Otaegiren Ama Mintzo


1976ko irailaren 26an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Otaegiren Amari elkarrizketa

Otaegiren Ama Mintzo
Nuarbe, 80 bizilaguneko herrixka, ezaguna egin da munduan. Egunik hutsegin gabe bada norbait Nuarbeko hilerrian. Santutegia bailitzan ditu bisitariak Otaegiren hilobiak. «Elurra ari baldin badu ere norbait beti etortzen da» esan digu Mariak, Otaegiren amak.
Berebilentzat ere bidea egina dago. 12 urte inguruko mutiko batzuk ari ziren hilobi ondoa apaintzen, iganderako. Azkoitiarrak ziren. «Geuron artean dirua bildu eta meza bat atera behar diogu egun horretan» esan diote Mariari. Anjelen hilobiari ez zaio ez lorerik ez ikurriñik falta.
Anjel Otaegi Etxeberria 1942garrengo Urtarrilaren 13an jaio zen. «Nik ez nuen hildakoan ikusi. Ez ikusi hobe nuela, esan zidaten etxekoak. Ikusitakoek esan zidatenez burualde guztia txikitua omen zeukan. Ai, Anjelen begi eder haiek- intziri egin zuen Mariak semearen heriotza gogoratzerakoan.
«Juezaren ordezkoak ez zuen inori erakusterik nahi. Gazteak oso gogor jarri zirelako utzi zuen ikusten Mariak ez du gehiegi hitzegin nahi. «Ez ahal zaigu ezer gertatuko gauza hauek esateagatik?». Ez, noski, erantzun diot.
«Orain dela berrogel urte ere berdin ginen. Anaia bati heriotz epaia eman zioten. Hura salbatu genuen. Handik berrogei urtetara ez dut neure semea salbatzerik izan.
«Oraintxe gertatuko balitz bezala gogoratzen zait. Irailaren 26an, gaueko 9etan, sarjentoa etorri zen: semea ikusi nahi baldin baduzu Burgosera joan beharko duzu. Gaueko 11,30an atera ginen Nuarbetik, hiru berebiletan 11 lagun. Hirurak hamar gutxiago heldu ginen. Nerekin joan zirenak handik kilometro eta erdira uxatu zituzten. Erretoeari ere ez zioten ikusten utzi. Ni arrastaka sartu ninduten, ez bait nintzen gauza zutik egoteko. Negarrez zotinka, azergatik hil behar dute nere semea, Posadas ez zuen honek hil; ez ahal da nere semearen bizia salbatuko duen gizonik», deihadar egiten nuen. Hiru izarreko gizon bat inguratu zitzaidan. «Va a llevar el cadáver de su hijo? Desde luego que no lo dejaré en Burgos. Pues tendrá que pagar la funeraria~.
«Emakume batek dena miatu ninduen: Belarriak, kolkoa, oinetakoak... Aldamenerako gelan zegoen semea. Dozenerdi bat zaintzaile zeuzkan ondoan. Para tí no ha habido clemencia. Ya lo sé, ama, yo no he matado a nadie. Muero por el Pueblo Vasco. Sigue mi camino~. Ez genuen euskaraz hitzegiterik izan. Behin ere ez ziguten euskaraz hitzegiten uzten gartzelan ere.
«Hitz hauek bakarrik esan zizkidan belarri ondora, isilik: neri entierro zibila egin, ama, hauek joaten diren elizan ez dut elizkizunik nahi. Nuarben erretore izandako Luis M.ªLanda edo bestela Iñaki Larrañaga, oraingo erretorea, eskatu zituen aitortzeko. Baina ukatu egin zioten aitorlea.
«Agur, ama, Agur ama, agur ama, izan ziren bere azkeneko hitzak.
Semearen azken hitzak errepikatzerakoan Maria negarrez hasi da. Eta guri ere malkoak azaldu zaizkigu begietara. Isillk geratu gara une batean. Seme bakarra hll zloten ama alarguntsaren aurrean ez dugu hitzik izan. Inoiz sinetsi ahal zenuen hilko zutenik? galdetu diogu, nolabait berriro hizketan has dadin.
«24ean ikusi nuen azkeneko aldiz. Ez nuen asko uste honelakorik gerta zitekeenik. Baina 26an semea ikustera joan nahi ahal nuen sarjentoak abisua ekarri zidanean erabat etsi nuen. Ordurako hila izango zela pentsatu nuen, gainera. Ez nuen bizirik ikusterik espero.
«Orduerditxo bat egon nintzen semearekin. Ezin nuen gehiago. Hura sendo eta irmo zegoen, baina ni ez, zeharo joa nengoen. Nere ahizpa geratu zen Burgosen. Goizeko 8,50 hil omen zuten. 6 bala sartu omen zizkioten buruan eta bat besoan.
-- Nuarbeko jendearentzat gauza gogorra izango zen hura?, esan diogu gure elkarrizketa entzuten ari den erretoreari.
-- «Irratia eskuan zuela egon zen gau guztian jendea. Plaza bete jende gau osoan. Hil zutela jakin zenean gorputzaren zai jarri zen jendea. Arratsaldeko 4etan iritsi ziren lehenengo gordazibilak. 6rak aldean autobuska etorri zen.9,50etan gorputza zainduz zetozenak heldu ziren. Ez zuten Burgostik zuzenean ekarri, Logroño eta Iruiñea aldetik barrena ekarri zuten. izebari funerarian etortzeko baimena juezak eman baldin bazion ere, azkenean hori ere galerazi egin zioten.
-- Horrenbeste tristuren artean pozik ere izango zenuen, Maria?
-- Seme bat galdu dut, baina Euskal Herriko gazte guztiek amatzat naukate. Bat galdu eta asko irabazi. Poz ikaragarria da hori neretzat. Ama, esaten didate bisita etortzen diren gazte guztiek. Baina nik etxean hura falta. Poz artean kenduko ez zaidan pena dut.
«50.000 pezta kendu zizkidan funerariak. Nuarben 30 mila bildu zituzten gastutarako. Handik astebetera 50 mila pezta eman zizkidan erretoreak ezezagun baten partetik. Nuarbeko herriari, gizon eskuzabal ezezagun eta hainbeste bihotz oneko jenderi eskerrak eman beharrean aurkitzen naiz.
-- Legetatik «heriotz zigorra» kentzea zure esku balego, kenduko ahal zenuke?
-- Bai, horixe! Berehalaxe. Gaiztaginik haundiena ere ez daiteke hil. Horretarako eskubiderik ez dago. Nere semeak, berriz, ez zuen inor hil. Hori bidegabekeria bat da.
-- Hilaren 26an urtemugako elizkizuna, nola nahi zenuke?
-- Jende asko etortzea nahiko nuke. Baina ez dadila ezer gerta. Bakean pasa dadila, behintzat.
3-4

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakTalde armatETAMilitanteak
PertsonaiazOTAEGI1


Azkenak
Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


Eguneraketa berriak daude