Ibarretxe‘tar Iñaki’gaz


1964ko uztailaren 05ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Iñaki Ibarretxe futbolariari elkarrizketa
Ostikoketa Dala Ta...
Ibarretxe'tar Iñaki'gaz
Azkenengo ostikoketa sayuak, aldiak, zelan amaituez doyozan, alan doyaz etxeratuaz erritik at edo kanpuan jokatuten ibilli diran erriko ostikolariak; auetariko bat Ibarretxetar Inaki galdakanotar jatorra dogu. Ostikolari oiri ikusiaz batera asi gera beraz aikar izketan, gure irakurleantzat zerbait idatziteko asmuaz.
Lenen-lenen esan dautsegu:
-–ltaun batzuk egin nai dautsadaz, Iñaki, ostikoketa dala-ta, erantzun gura ba'daustazuz "ZERUKO ARGIA" euskal astekari'rako, esautzen dozu izparringi-au ?
--Bai, esautzen dot, bana, egia esateko gitxi irakurri dodanafren, aurrerantzian astero irakurri'teko goaua daukot atserrian ibilli naizen urtiatan ia aztuta daukoten gure euskera maitia berrizta daitian. Itandu-ba zeuk nai-dozuna pozik erantzungo dot eta.
-–Noz eta non asi zintzan ostikoketan?
-–Begona'ko Amaika-bat talde eta ekipoan, amazazpi edo amazortzi urte gaz.
-Da gero, edo urrengo?
--Amurrio, Galdakano, Indautxu, Malaga, Constancia (Baleares'kua) eta Bejar Industrial'en, guztiz amabi urte.
--Orain-be suzaitsu zagoz, aurreran tzian non edo nortzugaz jokatuko dozu?
–Txinditza andienbat emoten ez-ba duste kanpotarrak, erriko Galdakano-az, itz-emonda nago eurokaz, ze danok alegindu biar-gara ekipu au goralduten lenago egondan mallera igoteko.
-Ederto dago ori lñaki, banekian galdakanotar jatorralez aurkeztu zaren~ toki guztietan, baña eneban uste ain maite duzunik zure jayoterri'ko gauzak. Nai izan dozu naiyen jokatutia?
--Bilbao'ko Atletik'en guria dalako enintzan urrin egon bana, orain eztago zereginik.
- Geyen atsegin izan dozan lekua jokorako ?
--Bat eukin dodana, atezain.
-–Zer egin-biar da jokorako biarda' lez aurkituteko?
–Gogotzu trebetu edo gertu eta ondo jabon gorputza lizunkeritatik alde eginda. Ni-be, gazte guztienlez, enai sorakerien bat egin-bakua, Lana, kiroletik bizi nai daben kiroldarrak, deportistiak, jabon egin biar dau gorputza.
–Gure alkar-izketaz etzaitut azpertu nai, ta ezta gure irakurleak-be, orregaitik itaun bat bakarrik: Aldia eta garrantzi emoten dautse gertatzalle edo entrenadonan lan-ari, batezbere ekipoa txarto dabillenian, zer uste dozu zuk ?
–Nire ustez, gertatzallearen biarkunada, jokolari bakotxari ondoen jatorkon eran gertu eta irakatsi aurkari edo kontrario bakotxari zelan jokatu biarjakon, bana, gertatzalleak ori guztia eginarren ostikolaria alenginduten ez-bada, lenago esan dogunlez, gorputza jaboten, alperrik izango dira ayen lanak.
–Ni-be orretan nago Inaki, kiroldarrak maite izanbiar dau jolastuten daben kirola, eta zaletasuna ba'dauka, erraz izango jako jaboten, erakutsiteko gendiaren aurrean kemena ta trebetasune. Jarraitu-ba Inaki, zintzo orainarte lez ostikoketan eta zeure zalerozketa barrian.
BASAJAUN
7

GaiezKirolaFutbolaTaldeakAthletic Cl
GaiezKirolaFutbolaJokalariak
PertsonaiazIBARRETXE1
EgileezBASAJAUN1Kirola

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude