Alfonso Irigoienekin Hizketan Euskal Irakasle Tituluez


1975eko abenduaren 14an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Alfonso Irigoienekin Hizketan Euskal Irakasle Tituluez
Azaroaren azken eguna: Euskaltzaindiak gorasarre bat eskaini dio euskaltzain izan zen J.B. Eguzkitzari, bere jaiotegunaren ehunurtehurrenean, Lemoan.
Besteak beste, Lehen eta Erdi mailako tituluak lortu zituztenei, euskal irakasle agiria ematen zitzaien.. Hori zela eta, Bizkaiko herri horretara abiatu ginen.
Bide batez, Alfonso Irigoienekin hitzegiteko aukera izan genuen. Gizon hau nork ez du ezagutzen? Bertsolari txapelketetako gai-jartzaile izan zen garai batean.
Euskaltzain osoa izatez gainera, Bizkaiko Diputazioak, Deustuko Unibertsitatean sortu zuen Euskal Linguistika Katedrako maixu dugu. Eta euskal irakasle titulua lortzeko egiten diren etsaminetan epai-mahaiko, gainera.
Titulu emate lehia sortu da gaurregun. Arazo honetaz sortu den hauzia eta eztabaida argitu nahi genituzke.
–Gaur eztabaida edota oztopo batekin aurkitzen da Euskaltzaindia. Bere ofizialtasunezak dakarkio oztopo hori. Ondorio bezala tituludunak zalantzan dira: Zer postura har dezake tituludun batek zure iritziz?
–Asko hitzegin da, dirudienez, azken bolada honetan Euskaltzaindiaren ofizialtasun ezaz eta, ene ustez, arrazoirik batere gabe izan da. Esamesak sortu nahi zituztenak ari izango ziren hortaz. Euskaltzaindia Bizkaiko Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako Diputazioek sortu zuten garai batean, eta, hauek ematen dioten itzalaren ofizialtasun osoa du. Egia esan behar baldin bada ez diote sekula orain arte ofizialtasun hori ukatu eta ez dirudi etorkizunean bide beretik joango ez direnik, ezta gutxiagorik ere. Diputaziook Euskaltzaindiaren lepora sorreratik bertatik bota zuten egitekoa; hain zuzen ere, euskal hizkuntza eta literaturaren ketedrak sortzea eta tituluak ematea izan zen eta hori oraingo arautegi berriztatuetan ere sartua dago, ezertxo ere kendu gabe . Jakina, Euskaltzaindiak ematen duen titulua hizkuntzari eta literaturari bakarrik dagokio ela ez du bestelako jakintzez ezer baieztatzen. Beste horietarako bestelako tituluak beharko lituzke zerbaitetan saiatu nahi duenak. Gaur egunean, ordea, gauzak dauden bezala egonik, beste tituluok ez dute zoritxarrez inola ere adierazten irakasten salatu nahi duen batek euskara eta euskal literaturaz ezer dakienik, guztiok gogoan dugun bezala, baina Euskaltzaindiarena aldamenean ipintzen baldin bada, balio osoa hartzen du. Beste titulurik ezean, hizkuntza irakasteko gutxienez balio du gureak, beste hizkuntza batzuk irakasteko zabaltzen diren titulu batzuk balio duten bezala, eta ez gutxiago.
–Ministerioak ematen baditu bere tituluak, ontzat emanen ahal dira gaur arte Euskaltzaindiak banatuak?
–Ministerioak tituluak emango baldin baditu, gai horietan trebatasun osoz dakitenen bidez eman beharko ditu eta nolabait azken finean goi mailako estudioetan sartu beharko ditu gaiok, emandako dekretoaren muina egiazki aurrera eraman nahi baldin badu, eta emana dagoenez gero, gogo hori duela pentsatu beharko dugu. Baina, bien bitartean dagoena hartu beharko du ontzat; Euskaltzaindia da Euskal Herri osoan gai hauetarako dagoen batasun ofizial bakarra, eta, Ministerioak hasiera batean, bere asmoak aurrera eramateko, inorekin kontatzekotan Euskaltzaindiarekin kontatu beharko du. Bestela ez dakit nork eman ditzakeen tituluok, Unibertsitatetik kanpora, zelebrekeriaren bat egin gabe.
–Zer egin beharko litzateke Euskaltzaindiaren ofizialtasuna indar dadin?
–Lehen esan dudan bezala, Euskaltzaindiak ofizialtasuna ba du. Gehienez ere ofizialtasun hori indartu egin daiteke, baina ene iritzian eta beste batzuenean ere bai, ez zaigu komeni, agian, oraingoz argi ikusi arte, gauzak gehiegi aldatzea; ondo pentsatu beharko litzateke inolako urratsik eman baino lehen, gure kaltetan gerta ez dadin.
-Lorketa horretan zer egin dezake tituludunak?
–-Tituludunak egin behar duena, tituluaz baliatzeko aukeran aurkitzen baldin bada, bere jakituriaren bidez bere tituluari balioa ematea da. Horrela bakarrik eta ez bestela, har dezake prestijioa eta ondorioz bestek balioa ematea. Ikasten jarraiturik, gainera, goragoko mallakoa atera dezake; eta ahal duenak gorengoa irabazi arte ez luke gelditu behar.
–Zer nolako eragina izan dezake titulu honek Ikastolako Elkartearen aurrean? Esan nahi dizut: eskatu ahal daiteke, esate baterako diru gehiago titulua izanik ez izanik baino?
–Hala behar luke. Ni neu ez nabil, ordea, Ikastolako Elkartekoekin harramanetan, bestelako lanetan ari bainaiz, eta hori berek ikusi behar dute. Dena dela, Euskaltzaindiaren tituluok inork bultzatzekotan, euskaldunok bultzatu behar ditugu, gero, kanpokoak ere, ontzat hartzeko bidean beharturik, gerta daitezen. Nik, ordea, tartean sarturik ez baldin banago ere badakit ikastola batzuetan titulu hori izateari balioa emaiten diotela, eta balio hori diru bihurtzen dela.
Eta, amaitzeko, ez dut esan gabe utzi nahi gurasook batez ere, legearen eta dekretoaren arauera, eskubide osoa dugula seme-alabei euskara irakatsi eta landu dakien edonon dela, eta eskubide hortaz baliatu behar dugula azken ondorioa bete arte. Betetzeko egin dena betearazi egin behar da.
Saia gaitezen, beraz, Alfonsok esan dizkigun hitzak betetzen geure Herriari, euskal kulturaren bitartez, mesede haundi bat eginen baitiogu honela. Mila esker Alfonso.
MENDIAGA

Et~skal Herri guztiko jendez osatzen da Euskaltzaindia
1

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezKulturaKultur ErakEuskaltzain
PertsonaiazIRIGOIEN2
EgileezMENDIAGA1Kultura

Azkenak
Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Eguneraketa berriak daude