Eusko Alderdi Jeltzalearen inguruan XABIER ARTZALLUS MINTZO


1977ko martxoaren 27an
Xabier Artzallus
Eusko Alderdi Jeltzalearen inguruan XABIER ARTZALLUS MINTZO
Martxoaren 25, 26 eta 27an Iruiñean eratzeko da Eusko Alderdi Jeltzalearen gerra osteko lehen Biltzarre Nagusia. Alderdiaren biltzarre hau, besteenak ez bezalaxe, guztiz itxia izango da, gomitaturik gabe, lanekikoa erabat, eta laurogeitaka pertsonak bakarrik hartuko dute parte: Hego Euskal Herriko lau rejioetako hirurogei ordezkariek (hamabost bakoitzeko), gerra aurretik bizirik geratzen diren hiruzpalau diputatuk, eta Buru Batzarretako partaideek.
Esanak esan, Alderdia euskaldunen arteko konsenso zabal batez berjabetzen ari da azken hilabeteotan, eta kongresoaren ondotik lehenik, eta hauteskundeen inguruan gero, bere egiazko indar eta posibilitateak neurri handi batetan argituko dira.
Tartean, eta gaurkotasun periodistiko honi atxikiz, Alderdiak gaur egun duen gizonik publikoenetako batekin mintzatu gara. Duela oraindik bizpahiru urte Xabier Artzallus nahiko ezezagun bazen ere, ez du orain aurkezpenik behar. Ez dugu, bestalde, halako adin edota horrelako titulu akademiko batetan sailkatuko. Xabier Artzallux konbokatoria botere pertsonalik bortitzena frogatu duen gizona dugu, eta hoiek ditugu, garkoz, bere dohain eta harmak.
Burua sekula galdu ez baina hizketan dexente berotzen den hizlaria. Retorika handikoa bai, politikaren ofizioa ezagutzen duen aldetik eguneroko pragmatismoaz ahaztutzen ez bada ere.
Artzallus argi eta garbi mintzo da, duela hamar urte edonorentzat ulergarri eta sinesterazgarri gerta zitekeen hizkuntza arrunt batez. Urte hoietako epean, iritzi, ikuspegi eta planteamendu zenbait aldatu bada ere, berak sinpletasun berdinez jarraitzen du hitzegiten, beti ere lainoz behera dadenentzat, eta azken soluzio biribil horretan baino, urrats posibilistagoetan sinesten dutenentzat.
Planteamendu ideologikoen gainetik, Xabier Artzallusi koherentzia dario, zuhurtasuna eta gauzak ondo egin nahiz, politiko izateko ondratuegia, agina. Espektakularismorik gabe, leader ezpalik ez zaio falta, eta oraintxe Alderdiarekin zer ikusirik batere ez duen abokatu batek, Garrigues eta Tamarnes-ekin gonbaratuz esan duenez: "La cabeza más planificada".
Alderdi Iluna
Z. A.-- Eusko Alderdia dugu abertzale mugimendurik zaharrena, eta, hala ere, baita zenbait kasutan «ezezaunena» ere. PNV-z jakitzea ez da erraza, eta militanteek batek ere ezer guti zehatzik dakite. Zer dela eta PNV-ren burokrazia ilun hori?
X. A.-- Alderdia ilun bada, baldin benetan bere inguruan informazio guti bada, alderantzizko arrazoiegatik izango da. Ez da zuk «burokrazia» diozun eta nik koadroak» esango nukeen hori duelako ez duelako baizik. Urte askotan iluntzeko 7etatik aurrerako politika egiten aritu izan gara, eta horrela ez da posible masa alderdi bat antolatzea. Masa alderdi batek :aurrera joko badu, beharrezko zaio koadro batzu osatzea, jendea, liberatzea, diru asko, etab. etab.
Alde horretatik, erakunde bezala,. Alderdiak Bizkaian Gipuzkoan baino hobeto funtzionatu izan du. Bilbon baditugu dagoeneko lau bulego publiko, eta piskanaka, mugimendu guzti hau mamitzen joango da.
Inork ez du sinetsiko Eusko Alderdiari dirurik falta zaionik. Eta horrela bada, DEIA egunkaria nondik ateratzen da?
-- DEIA, behar-beharrezko ekintza bat dugu. Bertan gastatuko ditugu ditugun txanpon guztiok beste gauza batzutarako behar genituzkeenak, hain zuzen. Baina, gauden une honetan, egunkari bat lehen bailehen atera behar nabarmena sumatzen dugu.
EGIN ez ote nahiko?
-- Gu ez goaz EGIN-en kontra. Ezta hurrik eman ere. Bestalde, baldin Euskal Herrian ez badago bi egunkari abertzalerentzat tokirik, gaizki gabiltza. Planteamendua besterik da.
Hauteskundeak gainean dira, eta orain ditugun egunkariekin ezin gaitezke inola ere gera, Bizkaian batipat. Kontu izan «La Gaceta del Norte» eta «El Correo Español» Alianza Popular-era doazela. Horrez gainera, «El Socialista» eta «Mundo Obrero» egunkari bilakatuko dira hauteskunde garairako. Beraz, abertzaleek, nahita ez, zerbait egin behar dugu. Herri Irratiak lan eskerga eta baliotsua egiten ari dira, baina hala ere, astekariak alde batera utzirik, bada hor hutsune informatibo ikaragarria, baten batek bete beharko duena.
DEIA, ordea, PNV-ren organo bezala sortzen da, alderdikeriak dituen arrisku guztiekin...
«Euzkadi» Da Pnv-Ren Organoa
-- Ez. DEIA ez da Alderdiaren organo izango. DEIA egunkari abertzale azalduko da datorren maiatzean. Politikaz, fronte autonomista bat proposatuko du. Giza-ekonomiaz, -merkatu-ekonomia» deritzanekotik sozialismo demokratiko batetarainoko pausua beteko du. Kulturaz, zer esanik ez. . Ehuneko 25 euskaraz izango da, autonomia guztiarekin, eta ortografia idazle bakoitzaren arauera. Zuzendari Martin Ugalde izango da, eta berari eman zaio kazetari ekipoa osatzeko eskubidea.
Bestalde, EUZKADI izeneko aldizkariak alderdiaren organo izaten jarraituko du. Astean behin aterako da, periodiko formatoz.
Hala ere, DEIA miloi asko kostatuko zaio Alderdiari, eta ez da, noski, edozeinen eskutan uzteko arazoa. Hor kontrol bat izango da, jakina.
-- Urte askotako asmoa da egunkari bat atera beharra. Zuk diozun bezala, miloi askoko ekintza bat da, eta ez genuen nahiko garantiarik ikusten. Azkenean aurrera jo behar izan dugu. Alderdiak promozionatzen du DEIA, eta bere kontrola izango du, Kontrolik gabeko egunkaririk ez dago. Gainera, guri dagokigunez, infiltratu eta azpijanen historia luzeegia da Euskal Herrian.
Ezkerraren Bateratasun Eza
Hauteskundeei buruz zein da Eusko Alderdiaren jarrera?.
-- Ezin dezaket ezer aurrera, kongresoak baitu azken hitza. Hala ere, zuzenena eta egokiena, abertzale guztien arteko elkartasun bat izango litzateke. Guztion artean pertsona desberdinak hautatu, jende garbia, aldez aurretiko konpromiso bateratu batez.
Politegia egia izateko. Zenbateraino da ori posible?
-- Ez da erraza. Alde batetik pertsonalismo handiegia dago. Bestetik, ezkerra guztiz sakabanatu eta atomizatua. Alderdiak, nor bere nortasunaren bila ari dira. Orain arte, batzuen difinizioa besteen kontrako jarrera hutsean planteatu izan da. Hemendik aurrera dator barrutik kanpora nor bere baitan mamitzeko garaia. Gu eskuina» gara, beraz, ezkerra mamitzen eta elkartzen denean dena izango da errazago.
Hala ere, abertzale mailan ere, ezker eta eskuinaren antagonismoa markaturik dago. Gaur, klase burruka eta aberri askatasuna identifikaturik azaltzen dira.
«Sine Qua Non» Baldintza
-- Ene ustez, Euskal Herriak gaur duen sine qua non baldintza, marko politiko batez jabetzea da. Marko horretan aztertu beharko ditugu gero geure kontraesanak. Beste marko batetan egiten badira, ez dira gure soluzioak izango, eta denbora guti barru ez bada marko hori lortzen, ondoko posibilitateak gure ikuspegitik aterako dira. Funtsean, hau ez da partido lana, herri lana baizik.
o Guzti hori alderdi «interclasista» baten ideologiaren arauera, noski. Baina bada horrelakorik modaz pasaturik dagoela uste duenik, ordea.
-- Alderdi «ir:terclasistak» behar-beharrezko dira, eta are gehiago gurea bezalako egoera batetan. Era honetako alderdiak ez dira modaz pasatu, eta baldin ez balego egin egin beharko genuke.
Planteamendu hori ondo dagoke marxismoaren arauera. Nik badakit zer den marxismoa, baina, koiño, ni ez naiz marxista. Emerjentzi egoera batetan ari gara, eta halakoetan ez zaio inori galdetzen langilea ala ugazaba den. Gure marko politiko hori lortu arte, nik ez diot inori horrelakorik galdetuko, abertzale den ala ez baizik.
Ni ez nago azken erreboluzio horren zain, eguneroko posibilitateak gureganatu nahirik baizik. Eta gure egiazko posibilitateak, eta urgentziazko problemak, ekonomi eta kultur mailan zehaz daitezke batipat.
o Batasuna aipatzen den bakoitzean, alderdi eta mugimendu guztiak bide daude konforme, baina inork ez du lehen pausorik ematen besteok noiz emango duten zain egon baizik.
-- Alderdiak inork baino ahalegin gehiago egin dü batasunaren alde. Aspaldidanik ari gara horretan. Gu, Madrilgo -Coordinación Democrática» delakoan egon ginen, Euskadiko Gobernuaren izenean, eta handik atera ginen, Euskadi maila plataforma bat burutzearren. Hiru puntu proposatzen genituen. 1 -- Euskadiren Autonomia defendatu. 2 -- Hego Euskal Herri guztian aritzea, Nafarroa barru. 3 -- Alderdi estatalisten kasuan, Euskadi mailan Asanblada Autonomo bat izan zezatela. Plataforma hura Euskal Gobernutik aparte arituko litzateke, eta guk, plataforma Euskal Gobernuaren «histori lejitimidadea» onar zezan, nahi genuen.
Excrecencias Del Franquismo
PCE eta PSOE, 36ko estatutuari atxikiegiak azaldu ziren, eta guretzat, ordea, lorpen historiko bat baino ez zen hura, bestelako garrantzirik gabe. Ez zuten ere ulertzen guk nola nahi genuen KAS-ekin elkartu. PCE-k euskal ezkerreko talde txiki guzti hoiei buruz esan zuenez: «Son excrecencias del franquismo, y morirán con el franquismo». guzti Tionen berri jakinerazi izan diogu beti euskal ezkerrari. Ahal izan dugun informazioa pasatu izan diogu. ETA Militarrarekin izan ezik, gainerako guztiekin hitzegin izan dut.
Eta KAS-en alternatibaz zer?
-- Gu, goitik behera, KAS-en alternatibarekin konforme gaude, eta abertzale mailan gorago ere joko genuke. Beste gauza bat da ordea, bertan azaltzen diren puntu guztiak posible diren ala ez uste izatea.
Bestalde, alternatiba bat ez da batek egin eta besteei eskain diezaiekeen gauza bat, guztion artean burutu beharrezkoa baizik.
Negoziatzeko Ordua
Eta negoziazio batzordeaz zer?
-- Historia luzea da. Guk ESB eta ESEI-ri proposatu genien, eta ondoiruditu zitzaien. Gero, KAS-ek, EHAS-en, bitartez, ez zuen ontzat hartu, eta euskal ezker guztiak atzera egin zuen. MCE, berriz, komunisten partez eta PCE-ren ordez batzordean parte hartu nahirik ipurdia galdurik ibili zen Madrilen, eta lortu ez duenean, kontrako iritzia azaldu du Euskadin.
Gu rupturistak izan gara eta gara. Baina gaur ez da hori posible. Alde batetik, horrelako indarrik ez dago herri mailan. 8estetik, Gobernua ere ez dago nahi duena egin ahal izateko bezain indartsu. Ondorioz, negoziatzeko ordua suertatzen da.
Ez genuen negoziazketaren bitartez askorik espero. Baina zer galdurik ere ez genuen. Ez bazen ezer ateratzen lehenean geratzen ginen, eta zerbait ateraz gero, hainbat hobeto.
o Amnistia?
-- Horixe izan da Jauregiren lehen puntua, eat gogor eraso zion Suarez-i; ez zela hauteskunderik izango baldin aurretik amnistiarik ez bazen. Mehatxu hauen lekuko duzue Marcelino Oreja, Jauregiren etxera joan baitzen berehala. Esan beharra dago ere, Carrillo eta Tierno Galvan-i bost axola zitzaiela amnistia. Gure postura defendatu zuen bakarra Felipe Gonzalez izan zen. Suarez-ek amnistia agindu zuen Aberri Egunerako. Epea kunplitzen ari da.
Aberri Eguna
Aberri Egunari buruz bateratasunik egon al da?
-- Horretaz ere ez gatoz guztiz bat. Nola elkartuko gara bada, baldin Aberri Egunaren zentzuaz ere elkartzen ez bagara?
Guretzat, Aberri Eguna, bake giroko herri bilera masibo bat da. Ahalik eta handiago eta isilago hobe. Zenbaitentzat, aldiz, gazteek zapatilak jantzi eta korrikan egitea da . Aberri Eguna. Gure ustetan, berriz, Aberri Eguna, ume, emakume eta zaharren eguna ere bada, eta guzti hoiei bakea garantizatu behar zaie.
Horrez gainera, guretzat Aberri Eguna, aberkide guztien eguna da, eta ez alderdi guztien bilera bat. Ikurrinpean biltzen den nazio oso baten eguna, eta ez amaika sigla, ikur eta sinboloren alderdikeria.
Nor Nor Den
Alderdiak erresponsabilitateak eskatu ditu azken manifestazioei buruz...
-- Bai, gu ez goaz ezein talde edo mugimenduri zer egin behar duen esatera. Baina horrenbeste manifestazio, greba eta probokazioren antolatzaile nor den jakitea esijitzen dugu. Nor nor den, eta zenbat dauden atzean jakin behar dugu.
o Bilboko oligarkla PNV-ren atzetik joango al da?
-- Bizkaiko industria handia, Diputazioa eta Merkatalgo Ganbara, «Alianza Popular»era joana da iadanik. Erdiko entrepra-ari batzuk «Partido Popular»era joko dute.
o Zeintzu dira, bada, PNV-ren indarrak?
-- Beti-betikoak, Gehienak langileak. Arrantzaleak ere asko. Dendari, merkatari, entrepresari txiki, irakasle eta lanbide liberal guztietakoak.
Esb-Ren Gezurra
ESB-k, PSOE-k eta PNV-k bere legalizazioa boikoteatu nahi izan dutela salatu du kazetaurre batetan...
-- Bai, nere ikasle batek esanda jakin nuen notizia hori, eta Jauregik, berriz, nik telefonoz, esanik. Gu ez gara ez onerako eta ez txarrerako mugitu. Zein burutan sartzen da baina hori? Nik ez dakit, egia esan, mutil hoik zertan dabiltzaten. Edo gezurra esan dute, edo baten batek engainatu egin ditu.
O Karpeta handi bat omen dute froga bezala...
-- Bai, munduko karpeta, dosier eta sumario guztiak izango dituzte, baina hori gezur hutsa da, guri dagokigun aldetik, behintzat. Logikarik ere ez du.
(Z. ARGIA-ko kezetaria bertan dagoela, Enrique Mujikak hots egiten du, hain zuzen, telefonoz. Artzallusek ESB-ren salaketaren berri ematen dio. Mujikak ezer ez daki, edota ezjakinarena egiten du, behintzat.).
12-13

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
PertsonaiazARZALLUZ1

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude