1972ko azaroaren 19an
Joxe Mari Enparantza eta Karmele Alzuelarekin elkarrizketan.
SANTO TOMAS LIZEOA
Euskal giroan batxillerra bukatu arte. Joxe Mari Enparantza eta Karmele Alzuelarekin solasean
Donostiara Antigua aldetik sartzen zaralarik ikastetxe sail bat ikusiko duzu ezkerretarat. Denen gainetik etxe gorrixka bat ikusiko duzu: DONOSTIAKO SANTO TOMAS LIZEOA. Erabat euskeraz ikasten dira batxiller arteko ikasgelak. Ahal den euskal girorik haundienean batxillerrekoak ere. Txikitan baino gehiago mintzatzen dira hazitekoan ikasleak euskeraz. Loistarain elkartea da etxearen jabe eta Joxe Mari Enparantza du elkarteak lehendakari. Mari Karmeen Alzueta da, berriz lizeo-ikastetxearen zuzendari. Biokin dugu gaurko solasaldia.

ARGIA. Hor daukagu Lizeo berria. Perretxiku antzara bat-batean ikusi dugu jaiotzen. Zenbat denbora eta zenbat diru kostatu da?

Zuk badakizu "perretxiku antzera" ez dela ezer jaiotzen hemen, perretxikuak ízan ezik, eta haiek ere batzutan bakarrik; baiña eman dezagun gure Lizeoko hau hola jaio dela. Joan zen urtean iraillean hasi eta aurten iraillean bukaturik, edo klaseak hasteko gertu behintzat. Bai, etxagintzan parte artu duten guztiak bizkor eta arin ibilli dira, eta. gure programa pentsatu genuen bezalla bete ahal izan dugu.
Diru kontuan ere, pentsatu zena gertatu da: 25.000.000 koskatu da etxea. Dirutza horri erantzuteko, jakiña, Aurrezki Kutxa Munizipalak eta Probintzialak laguntza haundia eman dute 23.000.000 kreditua atera dugu lurraren eta etxearen gaiñean. Hori izan ez balitz ez zegokean pentsatu ere egiterik. Beraz gure eskerrik bihoztienak eman beharrean gaude bi Aurrezki Kutxa hoiri.

Lan asko egin beharra tokatu al zaizue Loistaraindarroi Lizeo hau hain azkar altxatzeko?

Bai, lana bai. Lehenik, proiektua bukatu arte, gure gorabeherak ez ziran motzak izan. Lege berria sortu zitzaigun eta orduko nahaspililla ez zen nolanahikoa izan baiña bukatu genuen noizpait pare proiektoa eta lortu ziran Ayuntarnentuko baimen guziak. Egia esan, Ayuntamentuak bere baimenak usu eta fite eman zizkigun eta hori eskertzekoa da. Gero konkurso txiki bat egin zan etxegille batzuen artean eta aurrera. Eta urte osoan begirik kendu gabe han ibilli gera, eta iritxi dugu nahi genuena.

Nolaz, ez ardura, zer gogo, zer indar behar izan dituzue etxe haundi hori zutik jartzeko?

Galdera garrantzitsua benetan hauxe. Bagenekien haseratik zama haundia hartzen genuela eta koka asko izango genuela bidean. Ez zen bakarrik etxe berria egiteak berak zekarren tekniko nahiz diru arazoa Hortaz gaiñera ikakintza osoan eraberritzeari erantzun behar genion, eta horrekin batera ikasleen ugaltzeari. Horrek irakasle ugaltzea zekarren berarekin, eta iralasleek tituluak behar zituzten eta eskas geunden. Seguruak ere soluzio eske zeuden. Haurren kuotak gaurkotu behar ziran. Legalizazio kontua ez zitekeen otz. Hortaz gaiñera, jende asko eta tankera askotakoa gabiltzanez gero barnean, buruak eta bihotzak elikartu beharra zegoen. Gizarteko lan guztietan bezalaxe, guk ere geure gorabeherak baditugu geure artean. Eta gaiñera gaiñerakoak...
Gaur esan dezakegu pazientzia eta kontu haundiz ibilliaz eta kemenari eutsiaz, geure asmoak bete ditugula; baiña geure inguruan hartan edo hontan ari diren guziei esan nahi diegu, gure lan hau ez dela kolpe batean egin daitekeena Honek ordu asko eskatzen duela eta ez dagoela etsitzerik. Gaizki esate txolin batean aritzea dela erraxona, lan egitea baiño askoz erraxagoa Askotan ez dela nahikoa ere borondate ona bakarrik. Hortaz gaiñera, ongi egokitutako lan bat eskatzen duela euskera aurrera ateratze honek, elkarrekin egin beharrezko lana, eta hortarako askotan nork bere nahiak alde batera ustea eskatsen duela eta denok ari dugun lanari dagokionez jardutea norbera

Emaizkiguzu dato batzu: Ze leku, zenbat gala eta zer instalazio dituen Lizeoak.

33.000 metro koadroren jabe da Loistarain S.A., eta oraindaiño eraiki denak 8.000 metro hartzen ditu hortxe-hortxe. Eraiki den hao, basikako haurrentzat da 960 haurrentzat du lekua, eta legeak eskatzen duen bezela 22 zatitan banatuta dago. Etxeak, 4.000 metro kuadro paseak hartzen ditu. Lau milla metrotako aterpe hortan sartzen dira, 22 gela hoietaz gaiñera, hoiei dagozkien zerbitzu guztiak, eta gaiñera zuzendaritzaren gelak, sekretaria, jimnasioa, laboratorioak, "usos múltiples" izeneko geila haundia, sukaldea, etxezainaren bizitza, biblioteka-... Guzi hau neurri haunditakoa da, etxea hazitzen danerako ere balio dezakeen modukoa, laster baitatoz batxiler berrirako eta profesional eskolarako beharko duten etxaide berriak ere. Egiñik dagoenaren inguruan, berriz, jolas-tokiak dauzkagu: frontoi haundi bat, balonzestorako bi kanpo, ballonbolearako bat, saltorako eta korrikarako lekua, eta beste aterpe batzuk. Auteak uzteko zelai eder bat ere badugu.

Eta hori guztia egin eta gero, zorrik ba al duzue?

Hori ez dago galdegin beharrik, nahizta gure zorra Aurrezki kutxekikoa bakarrik izan esateko. Ta hori ez da gutxi.

Jendeak dezakeen beste lagundu duela uste al duzu, gauzari duen inportantzia emanaz?

Ez gure ostez. Ez da behar beste lagundo. Askoz gehiago egin dezukeala uste dugu eta hau behin eta berriz esango dugu. Ez nuke esango behar hainbat kezka sartu diogunik ere jendeari emen ari geran hontaz. Guk uste dugu bakoitzarekiko egiten den Lana dela emankorrena; baiña ez dugu galdu nahi guztioi dei egiteko daukagun egokiera itxu ere. Badakiu bihozkada bat besterik ez direla izaten astotan horrelako unetan egiten diren deiak eta usu itzaltzen direita; baiña ala ere... Oraingoz 600 sozio bakarrik gera eta hori oso gutxi iruditzen zaigu. ZElRUKO ARGIA-ri ere eskatuko genioke aldiz-aldiz gure gauzak jakiñerazteko eta hoien berri emateko. Gauza asko da jakiñerazi beharrezkerik.

Gogoan izango dugula zeurt eskabidea agintzen dizut. Eta orain bukatzeko, gaur ikusten dugunarekin bukatu al duzue etxagintza, ala haunditzeko asmoak badira?

Oraindaiño egin dena, ez da lehen pausoa besterik, eta hori ere Batxiller berrirako eta Profesional eskoltarako beharko direnekin osatzekoa. Hauek oraingo honen segida izango dira Hortaz Gaiñera bada asmoa Loistarainen lurretan beste ikastetxe bat basikarako egitekoa, ikastola batzuk alkartuta. "Joxe Miel Barandiaran" izango luke izena. Geroagorako pentsaturik dago guraso eta semealabentzat kultural-leku bat egitea ere, ta horrekin batera botanika-baratze bat. Hortarako lehen landareak sarturik daude.
Beraz lana erroz daukagu; baiña hori guzia egin nahi dugu, eta lehen bai lehen egin ere.
Etxagilleek esan digute berena. Ikusi dugu nolako lana egin duten eta zer asmo dituzten. Bai egiña eta bai egitekoa, izugarrizko lanak iruditzen zaizkigu eta gure eskerrik beroena zor diegula esango genduke gizon hoiei; baiña jakin dugu zer behar dauzkaten eta gure esker ona ez dedilla hitzezkoa bakarrik izan, egintzazkoa izan dedilla batez ere.
Baiña Lizeoa ez da etxe bat bakarrik. Ikastetxe bat da. Hor daude barnean 865en bat haur eta hoiek eskatzen dituzten hainbat eta hainbat irakasle. Hauek ere izango dute zarbait esatekorik ZERUKO ARGIA-ren Irakurleentzat, eta galdegiegun.

Mari Karmen -Mari Karmen Alzueta bertako zuzendaria da- zein da zure sentimendurik biziena ikastetxe eder eta berri hontan?


Erantzukizuna. Zuk ongi dakizun bezala, etxe hau ahalegin asko eta askoren fruitu da eta ilusio askoren lore maitea. Eta hainbat eta hainbat kostatutako eta maitatutako zerbait danez gero, bildur ematen dit ez ote diogun behar bezala erantzuago gure jendeak hortan jarriterik duen itxaropenari. Hori da nere sendimendu eta lehen kezka etxe berri hau estraiñatzean. Horregatik, guztiei guk ere laguntza eskatzen diegu. Batez ere, borondate onezko laguntza.

Ederki Mari Karmen. Gogoan izango dugu hori ere. Eta orain konkreta ote dezakezu orain-oraingoz Lizeoan eskuartean daukazuen arazo bereziren bat?

Nahi baduzu, legalizaio kontua da orain eskuartean daukagun eginbehar garrantzizko eta utzieziñezkoa Paper guziak biali ditugu eta gure ustez aurtengo kursoan iritxiko dugu. Basika lehendik legalizatua dagoela badakizu. Aurten batxilerra legalizatzen badugu, pauso haundi bat emanik dukegu.

Gogorrak gera euskal aldeko gauzak maxiatzen. Badirudi zutitzen ari diren euskal landareak lurrera bota arteko onik ez dugula edo nork daki?, oso garbiak ikusi nahi ditugula, agian. Dena den zuen ikastetxe hau klasista dela entzun dut.

Ez dakit hala den. Ez genduke hala izaterik nahi. Ez gure cruz baina badu hortarako arriskua. Zuk dakizu, guk bezain ongi, zergatik duen arrisku hori. Denok gaude hortaz kezkaturik, Loistaraingoak, gurasoak, irakasleak. Eta hori gerta ez dadin sortua dugu hortaz arduratuko den BATZORDEA. Dirurik ezagatik inor Lizeora etorri gabe gerta ez dadin, alegia.

ERRIALDE

Market, Unzurrunzaga eta Zulaika jaunek tajututako Santo Tomas Lizeoa.
1

Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Eskolak\Besteak
Pertsonaiaz\ENPARANTZA2
Pertsonaiaz\ALZUETA1
Egileez\HERRIALDE1\Gizartea

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude