BASERRIZ BASERRI


1972ko abenduaren 17an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Joxe Ramun baserritarrari elkarrizketa baserriko bizimoduaz
BASERRIZ BASERRI
Dirua, borubidea eta elkartasuna behar dira. Baserrian bi eta bi ez da lau
"Santomasetako feria txoixua eta ogia", dio esaera zaharrak Nekazaria kalera eta kaletarra baserritarrarengana hurbiltzen den eguna dugu Badirudi kaletarrak egun hortan bere iturburuak dituela gogoan, bere jaiotetxea. Baserrikoak berriz, kalea duela amets eta etorkizun Dena den hortxe biltzen dira biak leku berean. Baina biak ere nahiko arrotz direla elkarrentzat. Bi mundu, bi pentsaera, bi biziera elkartzen dira feria berean. Bata erosle bestea saltzalle Biak elkarri zirikaka biak elkarren etsai balira bezala.
Ez du baserriak leku egokirik aurkitzen gaurko gizartean. Beharrezko zaio gaurko gizarteari ere nekazaritza baina neurri jakin batean zaio beharrezko. Nekazaria gaurko gizarteak zapaltzen duen gizena da Mendi artean baso artean belar artean eper kabi dirudian baserriko umeak ostikoka dabilzki gaurko gizarteak.
Baserriaren berri, baserriko arazoaren berri, baseritarren buruhausteen beri ematearren ekin diogu baserriz baserri iritzi biltzen ibiltzeari. Bakarkako baserrietan eta elkartuetan ibili gera galdezka gazteei eta zaharrei. neskei eta mutilei. Irakur ditzagun berauen esanak
–Aizu, Joxe Ramun, zu ez zera kooperatiba antzera elkartu zerar baserritarra. Bakarka ari zera, bai na ikulu berria, tresna berriak, aurrerapen berriak jarri dituzu. Ikusten diozu etorkizunik baserriari bi de hontatik?
–Ez dakit zer esango lukeen nere semeak. Nahiko buruhauste badabilkiala uste dut. Neretzat penagarria litzake, baina nik ez diot galeraziko kalera joaten. Hogeita hamar buru dauzkagu. Halere lanak erraz menderatzen ditugu. Negu aldean behintzat bakar bakarrik nahikoa naiz. Ikutua haundiago ez eginaren damua besterik ez dut. Bost urte dira egin genduela eta dena ordaindurik daukagu. Gure familia haundia da. Asko behar da. Eskoletarako ere behar dira hiru mila pezeta hilero. Moldatzen gera behintzat eta gutxi al da? "Kalean ere txakurrak ankautsik".
–Zu, Iñaxio, baserriak bakarka ez zeukala etorkizunik eta kooperatiban sartu zinan. Gaur damurik beduzu ala beharrezko iruditzen zaizu? Zer alderdi on eta txar ikusten dizkiozu?
–Gu bakarka ohituak gaude, geuren buruen jaun eta jabe izaten eta zail zaigu elkartasunean lan egitea. Gainera diratza haundiaren, zor haundiaren azpian jartzen gera eta horrek diruari begira jartsen gaitu. kapitalismo-meldeen barruan neke haundiak ditu honelako elkarte batek. Lagun artekoi egiten du, ikasteko eta jai egiteko askatasun gehiagoren jabe. Martxa haundiagoa jartzeko bide da. Nik ez dakit gure erara elkartzea beharresko den ala ez. Era eta matia asketako elkarteak sor ditezke. Baina zerbait-zerbait beharrezko da. Bakarka oso indargabe gelditzen da zenbait gauza egiteko.
–Zertan, esate baterako, elkartu diteke?
–Esate batérako, gaur mila makinatxo sartzen ari da baserritan. Baillara bakoitzean hiru edo lau makina tajuzkoak aski lirake inguramari haietako lan guztiak egiteko. Tresnaria erosteko elkartu diteke. Badago zenbait baserri utsik. Talde baten artean har diteke hoietako bat larrean, osasun oneko bi gantxak hazteko. Edo jabe askoren lurrak, tresnariarik sar ez ditekeen larrak, elkartu ditezke abereak larratzeko.
–Beste galderatxo bat ere egin behar dizut, bada, hontaz gero Beharrezkoa al da kantuak ondo eraimatea?
–Ez dira, zoritxarrez, baserri askotan eramaten. Denak, alde-aldera zerbait, baina kontu zehatzik, inork gutxik. Eta hau behar beharrezko zaigu. Jakiu behar dugu zerk ematen duen eta zerk ez. Non zerk, noiz zerk, nola zerk. Bestela beti itsu-mustuan gabiltz. Baina gauza bat esan behar dizut. Baserrian bi eta bi ez da lau. Eguraldia, giroa, janariak, ongarriak, gaitzak. Uste gabeko mila gauza sartzen dira tartean. Orain berton, sei pezeta jetxi da kilo-aragia. Besterik gabe zer jipoi den oraintxe zekorrak saltzeko zeuzkanarentzat. Agian garesti zeudenean erosiak ditu eta merke daudenean saldu beharrezkoak. Gainera oraindik ez dakigu zertarako jo behar dugun edo esnetara edo aragitara. Zer arraza den onena ere ez. Horrenbesteko zorrak egin ditugu eta aproba guztiak geuk egin behar ditugu. Ez Zabalegikoak, ez Laurkingoak, ez Fraisorokoak zaizkigu hontan ispilu.
–oOo–
–Aizu, Edurne. Nekazari munduaz liluratutako neska dugu Edurne. Buru-belarri honen zerbitzuar jarria. Ikasi behar haundia dueh uste al duzu baserritarrak bere ego erari buelta emateko?
–Bai. Zalantzarik ez. Lehen onenean ez. Gaur bai. Gaur lanean ere ikasi beharra danka. Aurrera pen berriak, ongarri berriak, makina ezezagunak, gabadu arraza eta janari berexiak. Kanpotik da tozkio baserritarrari teknika berriak. Bestalde lehen denetik egiten zuen. Gaur bide jakinetara jo beharra dauka. Batzuk esnetara. Besteak aragitara. Batzuk txakalak sortzeari, besteak gizontzeari heldu beharko diote. Batzuk barazkietara. Besteak zerrietara, olloetara, ardietara edo. Bakoitzak sail bat sartu beharko du. Eta hortan iaiotu eta ikasi beharko du. Sal-erosketan ere ez diteke gutxi gorabeheraka jardun. Ikasi beharko du, zer, nun, nola, noiz erosi, saldu, maniatu eta bar. Ez omen dago bizitza osoan lan jakinean okitu gabe jarduterik. Beharrezkoa izango omen zaio gixonari noiz behinka lanez aldatzea. Gertutu beharko du hortarako ere hori ala baldin bada. Gainera gizarte-antoltaketan bazterturik egon behar al dugu beti? Argitu beharko dugu hortarako ere noski.
–Utziko al didazu beste galdera bat egiten?
–Bai, bai.
–Nekazari-munduaz liluraturik eta baserriko mutilarekin maitemindurik ikusten zaitut. Zaldunik etor tzen ez ala... ?
–Ez dakit zaldunak ziren ala ez. Baina nik ere izan ditut atzetik kaleko mutilak. Egokiak eta Onak gainera. Ez nuen, ordea, modakerian eror nahi. Nik nekazari munduari eskeini diot neure burua. Horren barruan hartzen du ezkontzea ere. Halere baditut hortarako nere otzmenak. Gizartetil oso bakarrik eta urrandua ikusten dut baserria. Senargaiaren guraso eta senideak bizi diren etxera ezkondu behar da eta hobeki batera bizi. Gizarteko beste mailak baino okerrago bizi da. Zall zaizkio gizarteko taldeekin harremanak. Kalean ez dauden mila zailtasun dauzka. Halere hartutako bideari hel nahi nioke.
–oOo–
–Argindegi baserrian nago. Sei ume daude atarian jolasean. Senar-emazteak simaurretan. Ez da berriketa izango ume hauek hezitzea eta eskolatzea? galdetzen diotet.
–Ez ala zankoa! Ez da giro! Nik ez dakit zer egiten duten eta nola moldatzen diren kalean, lau orma tartean, umeak hazten ari diren gurasoak. Hemen badute lekua. Gure ustez umeak hezitzeko kalea baino hobea da baserria. Helduagoak eta zailduagoak datoz baserriko umeak. Bania hauek eskolatzea ez da berriketa. Goizeko zazpiretan etxetik atera eta ilunabarreko zortziretan sartzen dira etxean. Bidean ordu asto behar dituzte eskolan bost besterik ez egiteko. Gainera zaputz haundia hartzen dute eskolan. Eskola ez da zoritxarrez, etxeko giroaren jarraipen. Zigitxik ulertzen ez duten hizkuntzan ikasi behar izaten dute dena. Urteak joaten zaizkiote erderaz jabetzerako. Baserriko umeak gainera izadiaren bidez ikasi du dena. Ikusi egin ditu gauzak. Eta ikusiz ikasi du. Eskolan ikusteko ikasi behar izaten dute. Hori aldrebeskeria haundia eta ezin ikaragarri gertatzen zaio baserriko umeari.
–oOo–
–Erraz da kaletik baserriari buruz olerkia egiten. Baserrian da zail. Aizu, Xalba, nahiago al duzu baserrian bizi nahiz eta kalean baino diruz gaizkiago izan?
–Diruak zer balio du ez balu gure zoriona egiten. Nik nahiago dut baserrian bizi. Aspertu egiten nau kaleko iskanbila eta zaratak. Ez dut hor aurkitzen hemengo lasaitasunik eta maitasunik.
–oOo–
Askoren iritziz borobildutako elkarrizketa dugu gaurkoa. Ez ditugu nekazarien arazo guztiak aipatu. Beste mila iritzi bildu zitezkean. Halere zerbait on egin dugulakoan gaude. "Santomasetako feria, txoixua eta ogia". Ez dezaigutela kalterik egin, ez baserritarrei eta ez kaletarroi.
ARRIALDE
1

GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude