Lehen eta orain nobela txoro ugari emakumeen eskuetan.


1972ko abuztuaren 13an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Tene Muxikari elkarrizketa.
TENE MUXIKA
Lehen eta orain nobela txoro ugari emakumeen eskuetan.
Debako jaiak direla eta Tene Muxikarengana gatoz. Ez dugu ezagutzen. Baiña badakigu emakume argi, trebe eta langillea dela. Urduri eta kezkati gatoz larogei-ta lau urteko emakume onengana. Agindu baiño beranduxeago eldu gera. Zai zegoen. Beronek ireki digu atea. Irrifartsu aurkitu dugu, euskaltzale ameslari eta langille. Berealaxe sartu gera elkarrizketa gozan.
–Airu, Tene, azken 50 urte auetako joerak ezagutzen dituzunez gero zer iruditzen zaizu leengoen eta oraingoen euskaltzaletasuna?
–Alde aundia aurkitzen dot leengotik oraingora. Leengoak eusko-gogoa zuen elburu. Oni bizia ematen eta au edertzen aalegintzen zen. Gure-gurea dan Euskal Erri au maitagarri egiten jakin zuen. Oraingoak Iparragirrek bezala "eman da zabal zazu mun duan frutua" abesten du, baiña bestera egin. Geienetan gurerik ezer ez daukan elertiz gurea kutsatu eta geienetan eusko gogoa gaixotu. Baiña nere iritzia zaarrarena da eta gaurregun gazteak ez du aintzat artzen zaarrarenik ezer.
–Zein da zuretzat egungo egoeran euskal literaturan agerizen dan arazorik nagusiena?
–Galde au egiten diozan guztiak batasuna lortzea dela erantzungo dizu. Nik ez, ordea. Ortarakoxe, batasuna lortzeko sortu zen ain zuzen ere, Euskaltzaindia orain dela berrogei-ta amabi urte. Zearo lilluratu gintuen asmo orrek orduko gazteok. Zerbait lortuko zen usteak biziro poztu gintuen idazten ikasi nai genduen guztiok.Baiña bereala sortu ziren eztabaidak ta ugari sortu ere, ta jakintsuengandik ikasi nai genduanok erabat gogaiturik geratu giñan.
–Beraz, zuek ere sumatu zenduten batasunaren egarria, batasunaren itxaropena?
–Bai orixe! Bere lanak utzi bearrean gelditu zen Euskaltzaindia baiña gerra ondoren asi zen berriro eta urte mordua daramagu onela. Eta okerrena jakintsuak aotan artuta, iakintsu naikoak ere baditugula "Marixa makillatzen". Ni ere bat nator D. Nemesio Etxanizek Z. Argian zionaz; alegia bakoitzak bere aldetik lan egin dezala gogoz euskerak bizirik iraun dezan. Nik uste dut, euskera jasoko badugu, bearrezko egin bear dugula: bizibide. Ortarako, ordea, euskaldun geranok etxe eta kanpo bear dugu beti euskeraz itzegin.
–Zer dela eta ez da emakume idazlerik sortu gutxi batzuk kenduz gero?
–Au izkuntza guztietan gertatzen dana duzu. Gizonezkoa bezain ikasiak ez geralako edo... artaratu ez geralako edo... Irakurle aundiak bai, izan gera emakumeok, baiña irakurgai arin-zale. Leen eta orain nobela txoro ugari emakumeen eskuetan; eta onelako irakurgaiak ezer onik irakatsi ez, baiña burua aizez bete bai. Gaur bertan zer dirutza botatzen duen emakumeak, aundikeria eta gezur-kutxa besterik ez diren aldizkari arin oietan! Euskal irakurgaientzat bagendu dirutza ori!
–Zuk, emakumeaz kezkatua zaitugunez gero, ez al duzu ezeren ametsik egin?
–Berrogei urte gutxiago banitu... Baiña ontan geranez- gero, burutik eta gogotik kendu ezin dudan nai batek erretzen dit barrua: gure-gurea dan aldizkari bat bear-genduke euskal-emakumeok. Emakumea gaurko jakintzaz ikasia ez zen garaian "Euskadi" izparringian, Kirikiño aundiak zuzentzen zuen euskal atalean emakume askok-idazten genduen gerra aurretik.-Eta elkarte atsegin bat sortu genduen gure kideko gizasemeekin batera euskerari jaso aundia emanaz.-Baiña orduan ere baziren istilluak eta kirikiñoren aurka jarri ziren asko bere orria errikoiegia zela eta... Baiña "pot" egin zuten atal au goi-maillara jaso nai izan zutenek.
–Bazenduen, beraz, orduko emakumeok ikasteko eta idazteko gogoa.
-Argia izeneko aldizkaria sortu zen garai artan D. Ambroxio Zatarain zenaren esku zabalari esker, D. Bitor Garitonaundiaren zuzentapean. Orduko idazle nagusia Andres Arzellus edo LUZEAR zen. Zenbat on euskerari! Orduan eta goi mailako euskal jakintsuak ari ziren beren aldetik, eta goikoen eta behekoen elkarri kalte egin gabe edo obeto esanda elkarri on egiten geniola lan ederra egin zen. Emakumeok ez genuen LUZEARen babespean idazten... Oi nork leukakeen gure etxekoandraketak euskaraz erabil ahal izateko aldizkari bat! Emakumeok geure mundua dugu, gizonezkoak ez bezalakoa, baina biek elkar osatzen dutena...
–Gaur lantzen al da emakumezkoen sailla, idazle on izatera iritxi dedin? Bear al du landuera berezirik emakumezkoak berari dagokion erako idazle izan dedin eta ez gizonezkoaren araberakoa?
-Bai orixe behar duela...! Baina hau gizonezkoak eman ezin lezaiokena da. Gorputzez bezala gera gogoz ere desberdinak giza-emakumeok.
-Zer moduz ikusten duzu euskulturaren etorkizuna Deban?
-Ara izatez bihotz aundi onekoa eta alaia da debarra. Biziro maite du bere erria eta gauza aunditzat dauka debarra izatea. Langilea denik lanerako, ortik kanpo ekintza garrantzitsuetan ardura gabea da. Axola gutxi mundua goikoz behera bia eman nahi badu ere. "Geurea data... geurea data..." abestuko dute orain gau eta egun Sandroketan eta guk pozik entzungo diegu nahiz eta lo egiten ez utzi. Nik behintzat pozik entzuten diet gaua esna igaroarren, baina abestia amaitzen zaienean, kantalapiedrakoak dirudite. Erderaz mintzatzen dira barra-barra, billa zazu auen artean euskal kutura!
–Noiz asi ziñan idazten eta non?
-Ogei bat urte nituelarik. Euskadi egunerokoan asi nintzen kirikiñoren ardurapean. Onekin asko ere asko ikasi nuen pozik ikusten nituen eta gogoan artu nik idatzitakoei egiten zizkioten ikutuak. Onela ikasi nuen. Gerora "Euskaltzale Bazkunako"gazte taldeak bere aldezkaria sortu zuen onek ere asko lagundu zidan. JAUNGOIKOZALEn ere idazten nuen ondoren. Aal guzia egiten nuen beti-beti euskerari laguntzea beste ametsik ez nuela. ARGIAn urrena. Gero guda... beste kontu batzuk. Zer esango dizut?
-Zure aipagarriren bat, mesedez...
-Ondo da. Parregarri utzi ninduen bat kontatuko dizut. Uste asko joan ordutik onera baiña ez zait ahaztutzen. Orduan lotsaturik utzi baninduen ere, orain algara ateratzen dit. Oiartzunen nintzen nere lagunekin euskal jai eder batera joanik. Jendetza haundia zen. Meza ederra. Bazkari ona. Dantza zoragarriak bazkal aurretik. Guztiok alai eta pozez. Izlari ospetsuak arratsaldez. Afrikan zegoen gotzai euskaldun bat auen artean. An nengoen ni entzullen artean pake-pakean, adi-adi entzuten. Nik ez dakit nola baina Tene... Tene... Tene... otseginaz asi ziren, gero eta ots aundiagoz, Alferrik zen ezetz esatea. Txalo artean igo nintzen izlarien artera. Jendea isildu zanaz batera... begian laiño. Ez zitzaidan beste itzik atera:"Ezin dut".Ez dakit nola joan nintzen ostera leengo lekura. Ura zen lotsaria! Ura zen parregarri gelditzea! Ez dut orduan gertatu zitzaidana iñoiz ere aaztuko. Algara gozoa egiten dut oroitzen naizen bakoitzean.
-0O0-
Beste kontu asko geratzen dira paperean ezarri gabe. Itzaspertu luze eta gozoa egiña dugu Deban Tene Muxikaz. Badugu zer ikasi gaurko gazteok. Ez dezagun pentsa lanean aurrenekoak geranik. Gernikako arbola zaarraren kimu berriak gera. Ez dezagun aaztu eta jo dezagun aurrera.
ERRIALDE
1

GaiezKulturaKulturgintz
GaiezHizkuntzaEuskaraBesteak
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakMUJIKA6
PertsonaiazMUJIKA6
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude