Zaharrak eta gazteak dantzan jatzen dituen soiñua


1972ko apirilaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Sakaba eta Egañazpiri elkarrizketa.
TRIKITIXA
Zaharrak eta gazteak dantzan jatzen dituen soiñua
Zahartua dagoen edozer edo edonorri gertatzen zaiona gertatzen zaio zahartutako Herriari ere. Toki batean bakarrik ez du gaitz txarra.Nonhai dauzka ajeak. Gorputz osoa ari zaio moteltzen, ahultzen, gelditzen...
Horixe berbera ere gertatzen zaio gure herriari ere.Leku batean bakarrik ez dauka ajea. Aladerdi askotan sortu zaio begiratu beharra, indartu beharra, berritu beharra. Bai alderdi asko: Kultura, irakaskuntza, hizkuntza, bertsolaritza, dantza, musika, kirolak, artea, nortasuna, ondasun banatzea...
Gaurko trikitixa eta trikitilariei egingo diegu aipamen.Sakabi eta Egañazpiri egiten zaie omenaldia Usurbilen hil honen 16-ean. Elkarrizketa bat eduki dugu bi soinu-jole hauekin omenaldia dutela eta, trikitixa bizibeharren.

-Sakabi eta Egañazpi izenez ezagutze zaituzte jendeak, izango duzue noski batailo izena?

-Bai, bai, batailatuak gaude. Ni Faustino Azpiazu Salegi nauzue, baina Sakabi deitzen dit mundu guztiak, hori bait da nere jaiotzetxearen izena. Itziarkoa naiz Lasturko partekoa. Orain Azpeitian bizi naiz ezkonduta.

-Eta zu, Egañazpi?

-Nik Joxe Mari Urkola dut izena, baina Egañazpi esaten didate denak. Aizarnako "Egañazpi" baserrian sortua eta bizia bait naiz. Gaur Zestuan bizi naiz ezkonduta.
-Noiz hasi ziñaten gutxi gorabehera soiñu-jotzen?

-Hamalau edo hamabosten bat urtekin hasi nintzan pandero joken. Etxean arkitu nuen erdoitutako bandeja zahar batekin hasi nintzan. Neri, berriz, soiñua jotzeko sekulako irrika sortu zitzaidan hamarren bat urte nituenean. Erlo mendira joan giñan San Iñaziotan. Tribitilari bat ari zan jo eta jo. Zearo zoratu nintzan. Etxera etorritakoan ez nion pakerik eman aita zanari, soiñua erosi arte. Nere osaba Anton Baltzola, trikitilariak, lagundurik erosi nuen nere aurreneko soiñua, Donostiar..

-Zuek biok batera ibilli ohi zerate gehienetan Noiztik hasi ziñaten?

-Santa Engrazin ezagutu genduen elkar. Han lagun egin giñan. Handik hasi giñan batetik bestera, erromeriz erromeri. Amasei-amazazpiren bat urtekin hasi giñan. Gogoan dauzkagu oraindik gure lehenengo erromeri tokiak: Madariaga, Ayako Altzola, Iturriotz, Santa Engrazi...

-Solfeorik bai al dakizute?

-Ez, beti belarriz jo izan dugu. Gero jakin genduen solfeoa zer zan.-Posik ikasiko genduke, baina zahartu egin gera. Lehen oartu bagina ikasiko genduen, baina gaur damua edukitzea alferrik da.

-Baina ikasteko maisuren batzuk izango zenituzten? Batez ere zuk, trikitixa jo behar duzun horrek? Ez da berriketa izango noski, trikitixa jotzea?

