Piarres Lafitte. Euskalizaina


1972ko urtarrilaren 30an
Piarres Lafitte, Euskaltzainari elkarrizketa.
Piarres Lafitte. Euskalizaina
Hogei urte arte euskerarik ez zekiena
–Euskararen hizkuntzaren-atlas egiten ari zerala jakin dugu. Esaiguzu, mesedez, zer ari zeran?
–Bai, atlas bat eglten ari gara, baina ez dut nik bakarrik lan egiten, hemengoa baizik. Koldo Mitxelena ari da zuen aldekoa egiten. Baina akort gera eta metodo berbera hartzen dugu bestaldean eta hemen. Arras akort bait gera biok denetan.
–Nola egiten duzue, beraz, lara hori?
–Badakizu lan hortan badirela bi sail. Aide batetik behar diren ikartak edo mapak montatu. Hor tahotz beharko diren hitzak erran nun ibiltzen diren eta nun ez. Guk hitzak hartzen ditugu diren bezela. Xuberoko hitz bat hartzen dugularik jakin behar dugu i den, ez u; jakin behar dugu nun den azentua, jakin behar dugu zein hitzetan diren sudurrekileko bokalak eta horiek oro. Hortarako lan zientifikoa egiten dugu ganza hortan. Orduan hiztegi berezi bat egiten dugu. Baina bestalde izkribuz igortzen dizikidaten hitzak ez dakit beti nola dizkidaten ahoskatzen. Bi gaztek, Murgia jaun andereak, laguntzen didate lan hortan. Joan dan udan asi dira pasatzen beren magnetofonarekin herriz herri nik emani kako xuxentasunez.
–Ez duzu uste ganza hoberenetakoa izango dela batasuna nola egin ikusteko?
–Gare lan hortan ez dugu batasunik bilatzen bat ere. Ez da gure Lana hori. Beste lan bat du. Baina hor ikusiko du, ba, nun diren hitz orokarrak; nundik pasatzen diren; nun diren diren hItz berberak; eta zein diren edatuenak edo zabalduenak. Fonetikaz ere ikusiko dugu zein diren errexenak. Ikusiko dugu zein aditz forma diren bizi direnak. Halare uste dute zerbaitetarako izanen dela.
–Azkar bukatuko al duzue lan au, ala luzaroko Lana duzue?
-Hamar bat urteren Lana badut hortan. Nik baditut lau urte hasia naizela. Beste sei urte beharko di tut. Erran behardautzut nik billduak ditudala hirurehun mila hitz. Ez dut uste gehiago bilduko dudanik. Nik liburuan bildu ditut,:baina ez da aski. Orain beharko dut ikusi nun diren, nungoak diren, nun bizi diren. Bizi ez badira ez ditugu ezarriko mapan. Hilak baldin badira, utz ditzagun hilerrian. Hori euskeraren beste hiztegi baterako izan daiteke, ez gurerako.
–Zu noiz hasi zinan euskerari buruz lanean?
-Hona zer gertatu zitzaidan. Ni Euskal Herrian sortua nahiz, Luhoson, eta ez Frantziako Louhi-en, orain agertu den liburu batean ikusi dutan bezela. Ene aita eta amak euskaldunak ziren. Aita Arrosa antzokoa, ama ustareztarra nuen. Bainan ni hemen Lapurdin sortua naiz, Luhoson. Orduan aita eta ama galdu nituen zazpi urtetan. Ama lehenik eta aita hogei ta hamar egunen buruan xuxen. Orduan ene amaren anaia batek, ene amatxirekin. Osaba ezkondua zen biarnes batekin.Ez zekien ezer fitxik euskerarik. Orduan biarnesa mintzatzen genduen etxean elkarrekin.
–Euskera ikasi beharrean gertatu zinan beraz?
-Hogei urte nituen. Laster apaiz izanen nintzen. Orduan nire moraleko irakasleak erraite daut; "eta heldu den urtean nola predikatuko duzu euskaraz ala biarneses?". "Halere aita eta ama euskaldunek izaki eta behar zenduke euskaraz egin". Ortzirale guziez ene izeba bat etortzen zizkitan puskak eta zenbat liburu eta honelako zerbait. Eta erraiten zidan: "Badakit Senpier horrek ez duela homore honik hitaz mintzatzeko. Nahi lukeela euskarari lotzea". Hiru hilabetez ez nuen ezer erraiten. Halako batean erabaki nuen. Bildu nituen nazkien hitzak eta ikusi nituen banituela ehun eta berrogei bat. Orduan joan nitzaion ikustera Senpierri eta erraiterat euskerari lotzekotan nizela."Hasten nahiz. Baina ez gero neri erra sobera egiten dudala. Kaskagogorra naiz eta ez nauzue geldiaraziko". –Zer metodo erabilli zenduen euskara ikasteko?
–Senpierrek berak ezarritako metodoa. "Beraz joaten nizaio eta erraiten diot orain behar nuke jakin ea nola behar duten euskara ikasi". "Zuk burua gogorra baituzu, ez duzu bestek bezela eginen. Lehenik debekatzen danzkizut gramerak eta hiztegiak. Ez duzu hoien beharrik. Hona, rbelbideren "erlixionea" izeneko liburua. Eta erran zautan, frantsesez jakina; hona aski duzu gogoan hartzea, liburu hau nunbait atxeman dutela eta nehork ez dakiela zer den barnean. Eta zuk orain beñar duzu jakin zer erraiten den liburu hontan. Ez da Lana errexa izanen. Baina zuk burua oso gogorra baituzu, hortik behar duzu iragan. Beraz eginen duzu liburu honen gramera eta hiztegia". Ari nintzen emeki-emeki egin nuen holako gramera tipi bat ene ustekoa, eta hiztegi tipi bat ere bai. Eta orduan berak eman zautan Iturri delakoaren gramera eta bestalde Azkueren hiztegia.
–Azkar eta errez ikasi al zenduan euskara?
-Nik gerlariekin batera ikasi nuen. Gerlari horiek hiru urtez egin zituzten beren ixturio guztiak. Hogei eta bi urtetarako amaitu nituen klase guztiak.Urte osoa itxogin behar nuen apaizteko. Euskera besterik ez nuen ikasten denbora guztian. Bertsoak ere egiten nituen ene hutsak estaltzeko. Dotrina ere ikasten nien Argeniko haurrei bakantza haundietan, orduan bortsatua bai nintzen euskeraz mintzatzerat.
-Euskera alde batera utzi eta beste zerbait egiteko asmorik izan al duzu behin?
–Nik mixiotako gogo hanadia nuen Mixiolari izatea pentsatzen nuen. Baina ez nuela nahiko osagarririk eta mídikuak debekatu zautan. Ez nuen artean adinik, baina Aita Sainduaren balmenez, apaiztu nintzen eta Tolosarat bidaldu ninduen Apexpikuak. "Nahi duzan bezela egizu. Nahi baduzu literatura, Nahi baduzu Filosofia Zuk autatu". Ni orduan harroxko bait nintzen eta filosofia nuen autatu.
–Hortaz zu filosofo zaitugu eta ez hizkuntzalari?
–Filosofia hasi nintzen ikasten eta geroztik ere saiatu naiz hortan, baina Mathieu eta Senpier jaunek aldatu ninduten asmoz. Bildur ziren Tolosako jainko-gabeko irakasle haien artean galduko ote nintzen. Gogor erantzun nion Mathieu jaunari: Apezpikuak eman zautala auto eta uzteko pakean Baina Senpierrek arras bereganatu ninduen. Hala idazten daut: Adiskide jakin dut filosofiari lotua zirela. Ez da gaizki. ez naiz bat ere harritzen. Arras gai zira gauza hori lotzeko Bainan ni zutaz grinatua bai naiz Euskal Herriaz. Ondoko egunetan behar genduke norbalt gramatikari buruz ariko denik eta zuk behar zenuke lan hori hartu ondoko egunetan. Zure beharretan gindazke gerora. Ahal balitz, behar zenuke filosofia ori utsi eta ikasi mintzairetaz. Arras hunkitu ninduen. Utzi filosofiari eta hizkuntzei heldu nien.
–Eta bai al duzu bide hau harko damutik?
–Ez dut bat ere damorik. Geroztik Monseñor Legazek nahi ninduen sekretario bezela bildu eta ez nuen onartu. Nahiago nuen Euskal Herrian egon. Euskera biziki maite dut. Maite dut biarnesa ere. Egiten ditut kantuak eta hala. Halare nahigo dut euskaraz; boste mundu bat da. Ganza polita da bIarnesa ere, baina ez da hurbiltzekorik ere Ez dut damorik. Berriz hasten banintz, berriz hasi naike.
–Noiz sartu ziñan Euskaltzaindian?
–Gazte gazterik. Garrikarrer hil zelarik ni ezarri ninduten haren ordez. Orduan uste dut banituela hogei-ta zazpi urte. Orduan ez nintzen laguntzaile baizik Baina bazen denbora hortan usario bat galdu dena. Hartan sartzeko behar zen lan bat egin euskaraz. Oraingo egunean sartzen dira batzuk fitxik egin gabe. Orduan zerbalt bazen Euskaltzaindia. Baina ni ez nintzen bat ere akort Euskalizaindiarekin. Iruditzen zatan zahar batzuk zirela hor. Eta ni orain zahartua. Eta ez zekitela zer ari ziren –Noiztik iruditzen zaizu hobea dela Euskaltzaindia?
–Hobea ez dakit. Ona den? Jendea ez zaio jarraikitzen. Orduan zer nahi duzu egitea? Guk geurok ere geuron artean ez gera akort. Ez dugu deusik egiten batasun baterat heltzeko sekulan. Bakoltzak bere burua badu eta gogorra nik bezela. Orduan besteei nola egin arazi guk ez badugu egiten Lehen ala orain hobea? Berdin nehork ez zuen sinesten. Guk baino lan gehiago egin zuten. Baina lan hori galdua da. Norbaitek noizpait bildu du eta ez dakigu zer egina den. Egin zuten hiztegi bat, español, frantses, eta euskaraz. Urtez eta urtez ari izanak ziren eta lan guzia galdu da. Norbaitek ebatzi du. Ostu du. Ez dut nehor salatzen. Ez dakit nor den.
–Euskaltzaindiak, lehengoak eta oraingoak eta baste hizkuntzatakoak ere beti aitzakia badutela barruan ez daudenentzat, esango nuke nik.
–Baina uste dut halare lan zerbait egiten den. Ez beharbada aski. enak baditugu gure lanak bestalde. Nik, egungo egunean baditut inprentan bederatzi liburu neronek. Orduan Euskaltzaindian zer eginen dugu ?
–Zer iruditzen zaizu Zeruko Argia ?
–Ona. Gauza hanitz bada denean. Denetarik beste guzietan bezela. Nik lehen badut filosofiarik eginik. Orain uste dut besteek egiten dutela filosofia sobera. Ez ditugu lehengo irakurleak galdu behar. Hasten badugu batasan zorarotz bat neñork ez digu segituko. Ganza errex batzutan lebenik. Baina uste dut ondo zoaztela. Baina, ene ustez, irakurleak gehitu beharko lirake.
ERRIALDE
1

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
PertsonaiazLAFITTE1
EgileezHERRIALDE1Hizkuntza

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude