Isidoro Fagoaga Artista Etxeratu Zaigu


1964ko martxoaren 29an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Isidoro Fagoaga Artista Etxeratu Zaigu
Milan'go Scala'n luzaro musikazaleak arritu zituan gizona.
Bere Euskalerrira, urte askoren buruan itzuli da gizon bikain eta ertilari goeneko bat. Urteak dira Italian Sigfrido'ren papela Wagner'en operatan egiñaz, egunkarietako orrialdeak bere izenarekin betetzen zituala. Milan'go Scalan, Arturo Toscanini, Beniamino Gigli, Lauri Volpi, Aureliano Pértile, Totti Dall'Monte ta beste aurreneko ertilarien ondoan agertu oi-zan aurreneko lekuetan.
Gizon bikain eta Euskalerriko seme benetako au, Bidasoa' ko Bera'n jaiotako Isidoro Fagoaga da. Orain, Isidoro Donostia'n arkitzen da, ta an joan gera, berarekin izketaldi bat egitera. Kantatzaile sonatu eta gizon atsegin au, gure erriko ostatu xalo ta atsegiñenetako batean daukagu: Olasagasti Ostatuan.
Kantari artigarri onekin itzegitea, pozgarria da. Alde guzietatik bere biotz-giro ederra ta euskeaduntasun yoria dario gizon oni. Benetan esan dezakegu, bere erti-gaitasunaren gain, gizontasuna ta biotz zabala agiri zaizkiola alderik-alde. Au da Fagoaga'ren alderdirik goragarriena: bere gogo-mailla goitia ta bere gizatasun neurria. Onentzat ertia, bere bizitzako koxka bat besterik ez da izan. Otregatik, bere erti-lana ta bere gizatasuna alkarrekin ongi etzetozenean, naigabe aundiz erti-bidea baztartu egin zuan. Galdezka eraso diogu:
–...?
Madrill'en Saint Saens'en "Sanson eta Dalila"'n asi nintzan nere aldeak erakusten.
–...?
–Gero, Madril'go Orkesta Sinfonikarekin, Arbos Maixua artezkari zala, Espaiñia ta Portugal'en zear gure ibillia egin genduen. Orduan abestu nuan aurrenengo aldiz Walkyria ta Parsifal.
–...?
–Ibilladi ontan artu nuan Wagnerten musika kantatzea. Salazar, orduko musika-aztertzaille sonatua nere jantzi-gelan zegoen, eta esan zidan: «Isidoro, zure abots orrekin Wagner abestu bear zenduke~. Aren atzetik sartu zan Otto Hess, Teatro Real'go Orkesta'ren zuzendaria, ta neregana begiratuaz, bene-benetan esan zidan: "Zuk Wagner abestu boar zenduke".
–...?
Nere ondoan zeuden Salazar eta beste lagunak, denak batera eraso zidaten esanaz: «Ikusten al-dek? Guk esan deguna berau.
Nik erantzun nien, nere Maixuagatik, ni Italiar kuntuarekin neukala zorra ta zaletasuna. Baiña Otto'k erantzun zidan bereala: Zure tankera ta abotsaren aldetik, Waguer zenduke aukerakoa.
–...?
–Otto'k, bera zegoen Hotel Palace'rako deia egin zidan andik egun batzuetara. Ara joan nintzan, etxe aren dotoreziz pixka bat izututa. Ni, aldi artan, ikasle-ostatuetan oitua bainengoen. Aurrenengo, «Tristan eta Isolda~'ko zerbait kantatu arazi zidan lenengo begi-aldian, eta Walkiria ta Parsifal ikasteko eman zizkidan.
–...?
–Andik laster, Espaiñi ta Portugal'dik, Arbos Maixuarekin ibilli bat egitera zijoala jakin nuan. Ni besterik gabe, an joan nintzaion. Entzun zidan Walkyria'tako zati bat kantatzen, eta bereala galdetu zidan: «Ba al-dakizu opera osoa?. Nik ez nekian osorik artean, baiña nere artean kontuak atera nituan, eta tartean ziran bi illabete aietan zati aiek ikasiko nitualako ustetan, erantzun nion: Baietz. Gero, egunero amabi ordu artu nituan artean ez nekianaz jabetzeko, ta nere lana osatu ondoren, an joan nintzan, antzokira.
–...?
–Aren ondoren, Bilbo'n Amaia Opera aurrenengo aldiz abestu genduen. Bartzelona'ko Orkesta Filarmonika, Lamotte' ren batuta azpian nuan laguntzaille, ta nerekin batera, Agirresarobe, Olaizola, Ofelia, Nieto, ta aien pareko beste batzuek nituan lagun.
–...?
–Urrengo Italia'ra joan nintzan. Napoles'en agertu ondoren, Parma'ra, ta azkenik, ain bildur aundia nion Milan'go Scala'ra jo nuan. Emen, Parsifal abestu nuan Toscanini'ren zuzendaritzapean. Ta baita ere, Wagner'en lau ekiñaldi, Oro del Rhin, Walkyria, Sigfrido ta Ocaso de los Dioses Sigfrido Wagner'en zuzendaritza azpian. Au Wagner beraren semea zan.
–...?
–Milan'go Scala'n bederatzi ucte betetan egon nintzan Wagner'en operatako aukerakoena ta parerik gabea bezela. Musika-Maixuak berak beartzen ginduzen, ni tartean nintzala abestera. Toscanini'k au eskatzen zuan beti: Sigfrido'ren egitekoa nik egin bear nuala. Orregatik, batzuetan, Milan'en bukatu ta astirik gabe Erroma'ra atera bear izaten nuan, eta emengoa egin eta lasterka Genovatra bidean jarri bear izaten nuan. Eta onela beti, batetik bestera dantzan.
–...?
–Aldi artako nere lagunak oso gogoan ditut: Chigli, Volpi, Titta Rufo, Schipa, Totti Dall'Monte ta abar. Baiña biotzondoan dauzkat batez ere nere erritarrak: Agirresarobe, Agirreaabiria, Olaizola... Agirresarobe'n eriotza barru-barruraiño sartu zitzaidan.
–...?
–Bai, Ameriketan ere egin nuan nere jarduna, Buenos Aires'ko Colon Antzokian. An, Fedor Chaliapin izan nuan nere lan-lagun. Ta ain zuzen, nere erriarekiko maitasunak eraginda, Amaia Opera bertan ematea iritxi nuan.
–...?
--Colon Antzokian urtero iru Opera berri lenengo aldiz emateko oitura zuten, eta nerealdetik alegiñak egiñaz, Amaia Opera ager-araztea iritxi nuan Arrituta, ura zer zan galdetu zidan Teatro-jabeak. Nik eran tzun nion, egundoko arrera ona izango zuala, Arjentina'n dau den euskaldun eta euskal-jatorriko ainbeste jenderen artean Iru beteka izango zirala Antzokian. Eta ala gertatu ere. Amaia, iru aldiz Teatro betean eman zan. Antzelarien artean Uruguai'ko baritono Damiani, Lanskoy ruso bajoa, Hina Spani, Luisa Bertana ta ni giñan.
–...?
–Rusoari oso estuasun aundia sortu zitzaion opera arekin. Bialdu Zizkioten papeletan, erderazko ta euskerazko itzak zeuden. Arek Euskal-opera euskeraz kantatu bearko zala uste izan zuan. Ala ikasi zuan, baiña Buenos Airesta joan zanean, erderaz abestu bearko zuala esan zioten. Ala sortu zitzaion naste ta naspillan, etzuan itzik esan iñork aditzeko eran. Guk rusoz kantatzen ari zala uste izan genduen.
–...?
–Nere abots «dramatikoae oso ongi zetorren. Wagner'en operan. Orregatik, nik artzen nituan egitekoak, denak «dramatikako izan ziran. Aldi artan, irugarren ondoen ordaindua ni nintzan. Chigli ta Aureliano Pértile bakarrik ziran nik baiño geiago ordainduak.
Orduko Italia'ko egunkari batzuek aurrean dauzkagu. Denak, goitik jotzen dute gure abeslariaren egitekoa: «Parerik ez duan Sigfrido D (Rafael de Renzis'ek esana). Fagoaga'k du gaur Wagner-musikan lenengo tokia. «(C. Panseri'k). « Isidoro Fagoaga da oraingoz Sigfrido'rik onena erti-saillean~. (Della Corte'k).
–...?
–Onenean nengoenean eten nuan nere erti-lana. Ni ezin nintzan makurtu gizonaren alde onenak zapaltzen ari ziranekin.
Urte mingarriak ziran eta nik garbi esan nuan, Italia ta Alemania gizonez beteak egon bearrean basapiztiz itoak zeuden bitartean, nik ez nuala abestuko. Utzi bertan bera Italia, ta Euskalerrira etorri nintzan. Donibane'n egin nuan nere egonlekua ta geroago urte batzuetan «konzentrazio kanpoans euki ninduten. Gero, berriro Donibanera egin nuan eta azkenik Argentina'ra. An eman ditut zenbalt urte ta orain nere lurrera itzuli naiz, nere arrebak ikustera. Auetako bat, batez ere, gaixorik dagolako...
Au da Isidoro Fagoaga. Berak apal eta lagunkiro ixuri dizkigu bere esanak. Bere ertirako doaiak eta lanean agertu zuan goltasunak etzion bururik jan, ez aizetu.
Isidoro, berak artista izatearen gaiñ jarri izan duala beti bere gizontasuna. Ala jokatu zuan zalantzarik gabe bere kantari izena goienean zegoenean, bere erti-lana utzi ta Euskalerrira etorria. Aurrera bere karreran jarraitzeko bere gizontasunaren aldeko itzak atzeratzeko eskatu bai-zioten, eta arek bere esanei eutsi egin zion.
Erakutsi ederra zen bait artista txepelentzako, artista dirala ta beren gizon egin-bearrak etzera usten dituzten oyentzako.
Abesteari agur egin zionean, idazten asi zan, eta oso irakurgarri diran liburuak utzi dizkigu. Berea da «Gerat el Orfeo de Francia~, «Pedro Garat, el defensor del Biltzar' ta oraintsu argitaldu duan «Retablo vascos Euskal-kantari Julian Gaiarre' ren bizitza erakusten duana.
Liburu auetan eta aldizkarietan argiratu dituan idaz-lan guzietan, Euskalerrirako maitasuna ta emengo JaLintza-zaletasuna garbi agertzen dira. Luzaro gure artean ikusi nai genduke gure abeslari jatorra.
IBARRETXE

Teatro Scala. Isidoro Fagoaga, «Parsifal»
Teatro Scala. Isidoro Fagoaga. Sigfrido -
8

GaiezKulturaMusikaMusika klasOperaPertsonak
PertsonaiazFAGOAGA1
EgileezIBARRECHE1Kultura

Azkenak
Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten Poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainak greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belarrak eta sasiak janda ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Irati Diez Virto
Askari izena duen haragijale txikia

Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Eguneraketa berriak daude