Zeruko Argiak 14 Urte Bete Ditu Agustin Ezeiza 9 Urtetan Gidari


1977ko martxoaren 20an
Agustin Ezeiza Zeruko Argiako sortzaileari elkarrizketa
Zeruko Argiak 14 Urte Bete Ditu Agustin Ezeiza 9 Urtetan Gidari
1919. hilabetekari bezala sortu zen ZERUKO ARIGIA, isilaldi eta izkutaldiak izan ondotik, astekari bilakatu zen 1963. Martxoaren 3an. Euskaldungoaren zuzpergarri eta lokarri izan da 14 urteotan.
1976. haseran "euskal aldizkarien urtea" oihuz ekin zion azal eta mami berritzeari. Aurreko 13 urte zail eta neketsuei esker ausartu zen oihu hori egitera. Haserako urte hoietan Zeruko Argia astekariaren sortzaile, zuzpertzaile, gidatzaile eta lekuko Agustin Ezeiza dugu.
Isilean eta izkutuan lan eskerga hau egin zuen gizona dugu elkarrizketan.
- 14 urte ezer ez dira, baina Euskal Herrian gauza asko gertatu da geroztik. Zein premiak eraginik berpiztu zenuten Zeruko Argia?
- Gizona, Herria eta beroien balioak zeharo bazterturik eta menperatuak ikusten nituen: ez kulturarik, ez jakintzarik, ez arterik; ez izpirituzko kezkarik; gizona eta Herria alienaturik, desherriratuak, nortasunaren faltaz eta hutsaren hurrengo ikusten nituen.
Bestalde Herriarekin eta Herriaren zerbitzuan ihardun behar zuen Eliza ofiziala Estatuari uztarturik zegoen. Nolabait ere herriaren alde hasi beharra zegoen. Baina astekari bat ateratzen hasteko garai egokia .behar zen ; Fragaren prentsako lege berriak eman zigun aukera hori.
Legearen baimenak ez dira aski, ordea, astekari bat aurrera ateratzeko : dirua eta idazleak behar dira besteak beste. Zenbait euskaltzalerekin mintzatu nintzen.
Euskarazko astekari baten premia haundia zuen Euskal Herriak. Lan horri lotu nintzaion, kezkaz eta ikaraz baterik.
Laguntzailerik gabe ezin zitekeen honelako gauza bat martxan jarri. Hasera hartan lanik gehiena egin zutenak zein izan ziren?
- Zeruko Argia finantziatzeko abalista euskaltzaleena jo nuen. Nere gogoz herriari eskatuko nion laguntza, elkarte bat sortuz. Baina hori arrisku haundia zen, dena isilka eta izkutuka egin behar bait zen orduan etsaien atzaparretatik libratzeko. Bestela jaio baino lehen hilko zen haurra.
Hemen ezin dezaket abalista bakoitza banan banan aipatu. Ezta Zeruko Argiari lagundu zion askoren izenik ere. Norbaitena ahaztu egingo litzaidake gainera.Hori ez litzateke zuzena. Halere izen bat aipatu nahi nuke; Joseba Salegi. Abalista eta abalista biltzaile ez ezik administrazioko planteamendu zuzen eta argi baten asmatzaile ere izan zen. Beronen lanari eta gidaritzari esker jarri genuen diru azpiegitura. Ugarteburu familia osoaren lan isil eta iraunkorra ere ezin dezaket baztertu.
Legearen aldetik Espartzak, informazioko sekretarioak, asko lagundu zigun. Legearen galbahe estu hartan gidari eta babesle izan nuen.
Idazleen artean Nemesio Etxanizek eraman zuen, behar bada, zamarik haundiena. Rikardo Arregi eta beronen inguruan sortu ziren taldeek ere lan izugarria egin zuten. Ezin denak banan banan aipatu. Herrietako berriemalei ere asko zor die Zeruko Argiak. albisteak bidaltzen, harpidedunak egiten, publizidadea bilatzen eta abarretan lan haundia egin zuten.
Zailtasun eta nekez betetako lana noski.
- Urte haiek ezagutu ez dituenak ez dezake suma ere nolako eragozpenak gainditu behar izaten genituen. Poliziak ondo zaintzen gintuean. Donostiako Informazioko Delegazioa ere ez zen lo egoten; Iruiñekotik Donostiakora ekarri arteko onik ez zuen izaten. Iruiñekoa bere txarrean Donostikoa baino hobea zen. Orduan Donostiakora aldatu izan baginen gaur ez zen Zeruko Argiarik. Zentsuraren aldetik zer-nolako estualdiak ematen zizkiguten ez dago pentsatzerik ere. Hitzez-hitz neurtu behar izaten zen artikulu bakoitza, halere istilurik eta komeriarik franko ikusten genuen. Adibidez, ABERRI hitza ezin zitekeen idatzi.
Garbizale eta eskuindarrek marxistatzat jotzen gintuzten. Beroientzat euskara ez bait zen politika gaiak erabiltzeko, kutsu "herrikoi" puritanista bat gordetzeko baizik.
Gazteek, berriz, egun batean iritsi nahi izaten zuten denera: zer eratako Estatauaren mendean bizi ginenik gogoan hartu gabe. Neurria beharrezkoa zen. Aitzaiki bat aski bait zuen Estatuak baimen guztiak ukatzeko.
Diruak ere ematen zigun buruko min larririk. Urteko zorrak ordaintzeko hurrengo harpide sarien zai egoten ginen.
Ordenako nagusi batek oztoporik jarri zuen, baina Kaputxinoak emandako babesa, lekua eta laguntza eskergarri izan dira. Dena den jende gutxirekin egin behar izaten zen lan.
Haserako asmo eta helburuen berri jakitea interesgarri zaigu.
- Informazioaren indarra garbi ikusi nuen haseratik. Herria elkarrizketan jarri nahi izan nuen, beraz. Elkarrizketarako bide bat eskaini nahi nion Herriari. Informabideentzat hain zentsura gogorra zen garaian ezer gutxi esan zitekeela esan dezake norbaitek. Baina halere gauza asko esaten bazekien idazlerik bazen: sinboloz, ironiaz, beste naziotan gertatzen zenaz hemengoa adieraziz...
Eusdaldunak elkarbideratzeko eta elkarrizketatzeko alderdikeriari muzin egin behar zion. Askatasuna gorde behar zuen, inoren mende bere bururik jarri gabe. Ez zuen ez politik, ez ekonomik eta ez eliz talde baten morroi izan behar. Irizpide zabal eta irekiz jokatu behar zuen. Bide zabal hori hartzearren idazle eta lagun asko galdu zuen, pertsona gehienen arriskua alderdikeria bait da. Bestalde, ordea, zabal jokatze horrek lagunak ugaldu eta euskaldun irekien errespetoa eta maitasuna bereganatu dizkio.
Zeruko Argiaren asmoa ez zen bizpahiru zalaparta nabarmen atera eta hiltzea. Iraupena zen bere helburuetako bat. Astekari sakonagoa, zabalagoa eta pluralistagoa izateko garaia helduko zitzaion Francoren garai beltz eta trumoitsu hartan irauten baldin bazuen, Udaberriaren itxaropenez bizi izan zen negu luze eta beltz hartan.
Denen gainetik Euskal Herrairen nortasuna, hizkuntza, kultur eta izpiritu balioak zuzpertzea zen gure asmorik eta helbururik sendoena.
- Urte haietako Zeruko Argiaz zer iritzi duzu?
- Garai hartako Zeruko Argia gutxietsi egin dezake norbaitek, hura ez bait zen erdal astekarien parera iristen, inolaz ere. Euskal Hemko komunikabideak sortzea ez zen berriketa. Zorotzat hartu gintuzten. Halakotzat hartzekoak ginen: ez ofizina, ez idazlanik, ez harpidedunik, hurrengo asterako ezer izango genuen arrastorik gabe.
Baina errauspean zegoen sugarra piztu zuen zezakeen neurrian. Euskal Herriko antzerki talde, abeslari, bertsolari, arte lan, kultur mugimendu eta abarren berri Zeruko Argiak ematen zuen. Erdal komunikabideek isiltzen, baztertzen eta gorrotatzen zituzten euskal lanak ezagutzera eman zituen. Euskal Herriko politik eta ekonomik pentsamoldeak ere hemen plazaratzen ziren, ahal ziren neurrian.
Zer azterturik eta zer erakutsirik badutela uste dut Zeruko Argiaren lehen garaiko ale haiek. Tesina bat egiteko gairik badela deritzat.
Zeruko Argiak bost urte egin ditu zu gabe. Jakingarri zaigu zure iritzia barruan lenean ari garenoi.
- Askatasuna hartu genuen xede eta helburutzat. Bide horri eusten diola ikustea da nere pozik haundiena.
Kazetariaren ikuspegi, sentipen eta pentsamoldearen kutsurik badu noski informazioak. Pentsamolde desberdineko idazleei eta iritzi zabaleko kazetariaei leku emanaz zuzentzen da, nahitaezko, oker hori. Irizpide desberdinen lehiak aberasten ditu gizonak eta herriak. Alderdikeria eta taldekeria guztietatik gorde behar du Zeruko Argiaren zuzendaritzak, beraz. Konforme ez dagoena joan dadila, lehen ere hamaikak aldegin zuen bere gustoko lanak argitaratzen ez zirelako. Etorri ere hamaika etorri da zabaltasun horrek pozturik.
Zeruko Argiak 1976garrenetik hona hartu duen abiadari oso interesgarria deritzat. Ale bikain asko argitara eman du geroztik. Euskal Herriko euskal eta erdal astekarietan barau da nere iritziz onena.
Aurrera jotzeko, ordea, finantziabideak sendotu behar ditu. Publizidadea lortu behar du. Bestela hortxe itoko da. Hondorik gabeko lurrean ez daiteke ezer jaso. Orrialdez ugaltzeko kezka gehiegirik ex nuke izango nik.
Harpidedun berrien kanpaina noiz egin behar du Zeruko Argiak? Eta bazkide laguntzaileak noizko? Israeldik asko ikasi behar dugu. Ipar Ameriketako Unibertsitate partikularrek ere aspaldian egin zuten esperientzi hori.
- Zer opa diozu Zeruko Argiari?
- Komunikabide hori eskuartean duzutenez gero lagundu diezaiozutela euskal indar guztiei. Besterik ez.
HERRIALDE
Agustin Ezeiza, 1963an Z. Argia astekari bihurtu zuena.
36, 37

GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakArgiauzendariak
PertsonaiazEZEIZA2
EgileezHERRIALDE1Komunikabid

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude