Anatsan sarituarekin hizketan


1976ko abuztuaren 29an
Anatsan idazleari elkarrizketa

«Karmelo Etxegarai» Literatur Saria
Anatsan sarituarekin hizketan
Azpeitiko Udalaren babesean antolatu den literatur-sari honen irabazle bat «Anatsa»n, Z. Argia honetako idazle ezaguna dugu. «Azpeitiko Sendi Ospetsu bat: Ernparandarrak» izeneko idazlana aurkeztu zuen Anatsanek. Zorionak emannz berari hurbildu natzaio elkarrizketa egin asmoz.
-- Anatsan, emparandarren lan horretan, noiztikako urratsak aurkitu dituk?
-- Emparan-sendi hau, loiolatarrekin eta oinaztarrekin batera, hemenaldiko sendirik zaharrenetakoa diagu. Enparandarrak aspaldidanik errotu hituan gure herrian. Antxinako sendi bat izanaz gainera oso «aitonensemeki» izaki. Adibidez Francisco Perez de Yarza-k 1569.egin zuen idazki batetan honela dio: «la cual casa de Emparan es casa Solariega de los del número y de muy antiguos...». Perez de Yarzaren agiri hau, Loiolako Artxibategian zegok.
Beste agiri bat ere ezagutzen diagu 1319gn urtekoa berau. Urte honen maiatzeko 6-an, hots Salvatierra de Iraurgui sortu ondorengoa. Urte hartan Salvatierrako Kontsejuarekin itun bat burutu zian. Hemengo jauntxoak eta Kontsejua, Enparanga errotetan alea ehotzera hitzemandu hituan. Guzti honetatik ondorio nabarmen batzu atera behar dizkiagu beraz:
1.-- 1319gn urtean Enparandarrak jauntxo hituan.
2.-- Politika ahalbide garbiak zizkian sendi honek. Kontseju osoarekin egin zuen itun hau berau lekuko.
3.-- Enparandarrek Ahaide Nagusien ohore eta itzal guztiak zizkiaten.
Lehenago hiri barruan bizi hituan, baina hiria hesitu zenean, beste jauntxo askoren antzera, hiribildutik landara eraiki ziaten beren gaztelua.
-- Enparandarrak, Azpeitiko kondairüren zati dituk beraz?
-- Sendi hau, Azpeitiko historiatik exin diagu berezi. Loiolatarrak berak, indartsu eta kementsu baziren ere eten nabarmena izan ziaten. Alegia 1585-an Loiolako etxealaba Leonor de Borja y Oñaz Loyola, bere lehengusu Gandiako Dukearen seme Pedro Centellas de Borjarekin egin zizkian ezkontzazkoak. Senar-emazte bikote hau, herritik landara joaki. Handik aurreruntz Loiolako ondasunek ez ziaten aurrerakadarik ezagutu. Loiolasendia etena gelditu huan. Enparandarrak, ordea, beren xumetasunean loiolatarrek baino iraupen iraupentsuagoa izan diate, herri bateko sendi enbortsu bezala.
-- Sendi honek noiz lortu zian goimailaren gailurra?
-- Sendi honen kondairan, hik dioan goi-gailur hori oso nabarmen agertzen duk. 1435garren urtean, enparandarrek eta loiolatarrek egiune edo tregua bikain bat burutu ziaten. «Tregua entre dos Parientes Mayores» horietako bat. Igiune honek indar gehiago izan zezan Soreasuko eliza barruan sarturik izenpetu ziaten. Hanartean, bi sendiok nahiko bihurri ibili hituan Soreasuko zaindaritza eskuratu beharrez. Aipatu urte horretan ordea bakezkoak egin zizkiaten. Enparango buruzagiak hots Martin Perez de Emparanek, Loiolako buruzagi Lope Garcia de Lazcano-ri bere menpekotasuna, bidenabar leialtasuna ere, eskaini zioan. Gudak eta bakeak beti elkarrekin egitera hitzemandu hituan.
Itun hau burutu ondotik, Erdi Aroko matxinada gehienetan Enparan/ Loiola sendiak beti elkarrekin batera ibili hituan, biok oinaztarren aldetik noski.
Sendi honen goi-gailurra sasoi honetantxe kokatuko niake. Enparan sendiko buruzagi Martin Perez de Emparan Estenaga y Murguia huan. Jaun hau Maria Lopez de Amezqueta y Lazcanorekin ezkondua zegoan. Oso gudari trebea huan noski. Lope Garcia de Salazarrek dioenez, oinaztarrek Gipuzkoan zeukaten gudalbururik iaioena. Halaxe hil ere egin huan 1446gn urtean ganboatarren aurka burruka eginaz ari zela.
Enparandarren gorabehera eta xehetasun asko agertu dizkigu Anatsanek. Denak ezin hemen agertu. Beste era batzutako galderak egin dizkiot.
-- Zenbat denbora igaro duk lan hau burutzen?
-- Oraintxe dela hiru urte Aurrezki Kutxak Diario eta La Voz-erako lan bat eskatu zidan. Lan hura mamitzeko ordu mordoska ederra xahutu nian; baina gauza bitxiak ikasi mzkian sendi honi buruz. Gauzak piska bat sakontzeko irrika biziz gelditu nituan. Baina, betikoa: denborarik ez... Iazko neguan ordea, lan hau egitea erabaki nian. Aldez edo moldez, hartarako behar nuen astia lortzea erabaki nian. Beraz lan egiten neguaren zati luze bat igaro diat.
-- Zein bide erabili dituk?
-- Ba... begira: Loiolako Artxibategia eta liburutegia, Parrokiko artxibategia, Udaletxeko zenbait agiri, neuk ditudan materialak, hauek batez ere eineretzigarren mendeari dagozkion atalean, zenbait lagunen aholkuak eta gero liburuak. Egia esateko arau-oinarriek 12 orrialde baino gehiago ez ziaten baimentzen. Ni, material gehiagoren jabe izan arren, lana n urriztu beharrean arkitu nauk.
-- Lana nahiko neketsua gertatu zaidak ikusten duanez. Ez dea?
-- Bai, ezer asko ez arkitu arren ordu sail ederra joan izan zaidak.
Belaunaldien jatorburuari gagozkiola ere, zenbait egileren datoak oso zuzenak ez direla ohartu nauk. Nere lan honek, ezeren baliorik badu hauxe dik: erabat originala izatea.
-- Zer dela-ta Enparandarren lan hau...?
-- Begira, aspaldi honetan neure herriko historiaz kezkaturik nebilek. Azpeitiko kondaira hein haundi batez Gipuzkoako historiaren ispilu duk. Enparandarrak lehen ikusi bide dugun bezala, gure herriko kondairaren zati bat duk. Beraz nik neure herriaren ingurua zehatzago ikertzeagatik egin diat.
-- Lan hau argitaratzeko asmorik ba ahal da?
-- Badakit hori nere esku ez dagoela. Argitara eramango diren berriak jakin dizkiat... Baina gauza honen jabetasuna azken batean Udalak du.
-- Azkenik Anatsan. Zer esanahi du hiretzat «Karmelo Etxegarai» literatur-saria irabazteak?
-- Aurten suerteko nebilek Joxe Mari... Martxoan Aurrezki Kutxak Z. Argi.",ren idazle gisa, uste ez nuen sari bat luzatu ziekan. Orain berriro hilabete gutxiren buruan beste sari bat irabazi diat... Hau guztia ohore gehiegi ez ote? Sari bat irabaztea beti duk ongarri... Halare erru bat izango huke gure lanbideak eta ekintzak «sariz» neurtzea.
Joxe Mari Otermin

Silbestre Otamendi, Alkatea eta Anatsan
29

GaiezKulturaLiteraturaSariakKarmelo Etx
PertsonaiazANATSAN1
EgileezOTERMIN1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude