Bitoriano Gandiaga


1974ko otsailaren 03an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bitoriano Gandiaga olerkariri elkarrizketa

Bitoriano Gandiaga
Olerkari sena? Begiak zabaldu nituelarik, uste dut.. Gaurko euskal poesia Europaka onenarekin berdintzekoa omen da.
Bizkaitar baten aurrean gaude Ilea beltz, kopeta haundi, begiratua zorrotz, aurpegia beltxaran, bihotza bero eta zabal ditu gure olerkariak. Bitoriano Gandiaga dugu olerkari hau
ELORRIaren antzera gogor eta zimel.
Mendatako herrian jaio zen 1928garrengo Urriaren 8an. Hortxe ikasi zuen bizitza, harkaitz arteko elorriaren antzekoa zela. Geroztik zenbat harkaitz, elorri eta arantza Arantzazuko mendi hegaletan
Bihotz beroan eta Asisko Franziskoren eskolan ikasi zuen.
"Arri, bedar, zugaitz, sasi...
denak garbi, denak eder,
T'elorri zaarrak, apal eta argi,
loretan, esi ta bazter".
Oliten hasi zen euskaraz idazten, filosofi gai lehorretan murgildurik zebilen garaian, hain zuzen ere.
Olerki asko du eginik eta argitaraturik han eta hemen. 1954garrenean hasi zen lehen sariak irabazten. Aurrena geratu zen urte horretan Zarautzen egin zen sariketan Hemezortzi poesi lan azaldu ziren Joxe Artetxe, Xalbatore Mitxelena eta Manuel Lekuona ziren mahaiburutu.
Baina, ELORRI deituriko poemak eman dio sona. Lan honengatik irabazi zuen 1963garrenean "J.A. Agirre" saria ere (1).
Beronen poemekin, Bitoriano Gandiagaren olerkiekin, alegia, emango dio GEROk hasera 1974garrengo urteari
Balendin Enbeitaren omenaldi egunaz argitarako da elkarrizketa hau. Bertsolari-Olerkariz osaturik dago Enbeitarren familia. ELORRIren aitak, Mendatako seme Bitorianok, besarkatzen du Muxikako "Urretxindorkumea", Zeruko Argiaren bidez, gorazarre eBunean.
Aurtengo Urtarrilak "elorri zaharrak loretan" jarri ditu Gipuzkoa mintzaleku dute, Bizkaiko senideek, Otsailaren 3an. Kanta bezate egun horretan isilik dauden Bizkaiko urretxindor guztiek.
(1) 1973garrenean berriz, "Eusebio Mª de Azkue" saria irabazi zuen
-Olerkari zaitugunez gero emaiguzu, Bitoriano, zure olerkitasunaren agerpen bat. Zerk eragiten dizu olerkigintzara?
-Horrelatsuko galderaren bat inoiz egin behar zidatena, bildurrak-edo gaztigatu zidan noizbait. Hala ere, erantzunik bilatzeko azterketa sakonagorik ez dut egin, eta hori ere, erantzun beterik ezin aurkitu ahal izango ote dudan bildurrez. OlerkiTASUN hori hitz neurtuen eta errenkaden gorabeheran baino harutzagoko barrurantz dagoen zertait bizia da lehenik. Baina ondoren eta batera, hitzak eta hizkerak zertait bizi hori jazten, azaltzen eta osatzen du. Badakit neure olerkiTASUNAREN agerpen bat eskatzen didazuna, aipatutako nahasgarri hoien hateratzetik gertatzen dudan koktelaren bereizgarria, alegia; ba, azken batean, bereizgarri hori neu naiz eta ez beste ezer.
-Aldaketa nabarmena du zure olerkigintzak. Ez da berdina ELORRI aurrekoa eta ondokoa. Nola bereziko zenituzke aldi hoiek?
-Inola ere ez bereizi, dena dut jarraipen. Beno, jarraipena baldin badut, egia esan, ibil-alditan bana nezake. Eta orduan nire olerkigintza ELORRI aurrekoetan, ELORRIkoetan eta ELORRI ondokoetan bereizten dela, bistan dago. Atzotik biharrerantz mundotxo hontan zehar bizi naizun edo bizitzen ahalegintzen naizen beste bat naiz, eta bitarteko gaur edo ordu bakoitzeko ahalegina izango dute, agian, beren tarteko bereizgarri.
-Nola esnatu zitzaizun olerkari sena?
-Ez dut oso goguan, baina begiak zabaldu nituelarik, uste dut. A, eta belarriak eta gainetiko zentzumenak. Belarriak barka diezaidatela, batez ere, ahaztu ditudalako, edo belarrien barruko entzumenak.
-Zein olerkarik lagundu dizu ge hienbat?
-Zertan baina? Goian aipatu du zun tasun harentzako hitzak eta hizkera topatzen? Ba, euskaldunen artean Lizardik eta Lanaxetak. Lanaxetak ez Lizardik baino gutxiago. Gero, Salbatore Mitxelenak.
-Olerki asko irakurri al duzu?
-Hain asko ere ez, behar bada baina ashotan bai. Bai euskaraz, bai gaztelaniaz eta bai latinez. Euskaraz, alpatutaRoez gainera, Arrese biak eta Orixe. Gaztelaniaz Frai Luis de Leun eta Donibane Gurutze, Juan Ramon eta A. Machado, et~ gaztelera itzulpenari esker eta Juan San Martin adiskideari, Cel so Emilio Ferreiro galiziatar oler karia. Latinez Horazio.
-Asko ikasi al duzu oierRiaz?
-Zer? Olerkiari buruzko teoria: ala pratiRaz ari zatzaizkit? Teoriaz gutxi arduratu naiz. Gustatuko litzaidake, horratik, zertait gehiago jakitea. Baina, gustatuko litzaizkidakeen gauza asho utzi behar izan dot, gustatzen zaizkidanak aurreragokoak ditudalako. PraUkaz asko ikasi dut berrIz. Esate baterako, eta nolabait adierazteko, jantziak aldatu-zale dela, eta jantziak aldatu-ala, barrendiko era berriak hartzon dituela.
-Zer behar da olerkari izateko?
-Izatea, horra zer behar den. Eta giroa. Olerkaria errez gera daiteke ixilik ingurua hotz nabaritzun baldin badu, inguruak idazteko pozaren berorik eskaitzen ez badio. Idaztea berez asegarri bat badelarik ere edo nork bere barrua azazkatzeko bide bat, ez da nahikoa ostera, olerkaria bera den osoan azaldu dadintzat. Barrukoi gisa -edo arituko da eta bere buruarentzako idatziko du soilik, baina hori ez da olerkariak maiteen duen helburua.
-Zer mailatan dago gaurko euskal poesia?
-Ez dakit zein mailatan egongo den orain. Ez ahal da eskaileretan apatx eginda egongo. Hamaseigarren mendean maila eta mailadi asko igonda zebilen. Milia Lasturrekoaren ahizpak altutik egin zuen behintzat. Gero badakit gora eta behera ibili dena ere. Inoren ahoz erantzutekotan, Joxe Azurmendik aurtengo udan esan zidana ez da eritzi txarra: Gaurko euskal poesia Europako onena ez baldin bada onenarckin berdintzekna ba omen da behinik behin, bere ustez.
-Herriaren zerbitzuan jardun behar al du olerkariak?
-Bai. Baina zein herriren? Herri ikasiaren, herri ez ikasiaren, herri materialistaren, herri ameslariaren, herri ezkerraren, herri eskubiaren? Neuk ere ba dut herri errealik eta opa dudan, oraindik irreal den, herririk. Harentzat idazten dut, orain denetik, oraino ez denerako, zubi gisa.
"Talan, talan Aloñako maldan.
Ardi bat harkaitz arteko ELORRIaren azpian, abaroan. Bitoriano Gandiagaren ELORRI gogoratu zait.
"EMENTXE dago arkaitza
Ume nintzanean,
soin gabeko poema bat
usmatu neban, ezina,
arkaitz zurtz onen ganean..

Ementxe dago arkaitza;
ementxe poema
usmo maite bat oraindik
soin gabeko ta ezina,
arkaitz zurtz onen ganean".

ERRIALDE
"Haruntzago, barrurantz dagoen zerbait bizia da lehenik"
Lekeition, "Eusebio Mª de Azkue" saria jasotzen.
12

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakGANDIAGA1
PertsonaiazGANDIAGA1
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude