Egun On, Joxe!


1971ko urriaren 03an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jose Artetxerekin
Egun On, Joxe!
Donostíako Diputazioko Liburutegia. J. Urkixoren liburutegia ezagutzeko gogoa azaldu nion. Giltzak har, eskaillerak jaitsi eta liburutegira eraman ninduen. Axularren Gero, Sarako Etxeberriren... Duhalderen Meditazio Haundiak... Hori guztia, orain dela hemezortziren bat urte. Gorputz, eta arimaz ere, orduantxe ezagutu nuen. Egia esan, lehendik ere ezagutzen nuen, zerbait bederen, Joxeren libururik gehienak irakurririk bai nituen.
Orain dela hiruzpaleu urte. Euskaltzaindiak Etxegarairi eta beste batzuri gorazarre bat, ohorezko aipamen bat egin zien. Etxegaraiz, Joxek hitzegin zuen. Oroitzen naiz. Kopeta zabal, haundi, buruko adatsa atzera. Aurpegia trianguloan. Sendo, bero, sutan ballegoen irakurri zuen irakurri zuen guztia. Harriturik utzi ninduen. Ez zen hura Etxaniztar Nemesio nik ezagutzen nuen Joxe!
Bazkal garaian, zenbait gazte bildu ginan haren ondora. Iritzi desberdinik azaldu zen. Joxe, bereari gogor. Begiak, su.

Liburuetan agertzen den Joxe eta haragizko Joxe ez dira bat eta bera.

Isilik geratu zen.
Baleike.

Artean, Zeruko Argian sartu berri nintzen. Behin batez, gure Joxe, ezpainak estu eta eskutan jestorik ez, Zeruko Argiara azaldu zen.

Zu, Garmendia, zer iruditzen zatzu liburu hori?

Berehala konturatu nintzen zertaz ari zen. Isilik geratu nintzen. Gisako erantzun bat aurkitu nahiko nukeen. Joxe sikologoak.

Bai, bai... Ramon Saizarbitoriaren liburua, zer iruittu zatzu?

Nobela, nobela gisa eta batez ere obserbazioaren aldetik oso ona iruditu zait, baina...

Abajo el clero! Abajo el clero! Oiuka esan eta aldegin zuen

Handik piska botetara, Zeruko Argian lanean ari zirenei, telefonoz barkazioa eskatu zien.
Hamabost egun barru. Zeruko Argian nengoeneko batetan, Joxe agertu zen.

Egun on, Garmendia.

Egun on, Joxe. Gauza bat esan nahi nizuke.

Ze? Esan.

Lehengoan, galdera hura egin zenidanean, hau esan nahi nizun formaren aldetik, obserbazioaren aldetik eta nobela bezala ere asko gustatu zitzaidala, nahiz eta zenbait puntutan konforme ez egon. Zeuk dakizu, zein puntutan.

Ba. . . hortik hasi behar zenun!

Ez nion erantzun. Gure gizon Joxe, hori ere bazen. Gure Joxeren joxe bat, definiturik geratu zen.

Beste bat. Korrektore lana eman zidaten Zeruko Argian. Ondo edo gaizki, zuzen edo oker, zerbait saiatzen gara. Artetxerenak ere zuzentzen nituen. Batek baino gehiagok esan zidan, "hi, aspaldi honetan, Jose Artetxek euskera ikaragarri ikasi dik". Aldez egia zitekeen, aldez gezur. Azpeitiako euskera ondo ezagutzen baitzuen, eta hori bederen ikasi beharrik ez zuen Azpeitiako fonetismoak eta lokalismoak zuzentzea ez bide zitzaion gustatzen Joxeri.

Artikulu batetan, bospasei falta tiki zuzendu nion. Zeruko Argiara etorri eta oso haserretu omen zen. Zenbait hitz gogor esan ere bai. Zeruko Argian ez zuen gehiago idatzi.

Geroztik, Diputaziko Liburutegiaren alboan Euskaltzaindiak duen gelara sarritan joan naiz.

Egun on, Joxe.

Egun on,. Garmendia.

Ni neu, beldurti naizelako, edo herabe dudalako, ez bide nintzaion irekitzen, ez bide nion bihotza gehiegi zabaltzen. Berak ordea...
Behin batean, Euskaltzaindiaren gelako atea ezin zabaldurik nenbilaneko batetan, Joxerengana jo nuen.

Joxe, atea ezin zabaldurik nabil.

Berehalaxe etorri zitzaidan ondora. Giltza eskutatik ken eta su batean hasi zen atera ireki nahiz. Nahi eta ezin.

Hemengo giltzak oteia, gero! Ez otezu... besten bat hartu!

Ez dakit, ba.

Zaude. Belaxe jetxiko naiz. Ea arkitzen dedan.

Lotsatuta utzi ninduen. Liburategitik kontserjeria aski urruti dago eta eskallera asko jaitsi eta igo behar da.
Ez jauna (sic), gehiegi litzake Joxe Eskerrik asko, nerau joanen naiz.

Joxe zuzen, Joxe zorrotz... Joxe humil, Joxe bihozpera!

Egun on, Garmendia.

Agur, Joxe bihotzekoa. Oroituko naiz, eta ez zaitut ahaztuko. Ikus arte. Agur.
Egun on! Berri onez, berri zaiteala!!

S. Garmendia
1

Gaiez\Kultura\Literatura\Idazleak\ARTETXE3
Pertsonaiaz\ARTETXE3

Azkenak
Uribarrin urperatutako herrietatik bota zituztenak omendu dituzte

Ur azpian utzitako herrietatik joan behar izan ziren 600 pertsonen omenez jarri dute oroigarria urtegiaren begiratokian, "ez ditugu inoiz ahaztuko urperatutako bizitzak", adierazi du Arabako ahaldun nagusiak.


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia errudun jo dute iruzurra eta eroskeriagatik

2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zenari gutxienez lau eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarri diezaiokete. Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen Uribe, Ivan Cepeda senatari ezkertiarrak jarritako salaketa batean lekuko ziren hainbat paramilitarri... [+]


Israeldar kolono batek ‘No Other Land’ dokumentala grabatzen lagundu zuen aktibista palestinar bat hil du Zisjordanian

Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]


2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Eguneraketa berriak daude