Joxe Migel Barandiaranekin Aurtengo udako lanen berri ematen digu


1972ko irailaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jose Migel Barandiaranekin elkarrizketan.
Joxe Migel Barandiaranekin Aurtengo udako lanen berri ematen digu
Orain dela aste batzuk Ekaingo harzulorako bidea hartu genduen: Aranzadiko bazkunekoekin elkarrizketa bat egitea zan gure asmoa, eta bereziki Joxe Migel Barandiaranekin. Larunbat goiza. Sastarrain baserrian arkitzen ditugu Joxe Migel Barandiaran, Jesus Altuna, Pabio Areso, Martzelino Aizpurua eta Jesus Areso. Aurtengo Ekaingo azterketa-aldia bukatua dute. Aurkitu dituzten lanabesak eta erabili dituzten tresnak biltzen ari dira eginahalean: ...Horregatik, presaka eta asti haundirik gabe elkarrizketa zabal baterako.
Handik hiru egunera Ataungo San Gregoriora goaz Han, "Sara" etxean bizi zaigu Joxe Migel Barandiaran. Atea jo eta bera ateratzen zaigu irriparrez. Bere gelara eramaten gaitu eta zuzen-zuzenean arira jotzen dugu..
–Ekaingo harzuloko azterketa lanetan aritu berria zaitugu Joxe Migel. Zer lan bereri egin duzue aurtengo jardunaldi hontan?
–Jende asko aritu gera azterketa lanetan Ekainen. Denok "ARANZADI" bazkunekoak ain zuzen. Eta lagun asko giñalari esker, lana ere, ugari egin dugu. Luebaki haundi bat lehendik egina genduen; orain luebaki horrek ageri dizkigun lur-mailak aztertzen aritu gera. Lur-maila azterieta hau oso kontuz eta poliki egin beharreko lana da lur-maila ondo miatu, lanabesak bildu, zer tokitan ageri diran neurtu, sigla jarri, lanabesaren marrazkia egin...
–Zer garaitako lanabesak arkitu dituzute aurtengo jardunaldi hontan?
–Begira: guk ez dugu oraindik asko zulatu behe-aldera: metro erdi bat eskax Lehen mailetan, Mesolitos aroko harri landuak arkitu ditugu; harlandu txikiak, mikrolitos deitzen zaienak. Sutobiak ere agertu dira. Sutoki hanen azpian, berriz errekarriak ugari. Ziurrenez, euria egiten zuanean, ura sartzen zitzaien harzulora Ekaingo lehen gizon haiei, eta su guztia itzali. Era hontan berriz ura harrixabal hanen tartetik igarotzen zan.
Beste lur-maila berri bat ere hasia dugu aurten. Lur-maila honek azken Madalen garaiko lanabesak eskeini dizkigu. Danera jota, 502 lanabes bildu ditugu aurtengo jardanaldian. Ia denak harrizkoak dira; hezarrezkerik, ezer gutxi.. Grabatutako harri xabal bat ere bildua dugu..
Eta Joxe Migel Barandiaranek, bere kuaderno bat ateratzen digu lanabes hoien marrazkia ikusteko. Argazkian ageri duanaren berdina da.
–Orain arte, Ekaingo harzuloa. arkaitzean egindako irudiengatik da ezagunen gure artean. Zer esaten diguzu irudi hoietaz?
–Andoni Albizarik eta Rafael Rezabalek 1969 garrengo ekainaren 8an arkitu zituzten Ekaingo irudiak. Berehala neri deitu zidaten bi azpeitiar gazteok. Nik berriz, "ARANZADI" bazkunekoak jakinaren gainean jarri nituan. Era hontan, ekainaren 10ean Jesus Altuna eta ni Ekaingo harzulora joan ginan. Irudiak ikusi, aztertu, kalkoak eta argazkiak atera eta abar egin genduan. Bestalde, benetako irudiak zirala esanaz agiri zertifikatu bat ere egin genduan. Gure orduko lana "MUNIBE" aldizkar~an argitara eman zan urte hartan bertan: La Cueva de Ekain y sus figuras rupestres". MUNIBE 1969 IV.
Geroztik, Euskal Herriko lehen gizonen arteari buruzko lan bat eskatu didate Alemaniatik. Ba da Alemanian, mundu guzian zabaltzen dan aldizkari sonatu bat: "IPEK" (Joxe Migelek aldizkari honen ale bat erakusten digu ) "IPEK"ek lehen gixonaren arteari buruzko lanak argitaratzen ditu. Nik, Ekaingo, Altxerriko eta Goikolauko (Mañaria) irudiei buruz egingo dut nere lana. Ekaingoce buruzkoa bukatua dut eta laister agertuko dala uste dut.
–Europako beste harzuloetako irudiekin konparatuta, zar mailatan jarriditzazkegun Ekaingo irudi oiek
–Nork bere etxeko gauzei buru emandako iritziak ez du garrantzi haundirik izaten jendearen artean. Horregatik, nerea utzita, atzerriko prehistorilari baten iritzia emango dizut: Gu, Ekaingo azterketa lanetan ari ginala, aleman familia bat etorri zitzaigun. Ekaingo irudiak ikusi nahi zituzten. Baina, begira nundik eta Ekaingo irudiei buruzko fotokopia bat erakutsi ziguten. Berehala jakin genduan Andre Leroi Gouchan-en "Prehistoire de l'Art Occidental" liburuaren bigarren argitaralditik hartua zeguela fotokopia hau. Leroi-Gouchan Sorbenako irakasle dugu. Altxerri eta Ekain ondo ezagutzen ditu. Prehistorilari honen iritziz Lascaux, Niaux eta Altamirarekin munduko lau bikainenetakoen artean jarri behar da Ekainko harzulo hau. Eta Franko-Kantauriko Palealitos artea ulertzeko, nahi ta ezko oinarri sendoa da Ekain.