-Bai aurrenekoa nere osaba Antton Balzola zana, izan nuen. Bizpairu gira egin nizkion, baina hirugarrengoan Madarixa Txikiarengana bidaldu ninduen. Ez omen zuen nere soinu onekin asmatzen. Ez omen zitzaidan buruan sartzen. Madaruxarekin jardun nintzan puska batean, Donostiako sariketan aurten izan dan horrekin berberarekin. Gero Elgetarengana bidaldu ninduten. Hauxe izan zan nere hirugarrengo maixua. Zazpirenbat aldiz edo honelatsu joan nintzaion. Gero gerrara joan behar izan nuen. Han soinuaren doinu alaien ordez tiro hots goibelak entzun behar izan nituen .

-Zuek lehengo eta oraingo erromeriak ezagutu dituzue? Alderik ikusten al duzue?

-Bai haundia. Gure gazte denboran jendea dantza zaleagoa zan. Jendea dantzarako irrikatzen egoten zan. Ez zan dantzan aspertzen. Eta hori behar de soiñu-joleak. Jendea jo eta ke dantzan. Bestela gogogabetu egiten da. Larogeita hemezortzi pieza jotake egunak baditugu. Asko galdu da dantza sueltoa. Jendeak ez daki dantzan. Eta hau negargarria da.

-Izan al da trikitixa jotzeko eran aldaketarik?

-Bai, lehengo trikitilariak bi edo hiru doiñutan bakarrik jotzen zuten. Gaur egun Elgeta da denon maisua.Bost edo sei doñu edo tonu gehiago ateratzen zizkion honek bere soiñuai. Harengandik ikasi dugu denok. Guk gaur dakiguna Elgetari zor diogu.

-Nola ikusten duzue trikitilarien etorkizuna ?

-Gaizki. Laister soiñurik egingo duenik ere ez da izango. Lehen Donostian eta Bilbaon egiten ziran seiñu txikiak. Donostiahoak soiñu goxoa zuten. Bilbao-koak, berriz, erretxiña. Gaiñera amaitzen ari dira plazaetako danizalo Dantza-toki itxietako joera itsua hartu du jendeak

-Ez al zaizue iruditzen berriro jendearen gogoa esnatu ditekeala eta ostera dantza hanetarako joera sortu ?

-Bai. Gure ustez trikitixa galtzen danean zerbait haundia galdu dala uste dugu Euskal Herrian. Soiñu hauxe da zaharrak eta gazteak dantzan jartzen dituen soiñua. Alde haundikoak gatoz gauza guztietan zaharrok eta gazteok, baiña soiñu honen eragifiak danon odola irakiten ipintzen duela esango genduke. Trlkitixa dela uste dugu dantzari euskal giroan eutsi dezaiokean soiñua. Honek eragin arazten duen dantza gaurko gazteen gogokoa dela uste dugu: dantza bizia, alaia, berri-berria, gaurkoa. Hauxe dela uste dugu behin ere zahartzen ez dan dantza.

-Nola indartu ditekeala derizkiozue?

-Donostiako Trinitate plazan izan zan sariketaren autzekoak ez lirake txarrak. Ez eta Usurbilgo kaletan egiten duzutena egitea ere. Nola alaitzen duten herria trikitixak, panderoak eta koplak! Euskal kutsu gehiago eman behar zaie gure herrietako jaiek Eutsi egin behar zaie gure euskal erromeriei.

-Ari al da jende gazterik jotzen ikasten ?

-Bai, ari dira trikitilari berriak sortzen. Ez da galduko guk hain maitea dugun seiñu txikia. Eta ez dugu uste jendeak ere dantza han galduko duenik.

Hontan bukatu zan Sakabi eta Egañazpirekin izan genduen jarduna. Bagenduen trikitikari gehiagorekin ere hitzegiteko asmoa, baiña ezin. Omenduak izango diran bi soiñu-jole jator hauen elkarrizketarekin gelditu beharko dugu oraingoz. Baina ikusi eta ezagutu nahi dituenak nahiko aukera izango du hil honen hamaseiean, Usurbillen. Hona zeintzuk datozten egun hortan: Laja, Tapia, Epelde biak, Arbe Zabaleta, Maaltzeta Zialtzeta, .Ahuntxa, Larraitzko artzaia, Balda, Zendoia, Epelar Errikera, Maarixa txikia Egurroia eta Amezketa.
-Sakabi eta Egañazpi soiñu-joleei egingo zaien omenaldi hau trikitilariak eta trikitixa-dantzak indartzeko izan dedilla Dantza artean ere euskal nortasunari eusteko bide.

ANDATZA.

Trikitrilari zaharrak.
Salabi eta Egañazpi.
1

Gaiez\Kultura\Musika\Musika trad\Trikitixa\Trikitilari\EGAÑAZPI1
Gaiez\Kultura\Musika\Musika trad\Trikitixa\Trikitilari\SAKABI1
Pertsonaiaz\EGAÑAZPI1
Pertsonaiaz\SAKABI1
Egileez\ANDATZA1\Kultura

Azkenak
Sudango paramilitarrek asteburuan 300 zibil hil dituztela salatu dute, eta krisi humanitarioa areagotzen ari da

Giza eskubideen aldeko Sudango abokatu talde baten arabera, Sudan mendebaldeko hainbat herrixkari eraso egin zieten larunbatean eta igandean, eta zibilak tiroz hil edota bizirik erre zituzten, etxeetan giltzapetuta. UNICEFek salatu du Ipar Darfurgo 40.000 haur artatu zituztela... [+]


Delinkuentzia eta segurtasun eza, migratzaileak jipoitzeko aitzakia faltsuak

Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]


Israelen okupazioaren aurkako neurriak adosteko goi bilera egiten ari dira Bogotan

Hagako Taldeak deituta, Kolonbiak eta Hego afrikak antolatu dute gailurra. Herrialdeetako ordezkariez gain, Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEren errelatorea ere Bogotan da, eta Israelekin harreman oro etetea exijitu die. EBk adierazi du Netanyahuri bere aire... [+]


1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]


Pentsiodunen Mugimendua omenduko dute Donostiako Piratek

Abuztuaren 9tik 17ra izango da Piraten Aste Nagusia, eta aurten "Auzolanari tiraka!" ariko direla adierazi dute. Abordatzea abuztuaren 11n izango da, eta Piraten Egun "berezia", hilaren 15ean.


2025-07-16 | Ahotsa.info
“Munduko festarik onenak” herriak erabakitzen duenean amaitzen dira

Bederatzi egun eta gau luzeren ostean, Iruñeak normaltasunera itzuli nahi du Sanferminak ixten dituen azken ekitaldiarekin: Villavesako entzierroa, non gaizki tratatzen den gauza bakarra parte hartzaileen gibela eta osasuna baita. Ekitaldi herrikoi honen ondoren hasten da... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


Maia Iribarne Olhagarai
“Tabu diren gai batzuen inguruko ekintza sortzaileak sortu behar ditugu”

Aspaldi ez bezala hunkitu nintzen Bloñ lehen aldiz ikustean. Bizi osorako ahots bakarra entzun ahalko banu kantuan, zalantzarik gabe, Maia Iribarnerena litzateke. Obretan ari dira etxe barnean eta inguruko zuhaitzen itzalpean jarri ditugu aulkiak, parez pare. Mintzatu... [+]


Laranja-paperetan marraztutako boikotak

Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]


2025-07-16 | Karmelo Landa
Zenbait traba eta bide bat

Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]


2025-07-16 | Aingeru Epaltza
Garikoitzen itzala

Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.

Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]


Espektakuluen tranpa

Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Suizidioa, errespetutik eta epaitu gabe

Suizidioagatiko dolua humanizatzen lagun dezaketen elementuak aztertu eta prebentziorako neurriak azaldu dituzte Suizidioaren humanizazioa ikastaroan, Biziraun elkarteak antolatuta. Osasun arloko profesionalek, suizidioak eragindako heriotza baten bizirauleek eta suizidio... [+]


Eguneraketa berriak daude