ZUMETAREKIN

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jose Luis Zumetari elkarrizketa
ZUMETAREKIN
3.000 pieza banan banan egin eta jarriak
Loiola irratiko Jose Mari Iriondo adiskideak eman zigun honen berri, Zumeta egundainokoa egiten ari zela Usurbileko pelotalekuan alegia. Urtebete pasa lanean eta inor gutik bide daki haretaz; gure informazio bideek ez dute gero xemeikorik ere balio!
Joxe Antonio Arzerekin telefonoz hitzegin ondoren, hiru egunen buruan Usurbilera abiatu ginen, maiatzaren 11an, larunbat arratsaldez. Hantxe aurkitu genituen gure zain Joxean "Harzabal" Zumetak eta biok solasari ekiten diogu, frontoiko horma nagusiko atzekaldean egiten ari den murala aurrez aurre dugularik.
Harako horma ipar aldera begira dugu. Ez dira oraingoz arratsaldeko hirurak eta eguzkiak gogotik jotzen du horma eliza aldetik. Nolabait hasi behar eta, zera diotsat.
-Alferrik ekarri diat makina. Eguzki horrekin ez zegok gaur hemen ezer ateratzerik.
-Paret hori iparra dek! -erantzun dit erdi barrezka hortzik ere erakutsi gabe.
ZUMETAREKIN ELKARRIZKETAN
Hi, eta nori gogoratu ziaiok gero horrelakorik egitea?
Asmoa Ayuntamenduarena duk. Frontoi atzekalde hau baratza zuan orain dela zenbait urte guti arte. Orain, ordea, plaza, eta horma garau hori nolabait itxuratu edo apaindu beharra pentsatu ziaten. Neregana etorri zituan, zerbait egin asmoz, askatasun osoz zeredozer molda niezan.
Zeintzuk izan zituan hire lehendabiziko pausuak?
1972ko udazkenean proiekto bat egin nian, zer nolako izango zuan guti gora behera agertuz, eta zeramika teknika erabiliko nuela aurrez adieraziz. Presupuestoa ere agertu nian. Udaletxeak onartu zian eta berehalaxe ekin genioan buztina ekartzeari.
Buztina ekarri... nondik?
Guk erabili izan dugun buztin mota hau ez zegok hemen inguruan, buztin berezia behar baita. "Aplastica" dieritza eta "merma" gutikoa duk. Buztinak, lehortzean, ura galdu behar dik, eta galtze horretan askorik gutituko ez zen buztin mota behar genian. "Aplastica" izeneko hau buztinbaldarra duk, eta nahiz eta lanerako moldagaitzagoa izan, aukerakoago zuan gure asmoetarako.
Eta gero?
Bueno, hastean, neronek ez niakian zeramikaz ezer guti baino. Pinturaz bai, eta egurra lantzeaz ere zerbait egina ninuen, zeramikaz ezertxo ere ez, ordea. Hala ere, liburuak erosi, proba batzuk egin, modelatzen pixka bat ikasi, eginaz ikasi behar izan nian, egin ahala ikasten ari.
Eta, buztinaz gainera zer gehiago behar izan duk?
Tailarra martxan jarri, noski, tailarrik ez baitzegoen. Apalak jarri, egurrezko erreminta soil batzuk egin, planoak zehaztu etab.
Eta labea?
Jakina, baita labea ere. Labea Udaletxeak erosi zian, haseran murala egin ahal niezan, eta gero, Usurbilen bertan zeramika eskola bat martxan jartzekotan. Usurbilen lau eskola zeudek, et nahi izanez gero ez huke batere zaila horrelakorik egitea. Zeramika, teknika bezala, nahiko erraza duk gainera.
Hain zuzen, hik teknika aipatu duanez, esan iezadak buztina esku artean hartu duanetik horman jarri arte erabili izan duan langintza.
Bueno, buztina plastikozko zorrotan etortzen duk. Zenbaitetan hautsetan etorri ohi duk, gero urez nahastatzeko, baina guk ur eta guzti ekarri izan diagu.
Buztin horrekin egin behar izan ditiagu 21x25 zentimetrotako 3.000 pieza inguru, 3, 6, 9 eta 12 zentimetrotako sakonez, erreliebearen arabera dibuja. Erreliebea joan behar den tokian pieza sakonagoa jarri, gero tailatzeko aukera egon dadin. Buztina lantzean, askotan zatiak kendu-ipini, erantsi egin ohi dituk, modelaketa gisa. Hala ere, honako buztin mota honetan, hain duk baldarra, tailatu behar izaten baita egurra bezalaxe.
Ondoren, apur bat lehortu eta gero, buelta eman, lodienak hustu labean ez daitezen zarta,eta banaka banaka numera, serie eta numerua, sail bakoitzeko zer numeru den jakin ahal izateko. Goian eta behean, ertzetan, bi zulo egin, gero horman grapaz josteko, eta azkenik apaletan jar lehortzeko. Gero, beste sail batetara pasa, baina sail bakarraren egitura osoa, has eta buka azalduko diat.
Lehortzen direnean, berriz guztiak lurrean jar, numeruak kontutan hartuz, eta elkarri ajusta, aldakuntzaren bat edo beste gerta baledi edo, eta berriz ere apaletara pasa.
Ondoren, lehen errealdia egin behar, "bizcochado" esaten ziaiok. Errealdi bakoitzean 3m2 egiten dituk gure labean, eta errealdi bakoitzak 48 ordu behar dik. Atera genian kontua eta lau hilabete behar genian horma guztiaren (145m2) lehen errealdia egiteko. Denbora askotxo zela eta, 3.000 piezok bi errealditan Luzuriaga-neko labe handietan egin ahal izan genian.
Gero, berriz, sailka, lurrean jar eta pintatzen has. Pintatu ondoren bigarren errealdiari ekin, errealdi bakoitza 22 ordutakoa bigarren honetan, bataz beste bi hilabete erretzen gure labean. Azkenik, puskatu diren banakako aleak berriz ere egin, eta horra zeramika lana bukatuxe.
Hala ere ez duk pinturaren teknikarik azaldu.
Ez egia... bueno, lehen errealdiaren ondoren eta bigarrena egin aurretik pintatu behar izaten duk. Sail bakoitza lurrean jarri, esan bezala, eta pintatu. Pintura hauts izaten duk, urez nahastutzekoa. Pintatu, berriz, ixipoz pistolaz errodiloz, era guztitan.
Pintura mota honek ez zeukak ohizko pinturarekin zer ikusirik. Lana behar duk egin buruz, kalkulo teoriko batez. Margook ilun samarrak dituk labean sartu aurretik, baina labetik ateratzean dituk, distiratsu, bitrifikaturik bezalatsu.
Koloreok guztiz finkatuak ahal dituk, hau da, alferrik galtzeko arriskurik edo ez ote?
Ez, kristala bezala gelditzen duk, eta horman jarriz gero zizkintzen den neurrian euriak ere garbituko dik era berean. Gainera, behar izanez gero, ur mangera batez ere garbi zitekek.
Tira ba, lana bukatuxea zegok. Horman jartzea falta zaiguk.
Bai, lehen esan dugunez, ale bakoitzak bi zulo zeuzkak, eta horman ere beste horrenbeste, guztiz sei milaren bat, horman zehar alegia. Binaka zarpa pieza bakoitzari jarri eta, banan banan, seriea eta numerua kontutan harturik, hormari erantsi.
Eta hik bakarrik egin ahal duk lan guzti hori?
Ez, tailarrean Remigio Alkortak lagundu zidan. Usurbildar jubilatu bat duk, langile ona eta guztiz gizn jator eta erresponsablea.Horman, iheltsu lanetan berriz, Joxe Elortza eta Pello Muguruza, ene lagunak.
Horma ikusiz gero, bazirudik bukatuxea dagoela. Zer falta duk erabat amaitzeko?
Bataz beste hamabosten bat pieza edo puskatu egin duk horman jartzean. Ezer guti egia esan. Alde batetik, beraz, falta diren hamabost hoik berriro egin behar ditiat. Bestetik, ale guztien arteko juntak edo bitarteak bete behar, baldosa edo azulejoen artean egin ohi den bezalaxe, hotzen batek edo ez diezan aldakuntzarik erakar. Asko botata ere hamabost eguneko lana duk, baina, beste zenbait arazotan ere ari nauk eta...
Asmoa, asmo soila, gero zer aterako zuan jakin gabe, Ayuntaamentuarena izan zuan haseran. Zer nola erantzun dik gero?
Ayuntamentua ezin hobeki portatu duk. Ideia erabat nere esku utziz lehenik, eta zorioneko hormaren apaintzeak eragin dituen gastu guztiez arduratuz gero, tailarra, labea, buztina, eta gainontzeko guztiez alegia, bai eta arazo honetan langile soil izan naizen aldetik ene soldataz ere.
Hire "ideia" hori aipatu diagu halakoren batean. Izan ere arte obra batez berri eman beharrak ekarri nauk Usurbilera, eta artegintza honen teknikaz baino ez gaituk ari izan. Zein arte motatan sar ote dezakeagu hire lan berri hau, edota nola deituko hioke?
Ba... "abstrazio" deitzen ziaiok... nik egiten dudan pintura "abstrazioan" sartzen dela uste diat, "abstrazio expresionista" bat edo horrela ez...? Abstrazioak berea dik literatur interpretazio bat ez izatea, hau da, ez duela etxearekin, arbolarekin edo zerarekin zer ikusirik, imajinaziozko abentura bat... kreazio lan bat... ez zekiat nik ba nola... jakina berrehun mila liburu zeudek henen gainean eta... zer esango diat ba... pintura-hizkuntza denez gero, beste hizkuntza batez esplikatzea ez duk erraza.
Edozein modutan nahiko argi geratzen dela uste diat Jose Luis, interes pittin bat agertzenduenarentzat behintzat. Zoritxarrez, interes gehiegi ez, apika. Zer pentsa bestela Usurbilgo plazan urtebete pasa ari den gizonaren lanaz ezertxo ere aipatu ez delarik?
Herri xelebre honek sarrerak ere halakoxeak dizkik eta...

Erantzun apala Zumetarena. Dena den, bada azken hamairu hilabete honetan beronen lanaz arduratu denik. Hoitako bat Antton Elizegi, Lasarteko argazkilaria dugu. Anttonek bere erretratatzeko makinaz jarraitu ahal izan du Zumetaren obra, eta hirurogeitaka argazkiren bilduma egina du, usurbildar artistak urtebete buruan egin duen lan moldaketaren lekuko.
Dokumendu paregabea, mural baten historiaren adiarazkarri dena. Bere zenbaitez baliatu gara erreportaje hau osatzean.
Zumeta, Alkorta, Elortza, Mugerza, Elizegi, Usurbil herria... ZORIONAK!
Luis A. Aranberri
12

Gaiez\Kultura\Artea\Eskultura\Eskultoreak\ZUMETA1
Pertsonaiaz\ZUMETA1
Egileez\ARANBERRI1\Kultura

Azkenak
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Eguneraketa berriak daude