Pozgarira benetan, atzerritik datozten iritziak, hainbat goratzea gure larrean dugun altxor bikain eta aberats hori.
-Baina zer esan nahi digute Ekaingo irudi eder hoiek?
-Lehen gizonen hizkuntza mintzo zaigu irudi hoietan. Baina guk zoritxarrez, ez dugu lehen gizonen hizkuntzarik eta alfabetorik ezagutzen. Bestalde, garbi dago abere irudi eta ezaugarri hoiek esanahieren bat ba dutela... Batzuentzat ihize-aztikeria litzake irudi hoiek agertzen digutena. Totemismoaren teoriak ere erabili dira harkaitzean egindako irudi hoiek esplikatzeko... Sexual mitolojia bat irudi hoitan ikusi dutenak ere badira... Zer esango dizut: Antzinako ezaugarriak isilik eta mutu dirautela gaur eguneko gizonaren haurrean!
–Prehistori garaiko influentzia asko gelditu al da euskal kulturan zehar, Joxe Migel?
–Bai noski. Uste dan baino gehiago. Harzulioetan bizi diran izakiak badirela pentsatu izan du herriak. Txahal, zaldi, ahuntz, aker eta beste zenbait abere iruditan agertzen dirala ere bai. Eta siniskeria hauek ez dira harzuloetako irudiak ikusiz gero sortuak. Ez horixe! Gure aurrekoek sekulako beldurra zuten harzulo batera sartzeko. Ardi bat sartu ala ta... soka, argizari, eskapulario eta abar sartzen ziran galdutako aberearen bila. Eta sekula ere ez "eskerrik asko" utsaren truke... Hau guzia lehengo sinismen zaharrek, herrian sakon finkaturik irauten dutelako da noski.
–Orain beste galdera bat. Derrigorrezkoa noski. Zuk eta ARANZADlkoek egiten dituzuten azterketa lan hauetan, noren diru-laguntzaz baliatzen zerate?
–Orain arte ARANZADIk ahal zuan moduan sortzen zuan dirua lan hanetarako. Nik joan zan urtean hartu nuan lehenbizikoz, Madrildik bialitako diru laguntza bat. orten Gipuzkoako Diputazioak hirurogei ta sei mila pezeta eman dizkigu azterketa lanetarako. 1917 garrengo urtean 750 pezeta eman zizkigun Diputazio berak, Aranzadiri, Egureni eta neri, Aralarko dolmen edo tregoharriak aztertzeko. 1918 garrengo urtean 1.000 pezetara iritxi zan diru laguntza hau...Era hontan gerra hasi zan arte. Bestalde kontuan izan behar ditugu garai haietako prezioak: Urtiagan, 1936 garrengo urtean aritu ginanian, 6 pezeta kostatzen zitzaigun ostatua Itziarren, eta bazkaria, harzuloraino astoan ematen ziguten Bizkaiko Diputazioak ere beti eman dit zerbait. Aurtengoan 15.000 pezeta bakarrik jarri ditu azterketa-lan hanetan. Nik ez det ezertxo jaso Bizkaian aurten egindako azterketa lanagatik.
–Egunerokoen bitartez jakina dugu, Gipuzkoako Harzulo eta Prehistori Garaiko Aztarnatokien Patronato bat sortua dela. Zer egiteko izango du Patronato honek?
–Nik, egia esan ez dakit ezer gauza hortaz. Ekainen ari ginala enteratu ginan eta zuk esaten duzun bezala; eguneroko baten bitartez..
Guk kezka eta galdera bakar bat dugu Patronato hortaz. Izango ote .ARANZADIkoek parterik Patronato hortan? . .Legezkoa litzake, juztizizkoa, ARANZADI bazkuna 1949 garren urtean sortu zan. Bazkun honek adar ugari ditu, baina Prehistorian eta Paleontalojian aritzen diran adarrak ditu indartsuenak. Ez da txantxetakoa izan, egin duten lana. Altxerri, Ekain Torrez eta beste harzulo asko berak artitu eta aztertuak izan dira. Baina ARANZADIri buruzko berri zabalagoak laister izango ditugu asteroko hontan bertan.
–oOo–
Arratsaldeko zortziak pasiak dira, "Sara" tik atera geranean. Hiru ordu luzez aritu gera Joxe Migel Barandiranekin. Ateratzerakoan Jentilen bukaera explikatzen digu. Kixmiren historia... Ekainen bustita, gripe antza duala aitortzen digu, Joxe Migelek. Urte Zahar egunez 83 urte beteko ditu...
Benantxio Otsegi

Joxe Migel Barandiaran eta Jesus Altuna, Lezetxikiko sarreran, bildutakoak aztertzen.
1

GaiezGizarteaientziaAntropologi
PertsonaiazBARANDIARA1
EgileezOTAEGI3Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude