauxe: Asanbladen bidez dena erabakitzea, instituzio legalak erabiliaz baina horien benetako oinharriak herriko, hauzoko, lantegiko... asanbladak izanez. Oraingo estruktura berriak basetik ez baditugu muntatzen, behetik ez badugu egiten, hobe dugu etxera joatea. Eta honetarako era guztietako burruketan parte hartuaz, Ezker Tradizionalak ahantzi dituen sektoreetan ere. Egia da Elekzio hauek Alderdien haundi-nahia, eta protagonismo ikaragarriak piztu dituztela, baina hori funtsatua eta ez agintea alderdi politikoetan delegatuz. Badakit ez dela zeharo erraza ezker abertzale aldetik bide honetan abiatzea eta sakontzea bainan ezinbestekoa deritzat herriarekin batera aurrera joan behar badugu.
Z.A. ?
M: Burruka aurrera doala eta, maluroski, presoak jarraituko direla, ETAko burruka bera bezalaxe independentzia eta sozialismoa lortu arte.
Z.A: ( Tafernatik irten eta hortik gindoazelarik esaten dit: "Jar dezakezu nahi duzuna, guztiona roilo berdina izaten baita'.).
26