EUSKAL JAKINTZAREN ASTEA LESAKAN


1973ko urriaren 21an
EUSKAL JAKINTZAREN ASTEA LESAKAN
Aste hinek zerbaiten hasera izan behar du
Gure irakurleak dakieenez, Euskal Jakintzaren Astea ospatu berria da Lesakan Urriak 6-tik 14-era. Bertakoak ez ginen batzuk poza hartu genuen Nafarroako herri politenetako bat berriro ere ikustea egokitu zitzaigunean. "Pilarica" egunez igaro ahal izan genuen, hain zuzen, euskal giro apartako jaia.
Lesakan lehendabiziko aldiz ospatzen zen horrelako Euskal Aste bat baina antolamendua ezin egokiagoa lortu dute lesakarrek. "Kasinoa" deritzan etxe ederrean kuadro asko zeuden zintzilik, eta nahiko jende zebilen haruntz eta honuntz begira-begira. Pinturak (gehienak oleoak), eskulturak, burni-lanak, yoareak, kaikuak, kutxak eta abar ikusi ahal izan genituen. Pintoreak, Bidasoa ondoko ziren: Elizondoko bi, Ondarrabiko bost, Berako bi, , Irungo sei, Lesakako bat, eta Errazuko bat. Eskulturak, Ondarrabiko Mendibururenak; Burni-lanak Lesakako bertako Lanz osaba-ilobenak; egurlanak Arizkungo Santxotenarenak, kutxak, Martin Iruretak eginak eta yoare, kaiku, opuru eta abtzak Domingo Etxandik eginak. Baziren gainera hilarri eta harmarri batzuk ere. Erakusketa dotorea, "Kasino"ko ganbara ederrean antolatua izan zana.
Haseratik hau ikusiz gero, bidezkoa zen eratzaileetaz pentsatzea. Galde egin orduko han azaldu ziren bi gizon gazte: German Goienetxe eta Antton Erkizia. Hasi ginen mintzatzen:
Nork eratua da Lesakako Euskal Jakintza Aste hau?
"Beti Gazte" elkarteak eta herriko gazteak hartu dugu parte. Lesakak hiru bat mila bizilagun ditu eta horietatik bostehunen bat izango dira gazteak. Badago beraz, laguntzailerik.
Nolako euskal giroa daukazute Lesakan?
Euskal giroa franko galduta ibili da gure herrian eta orain badirudi berriro pizten ari dela talde batzutan. Baina oraindik asko falta zaigu. Begira zer gertatu den euskera ikasketarekin: orain hiru urte poliki hasi ziren baina ikasleak ez zeukaten gogo askorik eta aurten ez da izango ere. Baliteke gaizki eratuak izatea ere, baino dena den, ez da itxurazkoa.
Zer ondoren ekarri dizkio Lesakako gazteriari fabrika haundi horrek?
Gazte guztiak han egiten dute lan. Ogi-bidea ekarri du horrek. Bai eta zenbait alferkeria, ongi bizi nahia eta euskal gauzetako axolagabekeria zenbait ere.
Euskal Aste hontarako gazteriak eman ote du dirurik?
Gazteei etzaie dirurik eskatu. Batez ere Herriko Etxearen laguntzaz eratu da.
Eta nolakoa izan da herriaren erantzuna?
Hemen hutsune txiki bat izan dugu. Bakar batzuek osatu dutela programa alegia. Billera batzuk egin ziren baina oso gutxik erantzun zuten orduan lana egiteko. Programa egiterakoan eta erabakiak hartzerakoan gutxi batzuk arduratu dira beraz. Baina bestela, hortik aparte, herriak oso gogoz hartu du aste hau antolatzea.
Zer ondoren izango du aste honek?
Euskal Astea bera ez da bukaera bat, hasera bat baizik. Beste zerbaiten hasera. Hemendik aurrera hitzaldi, dantza-saio, sariketa, kantu-zahar biltze eta beste horrelako zerbait egiteko asmoa dugu. Aste honek giroa sortu eta gazteria esna arazi duelakoan gaude. Askok ez bait du oraindik zenbait problemarik ikusten; eskutik eraman behar...
Gaur ikusi ahal izan dugunetik gain zer gehiago izan da eta izango da aste honetan?
Euskal antzerki saioa, bertsolariak, kantariak eta zenbait hitzaldi. Oso harrera ona izan dute saio guztiak. Hitzaldiak batez ere harritu gaituzte. Behar bada lehen baino leku hobean egin direlako edo, jendea gogoz joan izan da. . Gazteak ikusi dute ardotegitik ardotegira ibiltzeaz gain ere badagoela zer eginik eta dohan ere egin behar dela lana zenbait arlotan . Gainera, aste honetan, ustekabeko taldeak egin dute lana, ez beti-betikoak bakarrik. Eta, jakina, neskak ere bai, agitz ondo.
Ba ahal dago ikastolarik Lesakan?
Ez. Eta beharko litzake, haurretan hasi baita euskera galtzen. Baina horretarako Iruiñetik laguntza behar genuke.
Dantzari asko dago gaur Lesakan...
Bai. Herriko espatadantzariak, Iturengo Zanpanzarra eta Iruiñeko Oberena taldeak dabiltza. Arratsaldez frontoian izango den jaialdian Arizkungo taldea ere hemen izango dugu bere "Mutil dantzarekin".

Bai. Han zen gure Mariano Izeta bere mutilekin.
Jenaro eta Antton Lesakarrak lanpetuak dabiltza. Etengabe datorkie nor edo nor galdezka edo zerbaiten bila. Guk ere pakea eman beharko diegu.
"Kasno"ko tabernan mendigoizale talde bat "Atherratzeko Jauna"ren bertsoak, sasoi ederrean, kantatzen ari da.
Begien parean ikusten dugu egurrean idatzita: ADISKIDE AUNDIAKIN ORDUAK LABUR.
Hala gertatu zaigu guri ere adiskide hauekin, ordu bete tximista bezala joan zaigula.
Haundiak izaki nonbait lesakar lagunak...
ERRIALDE
Iturengo Zanpanzar gazteak. Hamar mila pezta balio du jantziak. Laguntza behar dute talde gehitzeko.
Lesakako espatadantzariak
Domingo Etxandiren lan batzuk
Iturengo Zanpanzarra.
"Oberena"ko neska-mutilak
Ardotegitik ardotegira ibiltzeaz gain...
"Oberena"koak dantzan
Lesakarrak zubi gainean dantzatzen
12

GaiezKulturaEkitaldiakBesteak
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude