ELA-ko idazkari nagusia


1976ko urriaren 10ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Alfonso Etxeberria, ELA-ko idazkari nagusiari elkarrizketa

Alfonso Etxeberria
ELA-ko idazkari nagusia
Alfonso Etxeberria Azpeitian jaio zen 1941. urteko maiatzaren 20an .Hogeita bat urterekin hasi zen ELAren barruan lanean. Durangon ELAk egin zuen 3garren Batzarrean Idazkari Nagusi izendatu zen.
Alfonso ez da azaldu zale. Bere argazki gutxi ikusi izan da aldizkarietan. Berak dioenez Zeruko Argiako hauxe du bere lehen elkarrizketa ofiziala.
-- Alderdi buruzagiak eta sintikatuetako idazkariak oso ezagunak eta ondo plazararuak izan ohi dira; zu, berriz, gordean egon zara.
-- Orain dela 14 urte sartu nintzen ELAn, ez naiz oso berria, beraz. Nik eta nere lagunek egin dugun lana barrukoa izan da, Lan gogorra, astuna eta latza izan ohi da isileko lan hau. Aurrerantzean ere barruko lana egin nahi nuen. Baina argitara atera beste erremediorik ez zait geratu. Bistan lan egiteko aukera haundiegirik ere ez da izan. Organizazio bat, bestalde, ez da propaganda hutsez egiten; ekintzaileak ondo heziz, erakunde barruko loturak ondo zainduz, ardura.dunen taldeak bizkortuz eta abarrez baizik, batipat. Edozein erakunderentzat oso premiazko baldintza duzu liori, sindikatu batentzat are eta gehiago. Urte askotako emaitza da~ Batzarre honetan agertu den lana.
-- Urte hauetan zein da ELAren eginbidea?
-- Urte hauetan gorabehera haundiak izan dira. Urte ilunak. Sindikalgintzan gainera, ilunpe hau askoz ere gogorragoa izan da. Sindikalismoari gagozkiolarik lau puntu hauek aipa ditzakegu :
1) Sindikal askatasunik ezagutu ez dugun langileak gara gu. Gure belaunaldiak 40 urteeako l o ilunpea jasan beharra izan du.
2) Sindikatu "uertieal"ak oraindik areagotu egin du egoera na'hasi hau.
3) Alderdi politikoek, mugimendu eta bestelako taldeak, ohiartzunik izan dute urte hauetan, sindikalismoa, ordea, gutxietsia izan da orain arte.
4) Sindikatuari ez dagozkion formak eta erak esperim,entatu dira sarrienik langile-frente, komisio eta abarretan. Esperimentu honek ere nahasi egin du lehenaz gain sindikalismoaren eginbidea.
-- Egoera nahasi honetan ELAren jokabidea zertan oinarritu da?
-- Nahiz eta hemengo politik egoerak zenbait berezitasun izan; guk beti, Europan bizi garela pentsatu dugu. Alegia, Europako sindikalismoaren eite estrukturalak, luzarora hemen ere nagusitu egingo zirela, salbuespen zenbait eginaz noski. Halaxe gertatu da gertatu ere. Langile mugimendu sindikakalak autonomoa behar duela izan garbi ikusten da gaurregun. Hots, langileak berak gidatua. Era honetan, guk beti barruko eta baseko lanari eman diogu garrantzia. Enpresetan, herritan eta hiri haunditan taldeak sortu ditugu. Ideologiazko heziketari ere garrantzi haundia eman diogu. Euskal sidikalgintzaz sinesmen osoa izan dugu béti
-- 1911. urtean sortu zen ELA, euskal sindikatuarekin, eta euskal langileen sindikal mugimenduarekin eten bat adierazten ahal du euen lan honek guztiak.?
-- EZ sendo batez erantzun nahi nioke zure galderari. Gure lan guztia jarraipen bat da. Euskal langileen sindiLal mugimendua ezagutu mahi baldin badugu, nahitaez ELAren jo beharra daukagu.
Euzkadin langile mugimendua zabala izan arren ELAn oinarritzen da.' Durangoko III. Batzarre hau, beraz, lehenaren jarraipena besterik ez da. Lehengoa gaurko egunera egokitua.
-- ELAk, Durangon, ospatu duen III. Batxarrea tsil samarrik eein da. Zarata eta erronka haundiagoz ospatutakoak badira. Zer lortu duzue? El.Aren ezaugarri nabarmen bat Batzarre gutxi egitea izan da. Orain arte bi besterik ez. Biok ordea unerik beharrezkoen edo kritikoenetan egin izan zituen. Lehena 1929. Riueraren Diktaduraren amaieran, bigarrena berriz 1933. Il Errepublikaren unerik egokienean. Hirugarren hau" vertiealismoaren" bukaeran hain zuzen.
Burangon egin dugun Batzarre hau beharrezko zitzaigun, alde batetik ELA regularizatzeko, gaurko egunera egokitzeko eta bestetik baseak oinarritu eta Sindikato zabal bat egiteko. Eginbide hau lan zaila gertatu zaigu. Berrogei urtetako diktadura batek ondorio latzak ekartzen ditu erakunde batentzat. Horrelakoetan erakunde bat birberritzea oso zaila izaten da. Aldaketa maite duten gizonak behar izaten dira.
Esan beharra daukagu Manu Robles-Arangizek e ta Leundak ELAren berriztatzearen alde jokatu dutela, ELAren barruan, bakoitza bere bidetik, zebiltzen taldeak ekartzea ere honela egin zitekeen. Manu Lehendakariaren jokabidea benetan harrigarria da. Bere 83 urtean, gazteei lotu zaie eta berriztapenerako gogobizi bat agertu du.
-- Honetaz guinera, zer lan gehiago burutu du ELAk bere Batzarrean?
-- Printzipioak gaurkoratzea. Gai honetaz pundu bi azpimarkatuko dizkizut. Gure printzipioek honela diote sozialismoari buruz : "... ELAk ahalegin guztiak egingo ditu gizonen arteko gizarte eta herri libreak izan daitezen...hau guztia sozialismo baten mamituko da. Laneko, kontsumoko eta kulturaren tresnak langileen esku eta zerbitzu egongo diren sozilismoan". Independentziari buruz berriz beste hau diote: "ELAk independentzia guztiz zehaztuko ditu bere helburuak, egitarauak, eta ekintzak. Halaber bere negoziaketak, burrukatzeko erak eta beste erakundeekin izango dituen harremanak".
Honek esan nahi du ELA erabat iraultzaile agertzen dela, kapitalismoaren aurka, gizarte berri bat sortu nahiaz, independentziaz. Kongresoan garbi sumatu ahal izan da sindikatoaren independentzia eta III-gn Batzarrera joan diren langile guztiek, ELAren nortasuna eta burujabetasuna gogor aldeztu dute, Baina bere burujabetasun hau ELAk egundo ez du bakarkeria nahiaz aldezten; Euskal erakunde guztiekin batera eraman nahi duen politikaren textinguruan baizik.
-- Batzarre honetan burutu dumuen lanik garrantzitsuena printzipioak onartzea izan ahal da ala ELAri osoki eman aaion gaurkoratzea?
-- Printzipioak bakarrik gauza hutsak dira, Guk sindikato zabala egin nahi badugu, hots, milaka aldekide izango dituen sindikatoa, beste biderik ez daukagu araultiak garbi edukitzea baizik. Demokrazia gorde nahi badegu, joko-legeak jakitea beharrezkoa egiten zaigu. Printzipioak burutzea bezain garrantzitsua da Estatutoak eraikitzea. Hemendik aurrera ELAko langile guziek badakite zer arau, helburu eta baldintza dauden erakundearen barruan.
-- Agerian dago Alfontso bost egunetako Batzarre honetan lana errua egin duzutela.III-gn Batzarre honetarako prestaketak egiten hoietik hasi zineten?
-- Urte honen haseratik. Zortzi hilebete osoak igaro ditugu Batzarrearen antolamenduan. ELAko langileok, aurtengo langintza nagusia bezala, III-gn Batzarre hau eratzea erabaki genuen. Batzarrearen prestaketa honek sindikalismoaren teoriak, egiturak, egitarauak eta jokabideak sakonki aztertzea suposatu digu. Geuk genituen iritziak finkatu egin ditugu. Herriz-herri lantegiz-lantegi eta taldez-talde ibili gara batzarreak, elkarrizketak eta azterketak ugari eginaz.
-- Orain arte ELA isilpean egon bada ere, gaur bere burua argitaratzen hasi da. Plazaratze hau ordu egokian egiten ari ahal zarete?
-- Garaia berez, heldua daukagu. Piska bat atzeraturik gabiltza ordea. Gaurregun Peninsulako sindikato denak lanean gogor ari dira. Gaur eta une honetan jokatzen dugun jokoa zera da: Euskal sindikatoa, indartsua ala ahula iz;inF
Horregatik beharrezko zaigu Euskal langile guztien kontzientziatzea. ELA aurrera atera behar dugu; gainera azkar, agudo. Euskal langileen instituzio bat ELA bait da. Ordua heldu zaigu eta Euskal langile guztion gain dago ELAren indarberritzea?
-- Hain hurbila eta presatia jotaen ahal duzu egikir,un bau?
-- Bai noski. Begien aurrean daukagu "verticalaren" desegitea ; piskanaka eta poliki baina uertieala badoa lurrera. Bestetik, zenbait sindikal konfederakuntza Madrilleko gobernuarekin tratuan ari da. Geroko sindikalismoa, orain ari da egosten. Guk tajuz erantzun behar dugu giro honetan. Gure erantzuna berriz ELA indarberritzea da, biziberriz txertatzea, euskaldunok argi ibiltzea eta jokabide zehatzak edukitzea.
-- Nere asken galdera A. Etxeberria. Kongresoaren ondoren aer asmo dituzue?
-- Zuzendari eta arduradunen arteko kuadroak berriztatu egin dira, honek indar berritze haundi bat berekin dakar. Nahiz eta esperlentzia bat falta izan, Asmo eta gogorik badugu, baina 1976gn urte honetan zer lortu nahi dugun zehaztuko dizut:
1) Egitarau burutuaz gure asrnoak zehaztu.
2) Gure egimenen plangintza bat egin.
3) Urriaren azken egunetan ospatuko dugun III-gn Batzarrearen bigarren ibilaldiaren bidez lan guzti hau mamitu.
4) Aldekideak edo afiliatuak inguuratzeko kanpaina eratu, herriz herri, lantegiz lantegi. Lan honetan hasiak gara.
5) Sindikal zerbitzuak eratu : Herrietan. fabriketan eta langileek behar dituzten gainontzeko toki guztietan. Orain arte ditugun asesoriak, biltokiak eta abar galdu.
G) Gure aldizkari ofiziala den "LAN DEYA" legepetu eta hamabostean behin argitaratu.
7) Profesio Federazioak indartu eta ongi organizatu.
Beste hamaika gai utzi dugu elkarrizketa honetan, Beste aldi batean jorratzeko asmotan utzi ditugu Euskal Herriko sindikalgintza, Peninsulakoa, Europakoa... Alfonso Etxeberriarekin berriz mintzatzeko aukerarik izan dugun itxaropenez agurtu gara. Badu zereginik 35 urtetako Euskal sindikalari honek.
Herrialde
20-21

GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaELA
PertsonaiazETXEBERRIA5
EgileezHERRIALDE1Ekonomia

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude