Berrogeita hamar urtez jo dia San Juan Arbolari Zezenagatik espetxean egon zen San Fermiñetan


1973ko irailaren 09an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
"Auntxa" soinujoleari elkarrizketa
"Auntsa" Soinujolea
Berrogeita hamar urtez jo dia San Juan Arbolari Zezenagatik espetxean egon zen San Fermiñetan
Udako bero sargori hauek ez dira gauza sakonak idazteko eta irakurtzeko. Jendea ez dago lanerako. Jendea festarako dago. Trikitixa dugu festak eta jendea alaitzen dituen soinu.
Badu trikitixak gure euskal izaera osoa kilimatzeko eta esnatzeko zirrara berezia. Badu zaharrak eta gazteak dantzan ipinarazteko adurra.
Mendiko erromeriekin batera hiltzera bortxaturik zegoela zirudien. Baina ez. Kalera jetxi du. Kaleak ongi etorri ona egin dia. Badu toki berezia herrietako testa guztietan.
Urtero ospatu ohi dute gainera trikitilariek beren eguna Gogoan dauzkagu Usurbilen eta Azpeitian ospatutako egun zoragarri haiek. Bergaran dute ospatzeko hurrengoa.
Azpeitian izan zen omendua "Auntxa", Arbe, Bitarte, Epelde, Egurrola, eta, Iturbide anaiekin batera. Baina berriro Urrestillan egin diote gorazarre. Izan ere berrogeita hamar urtez, errezkadan, bat bakarrik hutsegin gabe, jo dio soinua San Juan Arbolari. Hamairu urtetan hasi zen jotzen eta hirurogeita hiru arte jo dio. Oraindik sasoian dago eta beste urte mordoska batean jotzeko eran dago.
–Barkatuko didazu baina ez dakit nola deitu izengoitia izango baituzu «Auntxa».
–Bai, bai neri "auntxa" deitu. Nere izen deiturak Antonio Aranaga dira, baina inork ez dakizki. Nere emazteak ez zuen nahi baina nere jatetxeari ere "Auntxa" ezarri nion. Aitona zenari zor diogu deitura barri hau. Oso goian zuen mostradorea Orandaundiko tabernak. Inor ez zen janzi batean hara igotzeko gauza. Baietz igo jokatu zuen nere aitonak. Bi aldiz salta zen gaineraino. Ikusten zegoen batek "hau duk auntza hau" hotsegin zuen. Geroztik "auntza" da gure izena.
–Esango al zenidake zer den Urrestillan San Juan Arbolaren ohitura?
–Gaur ez baina lehen garai batean ohostu egiten zen basotik arbola hau. Gauez ekartzen du. Soinua joz sartzen da herrira. Ondoren zutik jartzen da plazan. Gero erromeria egiten du. Hantxe egoten da festak bukatu arte. Lehen poltsa bat jartzen zitzaion muturrean. Goraino igotzen zenarentzat izan ohi zen. Gaur ez zaio jartzen hautsi eta min hartzeko arriskua baitu. Festen bukaeran "entierroan" deitzen diogun jaia egiten dugu. Berriro arbola kendu egiten da aldatuta zegoen lekutik. Hori ospatzearren erromeria eta kalejirak egiten dira.
–Aspalditik izango da noski Urrestillan ohitura hau?
–Oso antzinakoa du. Nere aurretik Zestuako Anton Balzola soinujolea etorri ohi zen urtero. Ni hamairu urtetan hasi nintzen hortan. Aurte ospatu ditugu urrezko eztaiak. Inoiz baino jai alaiagorik izan dira aurtengoak. Oroigarri polit bat ere egin didate gainera.
-Hamairu urtetan plazan jotzen hasi bazinen, noizkorako bada hasi zinen ikasten?
-Hamar bat urterekin erosi nuen lehenengo soinua. Ilera bakarrekoa zen. Azpeitiko Gibertenean zegoen. Handik igarotzen nintzen bakoitzean hura erosteko gogoa sortzen zitzaidan, baina dirurik ez eta ezin erosi. Sei duro balio zituen. Noizbaiteko batean poliki poliki osatu nituen, txakur haundika, sei duro hoiek. Baita soinu hura erosi ere. Baina nork etxean azaldu? Duro baten gezurra esan nion amari. Bost duro ordaindu al duk txorakeria hori? Hortik jango duk, esan zidan.
-Nor izan zenuen aurreneko maixua?
-Zestuako Anton Balzolarekin hasi nintzen. Honekin joan nintzen Bilbaora bigarren soinua erostera ere. "Zengotita" etxekoa zen. Mila erreal balio zituen. Beste hogei duro aski nituen bion joan etorriak eta bazkariak egiteko. Gero Azkoitiko Kandidorekin jardun nintzen beste sei hilabetetan. Azkenik gramola bat erosi nuen. Hir entzuten nituen eta ikasi Etxezarkortaren, Gelatxoren eta Kanpanzarren piezak.
-Asko ibili al zara mendiko erromerietan?
-Bizkaian gutxixeago. Baino Nafarroan eta Gipuzkoan asko ere asko. Inguru hauetan ez da ia izango mendiko elizarik guk sonua jo gabekorik. Jai gutxi igaro nuen nik neure etxean. Beti nora edo harako deia izaten nuen.
-Zure etxean inori erakutsi al diozu trikitixa jotzen?
-Ez, ez diot inori erakutsi. Ibili txar asko egina naiz. Bi edo hiru erezkadan lorik egin gabe jardun behar izaten nuen askotan soinua jotzen. Gero nire bizikleta hartu eta Agirren lantegira joan behar izaten nuen lanera. Ez dakit nolaz daukatan honelako osasuna horrenbeste erretiratxar eginik. Horregatik ez diot inori erakutsi, neure erretira txarrengatik batipat.
-Gogoratzen al duzu orduko zenbait ohitura?
-Bai, eztaiak egin ohi ziren bizpahiru egunez maiorazkoa ezkontzen zen etxean. Goizetik gaueraino soinua jotzen jardun behar izaten zen. Urtean lau-bost bider egiten zen Iturriotzen ere zikiro jana. Utzi Errezilgo okinanean bizikleta eta oinez joan ohi nintzen Iturriotza Zelatunen barna. Ernioko jaietan ere Zelatunera joaten ginen urtero. Andetan biltzen ginen gazte taldea. Bide guztian soinua joz joan ohi ginen. Goizeko seirak aldean abiatzen ginen. Errezilen entzuten genuen meza. Hamaika begiratu zorrotz egin zigun sermoi garaian Errezilgo bikario xaharrak. Gu ez nonbait mezak merezi bezain arretaz egoten!
-Batere dirurik ekartzen al zenuen etxera?
-Urte batean eraman nituen kontuak ondo. Fabrikan baino gehiago atera nuen urte hartan. Orain dela hogeita lauren bat urte izango da. Hiru mila pezeta ekarri nituen Zelatunetik. Diru asko zen ordurako. Hiru lagun ibiltzen ginen batera. Soinujolea, panderozalea eta dirubiltzailea. Duroko pezeta ematen genion dirubiltzaileari.
-Zure soinu honek ere bai omen ditu bere historiak?
-Bai. Zuk badakizu inor ez garela santu. Gerra garaian berriz elkarri pegaizo asko egiten zaio. Lurpean gorderik eduki nuen bolada batean. Galdu ere egin nuen. Baino berriro eskuratu ahal izan nuen. Madrildik barrena ibili zen nere soinu hau. Baino nahiago dut hortaz ez mintzatu.
-Bai al duzu beste gertaera aipagarririk?
--Bai, ba. Ni oso zezen zalea nauzu. Aurten sekulako astindu bat eman dit batek Baionan. Adarren puntan ibilia naiz. Oraindik badauzkat marka ederrak. Baiño San Fermiñetakoa dut ahaztu ezinekoa. Enzierroan zetorren zezenari keinu egin ez nion bada neure bruxarekin. Hor sartu da ruedoan. Ez zen ezer gertatu, ez hilik eta ez zauriturik, baina ni espetxera eraman ninduten eskuak loturik. Aurreneko urtea zen. Nik ez nekien honelako ezertxo ere. Eskerrak Patxi Trukumani eta Takolori. Haiek atera ninduten. Bestela han egon beharko nuke San Fermiñak pasa arte.
-Aspaldian jai haundirik izan duzue?
-Mugaz bestealdean izan ditugu berebizikoak.Baionan izan ginen San Inaziotan. Hazoarnen abuztuaren 11an. Hendaian, berriz, 12an. Bitarte, Iturbide anaiak eta ni izan ginen. Baziren 27 karroza. Hiru ordu eta erdiko bidea egin genuen jo eta jo. Bazter guztietan entzuten zen gainera guk jotzen genuena gure inguruan zihoan emisora txikiaren bidez.

"Auntzxi"ri lanerako orduak eldu zaizkio. Gu berriz etxera abiatu gara, xurrapada bat haren kontura egin onodren.
Errialde
"Auntxa"
1

GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariAUNTXA1
PertsonaiazAUNTXA1
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Irati Diez Virto
Askari izena duen haragijale txikia

Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Eguneraketa berriak daude